| 80. zenbakia | Data 2006-04-28 | 9808 orria |
BERGARAKO UDALA
Iragarkia
Bergarako Alkate-Lehendakariak 2006ko apirilaren
11n emandako Dekretuaren bidez, honako hauek kontuan izanik: Hirigintzaren
kudeaketa eta planeamendurako gaiak tramitatzeko eta etxebizitza kontuetarako
premiazko neurriei buruz ekainaren 30eko 7/1994 Legearen 6. artikuluan
ezarritakoa, lurzoruaren eta elkargo profesionalen gaietarako neurri liberalizatzaileak
arautzen dituen ekainaren 7ko 5/1996 Erregeren Lege-Dekeretuaren 4. artikulua,
eta hiri-antolaketa eta lurzoruaren erregimenari buruz apirilaren 9ko
1.346/1976ko Dekretuak onartutako Testu Bateratuaren 27. artikuluen eraginekin.
Horiek guztiak kontuan izanik, ondorengoa,
ERABAKI DU
1. Hasierako
onarpena ematea Bergarako Planeamendurako Arau Subsidiarioetako 3. sektoreko
egitamu partzialari.
2. Espediente
administratiboa jendaurrean izatea, iragarki hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen
denetik kontatzen hasita hamabost eguneko epean, egoki iritzitako alegazioak
aurkez daitezen. Aldi berean iragarki honen berri ematea lurralde historikoan
hedapen handienetakoa duen egunkarietako batean.
Bergara, 2006ko
apirilaren 19a.—Victoriano Gallastegi Altube, Alkatea.
(1712) (4307)