Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala

39. zenbakia Data 2006-02-27 4870 orria

7 UDAL ADMINISTRAZIOA

BERGARAKO UDALA
2006ko trakzio mekanikodun ibilgailuen zergaren errolda. Onespena eta jende aurreko erakusketa.

BERGARAKO UDALA

Iragarkia

2006ko otsailaren 22ko Alkatearen Dekretuz, Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zergaren 2006ko errolda onartu da eta Kontuhartzailetzan erakutsiko da 30 eguneko epean.

Epe horretan, errolda horren aurka errekurtsoak eta alegazioak tartejarri ahal izango dira; halaber, ordaintzeko borondatezko epealdia 2006-03-01ean hasiko da eta 2006-05-31n bukatuko da.

Aurreko epea amaitzean, ordainketa exekutiboari ekingo zaio, gainkarguarekin.

Bergara, 2006ko otsailaren 22a.—Alkatea.

(802) (1888)