| 40. zenbakia | Data 2006-02-28 | 5018 orria |
BERGARAKO UDALA
Iragarkia
2005eko urtarrilaren 24ko dekretu bidez, Alkate jaunak honako erabaki hau hartu zuen:
«Merkatu txikia non kokatuko zen eta bertan zenbat leku izango zen jakin ezin izan den bitartean, itxoite-zerrendan gordetzen zela eskaera erantzun izan zaie interesa zutenei.
Aipatutakoa egin izan da gutxienez 9 urtetan, eta gaur egun dagoen itxoite zerrenda luzea da, eta bertan daudenetatik asko izango dira gaur egun interesatzen ez zaienak.
Kontutan izanda postu libreak suertatuko balira guztiei jakinarazi beharko geniekeela eta honek prozesua luzatzeaz gain, agian, nahi barik norbait kanpoan gelditzea eragingo lukeela, Gobernazio eta Zerbitzuen batzordearen proposamenari jarraituz, Tokiko Gobernu Batzarra osatzen duten 6 batzarkideetatik bertaratutako 5ek, aho batez, erabaki dute Alkateari ondorengo erabakia hartu dezala proposatzea:
1.Lehendik dauden eskaeren egileei jakinaraztea itxoite-zerrenda ez dela mantentzen eta hutsik geratutako postuak betetzeko Udalak deialdia egitea erabakitzen duenean, orduan adieraziko dela zer dokumentazio aurkeztu behar duten.
2.Aurkezten diren eskaera berriei erantzutea lekurik ez dagoela eta ezin zaiela posturik eman.
3.Eskaera aurkeztu eta itxaron zerrendan daudenei erabakia jakinaraztea».
Behin betikoa den eta bide administratiboari amaiera ematen dion akordio honen aurka, administrazioarekiko auzi errekurtsoa jar daiteke, Donostiako Administrazio Auzietarako epaitegian, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita bi hilabeteko epe-barruan, bidezkotzat jo daitekeen beste edozein errekurtso jartzeko eragozpenik gabe.
Nolanahi ere, nahi izanez gero, aurreko idazatian adierazitako administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren aurretik, berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke ebazpena eman duen organoaren aurrean, argitaratzen den unetik hilabeteko epean.
Bergara, 2006ko otsailaren 17a.—Alkatea.
(915) (1948)