Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala

72. zenbakia Data 2006-04-18 8893 orria

7 UDAL ADMINISTRAZIOA

BERGARAKO UDALA
Aisialdi eta gastronomi elkarte jarduerarako lizentzia eskaera Umore-Ona Elkarteak aurkeztua.

BERGARAKO UDALA

Ediktua

Espedientea: IGOKA.

Gaia: Jarduera legeztatzea.

Eskatzailea: Xabier Berasategi Sagastume.

Noren izenean: Umore-Ona Elkartea.

Jarduera: Aisialdi eta gastronomia elkartea.

Jarduera-tokia: Barrenkalea 36-38, behea.

Goian aipatutako jarduera legeztatzeko proiektu teknikoa aurkeztu denez, horren berri ematen da eta jardueraren ondorioz nolabaiteko eragina izan dezaketenei jakinarazten zaie hamabost (15) asteguneko epea dagoela jarduera horren inguruan egoki iritzitako oharrak egiteko.          

Epe hori ediktu hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasiko da kontatzen, eta horrela, otsailaren 27ko 3/98 Legearen –Euskal Herriko Ingurugiroa Babesteko Lege Orokorraren– 58. artikuluak agintzen duena beteko da.

Bergara, 2006ko apirilaren 3a.—Victoriano Gallastegi Altub, Alkatea.

(1555)   (3703)