Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala

116. zenbakia Data 2006-06-20 14488 orria

7 UDAL ADMINISTRAZIOA

BERGARAKO UDALA
Zerbitzuak eskeini eta jarduerak burutzeko tasen zerga ordenantza aldatzea. Behin behingo onespena eta jende aurreko erakusketa.

BERGARAKO UDALA

Iragarkia

Gipuzkoako Toki Ogasunei buruzko uztailaren 5eko 11/1989 Foru Arauan xedatutakoa betez, ondoko hau erabaki da behin-behineko izaeraz:

Ondorengo ordenantza fiskala aldatzea:

1.  Zerbitzuak eskaini eta jarduerak burutzeagatik ezarrita dauden tasak arautzen dituena.

Hori guztia, Udalbatza Osoak 2006ko maiatzak 22ko bileran hartutako erabakiari jarraituz egiten da. Erabaki hori behin betiko bihurtuta, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egun berean sortuko ditu ondorioak eta jarriko da indarrean.

11/1989 Foru Arauan xedatutakoarekin bat etorriz, behin-behineko Erabaki hau 30 lanegunez jarriko da ikusgai jendaurrean Udaletxeko iragarki taulan, interesatuek espedientea aztertu eta egoki deritzoten erreklamazioak aurkeztu ahal ditzaten.

Erakustaldia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialaren bitartez jakinaraziko zaio jendeari, eta iragarkia argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera hasiko da epea kontatzen. Informazio honen arauzko epea erreklamaziorik gabe igaro ondoren, hartutako akordioak eta adierazitako agiriak behin betirako onartuak izango dira akordio berririk hartu beharrik izan gabe.   

Bergara, 2006ko ekainaren 12a.—Victoriano Gallastegi Altube, Alkatea.

(2520)   (6329)