Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala

101. zenbakia Data 2006-05-30 12653 orria

7 UDAL ADMINISTRAZIOA

BERGARAKO UDALA
Hiri antolamenduko arauen 3 alorreko jarduketa estatutu eta oinarrien proiektua. Haserako onespena.

BERGARAKO UDALA

Iragarkia

Alkateak 2006ko apirilaren 25ean emandako Dekretuaren bidez hurrengo erabakia hartu zuen:

1.Hasieran onartzea Bergarako Udal Planeamenduko Arau Subsidiarioen 3. sektoreko Estatutu eta Jarduerako Oinarrien Proiektua.

2.Aurreko proiektu horiek jende aurreko informazioan ezartzea hamabost egunez, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko diren iragarkien bidez, egokitzat hartzen diren alegazioak aurkez daitezen.

3.Jarduera sistemak ukituriko jabeei banan-banan jakinaraziko zaie, jakinarazpen hori jasotzen dutenetik hasi eta hamabost eguneko epean Udalaren aurrean beren eskubideen arabera egokitzat hartzen dituzten alegazio guztiak aurkez ditzaten.

Hirigintza Gestioaren Araudiaren 161. eta 162. artikuluek xedaturikoaren arabera, proiektu hori eta dagokion espedientea jende aurrean ezartzen da, hamabost lanegunez, iragarki hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik aurrera kontatuta, aztertu ondoren beharreko alegazioak aurkez daitezen.           

Hona hemen hasieran onarturiko proiektuaren edukia:

BERGARAKO ARAU SUBSIDIARIOEN
3. SEKTOREKO KONPENTSAZIO BATZORDEAREN ESTATUTUAK

I TITULUA

ERAKETA, ARAUBIDE JURIDIKOA, HELBIDEA, XEDEA, IRAUPENA ETA ESPARRUA

1. artikulua.. Eraketa.

Konpentsazio Batzordea arau hauen arabera eratu da: Lurzoruaren Legeko 126. artikuluan ezarritakoa (1.346/1976 Errege Dekretu Legegileak onartutako Testu Bateratua, apirilaren 9koa). eta horrekin bat datozenak. Gaiari buruz 1/1992 Errege Dekretu Legegileak dioena; Lurzoruaren Erregimenari eta Hirigintza Antolamenduari buruzko Legearen Testu Bateratua onartzen du, eta Auzitegi Konstituzionalaren epaiaren ondoren (1997ko martxoaren 20ko epaia).artikulu batzuk soilik diraute indarrean. Aipatutako arauez eta estatutu hauez gain 1978ko abuztuaren 25ean onetsitako Hirigintza Kudeaketarako Erregelamenduaren 157.artikuluak eta hurrengoek aginduko dute, baita 1998.eko apirilaren 13ko 6/1998 Legeak aurrez ikusitakoetan.   

2. artikulua..Deitura.

Eratzen den erakundearen izena «Bergarako Arau Subsidiarioetako 3.Sektoreari dagokion Konpentsazio batzordea» da, eta horri «Hirigintza Erakunde Kolaboratzailea» deitura gehituko zaio.

3. artikulua..Batzordearen izaera.

Batzordea, Hirigintza Erakunde Kolaboratzaile bat izango da, eta izaera juridiko-administratiboa izango du. Bergarako Udalak Estatutu eta Jarduketa Oinarri hauek onesten dituen erabakia Gipuzkoako Foru Aldundiko Lurralde Antolaketa eta Sustapenerako Departamentuko Hirigintza Erakunde Laguntzaileen Erregistro Orokorrean inskribatzen duen unetik aurrera nortasun eta ahalmen juridiko osoa izango du Batzordeak.           


4. artikulua..Helbidea.

Batzordeak Bergarako Udaletxean izango du helbide soziala, eta Biltzar Nagusiaren erabakiz lekualdatu ahal izango da.

5. artikulua..Tutoretza eta kontrola.

Bere ahalmen juridiko osoaren kalterik gabe, «Hirigintza Erakundea»k bere zereginak garatzeko, Bergarako Udalaren tutoretza eta kontrolaren menpe ihardungo du.

6. artikulua..Xedea.

Batzordearen xedea, Bergarako Arau Subsidiarioetako 3.alorrari dagokion Sektorearen urbanizazioa finantzatu eta garatzea da, eta hori elkartutako jabeek ordainduko dute, Sektore horretako behin-betirako onetsitako Konpentsazio Proiektuan jarriko zaizkien kuoten arabera.

Xede hori betetzeko, ondorengo eginkizunak burutuko ditu:

a)Unitatearen urbanizazioren kudeaketa eta burutzapena, bere perimetroan sartutako lurzoru pribatuaren jabeen onura eta kargak solidarioki banatuz.

b)Hirigintzako obrak burutzea ezarritako legezko prozeduren bidez.

c)Beharrezko obra burutzapenerako kontratuak gauzatzea, beren klausulen artean Hirigintza Kudeaketarako Erregelamenduaren 176-3 artikuluak aurreikusitako egoerak adieraziz.

d)Konpentsazio Batzordearen Jarduketa Oinarrietan zehazturiko ekintza eta ahalmenak garatu eta burutzea.     

e)Konpentsazio Proiektua egin eta diharduen administrazioaren onarpenera jartzea, Jarduketa Oinarrien irizpideei jarraituz.

f)Xehetasun Azterlana egin eta diharduen administrazioaren onarpenera jartzea, beharrezkoa izango balitz.

g)Hirigintza-organoak behin konpentsazio proiektua eta plana onetsi ondoren, horien aurka ez doazen beharrezko egintza juridiko osagarriak gauzatzea.    

h)Bergarako Hirigintza Antolamendurako Plan Orokorrea eta Hirigintza Proiektuan burutzea aurreikusita dauden urbanizazio-lan, instalazio eta horniduren lagapena burutzea administrazio eskuhartzailearen alde.

i)Batzordeko kideen interes amankomunak kudeatu, ordezkatu eta defendatzea estatuko edozein agintari edo organismo, autonomia-erkidego, lurralde historiko edo udalerriren aurrean, edozein maila edo jurisdikzioko mota guztietako epaitegi eta auzitegien aurrean, beharrezko ahalduntzeen bitartez.      

j)Egokitzat joz gero, eratu beharreko zortasunak kudeatu, garatu eta burutzea.

k)Lurren derrigorrezko desjabetzapen eskubidea onuradun gisa gauzatzea, Lurzoruaren Erregimenari eta Hirigintza Antolamenduari buruzko Legearen Testu Bateratuko 160.2 artikuluak eta Hirigintza Kudeaketaren Erregelamenduko 162.5, 167.l.h eta 168.2 artikuluek jasotako kasuetan.    

l)Legezko xedapenetan aurreikusitako onura fiskal eta hirigintzakoak, Lurzoruaren Legeko azken Testu Bateratua onartu zuen 1/1992 ekainaren 26ko EDLko 159.4 artikuluak arautzen dituenak barne, Konpentsazio Batzordearen alde edo bere kideetako baten alde, ekarpenen arabera, eman daitezela eskatzea.

m)Konpentsazio Batzordeko ondarea osatzen duten ondasunak eskuratu, eduki, kargatu edo horien jabetzarekinedo administrazioarekin zerikusirik duen beste edozein ekintza burutzea.

n)Fiduziario gisa aritzea, Konpentsazio Batzordeko kideenak diren finkak xedatzeko ahalmena edukita eta jabeak Batzordean sartzeak finken jabetza Batzordeari eskualdatzea ekarri gabe, 1992ko ekainaren 26ko Lurzoruaren Erregimenari eta Hirigintza Antolamenduari buruzko Legearen Testu Bateratuko 159.2 artikuluan eta 1978ko abuztuaren 25eko Hirigintza Kudeaketaren Erregelamenduko 168., 169. eta 177. artikuluetan ezarritakoarekin bat etorriz.      

ñ)Konpentsazio Proiektutik ondorioztatzen diren lurzatiak esleitzea eta Batzordeko kideei dagozkien ordezko kalteordainak zehaztea, baita administrazioarentzako dohaineko lagapenak egiaztatzea ere, guzti hori hirigintza-planeamenduko aurreikuspenekin bat etorriz.

o)Biltzar Nagusiak hala erabakiko balu, ondoriotzen diren orubeak eraikitzeari ekitea, jarduketa-oinarrietan eta estatutuetan xedatutakoarekin bat etorriz.

p)Eta, oro har, lege bidez eman edo esleitzen zaizkion iharduera, ahalmen, ekintza, eskubide eta betebehar guztiak garatu eta egikaritzea.

7. artikulua..Iraupena.

Konpentsazio Batzordeak iraupen mugagabea izango du bere xede soziala erabat bete arte, non eta ez den desegiten estatutu hauetako 63. artikuluaren arabera, eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Lurralde Antolaketa eta Sustapenerako Departamentuko Hirigintza Erakunde Laguntzaileen Erregistroan inskribatzen den egunetik aurrera hasiko du bere kudeaketa lana.

8. artikulua.Jarduketa-area.

Erakundearen jarduketa Bergarako Arau Subsidiarioan 3.ri dagokion Sektorea osoan burutuko da. 8.152,45 m²ko hedadura dauka, jasotze topografikoan agertzen den bezala.           

II TITULUA

KONPENTSAZIO JUNTAN SARTZEA

9. artikulua.Batzordean sartzea.

Ondorengoek Batzordean parte hartuko dute asoziatu gisa eta legean aurreikusitakoez gainera ez dute beste betekizun edo baldintzarik izango:

1.Aipatutako unitatean sartuta dauden lursailen jabe guztiak, eskubide guztiekin, estatutu hauen eta erabiltzen diren legezko arauen arabera.

2.Hala dagokioenan, 1976ko Lurzoruaren Legearen Testu Bateratuko 127.2 artikuluaren eta Hirigintza Kudeaketaren Erregelamenduko 165.artikuluaren eta bat datozen artikuluen babesean era daitezkeen enpresa urbanizatzaileak. Enpresa urbanizatzaileak, hor sartzen badira, pertsona bakar batek ordezkatuko ditu.

3.Bergarako Udalak, gainera, parte hartuko du: Batetik, lursailen jabeek ezin eskura dezaketen aprobetxamenduaren titular gisa eta, bestetik, zainketa edo tutoretza-eginkizunak betetzea. Bi egiteko horiek bertako alkate-lehendakariaren bidez, edo hau eskuordetzen duen udalbatzako kide edo udal teknikari baten bidez gauzatuko dira.

10. artikulua.Partaidetza-kuotak.

Konpentsazio Batzordeko partaide diren jabeen eskubidea, –dagokion Konpentsazio Proiektua idatzi ondoren– kalteturiko lurjabeek aho batez harturiko irizpide bestelakoa izan ezean, honen araberakoa izango da: Konpentsazio-sistema bidez kudeatu beharreko unitatearen barne geratzen den beren finka-azaleraren araberakoa.      

Eskubide hori dagokion partaidetza-kuotan gorpuzten da, eta horrek zehazten du jarduketa sistematik ondoriotzen diren eskubide eta eginbehar guztietan izango duen partaidetzaren ehunekoa, eta, ondorioz, baita eraikuntzarako edo aprobetxamendu pribaturako gai diren azaleren esleipenean eta litezkeen ordezko kalteordainetan izango duen portzentaia ere.

Eskubidea honela kalkulatzen da: Jabe partehartzaile bakoitzak Batzordeari emandako lurren azalera hartu behar da kontutan; horri benegana ezin daitekeen aprobetxamendua kendu behar zaio, eta arearen azalera konputagarri guztiarekiko proportzioan egiten da haren kalkulua. Unitate konbentzionaletan edo ehunekoetan adierazten da.

Jabari konputagarrien titularitateari dagokionez, beren azalerazko eremua behin-behinekoz Jarduketa Oinarrietan zehaztuko da, eta finken erregistroko ziurtagiriz egiaztatuko da; horren ezean, eskurapen-tituluaren notari-testigantzaren bidez; eta, bien ezean, jabearen zinpeko aitorpenaren bidez, bertan, azalera, jabe mugakideak eta eskurapenaren titulua agertaraziz, eta zinpeko aitorpen horrekin batera, lurren plano bat eta jabe dela egiazta dezaketen hainbat agiri aurkeztuz.  

Tituluetan inskribatutako azalera errealitate fisikoarekin bat ez datorrenean, Konpentsazio Batzordeko lharduketa Oinarrietan aurreikusitakoari eta Kudeaketa Erregelamenduko 103.3 artikuluan xedatutakoari egingo zaio men.

Lur horiek karga errealen bati lotuta badaude, eragindako jabeak eskubide errealaren titularrarekin banatu beharko ditu bere partaidetza-kuotak ematen dizkion eskubideak, karga errealaren edukin juridiko- ekonomikoaren arabera; kargarik aitortzen ez bada, edo aitortutakoak errealitatearekin bat etortzen ez badira, sor litezkeen kalteak ez aipatze hori egin zuen jabearen kontura izango dira.      

Konpentsazio Proiektuak eragin arren, juridikoki errealak ez diren gainerako ondasun eta eskubideen balioak ez du eraginik izango kideen partaidetza-kuotan, eta interesatuen hitzarmenez zehaztuko da balioa kalteordainetarako, eta, hitzarmena egon ezean, indarreango legedia aplikatuz.      

Jarduketa Oinarrien eranskinean behin-behinekoz izendatuta dauden partaidetza-kuotek, Konpentsazio Batzordeko partaide bakoitzaren botoa zehaztuko dute portzentaietan, baita beren partaidetza ere jarduketa-sistematik ondoriotzen diren eskubide eta eginbeharretan.

11. artikulua.Titulartasuna eskualdatzea.

Erakundeko bazkide izatea ukitutako higiezinen titulartasunari lotuta dago, beraz, horien jabetza bizien arteko edo mortis-causa egintzen bidez eskualdatzean subrogazioa automatikoki egiten da gizarte-eskubide eta betebeharretan, estatutu hauetan eta legezko arau ezargarrietan ezarritakoaren arabera.    

Eskualdatzaileak edo, horren ezean, eskuratzaileak Batzordeko Kontseiluari jakinarazi beharko dizkio jabe berriaren egoera pertsonala eta haren helbidea, dagokion eskritura publikoaren data, eta baimena eman duen notariaren izen-deiturak. Baldintza hori betetzen ez den bitartean lehengo jabea bakarrik hartuko da bazkidetzat.

12. artikulua.Titularkidetasuna.

Finka edo eskubide baten titularkideek pertsona bakar bat, eraketa aparteko Biltzar Nagusia egin baino lehen, izendatu beharko dute asoziatu gisa bere ahalmenak egikaritzeko, eta asoziatu izatetik sortutako betebehar guztiez solidarioki erantzun behar dute erakundearen aurrean. Horretarako adierazten den epean ordezkaririk izendatzen ez badute, zatigabeko parte handienaren titularraren gain geratuko da izendapena, eta partaidetzak baliokideak baldin badira, iharduneko organoak izendatuko du.

Titularkide guztiek solidarioki erantzungo dute erakundearen aurrean, titularkide izateagatik ondoriotzen diren eginbehar guztiez.

III TITULUA

BAZKIDEEN ESKUBIDEAK

13. artikulua.Asoziatuen eskubideak.

Erakundeko kideek ondorengo eskubideak dituzte:

a)Batzordearen ordezkaritza, gobernu eta administrazio-karguetarako hautzatzea eta hautatuak izatea.

b)Batzordearen administrazio eta gobernu-organoetan hitzarekin eta botoarekin parte hartzea norberak edota propio izendaturiko ordezkari baten bidez.

c)Partaidetza-kuota bat esleituta izatea, Batzordearen kudeaketa amankomunean sartutako bere jabegoko lurraren azaleraren araberakoa.

d)Batzordearen kudeaketara ekarritakoaren berdina edo baliokidea den finka eraikigarri bat esleitu edo onartu beharko zaie, lursailaren jabe gisa eskura dezaketen aprobetxamenduaren arabera.       

e)Lurrraren esleipenetan edo derrigorrezko lagapenetan aldeak izateagatik bidezko konpentsazioak jasotzea eskudirutan edo bolumen eraikigarrian, bai eta indarrean dagoen Lurzoruaren Legeak eta Hirigintza Kudeaketarako Erregelamenduak ezarritako obligazioak eta kargak ez betetzeagatik gertatutako desjabetzapenetan balio justua jasotzea ere.    

f)Administrazio ihardulearen aurrean errekurtso arrunta jartzea Konpentsazio Batzordearen erabakien aurka.

g)Urbanizazio berriei dagozkien zerga-salbuespenak eta onurak eta Lurzoruaren Legeak, Hirigintza Kudeaketarako Erregelamenduak, estatutu hauek eta gainerako legedia aplikagarriak orokorrean ematen dizkieten eskubide guztiak lortzea.           

14. artikulua.Enpresa urbanizatzailearen eskubideak.

Erakundean sartzen den enpresa urbanizatzaileak eskubide hauek izango ditu:

a)Eskubide osoko asoziatu izaera izatea.        

b)Batzarrean ordezkari baten bidez parte hartzea, hitzarekin eta botoarekin.

c)Erakundeko Kontseiluko kideetako bat izendatzea.  

d)Jabe izaera lortzen badu, dagozkionak edo esleitzen dizkiotenak.

15. artikulua.Udalaren eskubideak.

Bergarako Udalari, erakundearen tutoretza edo kontroleko organo gisa, ondorengoa dagokio:

a)Erakundearen egintzen fiskalizazioa.

b)Batzar Nagusira eta Kontseiluetako bileretara deitua izatea eta bertan alkatearen edo berau ordezkatzen duen udalbatzako kide edo udal teknikariaren bitartez parte hartzea.

c)Premiamenduzko eta nahitaezko egikaritza-prozedurak erabiltzea ekainaren 26ko 1/1992 EDLko 160.4 eta 301. artikuluetan aurreikusitako kasuetan (Lurzoruaren Erregimena eta Hiri Antolamenduari buruzko Legearen Testu Bateratua onartzen duena).

d)Arau Subsidiarioetatik eta Hirigintza eta Konpentsazio-Proiektuetatik eratorritako hirigintzazko obligazioak betetzen ez dituzten kideen ondasunak desjabetzea, arau hauen arabera: Lurzoruaren Legearen Testu Bateratua onartzen duen apirilaren 9ko 1.346/1976 EDko 130.3 artikulua, eta Hirigintza Kudeaketarako Erregelamenduaren 162.5, 167 h) eta 168.2 artikuluak.

e)Indarrean dagoen legediak ematen dizkion baliabide guztiez baliatzea.

IV TITULUA

BAZKIDEEN BETEBEHARRAK

16. artikulua.Asoziatutako jabeen betebeharrak.

Ondorengoak izango dira:

a)Konpentsazio Batzordearen gobernu eta administrazio organoetan parte hartzea eta deitutako bilera guztietara joatea.

b)Batzordearen karguen hautapenetan parte hartzea eta, hautatzen badute, karguak onartu eta fideltasunez betetzea.    

c)Bere jabegoko lurrak Konpentsazio Batzordearen xede eta helburuen kudeaketara eta dagozkion eginbeharrak betetzera atxikitzea.

d)Hirigintza-obrak burutzeko beharrezko fondoak ekartzea ezartzen diren epeetan eta Konpentsazio Batzordearen eraketa, kudekaeta eta desegiteak sortutako gastu eta zergei aurre egitea.

e)Konpentsazio Batzordea eratu, kudeatu eta desegiteko beharrezko diren dokumentu publiko edo pribatu guztiak ematea.

f)Beren finken jabetza eta berauei eragiten dieten zirkunstantziak bidezkotu eta egiaztatzeko beharrezkoak diren dokumentu guztiak ekartzea Konpentsazio Batzordera.

g)Estatutu hauek eta Konpentsazio Batzordearen gobernu- eta administrazio-organoek hartutako erabaki baliodunak onartu eta betetzea.

h)Bergarako Arau Subsidiarioak, Hirigintza Proiektuak, Konpentsazio Proiektuak eta indarrean dagoen hirigintza-legediak galdatutako derrigorrezko lagapenak eta lur erreserbak burutzea administrazio eskuhartzailearen alde.

i)Hirigintza-obrak burutzeko beharrezkoak diren lur- azaleraren okupazioak onartzea; hala ere, horrek konpentsazioaren emaitzeko bere eskubideetan ez du inolako murrizketarik ekarri behar.

j)Orokorrean, Konpentsazio-sistemari lotuta dauden eta Lurzoruaren Legeak, Hirigintza Kudeaketarako Erregelamenduak eta Estatutu eta Oinarri hauek ezartzen dituzten betebehar eta karga guztiak bere gain hartzea eta betetzea.

17. artikulua.Enpresa urbanizatzailearen betebeharrak.

Batzordean sartzen bada ondorengo betebeharrak izango ditu:

a)Erakundeko Batzarraren eta Kontseiluaren erabakiak betetzea.

b)Hirigintza-obrak ezartzen diren baldintzetan betetzea.          

c)Bere kontura diren ekarpen guztiak burutzea, Kontseiluak ezartzen dituen modu eta epeetan.

d)Bere konpromisuak bermatzea, Batzar Nagusiak ezartzen duen moduan.

e)Erakundean sartzeari dagozkion itunak betetzea.     

f)Estatutuetatik eta lege eta erregelamenduetatik sortzen diren gainerakoak.

18. artikulua.Udalaren betebeharrak.

Tutoretza eta kontroleko organo gisa ondorengo betebeharrak izango ditu:

a)Indarrean dagoen legeditik, dagozkion Plan eta Proiektuetatik eta estatutu hauetatik heldutakoak, eakundearen helburu den urbanizatze-egintza ziurtatzearren. Horretarako, ordenamendu juridikoak aurreikusitako desjabetzapenak, premiamenduzko prozedurak, administrazio-utzerazpenak eta gainerako jarduketak burutu behar ditu.

b)Batzordeari beharrezko laguntza eskaintzea urbanizatze-egintza betetzeko.

V TITULUA

EKARPENAK, JARDUKETA-FASEAK ETA BESTEAK

19. artikulua.Baliabide ekonomikoak, jabeen ekarpenak eta ordainarazpenerako arauak.

Erakundeko kide diren jabeek, beren ondasunak kudeaketa amankomunaren menpe jartzeaz gainera, ondorengo eginkizunetarako behar diren ekarpenak egingo dituzte:

1.Hirigintza-obrak erabat burutzeko eta, Arau Subsidiarioetan aurreikusitakoaren arabera, ondorioztatzen diren lurzatietarako sarbidea errazteko behar diren gainontzeko obrak erabat burutzeko.

2.Gastu orokorrak eta kudeaketazkoak ordaintzea.

3.Instalazioak, landaketak eta bestelako elementuak ezabatzeagatiko indemnizazioak eta, hala gertatuko balitz, errentamenduen iraungipenarengatikoak ordaintzeko.

4.Alde eta gune libreak bere horretan uzteko, baldin eta legez galdatzerik balego.

5.Estatutuek, iharduera-oinarriek, lege eta erregelamenduek, plan eta proiektuek, eta administrazio ebazpenek ezarritako edota erakundearen organoek egindako ekintza eta kontratuen arabera hartutako eginbeharrak betetzeko behar diren gainerakoak.

Urbanizazioaren gastuak eta, ohizko nahiz aparteko, antzeko gastuen ordainketak, erakundeko Kontseiluak zehazten duen eran eta epean egingo dira.       

Kuota ordaintzen ez bada, Batzordeak bi aukera ditu: Administrazio iharduleak bazkide berankorrari desjabetzapena ezar diezaiola eskatzea edo, bestela, zorra, isunak eta gainkargak premiamendu bidez kobra diezaizkiola eskatzea.         

20. artikulua.Jarduketa-faseak.

Batzar nagusiak jarduketa- programa bat finkatuko du, eta, komeningarritzat jotzen badu, hirigintza-obren garapenerako beharrezkoak diren faseak ezarriko ditu, Plan Berezian aurreikusitakoaren arabera.

Obra jakin batzuk jatorriz eta modu berezian jabe batzuren onurarako badira, horien ordainketa Kontseiluak zehazten duen proportzioan burutuko da. Onura berezia sortzen dieten obra horien ordainketa erakundean duten partaidetza-kuota baino proportzio haundiagoan egiten duten jabeek, gainerako obretan gutxiago ordainduko dute, horrela, unitatearen erabateko urbanizazioari egiten dizkioten ekarpenak dagozkien kuoten gainetik gera ez daitezen.       

21. artikulua.Oin berriko eraikinak.

Eraikinaren obra berriaren deklarazioa eman aurretik, oruberaren jabeak edo jabeek, kutxa sozialean sartu beharko dute dirutan, ordurarte hirigintza-obrengatik ordaindutakoaren eta konpentsazio-proiektuan orubeak eurotan esleitua duen kuotaren arteko zenbatekoaren aldea, eguneratua eta ustegabekotarako sail bat barne duela. Batzarrak ezarriko du kopuru hori, eta elkartea likidatzen denean burutuko diren behin- betiko kontuen arabera finkatuko da erabat.         

Eraikin berrien jabeak ez dira konpentsazio-batzordean sartuko. Hala ere, obligazioak eduki ditzakete hirigintza- organoekiko bi gaietan: Bide, berdegune eta gune libreak kontserbatzen, eta, ekainaren 26ko 1/1992 EDLko 22.artikuluan xedatutakoaren arabera, beren finka zatiek urbanizazio-kuotekin kargatuta segiko balute, edukiko luketen ondare- erantzukizunean.

22. artikulua.Urbanizazioaren kontserbazioa.

Bergarako Arau Subsidiarioetan jabari eta erabilera publikoko lurzati gisa izendatutako azalerak bere horretan gordeko ditu Batzordeak, harik eta administrazio iharduleak obrak onartu arte. Onarpen horren ondoren, aldiz, administrazio ihardulearen kontura izango dira.

23. artikulua.Urbanizazio-kuotaren obligazioa kentzea.

Lurzati baten jabeak edo jabeek urbanizazio-kuotaren zenbateko osoa ordaintzen dutenean Batzarrak zehaztutako baldintzetan, kargatik askatzea eta errolda-afekzioa deuseztea lortuko dute, beti ere, eskaerarekin batera aurkezten badu finkari dagozkion urbanizazio-kostuak erabat ordainduta daudela egiaztatzen duen Konpentsazio Batzordearen ziurtagiria. Eta delako ziurtagiri hori ezin emango da Lurzoriaren Erregimen Nagusiaren 178.2 artikuluak agintzen duenez, harik eta erakunde eragileak (Bergarako udalak) beretzat hartzen ez dituen arte.        

Karga askatu ondoren, libre geratutako jabeak edo jabeek eskubideak galduko dituzte Batzordean; hala ere, Batzordearen kontuen azken likidaziotik eskubide eta betebehar pertsonalak edo diru izaerakoak sor daitezke.     

VI TITULUA

KONPENTSAZIO BATZORDEAREN ERAKETA

24. artikulua.Eraketaren ekintza.

Bergarako Udalak Konpentsazio Batzordeko estatutu eta oinarriak behin-betiko onartzen dituen erabakian ezarritako epearen barruan, eta, nolanahi ere, aipatutako erabaki horren datatik laurogeita hamar eguneko epean, konpentsazio-sistema eskatu duten jabeek Biltzar Nagusiaren aparteko bilkurarako deia egin behar dute, Konpentsazio Batzordearen eraketari ekiteko.

25. artikulua.Deialdia.

Batzordea eratzeko aparteko Biltzar Nagusirako deia egingo da exekuzio-unitateko jabeei gutun ziurtatua bidaliz, hura egin baino zortzi lanegun lehenago gutxienez. 


Deialdian bileraren lekua, eguna eta ordua zehaztuko da, eta Biltzar Nagusiak Konpentsazio Batzordearen eraketari buruzko ebazpena eman behar duela ere adierazi behar da.

26. artikulua.Eraketa.

Eraketa egiteko aparteko Biltzar Nagusia balio osoz bilduta egongo da lehenengo deialdian, bertara gutxienez estatutu hauetan zehaztutako kuoten %60a ordezkatzen duten Konpentsazio Batzordeko partaideak etortzen direnean.        

Esandako quorum hori lortu gabe ordubete igaro ondoren, aparteko Biltzar Nagusia balio osoz eratuta dagoela joko da bigarren deialdian, arestian aipatutako kuoten %50a bertan edo ordezkatuta baldin badaude.

27. artikulua.Erabakiak hartzea.

Eratzeko aparteko Biltzar Nagusiko lehendakari eta idazkari izango dira biltzeko unean bertan diren jabeen artean izendatzen diren pertsonak.

Lehendakariak eztabaidak bideratuko ditu, eta gaiak behar adina aztertuta daudela adieraziko du, eta ondoren erabakia botaziora jarriko du.

Eraketaren erabakiak kuoten %50 ordezkatzen duten kideen aldeko botoa behar du, eta, hori, estatutu hauetan ezartzen duen eran zenbatuta.

28. artikulua.Eraketa-bilkuraren akta.

Idazkariak Konpentsazio Batzordea eratzeko bilkurako akta jasoko du, eta bilkura horretan bertan onetsi eta akta-liburuan gordeko da, Bergarako Udalak behar bezala izapidatuta eta bertaratutako kide guztiek sinatuta.     

Akta hori idatzi publiko bihurtuko da, eta bertan ondoko alderdiak agertaraziko dira:

a)Bertaratutako edo ordezkatutako jabeen zerrenda, eta bakoitzari dagozkion kuotak.

b)Konpentsazio-sisteman diharduten jabeek beren titularitatepean dituzten finken zerrenda.

c)Zuzendaritza-organoko karguak betetzeko izendatuak izan diren pertsonak.

d)Eraketa erabakia.

Eraketa-eskritura egiletsi ez duten jabe eta interesatuek atxikimendu- eskritura batean lortu ahal izango dute eraketa-eskrituran sartzea, hura eman eta handik gehienez hamabost eguneko epean.

Eskrituraren, eta, hala egokituz gero, atxikimenduen, kopia baimendua Bergarako Udalari bidaliko zaio hogeita hamar egunen epean ones dezan, eta dokumentazio hori eta erabakia Gipuzkoako Aldundiko Lurralde Antolaketa eta Sustapenerako Departamentura bidaliko da, Hirigintza Erakunde Laguntzaileen Erregistroan behar bezala inskribatuta gera dadin. 

Behin Konpentsazio Batzordea inskribatu ondoren, Gipuzkoako Aldundiko Lurralde Antolaketa eta Sustapenerako Departamentuak haren lehendakariari jakinaraziko dio.

VII TITULUA

ERAKUNDEKO ORGANOAK

29. artikulua.Gestio eta administrazioko organoak.

Hauek izango dira Konpentsazio Batzordeko gestio eta administrazioko organoak:

1.Biltzar Nagusia.

2.Erakundeko Kontseilua.

3.Lehendakaria.

4.Idazkaria.

I. KAPITULUA. BATZAR NAGUSIA

30. artikulua.Definizioa.

Batzar Nagusia erakundearen organo gorena da, eta ondorengoek osatzen dute:

a)Erakundean sartutako jabe guztiek.

b)Enpresa urbanizatzaileak, halakorik dagoenean.

c)Bergarako Udalaren ordezkariak, bereganatu ezina den aprobetxamenduaren titularra den aldetik, eta administrazio ihardulearen ordezkaria den aldetik.

31. artikulua.Batzar motak.

Batzar Nagusiak arruntak edo apartekoak izango dira, eta erakundeko lehendakariak egin beharko du horietarako deialdia, eta, horren ezean, lehendakariordeak edo Kontseiluak bereziki ahalmendutako kontseilariak.

32. artikulua.Batzar arrunta.

Batzar arrunta urtero egin behar da, ekitaldi soziala amaitu eta ondorengo hiru hilabeteen barruan, erakundeko Kontseiluak zehazten duen egunean eta orduan. Batzar horretan kudeaketa zentsuratu eta, hala behar izanez gero, aurreko ekitaldiko kontuak eta balantzea onetsiko dira. Halaber, gai-zerrendan sartu den beste edozein gai ere aztertuko da.

33. artikulua.Aparteko batzarra.

Aurreko artikuluan aurreikusitakoa ez den batzar oro apartekoa da. Arruntean aztertu beharrekoak ez diren gai guztiei buruz erabaki ahal izango du, baita Kontseiluaren eskumenekoak direnei buruz ere.

Gai hauek dagozkio:

a)Kontseiluko kide guztiak izendatzea eta bakoitzak izango duen kargua ezartzea.

b)Idazkaria izendatzea.

c)Baldintza-pleguak onestea, hirigintza-obrak eta esleipendun enpresarekiko kontratua esleitzea.           

d)Obra-aurrekontuaren aldaketak onestea, beronen %20a gainditzen badute.

e)Hala behar izanez gero, enpresa urbanizatzaile gehiago sartzea.

f)Hala behar izanez gero, kredituak lortzea hirigintza-obrak burutzeko, eragindako zonako finka guztien edo batzuren hipoteka-bermearekin.

g)Indarrean dagoen hirigintza-legediko onura fiskalak eskatzea.

h)Urbanizazioaren faseak edo aldiak ezartzea.           

i)Estatutu hauetan eta lege eta erregelamenduetan aurreikusitako guztiak.

j)Erakundea desegitea eta likidatzea.

k)Estatutu hauen edozein aldaketa.

34. artikulua.Lehendakaria, lehendakariordea eta beste karguak.

Aparteko batzarrak eginkizun horretarako izendatutakoek batzarretan nola Kontseiluan beteko dute dagokien kargua.    

Lehendakariaren, lehendakariordearen eta kontseilarien izendapenak, exekuzio-unitatean sartutako lursailen jabeei egokituko zaizkie, pertsona fisiko nahiz juridikoak izan.

Lehendakariak zuzenduko ditu eztabaidak, eta bera ez dagoenean, edozein dela ere horren arrazoia, ahalmen hori jaso duen lehendakariorde edo kontseilariak ordezkatuko du.

35. artikulua.Deialdiak.

Batzarretarako deialdia Kontseiluak egingo du, interes sozialentzat komenigarri erizten dion guztietan.

Gutxienez erakundearen partaidetza-kuoten %10 ordezkatzen duten asoziatuek eskatzen dutenean ere egin beharko du deialdia, beti ere aztertu beharreko gaiak zehazten badituzte eskabidean. Kasu horretan, Kontseilua helburu horretarako deitua izan den datatik hasi eta hurrengo 30 eguneko epearen barruan egin beharko da batzarrerako deialdia. Hori egiten ez badu, deialdia Bergarako Udalak egingo du, eskatzaileek eskatuta.

Ohizko kasuetan, idazkariak egingo ditu deialdiak, lehendakariaren oneritziarekin, seinalatutako data baino hamar egun lehenago gutxienez, eta asoziatu bakoitzak Konpentsazio-Proiektuaren behin-betiko onespenaren dataren ondorengo 15 egunen barruan adierazi beharko duen helbidera bidaliko dira posta zertifikatu bidez.

Deialdiak ondorengoa adieraziko du:

1.Bileraren data, ordua eta tokia.

2.Eguneko gai-zerrenda.

Lehenengo deialdian bertaratuekin quoruma lortzen ez bada, batzarra bigarren deialdian egingo da, ordu erdi beranduago eta toki berean.

36. artikulua.Batzar unibertsala.

Aurreko artikuluetan xedatutakoa hala izanik ere, batzarrerako deia egintzat joko da, eta edozein gai aztertzeko balioz eratuta geratuko da, baldin eta erakundeko kide guztiak bertan badaude eta bertaratuek batzarra egitea aho batez erabakitzen badute.

37. artikulua.Bertaratzeko eskubidea.

Erakundean sartutako pertsona fisiko edo juridiko guztiak joan daitezke batzarretara, estatutu hauen 9. artikuluan xedatutakoaren arabera.

38. artikulua.Ordezkatzeko eskubidea.

Bertaratzeko eskubidea duten asoziatu guztiak, beste pertsona batek ordezkatu ahal izango ditu batzarrean, erakundeko partaide ez bada ere.

Ez da zilegi pertsona juridiko bati emandako ordezkapena.      

Botorako eskubidea elkartuta bakarrik izango luketen asoziatuek emandako ordezkapena, horietako edozeini egokitu ahal izango zaio.

Ordezkapena, pertsona juridikoena ezik, idatziz eta izaera bereziz eman behar da batzar bakoitzerako.   

39. artikulua.Batzarra eratzea.

Batzarra lehen deialdian balioz eraturik geratuko da, bertara gutxienez botoen erdia gehi bat ordezkatzen duten asoziatuak biltzen direnean.

Bigarren deialdian, eraketa baliozkoa izango da biltzen direnen kopurua eta ordezkatzen dituzten kuotak edozein izanik ere.

Obligazioen jaulkipena, enpresa urbanizatzaile baten sarrera, sozietatearen desegite eta likidazioa eta estatutuen edozein aldaketa erabakitzeko, bi heren ordezkatzen dituzten asoziatuek bildu beharko dute batzarrera lehen deialdian, eta botoen erdia, bigarren deialdian.        

40. artikulua.Batzarren erregimena.

Asoziatuek, Batzar Nagusian eratuak, botoen gehiengo soilaren bidez erabakiko dituzte beren eskumeneko gaiak.          

Asoziatu guztiek, disidenteak eta bileran parte hartu ez dutenek barne, Batzarraren erabakiak bete behar dituzte.           

Asoziatu guztiei, orohar, dagokien boto kopurua 100 da.          

Konpentsazio Proiektuan onartutako kuotaren %1 bakoitzak boto baterako eskubidea emango du kasu guztietan, erabaki beharreko gaia edozein izanik ere.

Botoen guztizko kopurua proportzionalki murrizturik geratuko da jabeek Batzordeko kide aktibo izateari uzten dioten neurrian, estatutu hauen 23.artikuluan aurreikusitakoaren arabera.

Batzarra lehendakariak zuzenduko du, eta, horren ezean, lehendakariordeak, eta, biak falta badira, ahalmen hau bere gain jaso duen kontseilariak.

Lehendakariak idazkari baten laguntza izango du, hori erakundekoa izango delarik, eta bera ez dagoenean batzarrak izendatzen duena izango da.

41. artikulua.Aktak.

Batzarraren akta bilkura amaitzean onetsi ahal izango da, eta, bestela, 30 eguneko epearen barruan lehendakariak eta bertaratutako bik onetsi ahal izango dute, hauek edozein izan daitezkeelarik, edota bakar batek, beste inor agertuko ez balitz.

Asoziatu guztiek lortu ahal izango dute, aldez aurretik eskatu ondoren, hartutako erabakien ziurtapena.

II. KAPITULUA.ERAKUNDEAREN KONTSEILUA

42. artikulua.Erakundearen Kontseilua.

Kontseilua, gobernu eta administrazioko organoa da eta erakundearen ordezkaritza iraunkorra du.

43. artikulua.Eraketa eta izendapena.

Kontseilua gutxienez bi partaidek eta gehienez bostek osatuko dute, eta batek lehendakari kargua eta beste batek lehendakariorde kargua hartu beharko dute. Honez gainera, eta administrazioko eskuhartzaile bezala, Bergarako Udaleko ordezkari bokal bat Kontseiluko partaide izango da.

Guzti hauek, azkena ezik, Batzar Nagusiak izendatuko ditu.

Enpresa urbanizatzaile bat erakundean sartzen bada, honek Kontseiluko kide bat izendatzeko eskubidea izango du. Kontseilari honek izango duen kargua Batzarrak erabakitzen duena izango da.

44. artikulua.Karguen iraupena ela berriztapena.

Batzar Nagusiak erabakiko ditu.

Udalaren ordezkari den kontseilariak erakundea desegin arte izango du bere kargua, edota Udal Batzarrak beste zenbait erabaki arte.

45. artikulua.Ordezkapenak.

Heriotza edo ezgaitasun fisiko edo juridiko iraunkorren kasuetan, Kontseiluak behin-behineko ordezkoak izendatuko ditu erakundeko kideen artean, eta horiek Batzar Nagusiaren lehenengo bilerara arte egikarituko dituzte beren karguak.

46. artikulua.Ordainsariak.

Kontseiluaren kargu guztiak dohainik egikarituko dira, Batzarrak horiei ordainsaria esleitzea erabakitzen ez badu behintzat.

47. artikulua.Bilerak eta deialdiak.

Kontseilua, lehendakariak bere ekimenez edo bi ordezkarik eskatzen dutenean bilduko da. Deialdiak idazkariak egingo ditu 3 eguneko aurrerapenarekin, presazko kasuetan ezik, horietan epea 24 ordukoa izango baita.           

Kontseiluaren bilerak bi hilabetero egingo dira gutxienez.        

48. artikulua.Eraketa.

Kontseilua balioz eraturik geratuko da bere kideen erdia gehi bat biltzen direnean. Horrela gertatzen ez bada, bilera ordu erdiz geroratuko da eta orduan baliozkoa izango da bertaratuen kopurua edozein izanik ere.           

49. artikulua.Erabakien erregimena.

Bertaratutako kideen gehiengoz hartuko dira erabakiak. Berdinketa kasuan, lehendakariaren botoak erabakiko du. Erabakia aho batez edo gehiengoz hartu zen adieraziko du aktak eta, kasu horretan, aldeko eta aurkako botoa eman dutenen izenak adieraziko ditu. Disidenteek beren oposizioaren arrazoiak aktan laburki adieraz daitezen eskatu ahal izango dute.

50. artikulua.Kontseiluaren ahalmenak.

Kontseiluari dagokio kudeatzeko, administratzeko eta ordezkatzeko ahalmena eta, bereziki:

a)Batzar Nagusietarako deialdia egitea eta bere erabakiak beteraztea.

b)Erakundea erabat ordezkatzea aginte, organismo eta partikular guztien aurrean.

c)Erakundeari dagozkion eskubideen eta ekintzen egikaritzari buruz komenigarri irizten duena erabakitzea, administrazio publikoaren aurrean maila guztietan, edozein jurisdikzio mailako epaitegi eta auzitegien aurrean, edozein motako prozeduretan, ebazpen finko eta behin-betikoak lortu arte, errekurtso arrunt, berezi eta apartekoak aurkeztea eta, orokorrean, prozedura-legeetan aurreikusitako ahalmen guztiak erabat garatzea eta, baita, ados egotea, atzera egitea eta amore ematea ere.

d)Ahalik eta botere orokor zabalenak ematea abokatu eta prokuradoreen alde, auzietarako eta botere berezietarako.

e)Aholkulariak eta, orokorrean, langileak izendatu eta bereiztea, beharrezko balioesten dituen ahalmenak emanaz haiei, beren soldatak, hobariak, komisioak edo zerbitzu-sariak ezartzea, kontratuak bertan behera uztea, espedienteei hasiera ematea, zehapenak ezartzea eta iraizpenak burutzea.

f)Mota guztietako kontratu eta dokumentuak gauzatzea Batzar Nagusiari dagozkionak ezik egoki derizkion baldintzetan.

g)Obrak eta xede sozialari lotutako gainerako gastuak finantzatzeko asoziatuek egin behar dituzten ekarpenen zenbatekoa eta epea, kasu bakoitzean, finkatzea, Batzar Nagusiak onetsitako jarduketa-programen arabera.    

h)Bergarako Udalari laguntza eskatu, presakazko prozeduran ezarritako epeetan ordaindu ez diren hainbanakoak eta kitapenak kobratzeko, dena Lurzoruaren Erregimen Nagusiaren 181.artikuluak agintzen duen arabera.       

i)Estatutu hauek, legeek eta erregelamenduek ematen dizkioten ahalmen guztiak garatzea.

Kontseiluaren ahalmenen zehaztapen hori enuntziaziozkoa da soilik eta ez ditu mugatzen, inolaz ere, Batzar Nagusiaren eskuduntzara bereziki erreserbaturik ez dagoen guztian erakundearen interesak gobernatu, zuzendu eta administratzeko eskuduntzak.

III. KAPITULUA.LEHENDAKARIA

51. artikulua.Lehendakariaren ahalmenak.

Ondorengoak dagozkio:

a)Erakundearen ordezkaritza judiziala eta judizioz kanpokoa izatea.

b)Batzarraren eta Kontseiluaren bilkuretara deiak egitea eta mahaiburu izatea.

c)Batzarraren eta Kontseiluaren aktak, ematen diren ziurtagiriak eta gainerako dokumentuak bere oneritziz baimentzea.

d)Era amankomunean beste edozein kontseilarirekin: Erakundearen izenean, mota guztietako banku edo kreditu-erakundeetan kontu korronteak ireki, jarraitu eta kitatzea; kontu horiek erabiltzea, taloi, txeke eta gainerako ordainketa aginduen bidez; kontu laburpenei bere adostasuna ematea; korrespondentzia, agiriak eta ordezkagiriak sinatzea; ganbio-letrak, onespen edo ordainketa ezagatik, libratu, onartu, endosatu, abalatu, deskontatu, negoziatu eta protestatzea; kredituak kobratu eta zorrak ordain­tzea eta, orokorrean, ohizko banku eragiketa guztiak garatzea.

e)Mota guztietako kudeaketak burutzea eta erreklamazioak egitea administrazio publikoaren agintari, erakunde eta organismoen aurrean eta sozietateen eta banakako pertsonen aurrean.

Aurreko ahalmenak Kontseiluak aldez aurretik hartutako erabakiaren beharrik gabe garatu ahal izango dituzte, eta, ondoren, bere jarduketaren berri emango dio.

Gainera, estatutu hauetan aurreikusitakoaren arabera, bere karguari loturiko ahalmen guztiak izango ditu.

52. artikulua.Lehendakariordearen ahalmenak.

Ondorengoa dagokio:

a)Barne ordenean, lehendakaria ez dagoenean, Batzarren barruan horri dagozkion ahalmen guztiak egikaritzea. 

b)Kanpo ordenean eta lehendakariarekin amankomunean, aurreko artikuluaren a) d) eta e) apartatuetan seinalatutako ahalmenak.

53. artikulua.Diruzainaren eginkizunak.

Kargu zehatz honetarako kontseilari bat izendatzen bada, ahalmen hauek izango ditu:

a)Erakundearen fondoak zaintzea, bere gain hartutako kopuruez erantzunaz.

b)Kontseiluak premiazko betebeharrei aurre egiteko beharrezko jotzen dituen fondoak kutxan edukitzea, eta gainerakoa erakundearen izenean irekitako kontu korronteetan sartzea.

c)Kontseiluari, hilabetero, egindako ordainketen eta dirusarreren egoera azaltzea.

d)Lehendakariarekin edo lehendakariordearekin amankomunean, 51. artikuluaren d) apartatuak aipatutako ahalmenak garatzea.

Diruzainik izendatzen ez bada, aipatutako eginkizunak lehendakariordeak egingo ditu.

54. artikulua.Aktak.

Kontseiluaren erabaki guztiak idazkariak eramango duen akta-liburu batetan adieraziko dira.

Edozein asoziatuk erabakien ziurtagiriak eskatu eta lortzeko eskubidea izango du.

IV. KAPITULUA.IDAZKARIA

55. artikulua.Izendapena.

Batzar Nagusiak, beharrezko ikusten baldin badu, pertsona baten zerbitzuak kontratatuko ditu erakundearen idazkari kargurako, eta ordainsaria eta gainerako baldintzak erabakiko ditu.

Izendatutako pertsonak, idazkari kargua izango du hala Batzar Nagusian nola Kontseiluan, eta hitza izango du baina botorik ez.

Idazkari baten zerbitzuak kontratatzen ez badira, bere zereginak eta ahalmenak kontseilari batek egikarituko ditu, hori lehendakariordea izan daiteke, edo besteren bat Kontseiluak bi partaide baino gehiago dituenean. Batzar Nagusiak erabakiko du zein arituko den idazkari lanetan.

56. artikulua.Idazkariaren ahalmenak.

Ondorengoa dagokio:

a)Batzarren eta Kontseiluaren aktak idaztea.

b)Erakundearen liburu eta dokumentuak zaintzea, kontabilitatekoak ezik.

c)Asoziatuen liburu-erregistroa betetzea.

d)Erakundearen liburu eta dokumentuei buruzko ziurtagiriak egitea, lehendakariaren oneritziarekin.

e)Batzarrean eta Kontseiluan aztertu behar diren gaien zerrendak prestatzea.

f)Kontseiluak batzarrari aurkeztuko dion urteko txostena diruzainarekin batera idaztea.

g)Erakundeari aholku juridikoak ematea.

h)Estatutuek ematen dizkioten gainerako ahalmenak.

VIII KAPITULUA

ERREGIMEN EKONOMIKOA ETA JURIDIKOA

57. artikulua.Konpentsazio Batzordearen dirusarrerak.

Konpentsazio Batzordearen dirusarrerak honako hauek izango dira:

a)Kideen ekarpenak.

b)Lortzen diren dirulaguntzak, kredituak, dohaintzak, etab.

c)Konpentsazio Batzordearen ondasunak besterenganatuz lortzen direnak.

d)Bere ondarearen errentak eta emaitzak.

e)Hirigintza-helburuak burutzeko, beste erakunde edo organismo batzuekin egindako hitzarmenetatik datozen partaidetzak eta dirusarrerak.

58. artikulua.Konpentsazio Batzordearen gastuak.

Konpentsazio Batzordearen gastuak honako hauek izango dira:

a)Hirigintza-jarduketa sustatzea.

b)Sektorearen hirigintza-obra komunak finantzatzea.  

c)Ordainsari profesionalak, administraziokoak, zaintza eta jagolaritzakoak, etab.

d)Ondasunak eta eskubideak desjabetzeagatiko kalteordainak.

e)Konpentsazio Batzordearen xedea eta helburuak betetzeak dakartzan gainerako guztiak.

59. artikulua.Kideen ekarpenak eta horiek ordaintzea.

Kideen ekarpenak bi motatakoak izango dira:

a)Arruntak edo kudeaketakoak, Konpentsazio Batzordearen gastu orokorrak ordaintzeko direnak, Biltzarrak onetsitako aurrekontuaren arabera.

b)Apartekoak, Batzordean ez sartutako jabeenak diren finken baliojustuak eta kalteordainak ordaintzeko eta hirigintza-gastuetarako direnak.

Ekarpenak, kide bakoitzak bere titularitatepean duen edo dituen partaidetza-kuotek, Konpentsazio-Proiektuak ezarritakoak horiek, zehaztutako eskubidearen edo interes ekonomikoaren proportzioan banatuko dira beren artean.      

Lehendakariak, Biltzarrak onetsitako ekarpenak eskatu ahal izango dizkie kideei, gizarte-gastuei, arruntei edo apartekoei aurre egiteko, baita bermeak edo fidantzak jartzea ere, Konpentsazio Batzordeak obren zuzeneko burutzapenean bere gain hartutako konpromisuak beteko dituela ziurtatzeko.         

Kideek egin beharreko dirusarrerak, Biltzar Nagusiak ordaintzea aginduz hartutako erabakia jakinarazten denetik hurrengo hogeita hamar eguneko epean gauzatuko dira; epe hori igaro ondoren, kide berankorrak Banco de Españaren oinarrizko interes tasa baino hiru puntu handiagoa den gainkargua izango du ordaindu gabeko kopuru edo frakzioari dagokionean, eta zor duen kopuru osoa hamabost egunen epean sartu beharko du, lehendakariak errekerimendua egiten dion unetik hasita.

Zor den ekarpenaren eta sortutako gainkarguen ordainketa gauzatu gabe azken epe hori igaro ostean, lehendakariak kide berankorraren aurka ekingo dio, administrazio- premiamendu bidetik, dagokion eskaera Bergarako Udalari eginez, edo bide judizialetik, edota desjabetzapen-eskubideaz baliatuz. Horretarako, idazkariak lehendakariaren oniritziarekin dagokion ziurtagiria egingo du, eta eraginkortasun betearazlea izango du. Nolanahi ere, borondatezko ordainketaren epealdia amaitzen denetik ordainketa eraginkorra izan arte, kide berankorra esekipendun geratuko da Konpentsazio Batzordean dituen eskubideak gauzatzeari dagokionez.

Batzordeari zor zaizkion kopuruak, sortutako gainkarguekin batera, okupazio-akta egin aurretik ordaintzeak desjabetzapen-espedientea baliogabetzea ekarriko du.   

60. artikulua.Estatutuen indarraldia.

Estatutu hauek eta beren Jarduketa Oinarriek, behin Bergarako Udalak onetsi dituela eta Batzordea eratu eta Gipuzkoako Aldundiko Lurralde Antolaketa eta Sustapenerako Departamentuko Hirigintza Erakunde Laguntzaileen Erregistroan inskribatu ondoren, derrigorrezko izaera izango dute Konpentsazio Batzordeko kideentzat eta administrazioarentzat.

Biltzar Nagusiak estatutuak alda daitezela erabakitzeko, Donsotiako Udalak onetsi eta aipatutako erregistroan inskribatu behar dira indar osoa eduki dezaten.      

61. artikulua.Betebeharra.

Konpentsazio Batzordeko gobernu organoen ekintzak eta erabakiak berehala betebeharrekoak izango dira, aurrerago Hirigintza Organoen baimena behar dutenak izan ezik, eta kideei modu egiaztagarriz jakinarazi behar zaizkie, eta, horrela, une horretatik aurrera erabateko indar juridikoa izango dute.  

62. artikulua.Administrazio-errekurtsoak.

Biltzar Nagusiaren erabakien aurka errekurtso arrunta jarri ahal izango da Bergarako Udalaren aurrean, bere erabakiak jakinarazten direnetik hamabost lanegunen epean, 1976ko apirilaren 9ko Lurzoruaren Erregimenari eta Hirigintza Antolamenduari buruzko Legearen Testu Bateratuko 127.5 artikuluan eta Hirigintza Kudeaketarako Erregelamenduko 166.k) artikuluan xedatutakoaren arabera, eta errekurtsoa ebatzi aurretik, Udal Batzarrak audientzia eman beharko dio Konpentsazio Batzordeari.     

Biltzar Nagusiaren, kontseiluaren eta lehendakariaren erabakiak irmotzat hartuko dira baldin eta aurreko apartatuetan adierazitako epeetan aurka egiten ez bazaie.

Halaber, bidezko diren errekurtsoen kalterik gabe, erabaki horiek betebeharrekoak izango dira, baldin eta Konpentsazio Batzordeko lehendakariak, organo jagoleko lehendakariak edo organo jurisdikzionalekoak, bide horretatik joz gero, esekita gera daitezela erabakitzen ez badute.

Esekipen horrek, Konpentsazio Batzordeari egin ahal zaizkion kalteei erantzuteko adina fidantzamendu beharko du. Errekurtsoa ekarpen arruntei edo apartekoei buruzkoa bada, esekipen horrek Konpentsazio Batzordearen alde aurrez itzulezinezko gordailu bat egitea eskatuko du, eta errekurtsoaren arabera, emandakoa.

IX KAPITULUA

DESEGITEA ETA LIKIDAZIOA

63. artikulua.Desegitea.

Erakundea, bere xedea bete ondoren, edo berau burutzeko ezintasun nabarmenaren aurrean, Batzar Nagusiak erabakitzen duenean desegingo da.

Konpentsazio-sistemak eragindako finka guztiak jabe bakar batenak izatera iritsiko balira ere desegin egingo da.           

Desegiteko erabakia Bergarako Udalak onetsi beharko du.     

64. artikulua.Likidazioa.

Desegitea erabakitzen duen batzar berberak likidatzaileak izendatu eta likidazioaren prozedura ezarriko du.       

Azken Xedapena.

Estatutu hauek, behin onartuak eta Hirigintza Erakunde Laguntzaileen Erregistroan inskribatuak izanez gero, Administrazioarentzat eta «Bergarako Arau Subsidiarioetako 3.Sektoreari dagokion Konpentsazio Batzorde»ko kideentzat betebeharrekoak izango dira.

Xedapen Gehigarria.

Estatutu hauetan aurreikusi gabekoetan, hona aplikatu beharreko arauak: Abuztuaren 25ko 3.288/1978 Errege Dekretuak onartutako Hirigintza Kudeaketaren Erregelamendua, 1976ko apirilaren 9ko Lurzoruaren Lege eta Hirigintza Antolamenduaren Testu Bateratua, ekainaren 26ko 1/1992 EDLak gaiari buruz dituen xedapenak eta, gainera, indarrean dirautenak Auzitegi Konstituzionalaren 1997ko martxoaren 20ko epaiaren ondoren, eta berriki apirilaren 13ko 6/1998 Legea eta gainerako testuak.           

BERGARAKO ARAU SUBSIDIARIOEN 3. SEKTOREKO KONPENTSAZIO BATZORDEAREN
JARDUKETA OINARRIAK

I. Oinarria.Sistema finkatzea.

Bergarako Arau Subsidiarioetako 3.Sektorearen konpentsazio-sistemaren bidezko kudeaketa Bergarako Arau Subsidiarioetan barruan dago aurreikusita. Arau hori 1997ko uztailaren 23an onartu zituen behin betiko Gipuzkoako Foru Aldundiak.

II. Oinarria.Exekuzio-unitatearen definizioa.

Jarduketapean dagoen exekuzio-unitatea Bergarako «3 Sektorea (Ozaeta)» izendatutako unitatean definitutakoa da, 8.152,45 m²ko azalera du, jasotze topografikoan agertzen den bezala.

III. Oinarria.Konpentsazio-batzordea eratzea.

Exekuzio-unitatea aurrera eramateko, behar den batzordea osatuko da, eta nortasun juridiko propioa edukiko du. Batzordea eratu aurretik, estatutu hauek eta Batzordearen jarduketa-oinarriak formulatu dira.

IV. Oinarria.Kudeaketa-organoak.

Hirigintza-kudeaketa, Batzar Nagusiak, erakundearen Kontseiluak eta lehendakariak burutuko dute, konpentsazio-batzordearen organuak diren heinean. Guzti hori estatutuek Kontseiluko kideei esleitutako ahalmen eta, beharrezko balitz, balioz emandako ahalmenen esleipenen kalterik gabe.

V. Oinarria.Afektatutako jabeen zerrenda.

Exekuzio-unitatean jarduketa-oinarri hauek eta batzarraren estatutuek afektatutako jabeen zerrenda, nahiz hauetariko bakoitzari dagozkion partaidetza-kuotak, honi erantsitako agiri batean azaltzen dira zehazturik (1.eranskina).           

Aipatutako partaidetza-kuotek, gero adieraziko den eran kalkulatuak, behin-behineko izaera dute. Jabe bakoitzaren behin-betiko partaidetza-kuotak Konpentsazio Proiektuaren behin-betiko onespenaren erabakian ezarriko dira.    

Behin-behineko kuotak batzarraren funtzionamenduaren eragin guztierako aginduko dute, batzarra eratzen denetik, bidezko balitz, behin-betiko kuotekin ordezkatzen diren arte.

VI. Oinarria.Batzordean sartzea.

Jarduketa-oinarri hauek izenpetu dituzten jabeek administrazio iharduleari Konpentsazio Batzordearen estatutuak aurkezteko legezko ahalmena dute, exekuzio- unitatearen azaleraren %60 baino gehiago ordezkatzen dutelako.           

Konpentsazio Batzordeak, onuraduna den aldetik, Bergarakoako Udalari eskatuko dio Batzordeak, ekarpen ohizko zein apartekoak erabakitako bertara sartutako lurjabeek ordaindu ez bdituzte, lursail, ondasun eta eskubideen derrigorrezko, indarreango legedia betez.         

Desjabetzapenagatiko baliojustuen zenbatekoa Konpentsazio Batzordean sartutako jabeek ordainduko dute bere partaidetza-kuoten proportzioan, eta espedienteak Bergarako Udalak izapidatuko ditu 1954eko abenduaren 16ko Derrigorrezko Desjabetzapenaren Legean eta indarreango legedian aurreikusitakoaren arabera. 

Derrigorrezko Desjabetzapenerako Lurralde Epaimahaiaren ebazpenak amaiera emango dio bide administratiboari eta hark ezarritako esleipenaren izendapenak edo ordainketak ahalmena emango dio Konpentsazio Batzordeari desjabetu diren ondasun eta eskubideak Konpentsazio Batzordean sartzeko, horretarako aurreikusitako legezko ondorio juridiko-errealekin.

Hori hala izanik ere, Konpentsazio Batzordeak Eusko Jaurlaritzako Kontseiluari eskatu ahal izango dio desjabetzapenak eragindako ondasun eta eskubideak okupatu beharrekotzat jo ditzan, Derrigorrezko Desjabetzapenaren Legeko 52.art.an xedatutakoaren arabera. Kasu horretan, okupazioaren aktak eta aurretiazko gordailua egitea aski izango da desjabetutako ondasun eta eskubideak Konpentsazio Proiektuan sartzeko.

Konpentsazio Batzordean esku hartzen duen jabe bakoitzak burutzen ari den planeamenduan sortutako onura eta kargetan izango duen partaidetza, dagokion partaidetza-kuotaren araberakoa izango da eta kuota hori jarduketa-oinarri hauetan edo jabe guztiek aho batez onarturiko bestelako irizpideetan ezarritako prozeduraz zehaztuko da.    

Sisteman parte hartzen duen jabe bakoitzari dagozkion behin-behineko partaidetza-kuotak, eranskinean azaltzen dira. Bai jabe iharduleek eta baita gerora sartuko direnek ere behin-behineko zehaztapen hori onartzen dute. Hala ere, gero, behin-betirako onetsi daiteke, oinarri hauetan ezarritako prozeduraren arabera.  

Jabe ihardule bakoitzarentzat ezarritako partaidetza kuotek zehazten dute, batetik, bakoitzak Konpentsazio Batzordearen erabakietan izango duen eskuhartzea eta, bestetik, burutzen ari den planeamenduari dagozkion onura eta kargetan izango duen partaidetza.

Eraikigarriak diren lursailen banaketa, Konpentsazio Batzordeak desjabetzapenagatik eskuratu dituenak barne, jarduketa-sisteman parte hartzen duten jabeen artean egingo da, bakoitzari dagozkion partaidetza-kuoten arabera eta Konpentsazio Proiektuan zehazten den eran.

VII. Oinarria.Lurrak adskribatzea edo atxikitzea.

Jabeak Konpentsazio Batzordera sartzeak ez dakar ukitutako higiezinak kudeaketa amankomunera eskualdatzea.          

Konpentsazio Batzordea osatzen duten lursailak sistemari berez dagozkion betebeharrak batetzera afektatuta geratuko dira, eta hori jabetza-erregistroan ohartaraziko da, ekainaren 26ko 1/1992 EDLko 310. artikuluan xedatutakoaren arabera (LLTB onartzen duena).           

Batzorde horrek fiduziario gisa ihardungo du, horrela, hura osatzen duten jabeen finken gain xedatzeko ahalmen osoa du, estatutuetan xedatutakoa beste mugarik gabe.    

Konpentsazio bidezko jarduketa-sistemari atxikita dauden exekuzio-unitateko lursailek egoera hori honela egiaztatuko dute: Konpentsazio Batzordeak eskatuta jabetzaren erregistratzaileak lursail horiei buruzko erregistro-inskripzioetan bazter- oharrak egingo ditu. Horretarako, Batzordea eratu dela eta lursaila arean sartuta dagoela ziurtatzen duen administrazio-agiria aurkeztu behar da.

Inskribatu gabeko lursailak direnean, prebentziozko oharpena egingo da.

Bazter-oharra edo, hala behar izanez gero, prebentziozko oharpena, dagokion datatik hiru urtera iraungi eta deuseztuko da ofizioz. Hala ere, Bergarako Udalak, hirigintza- organo ihardule den aldetik, Konpentsazio Batzordeak eskatuta epe bereko luzapena edo luzapenak erabaki ditzake.

Idazpen horien ondoren Jabetza Erregistroan beren eskubidea jasoarazten duten interesatuei dagokienez, Konpentsazio Batzordeak ez die erabakiak hartzeko aginduzko deirik egin beharko, beti ere, horiek, aldez aurretik eta era egiaztagarriz, jabe titular berriak direla adierazten ez badiote.          

VIII. Oinarria.Derrigorrezko eta dohainezko lur lagapenak.

Lehenago adierazi den bezela, hirigintza-legediaren arabera, Konpentsazio Batzordeak derrigorrez eta dohainik laga beharko dizkio Bergarako Udalari Arau Subsidiarioetan aurreikusitako lursailak.    

Konpentsazio Batzordeko jabeek bere gain dituzten derrigorrezko lagapenen eginbeharrak betetzean, administrazio iharduleak eskuratuko duen lurzorua araudi horretan aurreikusitako helburuei lotu beharko die.      

Jabetza eta erabilera publikoko lurzoruaren xedea ezin da aldatu indarreango planeamendua aldatuz ez bada.    

Konpentsazio Proiektua onartzeko erabakiaren eraginez, Kudeaketa Erregelamenduko 179.art.ak zehazten duenez, egiten ari den planeamenduaren arabera derrigorrez eta dohainez laga beharreko lursail guztien gaineko eskubidea laga behar zaio administrazio iharduleari, jabetza osoa eta kargarik gabe. 

Hala ere, Konpentsazio Batzordeak edo hirigintza-obrak egitea bere gain hartu duen jabe esleipendunak lagapenaren xede diren lursailak okupatu ahal izango ditu, harik eta obra horiek bukatu eta Udalak jasotzen dituen arte.         

IX. Oinarria.Urbanizazio-obrak burutzea.

Konpentsazio Batzordearen ardura da urbanizazio-obrak egitea. Bere gain hartzen du obra guztiak egiteko konpromisoa Bergarako Udalak onetsitako proiektuaren arabera.        

Aipaturiko administrazio iharduleak urbanizazioko obra eta instalazio amankomunak nola egiten diren ikuskatzeko ahalmena du, eta onetsitako proiektuarekin bat ez datozen edo egokiak ez diren zerbitzuak kentzeko eta berriro ezartzeko agindua eman dezake.

Konpentsazio Batzordeak hirigintza-obra osagarrien, instalazioen eta horniduren lagapena egingo du udalerriaren alde gehienezko hiru hilabeteko epean, Batzordeak aipaturiko obren, instalazioen eta horniduren behin-betiko harrera egiten duenetik hasita kontatzen. Obrak, instalazioak eta hornidurak lagatze hori, dagokion aktan edo aktetan formalizatuko da, udalbatzak eta Konpentsazio Batzordeko lehendakariak izenpetuta, eta harrera hori behin-betikoa izango da formalizatzen denetik hasita hamabi hilabete igaro ondoren, udalerri iharduleak berariaz aurkakorik adierazten ez badu.

12 hilabeteko epe horren barruan, esleipendun jabeak eta, subsidiarioki, Konpentsazio Batzordeak, bere gain hartu beharko du bertan izan litezkeen eta administrazio iharduleak adieraziko lizkiokeen era guztietako akats edo hutsuneen konponketa.

Udalak, hirigintza-obrak, hornidurak eta instalazioak behin-betiko hartu ondoren, osaturiko orubeen eraikuntza-obrak egiten diren bitartean, behar bezalako neurriak ezarri beharko ditu haien mantenimendu eta artapen egokiari begira.         

Konpentsazio Batzordeak exekuzio-unitatearen eraikuntza erabakiko balu, aurreko pasartean ezarritako betebeharra bere gain eta bere kontura izango litzateke, eta ulertuko da lagapenaren betebeharra eraikuntza-iharduera bukatzen denetik hasita 3 hilabeteko gehienezeko epean eta baldintza beretan gertatzen dela.

X. Oinarria.Konpentsazio Batzordean parte hartzen duten jabeen eskubidearen definizioa: Partaidetza-kuota. 

Konpentsazio Batzordeko partaide diren jabeen eskubidea, exekuzio-unitatearen barruan beren finkek duten azaleraren araberakoa izango da, lursailen jabeek beregana dezaketen aprobetxamenduari jarraiki. Hori Eusko Jaurlaritzaren apirilaren 25eko 3/1997 Legeak ezartzen du (urbanizazio-iharduerak sortutako gainbalioetan komunitateak zerbat parte hartuko duen zehazten duena).          

Eskubide hori partaidetza-kuota batean gauzatzen da; kuota horren bidez, jarduketa-sistemak sortutako eskubide eta betebeharretan dagokien partaidetza-maila eta, beraz, burutzen ari den planaren arabera eraikuntza edo aprobetxamendu pribaturako erabil daitezkeen azaleren esleipenean eta ordezko kalteordainetan dagokiena zehazten da.

Horren kalkulua egiterakoan, parte hartzen duen jabe bakoitzak Batzordeari emandako lurren azalera hartzen da kontutan, unitateak duen azalera osoarekiko proportzioan, eta unitate konbetzionaletan edo ehunekotan adierazten da.           

Exekuzio unitatearen azalera osoa partaidetza-kuoten %100 da, eta jabe titular bakoitzak emandako azalera, berriz, azalera osoaren ehuneko proportzional bat, eta hau unitate konbentzionala denez, sistemaren jarduketa erraztu eta arintzen du. Jabetza konputagarriak, finken erregistroko ziurtagiriaren bidez egiaztatzen dira; eta, horren ezean, erosketa tituluaren notari-testigantzaren bidez; eta, biak faltako balira, jabearen zinpeko aitorpenaren bidez, bertan azalera, mugakide diren jabeak eta erosketa-titulua adierazita eta, horrekin batera, lursailen planoa eta jabe izaera egiaztatzen duten agiriak aurkeztuta.

Une honetan, jabe iharduleentzat finkatzen diren behin-behineko kuotak eranskinean zehazten dira; horiei dagokien kalkulua, burututako exekuzio-unitatearen topografia-neurketan ateratzen diren azalera-datuen arabera egin da.       

Biltzar Nagusiak, bere lehendakariak proposatuta, Konpentsazio Batzordea osatzen duten partaideen behin-betiko kuotak ezarriko ditu, eta Konpentsazio Batzordean parte hartzen duten jabe guztiei jakinaraziko die fedemaileki.    

Horiek zehazteko, kontutan hartuko da, batez ere, Batzordeari emandako jabetza guztien egiazko azalera, topografia-neurketaren arabera. Era berean, kontutan hartuko dira Konpentsazio Proiektuan ezarri beharkok diren homogeneizazio eta ponderazio irizpideak, esleipen dibergenteak, etxebizitza-kopuruari eta ez aurrikusita dauden eraikin benetakoei dagokieonak, kontutan hartzeagatik soerturiko balore-desberdintasunak zenbatzeko kariaz.

Neurketa gaizki egin dela uste duen edo uste duten jabeek, horri aurka egin ahal izango diote, eta bere iritzia bidezkotzeko egoki deritzen agiri eta frogak aurkeztuko dituzte Biltzar Nagusiaren aurrean, beronek partaidetza finkapenaren erabakia jakinerazten duenetik 20 laneguneko epearen barruan.    

Biltzarrak, bere lehendakariak proposatuta, behin-betiko ebatziko ditu desadostasunak, hilabeteko epean, goian ezarritako epetik hasita kontatzen. Erabaki horren aurka, errekurtso arrunta jarri ahal izango da, Konpentsazio Batzordeko estatutuetan aurreikusitakoaren arabera.

Biltzar Nagusiaren erabakiz ezarritako azalera osoaren %1etik gorakoa ez den neurketa-akatsa onargarritzat joko da eta, hori gertatuz gero, partaideei dagozkien partaidetza-kuotak ez dira berregokitu behar izango. Hala ere, eta alde hori egiaztatzen bada, ekonomikoki konpentsatuko da.     

Konpentsazio Batzordean sartutako finkaren bateko mugei, eraikuntzei edo bestelako gorabeherei dagokienez titutuluen eta egoera fisiko-juridikoaren artean desadostasunik balego, Arau Subsidiarioetan sartutako lurzatien zerrendako planoan horiei buruz adierazitako datuak nagusituko dira, eta, horien ezean, errealitatetik ondoriotzen direnak. Hala ere, kaltetutako jabe titularrak aurreko apartatuetan aurreikusitakoaren arabera erreklamazioa egin dezake.      

Desadostasun horiek ebazterakoan Biltzar Nagusiak hartuko duen erabaki irmoari dagokionez errekurtsoa jarri ahal izango da Bergarako Udalaren aurrean.

Jabetza konputagarriak finken erregistro-ziurtagiriaren bidez egiaztatzen dira, eta, horren ezean, erosketa-tituluaren notari-testigantzaren bidez, eta, biak faltako balira, jabearen zinpeko aitorpenaren bidez, bertan azalera, mugakide diren jabeak eta erosketa-titulua adieraziz, horrekin batera lursailen planoa eta jabe izaera egiaztatzen duten agiriak aurkeztuko direlarik.

Lursailak karga errealen batek zamatuko balitu, kaltetutako jabeak eskubide errealaren titularrekin batera hartu beharko du berari esleitutako partaidetza-kuota, horri dagozkion ondorio juridiko-ekonomikoetan, eta inolako kargarik ez balego, edo dauden kargak errealitatearekin bat ez baletoz, gerta litezkeen kalteak omisioa egin duen jabearen kontura izango dira.       

Konpentsazio Proiektuaren barruan egonik, lurzoruari ez dagozkion gainerako ondasun eta eskubideen balioak ez du eraginik izango partaideen partaidetza-kuotan, eta, dagozkion kalteordainei begira, interesatuekiko hitzarmenez edo, honen ezean, Hirigintza Kudeaketaren Erregelamenduko 98 eta 99 art.etan xedatutakoa aplikatuz zehaztuko da.

Partaide bakoitzak Konpentsazio Batzordean izango duen boto ehunekoa eta jarduketa-sistemak sortutako eskubide eta betebeharretan izango duen partaidetza Biltzar Nagusiak, ezarritako prozeduraren arabera, behin-behinekoz esleituriko partaidetza-kuotetan eta behin-betiko finkatutakoetan zehaztuko dira.

XI. Oinarria.Baloratzeko irizpideak. HKEko 167.1 artikuluaren a) b) c) d) eta f) atalak.

1.Ekarritako finkak.

Hirigintza Kudeaketaren Erregelamenduaren 167.1 artikuluaren a) atalean eta 86.2 artikuluan xedatutakoaren arabera, hirigintza jarduketak eragindako lursailak hiri-lurzorutzat izendatuta badaude, afektaturiko jabeen eskubidea beren finken azaleraren araberakoa izango da.           


Indarrean dagoen hirigintza-legedia jarraiki, ekarritako lurzatien hirigintza-balorea planak ahalbidetutako aprobetxamenduaren arabera finkatuko da. Balore hau, gainera, balorazioa egiteko momentuan eskuratutako eskubide edo ahalmen multzoaren arabera zehaztuko da.   

Desjabetzapenari dagokionez, ekarritako finkak indarrean dagoen hirigintza-legedian zehaztu eta araututako ahalmenen lorpen mailari dagokion hirigintza-balorearen arabera baloratuko dira.

Ekarritako finkaren azalerari dagokionez, Konpentsazio Proiektuaren planoetan egiaztatzen den azalera hartuko da aintzat, hasieran ekarritako finken deskribapen eta konfigurazioa egon behar baitira plano horietan.

Neurtzeko eta baloratzeko irizpide hauek batzarkide guztientzat behin-betikoak dira, Batzarrera sartzeko momentua edozein delarik ere. Batzarrarera atxikitzeak irizpide horiekiko adostasun osoa suposatzen du.

2.Finken gaineko eskubide errealak, finka-zortasunak eta eskubide pertsonalak.

Plan Nagusiaren exekuzioarekin bateragarri ez direnak desjabetzapenari buruzko xedapenen arabera baloratuko dira; susbsidiarioki, zuzenbide administratibo edo zibileko arauen arabera, eta, horien ezean, Oinordetza, Ondareen Eskualdaketa eta Egintza Juridiko Dokumentatuei buruzko Zergetarako xedatutakoekin ados.

Planeamenduarekin bat datozen eskubide errealak esleitutako finketan jarraipenik gabe subrogatuko dira, Hirigintza Kudeaketarako Erregelamenduaren 85.2. artikuluari jarraiki, eta ekainaren 26ko 1/1992 EDLko 307.artikuluan (LLTB onartzen duena) adierazitako erregistro-eskubideak kontutan hartuta.

3.Eraitsi beharrekoak diren edo aurrerantzean jabari publikokoak izango diren eraikuntzak, obrak, plantazioak eta instalazioak.

Nahitaezko desjabetzapena zehazten duten arauen arabera baloratuko dira, bereziki, aipatutako Lege horren 43.artikuluan xedatutakoari dagokionez.

4.Enpresa urbanitzaileen ekarpenak.

Konpentsazio Batzordeak ekarpen horiek kontratatzea erabakitzen badu, aldez aurretik, Batzarraren erabakiaren bitartez, horien balioa eta Batzordeak enpresa horiei egindako ekarpenen kontraprestazioen izaera eta zenbatekoa onetsiko ditu.

5.Osaturiko finkak exekuzio-unitatearen aprobetxamenduaren arabera baloratzeko irizpideak.

Unitatean eraiki edo aprobetxa daitezkeen eta adjudikazioaren xede izango den azalerak irizpide orokor objetiboz baloratuko dira beren azalerako hedadura guztian, ez bada sektoreko jabe guztiek, aho batez, bestelako erabakia hartzen dutela, Konpentsazio Proiektua aurkezteko momentuan.


Balorazioa egiterakoan ondorengo alderdiak hartuko dira kontutan:

a)Azalera eraikigarria, metro karratu bakoitzeko dituen metro karratuak edo metro karratu bakoitzeko dituen metro kubikoak adierazita.

b)Planean baimendu edo aurreikusitako eraikuntzen ezaugarriak, mota, kalitatea eta zertarakoa.

Balorazioa, gainerako kontzeptuek zuzendutako bolumen eraikigarrian oinarrituko da, eta horietako bakoitzari behar bezela bidezkoturiko koefizientea emango zaio.

Balorazioa puntutan edo unitate konbentzionaletan egin ahal izango da, baina hauek dirutan tasatu beharko dira esleipen aldeengatik egin beharreko kalteordainen zenbatekoa zehazteko.

Amaierako balorazioak, egoki joz gero dirutara bihur daitezkeen puntu edo unitate konbentzionaletan adierazita, aukera emango du parte hartzen duten jabeen artean esleipenen baliokidetasuna egiaztatzeko, beti ere kontuan izanik partaidetza kuoten arabera dagozkien esleipenek proportzionalak izan behar dutela eraikuntza pribaturako erabil daitezkeen azaleren guztizko balioarekin, eta horrela ez balitz desberdintasunak behar bezala eta diruz konpentsatu behar direla.

XII. Oinarria.Urbanizazio-obren kontratazioa. HKEren 167.1 artikuluaren e) atala.

Konpentsazio Batzordearen Batzar Nagusiak bi edo enpresa urbanizatzaile gehiagori, kartazal itxian, proposamenak formulatzea eskatuko die, emango zaien oinarri eta baldintza-pleguarekin bat.

Esleipena, ezarritako baldintzak bete ondoren, Batzar Nagusiaren aburuz, ematen diren zirkunstantzia guztiak kontuan hartuz, Batzorderako onuragarriena den proposamenari emango zaio.

Obren exekuzio-kontratuan, ohizko edukina osatzen duten eta interesgarritzat jotzen diren klausulez gain, Hirigintza Kudeaketarako Erregelamenduaren 176.artikuluaren 3.atalak zerrendatzen dituen baldintzak jasoaraziko dira.        

XIII. Oinarria.Batzordekideen finkak esleitzeko arauak. HKEren 167.1. artikuluaren g) atala.

Kudeaketarako Erregelamenduaren 87tik 97ra bitarteko, biak barne, artikuluak arautzen dituztenak aplikagarriak izango dira.

Planeamenduaren arabera eraikuntzarako behar bezalako egituraketa eta ezaugarriak ez dituzten azalerak ezingo dira finka independiente gisa esleitu.         

Ahal dela, lurzatiketaren betebeharrek horretarako aukera ematen duten guztietan, esleituriko finkak ahalik eta hurbilen egongo dira titularren lehengo jabetzetatik.         

Finka eraikigarri bat lortzeko beharrezko gutxienekoa erdiesten ez duten partaidetza-kuoten titularrak elkartu egingo dira, zatitugabeko komuntasunean bat eslei dakien. Esleipen- tituluan, jabe bakoitzari dagokion kuota adieraziko da. Hala ere, eskubide hauen kuota gutxieneko lurzati eraikigarriaren %15era iritsiko ez balitz, esleipenaren ordez diru bidezko indemnizazioa egingo da, eta, berau, Konpentsazio Proiektuaren kontuaren kargu burutuko da.    

XIV. Oinarria.Ondasun edo eskubideen desjabetzapena sor dezaketen batzordekideen ez betetzeak. HKEren 167.1. artikuluaren h) atala.

Ez-betetzeak, Hirigintza Kudeaketarako Erregelamenduaren 181.artikuluan eta estatutu hauetan aurreikusitakoaren arabera, Bergarako Udalari iharduteko ahalmena emango dio.

XV. Oinarria.Batzarrak eraiki beharreko higiezinen baloraziorako arauak. HKEren 167.1. artikuluaren i) atala.

Aipatutako arau horiek finkatzea ez da beharrezkoa, eratuko den Konpentsazio Batzarrak Konpentsazio Proiektuaren bidez exekuzio-unitateko etekin eta kargen banaketa, eta, urbanizazioaren burutzapena egingo ditu, soil-soilik. Horrela, ondorioztatuko diren orubeen merkaturaketa ez du kudeatuko, beraz, ez ditu besterenduko ezta eraikiko ere.        

XVI. Oinarria.Batzordeari ekarpenak egiteko era. HKEren 167.1 artikuluaren j) atala.

Estatutuetan ezarritakoaren arabera, lehendakariak Konpentsazio Batzordea osatzen duten partaideei eskatu ahal izango die gizarte- gastuak, ohizkoak nahiz apartekoak, ordaintzeko Biltzarrak onetsitako ekarpenak egin ditzaten eta Konpentsazio Batzordeak obren zuzeneko burutzapena egiterakoan konpromisuak bere gain hartzen dituela bermatzeko beharrezko bermea edo fidantzak eratu ditzaten.

Partaideek ordaindu beharreko kopuruen sarrera, Biltzar Nagusiak ordainketa erabakia jakinarazi eta hurrengo hogeita hamar lanegunen barruan egingo da, eta epe hori amaiturik, partaide berankorrari Banco de Espa»aren oinarrizko interes-tasaren gainkargua ezarriko zaio ordaindu gabeko kopuru edo zatian hiru puntu gehituta, eta zor duen kopuru osoa lehendakariak errekerimendua egin eta hamabost eguneko epean sartu beharko du.       

Azken epe hori amaitu eta ordainketa egin ez bada, partaide berankorraren aurka ihardun ahal izango da premiamendu bidez, bide judizialez edo bere ondasun eta eskubideen desjabetzapena eskatuz.

Konpentsazio Batzordeko partaideek ezingo dute edukitza mantentzeko edota berreskuratzeko interdikturik jarri Konpentsazio Batzordearen xedapenen aurka, Batzordeak horien finken gainean xedatzeko duen ahalmen fiduziarioa erabiliz eta estatutuetan ezarritako prozedurari jarraituz hartuko baititu xedapen horiek.

Interdiktu-akzioa ere ez da bidezkoa izango baldin eta Konpentsazio Batzordeak, burutzen ari den planeamenduaren arabera hirigintza-obrak egiteko beharrezkoak diren ondasunak okupatzen baditu.

XVII. Oinarria.Onura eta galeren banaketarako arauak. HKEren 167.1. artikuluaren k) atala.

Batzordearen helburua kontuan hartuta, ez da aurreikusi onura edo galerarik izango duenik, printzipioz, bere helburua, bere hirigintza-betebeharrak betetzera mugatuko delako, batzordekideen lan, lur eta dirua ekarriz.         

Baina Batzordearen ihardueren ondorioz onurak edo galerak sortzen badira, banaketa batzordekide bakoitzaren kuoten zenbatekoaren proportzionala izango da, Konpentsazio Proiektuaren behin-betiko onespenaren erabakian finkatuta geratzen diren bezala.

XVIII. Oinarria.Esleipen aldeengatiko diruzko konpentsazioa. HKEren 167.1. artikuluaren l) atala.

Esleipen gehiegikeriak edo hutsuneak dirutan izango dira konpentsatuak, indarrean dauden hirigintza legeriaren arabera, jabeek, aho batez, bestelako irizpidea ezartzea erabakitzen ez badute.

XIX. Oinarria.Orubeetan eraikitzeko eskubidea. HKEren 167.1. artikuluaren m) atala.

Aldez aurretik, dagokion exekuzio-unitateko Urbanizazio-Proiektua eta Konpentsazio-Proiektua onetsita, burutu ahal izango da, urbanizazioarekin batera, Kudeaketarako Erregelamenduaren 41.artikuluak eskatutako bermeak betez. Gainera, Bergara Udaleko aginduzko baimena derrigorrez eskatu beharko da.

XX. Oinarria.Artapen-kuoten ordainarazpena, hala badagokio. H.K.A.ren 167.1 Artikuluaren n) atala.

Aipatutako kuotak, Udalak urbanizazioa jaso edo Batzordea desegin arte, batzordekideen kontura izango da, Batzordean dituzten eskubide eta betebeharren portzentaian, burutzen den Planaren kudeaketa pribatuarekin bat etorriz.          

XXI. Oinarria.Urbanizazio-lan eta gaien ordainketa eta banaketa.

Hirigintza Kudeaketarako Erregelamenduaren 167.2 artikuluan xedatutakoari jarraiki, Plan Nagusiaren esparruan urbanizazio-lanak zuzen burutzeko, ez dira ezartzen erabaki osagarriak.

XXII. Oinarria.Konpentsazio Proiektua.

Jarduketa- oinarri hauetan ezarritako irizpideen arabera, Batzordeak, behin eratuz gero, Konpentsazio Proiektua egingo du planeamendutik datozten onurak eta kargak bere partaideen artean berdintasunez banatu ahal izan daitezen. Gutxienez ondorengo zehaztapenak jasoko ditu:      

a)Lehenagoko jabarien deskribapena, aurkeztutako tituluen arabera eta bidezko diren zuzenketekin, eta titulurik ezean, planoen arabera. Dagokion jabeari eragiten dioten karga eta grabamenak, baldintzak, ordezkapenak eta gainerako eskubideak adieraziko dira, hura ezaguna izanez gero; Konpentsazio Proiektuan duen eskubidearen zenbatekoa edo partaidetza-kuota, eta hori zehaztu eta zenbatzeko erabilitako irizpidea.

b)Ondoriotzen diren finken deskribapena, hauek zein titularri esleitzen zaizkion eta zer kontzeptupean egiten den. Haiei eragiten dieten kargak eta grabamenak, baldintzak, ordezkapenak eta gainerako eskubideak adieraziko dira.

c)Planeamenduak ezartzen dituen erreserbak eta derrigorrez laga beharreko lurrak zehaztea.

d)Exekuzio-unitatearen gutxieneko lurzati eraikigarria finkatzea.

e)Batzordeak, hala dagokionean, zuzenean besterenganatzeko beretzat gordetzen dituen azalera edo lurzatiak, aurreikusitako hirigintza-gastuak ordaindu ahal izateari begira.

f)Esleipenetan izandako desberdintasunengatik eskudirutan ordainketak egitea, bidezko izanez gero.

g)Bergarako Udalari lagatutakoaren %10 raren kokapen zehaztea.     

Konpentsazio Proiektua Batzordearen onespenera jarriko da hilabeteko epean, aurrez eragindako guztiei audientzia eman ondoren, eta dagokion erabakia bere kideen gehiengoak hartu beharko du, gainera, aldi berean partaidetza kuoten bi herenak ordezkatu beharko dituzte.

Hala izapidatutako proiektua administrazio ihardulearen behin-betirako onespenera jarriko da.

Konpentsazio Proiektua behin-betiko onetsi ondoren, Bergarako Udalak eskritura publikoa eman edo bere erabakien aktetarako xedatutako solemnitate eta betebeharrez agiri bat gauzatuko du, Hirigintza Kudeaketaren Erregelamenduko 113.1 artikuluan adierazitako edukiarekin.        

Bergarako Udalak Konpentsazio Proiektua behin-betiko onesteak, Birzatiketa Proiektuaren behin-betiko onespenaren ondorio juridiko berberak sortuko ditu (HKEko 174.4 artikulua).

Erabaki hori, aipatutako Erregelamenduko 114.artikuluan ezarritakoaren arabera inskribatuko da Jabetza Erregistroan.  

Konpentsazio Proiektuaren edo burutzen den planeamenduaren aurkako ez diren eragiketa juridiko osagarriak, hala behar izanez gero, Bergarako Udalak onetsi ondoren, eskritura publiko batean edo udalbatza horrek bere erabakien aktei berezkoak zaizkien betebehar eta solemnitateekin egindako agiri batean gauzatuko ditu Konpentsazio Batzordeak, zeina notari bidez izapidatuko baita.          

Bata nahiz bestea izan, Jabetza Erregistroan inskribatuko da.

Behin-betiko konpentsazio-erabakitik ondoriotzen diren finkak, exekuzio-unitatearen hirigintza-kostuen aurrekontuan lortzen den behin-betiko saldoagatik finka bakoitzari dagokion kopurua ordaintzera lotuta geratuko dira izaera errealarekin.

Lotura honek beste edozeinek baino lehentasun handiagoa izango du, baita aurreko hipoteka eta karga guztiek baino, Kode Zibileko 1.923. artikuluko 1. zk.ak aipatzen dituen estatuaren aldeko kredituak izan ezik, eta estatuaren aldeko gainerako zerga-kredituak ere salbu, baldin eta iraungita eta ordaindu gabe egonik, aipatutako lotura hori gauzatu aurretik agertarazi badira Erregistroan.

Lotura hori alderdi interesatuaren eskariz baliogabetu ahal izango da, dagokion finkaren behin-betiko kontua ordainduta dagoeIa dioen Konpentsazio Batzordearen ziurtagiria aurkeztuz, eta, hain zuzen, ziurtagiri hori ezin izango da egin Bergarako Udalak hirigintza-obrak jasotzen ez dituen bitartean.

1.ERANSKINA

JABEEN ZERRENDA

Jarraian, hirigintza-jarduketa honetako datu pertsonalak eta eskubide errealen tituludunak zerrendatzen dira, eta, halaber, lursailen zehaztapenak, azalera, izen-abizenak, helbideak eta partaidetza-kuotak.

 

Lursaila
Parcela

Azalera
Superficie

Izena, Abizenak
Nombre y Apellidos

Kuotaaren %
% de la cuota

1

2.483,72 m2

D. Aitor ERAÑA ARROIABE jauna

Ozaeta, 2

20570 BERGARA

%47,20%

2

1.121,55 m2

D. Josué TXINTXURRETA JAUREGUI  jauna.

Artzamendi, 2

20570 BERGARA

%21,31%

3

727,11 m2

D. Josué TXINTXURRETA JAUREGUI  jauna.

Artzamendi, 2

20570 BERGARA

%13,82%

4

283,66 m2

D.  Domingo JAUREGUI DIAZ DE MENDIVIL  jauna.

Ozaeta, 4

20570 BERGARA

%5,39%

5

258,29 m2

D. Josué TXINTXURRETA JAUREGUI y D. Domingo JAUREGUI DIAZ DE MENDIVIL jaunak.

Artzamendi, 2/Ozaeta, 4

20570 BERGARA

%4,91%

6

98,20 m2

D. Josué TXINTXURRETA JAUREGUI y D. Domingo JAUREGUI DIAZ DE MENDIVIL  jaunak.

Artzamendi, 2/Ozaeta, 4

20570 BERGARA

%1,87%

7

240,86 m2

D. Manuel GARAY AZCARRETAZABAL jauna

Iturrioz, 17

20500 ARRASATE

%4,58%

8

48,76 m2

Dª. Itziar IBARZABAL JAUREGUI andrea.

Bidekurutzeta, 22

20570 BERGARA

%0,93%

9

1.419,05 m2

Gipuzkoako Foru Aldundia / Diputación Foral de Gipuzkoa

Gipuzkoako plaza / Plaza de Gipuzkoa, s/n

20004 DONOSTIA

%0,0%

10

813,73 m2

Gipuzkoako Foru Aldundia / Diputación Foral de Gipuzkoa

Gipuzkoako plaza / Plaza de Gipuzkoa, s/n

20004 DONOSTIA

%0,0%

11

657,52 m2

Bergarako Udala / Ayuntamiento de Bergara

M. Agirre Deunaren enparantza, 1

20570 BERGARA

%0,0%

Guztira / Total

8.152,45 m2

-----------------------------

%100%

 

 

Bergara, 2006ko maiatzaren 18.—Victoriano Gallastegi Altube, Alkatea.

(2148)   (5501)