Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala

39. zenbakia Data 2006-02-27 4869 orria

7 UDAL ADMINISTRAZIOA

BERGARAKO UDALA
Alkatetzaren eskuduntzak Alkateordearengan eskuordetzea.

BERGARAKO UDALA

Alkatetzako Dekretua

Ni, Victoriano Gallastegi Altube, Bergarako Udaleko Alkate-Lehendakaria, 2006ko otsailaren 14tik bajan egongo naizenez, apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 23. artikuluan eta Toki Korporazioaren Erregimen Juridikoa, Jarduera eta Antolamendua onartzen duen 2568/1986 Errege Dekretuaren 44 eta 47 artikuluetan jasotakoaren arabera, ondorengo hau,

ERABAKI DUT

Lehena: Legeak Alkateari emandako eskumenak Juan Jose Arrieta Urisabel Alkateordeari uztea alta hartu arte.

Bigarrena: Eskuordetze hau, jendeari jakinarazteko, iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta Udaletxeko iragarki taulan jartzea.

Bergara, 2006ko otsailaren 13a.—Victoriano Gallastegi Altube, Alkatea.

(631) (1886)