Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala

56. zenbakia Data 2006-03-22 6868 orria

7 UDAL ADMINISTRAZIOA

BERGARAKO UDALA
Krabelin-Aitz mendia alokatzeko lehiaketa deialdia.

BERGARAKO UDALA

Krabelin-Aitz mendia errentan emateko lehiaketa publikoa.

2006ko martxoaren 13an Udalbatzak egindako bilkuran onartuta, ondorengo lizitazio publikoaren deialdia egiten da:

1.Entitate adjudikatzailea:

a)Erakundea: Bergarako Udala.

b)Espedientea tramitatzen ari den bulegoa: Bulego Teknikoa.

2.Kontratuaren xedea:

a)Xedearen deskribapena: Krabelin-Aitz mendia errentan emateko lehiaketa.

b)Lote eta zenbakikako banaketa: Ez da ezartzen.

c)Exekuzio lekua: Kontratuaren xedean ezarritakoa.

d)Exekuzio epea: Kontsezioak 5 urteko iraupena izango du, obra eta instalazioen emate-aktaren egunetik hasita eta beste 5 urtez luzatu ahal izango da bi aldeek ados egonez gero.

3.Adjudikazioaren tramitazioa, prozedura eta modua:

a)Tramitazioa: Ohizkoa.

b)Prozedura: Irekia.

c)Modua: Lehiaketa.

4.Lizitazio oinarria:

Kopuru gutxienekoa: 100 €/urteko.

5.Bermeak:

a)Behin betikoa: 100 €.

6.Dokumentazioa eta informazioa lortzea:

Lekua: Bulego Teknikoa.

Helbidea: San Martin Agirre plaza 1.

Udalerria: Bergara.

Telefonoa: 943.779.168.

Dokumentazioa eta informazioa eskuratzeko azken eguna: Eskaintzak aurkezteko azken eguna bera.

7.Kontratistaren baldintza bereziak:

a)Sailkapena: Ez da eskatzen.

b)Bestelako baldintzak: Ez da ezarri.

8.Eskaintzak edo parte hartzeko eskaerak aurkeztea:

a)Aurkezteko epea: Iragarki hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita 26 egunekoa. Proposamenak Bergarako Udaletxeko Erregistroan aurkeztuko dira, astelehenetik larunbatera, goizeko 9:00etatik 13:00etara bitartean.

Eskaintzak Administrazio Publikoen Araubide Juridikoaren eta Administrazioko Prozedura Erkidearen 30/92 legearen 38.4 artikuluan ezarritako bidea erabiliz ere aurkeztu ahal izango dira.

Edozein modutan, aurreko paragrafoan adierazitako 26 eguneko epea amaitu baino lehen faxez (943.779.163) abisatu beharko da eskaintza bidali dela. Edozelan ere, adierazitako egunetik bost egun natural igaroz gero proposamena jaso barik, ez da proposamenik onartuko.

b)Aurkeztu beharreko dokumentazioa: Baldintza Administratibo Partikularren Pleguan dago zehaztuta.

c)Aurkezteko lekua:

1.Entitatea: Bergarako Udala (Udal Erregistroa).

2.Helbidea: San Martin Agirre plaza 1.

3.Udalerria eta postakodea: Bergara - 20570.

d)Lizitatzaileak egindako eskaintzari eutsi beharreko epea: Kontratuak irauten duen artean.

e)Aldaeren onarpena: Ez da aldaerarik onartzen.

9.Eskaintzak irekitzea:

a)Entitatea: Bergarako Udala.

b)Helbidea: San Martin Agirre plaza 1.

c)Udalerria: Bergara.

d)Eguna: Eskaintzak aurkezteko epea igaro eta hurrengo egunean.

e)Ordua: Eguerdiko 12:30ean.

10.Bestelako informazioa:

Baldintzen plegua ikusi.

Bergara, 2006ko martxoaren 14a.—Victoriano Gallastegi Altube, Alkatea.

(1207) (2871)