| 120. zenbakia | Data 2006-06-26 | 15126 orria |
BERGARAKO UDALA
Iragarkia
Saiatu arren ezin izan zaienez jakinarazi Ali
Mehar, Raja Akhtar Mohammad Ahmed eta Arshad Mahmood jaunei 2006ko maiatzaren
29an emandako Dekretuaren bidez hartutako erabakia, iragarki honen bidez
jakinarazten zaie, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta
Administrazio Prozedura Erkidegoaren azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4
artikuluari jarraituz:
«Khalid Mahmood jaunak
idatzi bat aurkeztu du. Bertan eskatzen du Ali Mehar, Raja Akhtar Mohammad
Ahmed eta Arshad Mahmood jaunei Zubieta 7-3.esk.ko etxebizitzan baja ematea,
bertan bizi ez direlako.
Hau ikusirik, eta Toki
Entitateen Biztanlegoa eta Lurraldearen Mugaketarako Erregelamenduak
(uztailaren 1eko 1690/1986 Errege Dekretuaren bitartez onartua eta abenduaren
20ko 2612/1996 Errege Dekretuaren eta abenduaren 15eko 3425/2000 Errege
Dekretuaren bitartez aldatua) 72. artikuluan dioenari jarraituz,
ERABAKI DUT
Lehena: Ali Mehar, Raja Akhtar
Mohammad Ahmed eta Arshad Mahmood jaunei udal biztanleen udal erroldan baja
emateko espedienteari hasiera ematea.
Bigarrena: Interesatuei adieraztea
15 eguneko epean jakinarazi beharko diotela Udalari zein helbide duten une honetan
edo zein udalerritara joan diren.
Hirugarrena: Ohartaraztea aurreko
puntuan zehaztutako epean adierazpenak jasoko ez bagenu, Biztanle Udal Erroldan
baja emango zaiela, Erroldatze-kontuetarako Gipuzkoako Kontseiluaren txostena
jaso ondoren».
Gogorarazten zaizue
goian aipatutako 15 eguneko epe hori iragarki hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta
hurrengo egunetik kontatzen hasten dela.
Bergara, 2006ko
ekainaren 15a.—Alkatea.
(2610) (6592)