| 40. zenbakia | Data 2006-02-28 | 5019 orria |
BERGARAKO UDALA
Iragarkia
2205eko azaroaren 28an egindako bileran Osoko Bildurak erabaki zuen «Hiriko eta lurretako beheko lokalen erabilera etxebizitzara aldatzeko ekintzen Ordenantza erregulatzailea»-ren 7-2 artikuluko hirugarren parrafoa aldatzea.
Kontuan izanik jendaurrean egon den epean ez dela ohartarazpenik edo iradokizunik aurkeztu, aldaketa behin betirako onartuta geratu da. Beraz, eta apirilaren 2ko 7/85 legearen 70.2 artikuluak xedetzen duena betez, aldatutako artikulua argitaratzen da, izango duen edukiarekin:
«Aipatutako udal erregistroan izena emandakoen artean zozketatuko dira lokalak, ordenantza honen arabera aurrez ezarritako prezioan. Zozketa publikoa izango da, Notarioa aurrean dela. Zozketan adjudikazio-hartzaile suertatzen denak ordaindu beharko ditu etxebizitza erabilera izango duen beheko lokalaren eskualdatzeak sortzen dituen gastu guztiak».
Bergara, 2006ko otsailaren 21a.—Juan José Arrieta Urisabel, Alkateordea.
(937) (1984)