Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala

60. zenbakia Data 2006-03-28 7229 orria

4 GIPUZKOAKO LURRALDE HISTORIKOKO ADMINISTRAZIOA

GFA-BERRIKUNTZA ETA JAKINTZAREN GIZARTEA
Gipuzkoako turismo jarduera sustatzeko Egitarauaren 2006ko laguntzen deialdia.

GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA

BERRIKUNTZARAKO ETA JAKINTZAREN GIZARTERAKO DEPARTAMENTUA

Gipuzkoako turismo jarduera sustatzeko Programako laguntzen 2006ko deialdia.

Diputatuen Kontseiluak honako erabaki hau hartu du 2006ko martxoaren 21ean:

Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntzarako eta Jakintzaren Gizarterako Departamentuak, Eusko Jaurlaritzak ezarritako politikekin bat etorriz, eta lurralde historikoko agente publiko eta pribatuekin batera, Gipuzkoako turismo jarduera areagotu nahi du, aberastasuna eta lana sortzen dituen sektore ekonomiko nagusia delako.

Eskaintzaren lehiakortasuna dibertsifikatuz eta hobetuz, egun ditugun baliabideen sustapena bultzatzen jarraitu nahi dugu, turismoko produktu berriak sortzen eta merkaturatzen, xede «markak» sustatzen, eta, baita turismoa aurrera ateratzen lan egiten duten toki eta eskualdeetako egitura publikoak sendotzen ere.

Era berean, proiektuen finantzaketan parte hartuz, turismo alorrean indartzen ari diren udalerrietan inbertsioak bultzatu nahi dira, ahalik eta gehien laburtzeko, interesa izan dezaketen baliabideak balioztatu eta produktu turistiko berri bihurtzeko epeak. Halaber, proiekzio turistikoa duten udal ekitaldi publiko bereziak babestu nahi dira, eta Gipuzkoako lurraldearen irudia sustatu nahi da, aisiari eta kalitateko negozioari lotutako jarduerak garatzeko plataforma gisa.

Jardunbide horiek burutzeko, Gipuzkoako Foru Aldundiak programa bat ezarri zuen 2005eko ekitaldian Gipuzkoako turismo jarduera sustatzeko, 2005eko apirilaren 19ko 24/2005 Foru Dekretuaren bidez arautua (Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala, 82. zbk., 2005-05-04).

Programaren helburua da turismo jarduera sustatzeko jardunbideei laguntzea, produktu eta zerbitzuak merkaturatzeko, interes turistikoko profesionalen eta negozio jendearen ekitaldiak antolatu eta zabaltzeko, eta toki eta/edo eskualde mailako turismo baliabideak dinamizatzeko ekintzei babesa eta diru laguntzak emanez.

Horregatik guztiarengatik, Berrikuntzarako eta Jakintzaren Gizarterako Departamentuko foru diputatuak proposatuta, eztabaidatu ondoren, Diputatuen Kontseiluak,

ERABAKI DU

Lehenengo: Onartzea Gipuzkoako turismo jarduera sustatzeko programaren 2006rako deialdia, erabaki honen Eranskin gisa jasotzen dena.

Bigarren: Baimena ematea 2.046.756,00 euroko gastua egiteko, diru kopuru hori baitagokie aipatu deialdiaren aurrekontuzko kontusailei.

Erabaki hau behin betikoa da eta amaiera ematen dio administrazio bideari. Interesatuek erabaki honen aurka administrazioarekiko auzi errekurtsoa aurkez dezakete Administrazioarekiko Auzietako Donostiako epaitegietan, argitarapenaren biharamunetik hasita bi hilabeteko epean.

Hala ere, aukera dago horren aurretik berraztertzeko hautazko errekurtsoa aurkezteko Diputatuen Kontseiluari, argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean. Hori eginez gero, ezingo da administrazioarekiko auzi errekurtsorik aurkeztu harik eta berraztertzekoaren berariazko ebazpena eman edo ustezko ezespena gertatu arte. Dena dela, egoki iritzitako beste edozein errekurtso aurkez daiteke.

Donostia, 2006ko martxoaren 21a.—Iñigo Oliveros Brunetón, Departamentuko idazkari teknikoa.

(747) (3163)

ERANSKINA

Gipuzkoako turismo jarduera sustatzeko Programaren 2006ko laguntzen deialdia.

Lehenengo.  Aurrekontua.

1.1.  Deialdi honetako diru laguntzak Berrikuntzarako eta Jakintzaren Gizarterako Departamentuaren aurrekontuko sail hauetatik ordainduko dira:

1.0220.210.461.01.02.2006 sailetik 387.061 €.

1.0220.210.470.00.02.2006 sailetik 190.942 €.

1.0220.210.481.00.02.2006 sailetik 154.753 €.

1.0220.210.761.02.02.2006 sailetik 474.000 €.

5.0220.210.461.0102.2007 sailetik 160.000 €.

5.0220.210.470.00.02.2007 sailetik 130.000 €.

5.0220.210.481.00.02.2007 sailetik 65.000 €.

5.0220.210.761.02.02.2007 sailetik 290.000 €.

5.0220.210.76102.20.2008 sailetik 195.000 €.

1.2.  Aurrekontu baliabiderik dagoen neurrian, zenbateko horiek handitu edo murriztu egin ahal izango ditu aldaketaren zenbatekoagatik horretarako eskumena duen organoak.

Bigarren.  Proiektuei ekiteko data.

2.1.  Proiektuak 2006ko urtarrilaren 1etik aurrera hasi behar dira.

2.2.  Inbertsio proiektuak deialdia egiten den urteko irailaren 30a baino lehen hasi behar dira.

Hirugarren.  Eskaerak aurkeztea.

Eskaerak aurkezteko azken eguna 2006ko maiatzaren 2a da.

Laugarren.  Proiektuak egiaztatzeko epea.

4.1.  Urte batean egin beharreko proiektuen kasuan, haiek egiaztatzeko azken eguna 2007ko martxoaren 31 izango da.

4.2.  Bi urtean egin beharreko proiektuen kasuan, haiek egiaztatzeko azken eguna 2008ko martxoaren 31 izango da.

4.3.  Hiru urtean egin beharreko proiektuen kasuan, haiek egiaztatzeko azken eguna 2009ko martxoaren 31 izango da.

Bosgarren.  Diru laguntzen zenbatekoa.

5.1.  Proiektu bakoitzari ezarriko zaizkion gehieneko diru laguntza zenbatekoak 2005eko apirilaren 19ko 24/2005 Dekretuak, Gipuzkoako turismo jarduera sustatzeko programaren oinarri arautzaileak onartzen dituenak, 4. artikuluan zehaztutako jarduera motaren arabera finkatzen dira eta honakoak izango dira:

a)  1. atalean zehaztutako ekintzak:

Diruz lagundu daitekeen kostuaren %35 arte, gehienez ere 10.600 euro proiektuko eta 21.200 euro erakunde onuradunak atal honetan aurkeztutako proiektu guztiengatik.

b)  2. atalean zehaztutako ekintzak:

Diruz lagundu daitekeen kostuaren %20 arte, gehienez ere 63.500 euro proiektuko eta 127.000 euro erakunde onuradunak atal honetan aurkeztutako proiektu guztiengatik.

c)  3. atalean dauden ekintzak:

Diruz lagundu daitekeen kostuaren %35 arte, gehienez ere 10.600 euro proiektuko eta 21.200 euro erakunde onuradunak atal honetan aurkeztutako proiektu guztiengatik.

d)  4. atalean dauden ekintzak:

3. artikuluko d) atalean adierazitako onuradunen kasuan, diruz lagundu daitekeen kostuaren %75 arte, proiektu eta onuradun bakoitzeko 15.500 euro gehienez.

3. artikuluko f) atalean adierazitako onuradunen kasuan, diruz lagundu daitekeen kostuaren %35 arte, proiektu eta onuradun bakoitzeko 10.600 euro gehienez.

e)  5. atalean dauden ekintzak:

Diruz lagundu daitekeen kostuaren %50 arte, atal honetako onuradun bakoitzeko 15.500 euro gehienez.

f)  6. atalean dauden ekintzak:

Diruz lagundu daitekeen kostuaren % 66,66 arte, atal honetako onuradun bakoitzeko 15.500 euro gehienez.

g)  7. atalean dauden ekintzak:

Diruz lagundu daitekeen kostuaren % 50 arte, atal honetako onuradun bakoitzeko 15.500 euro gehienez.

h)  8. atalean dauden ekintzak:

Onuraduna ekitaldiaren antolatzailea bada, diruz lagundu daitezkeen gastuen gaineko kostu garbiaren %50 arte, eta gehienez ere 10.600 euro.

Onuraduna ekitaldiaren babeslea bada, egin duen ekarpenaren baliokidea, eta gehienez ere 10.600 euro.

i)  9. atalean dauden ekintzak:

Erakunde sustatzaileak finantzatutakoaren %50 arte, urtean gehienez ere 120.000 euro proiektu eta erakundeko, eta guztira 240.000 euro hiru ekitaldi jarraituko gehieneko epean.

5.2.  Foru Dekretuko 6. artikulua ezarriz 50 puntu baino gutxiago ateratzen duten proiektuek ez dute diru laguntza jasotzeko eskubiderik izango.

5.3.  Proiektu horiek finantzatzeko aurrekontuan dauden baliabideak ez balira nahiko egindako eskaeren zenbateko eta portzentajeei erantzuteko, 2005eko apirilaren 19ko 24/2005 Dekretuak, Gipuzkoako turismo jarduera sustatzeko programaren oinarri arautzaileak onartzen dituenak, 6. artikuluan lortutako puntuazioaren arabera behin betiko diru laguntza aztertu daiteke, aurreko muga hori 70 puntura igo, hainbanaketako formula ezarri, edo aukera guztien konbinaketa egin daiteke.