| 91. zenbakia | Data 2006-05-16 | 11392 orria |
BERGARAKO UDALA
Kontu-Hartzailetza
Iragarkia
Zergadunei eta gainerako interesatuei
jakinarazten zaie 2006ko maiatzaren 9ko Alkatearen Dekretuz 2006ko Hirilur eta
Landalur Ondasun Higiezinen gaineko Zergen erroldak onartu direla eta
erreziboak ordaintzeko borondatezko epea maiatzaren 15ean hasi eta ekainaren
30ean bukatuko dela, bi egun horiek barne.
Erroldak Udal honetako
Kontuhartzailetzan erakutsiko dira iragarki hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta
biharamunetik kontatzen hasita hilabeteko epean. Epe horretan, errolda horien
aurka errekurtsoak eta alegazioak tartejarri ahal izango dira eta bat bera ere
aurkeztuko ez balitz behin-betikoz onartuko dira.
Helbideratutako
erreziboak banku edo aurrezki kutxen kontu korrontetik kobratuko dira zuzenean.
Helbideratu gabeko
erreziboak zergadunak berak adierazitako helbide fiskalera bidaliko dira,
edozein banketxe edo San Martin plazan dauden Dirubilketarako Udal bulegoetan
eta ohizko orduetan, errezibo hori aurkeztu eta ordain dadin.
Zergadunak maiatzaren
31rako bere helbidean erreziboa ez badu jasotzen, Udaletxeko Kontuhartzailetzako
bulegoetan eskatu beharko du.
Ordaintzeko borondatezko
aldia bukatuta, ordaindu ez duten zordunei gainkargua erantsiko zaie eta
premiamendu bidezko kobraketari ekingo zaio.
Bergara, 2006ko maiatzaren
9a.—Alkatea.
(1949) (4912)