| 81. zenbakia | Data 2006-05-02 | 9869 orria |
GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA
FISKALITATERAKO ETA FINANTZETARAKO
DEPARTAMENTUA
Zergabilketako Unitatea
Ediktua
Zergabilketako Unitateko Buruak, honako ebazpen
hau eman du:
Donostian, gaurko datan,
eta indarrean dagoen araudiarekin bat etorriz, ondoko hau,
EBATZI DUT
Zergadunei eta gainerako
interesatuei jakinaraztea 2006ko Ondasun Higiezinen gaineko Zerga 2006ko maiatzaren
15ean hasiko dela borondatezko epealdian kobratzen eta, era berean, epea urte
bereko ekainaren 30ean amaituko dela, biak barne.
Aurtengo apirilaren 18
baino lehen helbideratutako ordainagiriak bankuaren edo aurrezki kutxaren kontu
korrontetik kobratuko dira zuzenean, ordaintzeko borondatezko epea amaitzen den
egunean.
Helbideratu gabeko
ordainagiriak zergadunak adierazitako zerga helbidera bidaliko dira maiatzean
zehar. Ordainketa edozein bankutan edo aurrezki kutxatan egin beharko da, eta
horretarako ordainagiria aurkeztu beharko da.
Ekainaren 9a iritsi eta
zergadunak ez badu ordainagiria etxean jaso, hurrengo bulego hauetako
edozeinetan eskatu beharko du:
—Udal Zergen Kudeaketa
Zerbitzua: Okendo, 20-1. Donostia.
—Irungo Agentzia
Exekutiboa: Geltokia, 5-7.
—Eibarko Zerga Bulegoa: Arragueta
kalea, 2.
—Azpeitiko Zerga
Bulegoa: Julian Elorza, 3.
—Tolosako Zerga Bulegoa:
San Frantzisko, 45.
—Bergarako Zerga
Bulegoa: Toki Eder, 5.
Jendearentzako
ordutegia, larunbatetan eta jaiegunetan ezik, honako hau izango da: 8:30etatik
14:00etara.
Borondatezko kobrantza
epealdia amaitu eta zergadunek zorrak ordaindu ez badituzte, %20ko
premiamenduzko errekarguan sartuko dira eta kobrantza premiamenduzko bidetik
egingo zaie.
Andoain, Arrasate,
Astigarraga, Azkoitia, Beasain, Bergara, Deba, Donostia, Eibar, Elgoibar,
Errenteria, Hernani, Hondarribia, Ibarra, Irun, Lasarte-Oria, Legazpi, Lezo,
Mutriku, Oiartzun, Oñati, Ordizia, Pasaia, Tolosa, Urnieta, Urretxu, Usurbil,
Zarautz, Zumaia eta Zumarragako udalek beren gain hartua dute, uztailaren 5eko
11/1989 Foru Arauaren indarrez, bertako Ondasun Higiezinen gaineko Zerga
borondatezko epealdian kobratzeko eskumena.
Donostia, 2006ko
apirilaren 24a.—Juan Carlos González Lombo, Zergabilketa Unitateko burua. (4381)