Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala

103. zenbakia Data 2006-06-01 12957 orria

7 UDAL ADMINISTRAZIOA

BERGARAKO UDALA
Udal biztanleen erroldan baja jakinaraztea Marcial Aut Gallardori.

BERGARAKO UDALA

Iragarkia

Marcial Aut Gallardo jaunari jakinarazten zaio Alkateak 2006ko maiatzaren 19an emandako Dekretu baten bitartez baja eman zaiola biztanleen udal erroldan Erroldatze-Kontuetarako Gipuzkoako Kontseiluaren txostena jaso ondoren.

Administrazio bidean behin betikoa den erabaki honen aurka Administrazioarekiko auzi errekurtsoa jar dezakezu, Administrazioarekiko Auzitarako Epaitegian. Horretarako bi hilabeteko epea duzu, iragarki hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den hurrengo egunetik hasita.

Nolanahi ere, nahi izanez gero, aurreko idazatian adierazitako Administrazioarekiko Auzi errekurtsoaren aurretik, berraztertze errekurtsoa jar dezakezu erabakia hartu duen organoaren aurrean hilabeteko epean iragarki hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den hurrengo egunetik hasita. 

Dena den, egoki iritzitako beste edozein errekurtso ere jar dezakezu.

lege-oinarria: Urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatutako Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 109.c, 116. eta 117. atalak, Administrazioarekiko Auzitarako Jurisdikzioari buruzko 1998ko uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8. atala, abenduaren 23ko 19/2003 Lege Organikoan aldatua, eta lege bereko 46. atalak eta Kode Zibilaren 5. atala.    


Bergara, 2006ko maiatzaren 23a.—Alkatea.

(2181)   (5573)