Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala

120. zenbakia Data 2006-06-26 15126 orria

7 UDAL ADMINISTRAZIOA

BERGARAKO UDALA
Makinaria fabrikatzeko lizentzia eskaera Orni, S.L.k aurkeztua.

BERGARAKO UDALA

Ediktua

Espedientea: IGOKA/AMINP.

Gaia: Jarduera legeztatzea.

Eskatzailea: Jose Angel Aperribai Azpeitia.

Noren izenean: Orni, S.L.

Jarduera: Makinaria ekoiztea.

Jarduera-tokia: San Juan auzoan, 10. sektoreko 3. partzela

Goian aipatutako jarduera legeztatzeko proiektu teknikoa aurkeztu denez, horren berri ematen da eta jardueraren ondorioz nolabaiteko eragina izan dezaketenei jakinarazten zaie hamabost (15) asteguneko epea dagoela jarduera horren inguruan egoki iritzitako oharrak egiteko.          

Epe hori ediktu hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasiko da kontatzen, eta horrela, otsailaren 27ko 3/98 Legearen –Euskal Herriko Ingurugiroa Babesteko Lege Orokorraren– 58. artikuluak agintzen duena beteko da.

Bergara, 2006ko ekainaren 15a.—Alkatea.

(2603)   (6542)