| 26. zenbakia | Data 2006-02-08 | 3184 orria |
GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA
LURRALDE ANTOLAKETA
ETA SUSTAPENERAKO DEPARTAMENTUA
Lurralde Antolaketako Zuzendaritza Nagusia
Pasaiako Hiri Antolaketako Arauen Aldaketa, «Azkuene Goia» 2.09.02 Hirigintzako Esku Hartze Areari, «Trintxerpe Goia» Hirigintzako Esku Hartze Areari, «Ana Mary Etxea» 2.08.03 Hirigintza Areari, «Izarra» 2.04.03 Hirigintza Areari eta «Salinas» 2.03.01 Hirigintza Areari dagokiena. (GHI-113/04-P05-A).
Diputatuen Kontseiluak, 2005eko abuztuaren 2ko batzarraldian, erabaki bat hartu zuen eta horren edukia ematen da ondoren argitara:
«Udal izapideen ondoren, Foru Aldundi honek behin betiko onetsi dezan aurkeztu da Pasaiako Hiri Antolaketako Arauen Aldaketa, «Azkuene Goia» 2.09.02 Hirigintzako Esku Hartze Areari, «Trintxerpe Goia» Hirigintzako Esku Hartze Areari, «Ana Mary Etxea» 2.08.03 Hirigintza Areari, «Izarra» 2.04.03 Hirigintza Areari eta «Salinas» 2.03.01 Hirigintza Areari dagokiena espedientea.
Udalak sustatutako espediente honek hainbat helburu ditu: Alde batetik, Trintxerpeko goiko aldean kokatzen diren lurren okupazioa ahalbidetzea –indarrean dauden Arau Subsidiarioetan ez da hori aurreikusten–, Bidasoa-Goia eta Larrabide Azpi izeneko dentsitate txikiko bi sektore sortuz, eta, horrela, garapen berriekiko mugakide izango den 3,2 ha-ko parke publikorako sistema orokor bat eskuratzea; eta, bestetik, lau hiri areatan esku-hartzea, eraikuntza aprobetxamendu eta antolaketa baldintza berriak ezartzeko xedez. Horrela, udal titularitatekoa den Izarra arean babes ofizialeko erregimeneko 24 etxebizitza, garajeak eta egonaldirako nahiz kiroletarako area laguntzaile bat eraikiko dira. Salinas arean egun dagoen pabilioi industriala eraistea eta bertan 23 etxebizitzatarako gaitasuna izango duen egoitzazko eraikin bat eraikitzea planteatzen da. Bestalde, egun lurzoru hiritarrezin gisa sailkatuta dauden Larrabide Alde eta Varela-Altxa eremuak hiri lur finkatu gisa arautzen dira. Deskribatutako aldaketen ondorioz, guztira 119 etxebizitza berri eraikiko dira.
Aurrerapena tramitatu ondoren, 2004ko urtarrilaren 27ko Udal Batzarrak hasierako onarpena eman zion dokumentuari, eta jendaurrean erakutsitako epean 4 alegazio aurkeztu ziren. Beharrezko txostenak egin ondoren, Udal Batzarrak erabaki zuen planari behin-behineko onespena ematea, aurkeztutako alegazioen estimazio partzialaren ondoriozko aldaketekin.
Espedientea behin betiko onespenerako igorri zen, baina ingurumen eraginaren baterako ebaluazio izapidea falta zen, eta hala jakinarazi zitzaion Udalari. Era berean adierazi zitzaion, izapide hori bete bitartean ez zela irekiko espedientea ebazteko epea. Hori horrela, Udalak, ingurumen eraginaren baterako ebaluazioaren azterlana jendaurrean jarri ondoren, prozedurarekin jarraitu zuen, eta eskatutako ingurumen eraginaren aurretiazko txostena igortzeko epea igaro zenean, behin betiko onetsi zedin eskatu zuen.
Era berean, Euskal Herriko Lurralde Antolaketako Batzordeak, 2005eko ekainaren 10ean, ez zion eragozpenik jarri proposamenari, egoitzazko kuantifikazioari dagokionez, eta aldeko irizpena eman zien egun lurzoru hiritar gisa sailkatuta dauden lurzoruetan eragina duten antolamendu-proposamenei eta berdeguneei nahiz babes ofizialeko etxebizitzei dagokien horretan guztian.
Bestalde, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailak 2005eko uztailaren 21eko agindua igorri dio Foru Aldundiari. Agindu horren arabera, baimena ematen zaio Larrabide Azpi eta Bidasoa Goia lurzoru hiritargarriko eremuen murrizpenari (30 etxebizitza babestu), eta horiek lurzoru hiritarreko eremu diren 2.04.03 Izarra Hiri Arean (babestutako 24 etxebizitza aurreikusten dira bertan) eta 3.02 Antxo Hegoa Hirigintza Esku-hartzerako Arean (bertan babestutako 79 etxebizitza gehiago egitea aurreikusten da) konpentsatzeari.
Gainera, uztailak 22ko 183/2003 Dekretuko 21. artikuluan aurreikusitakoari jarraiki, Garapen Iraunkorrerako Departamentuko foru diputatuak Hiri Antolaketako Arauen Aldaketa honi buruzko ingurumen eraginaren behin betiko txostena eman du –2003ko hirigintza agiriaren eta 2004ko urriko Ingurumen Eraginaren Baterako Ebaluaketa Azterlanaren arabera–. Txosten horren izaera aldekoa da, betiere ondorengo baldintzak betetzen badira:
«A) Azkuene Goia Parkearen Plan Bereziaren ingurumen eraginari buruzko ebaluaketa egiteko jarraibideak.
Ingurumen eraginaren ebaluaketa bateratuari buruzko txostenak kontuan hartuko ditu hierarkian maila goragokoak diren eta Ulia mendiaren inguruko eremua barne hartzen duten planetan adierazitako jarraibideak, eta baita aipatutako eremuari dagokionez ingurumenari buruz dagoen informazioa ere, horren helburua delarik parkeko erabileren banaketak eta paisaia lehengoratzeko diseinuak Ulia mendiaren ingurumen balioak berreskuratzeko etorkizunean egin litezkeen jarduketak erraztea, eta balio handiagoa eta eragin antropikoa jasateko gaitasun txikiagoa duten alderdiak zaintzea. 183/2003 Dekretuak Eranskineko 3. atalean ezarritakoari jarraiki garatuko den ingurumen diagnosiaren emaitzak oinarri hartuta, zehaztu egingo dira plan bereziaren barruan egingo diren jarduketen diseinuan kontuan hartu beharreko gomendioak eta neurri zuzentzaile eta konpentsatzaileak: Egonaldi-guneen edo begiratokien kokalekua, oinezkoentzako bideen trazatua, berriz landatzeko jarduketak, eta abar. Diseinuak erraztu egingo du, Ulia mendi osoan, sentikorragoak diren zonak jolas-erabilera trinkoetatik isolatzea eta, bidezidorrak diseinatzeko orduan, gozamen publikoa eta balio handiagoko zonak zaintzea bateratzea.
B) Neurri babesle, zuzentzaile eta konpentsatzaileak:
B.1. Hiri antolamenduko arauen aldaketak berariaz aipatuko du aldaketaren barruko garapen planek –Azkuene Goiaren eta Azkuene Goia Parkearen plan bereziak, eta Larrabide Azpiko eta Bidasoa Goiko alorreko planak–, eta baita hiritartze publikoen proiektuek eta eraikitze proiektuek ere, garatu beharko dituztela behin betiko txosten honetako B.2 eta B.3 paragrafoetan adierazitako neurri zuzentzaileak, eta baita ingurumen eraginaren ebaluaketa bateratuari buruzko azterlanaren 6. atalean proposatzen direnak ere, aipatutako planetan erabakitakoaren zehaztasunaren arabera dagokien xehetasun mailan. Halaber, neurri horiek adierazi beharko dira hiritartze eta eraikitze proiektuak garatzeko baldintza orrietan, eta xehetasun maila nahikoa izango dute, haien eraginkortasuna eta hirugarrenek neurriok gauzatzeko aukera bermatu ahal izateko. Azkenik, neurrien aurrekontua egin ahal izanez gero, haien balorazioa sartuko da aloreko planei eta plan bereziei buruzko azterlan ekonomiko eta finantzarioetan, eta obra unitate gisa definituko dira, hiritartze eta eraikitze proiektuetan dagokien aurrekontuaren estimazioa izango dutelarik.
B.2. Larrabide Azpi eta Bidasoa Goia alorretako jarduketak:
Bideen trazatua diseinatzean, eta bizitoki izango diren eraikinen kokalekua zehaztean, ondoko irizpideak kontuan hartuko dira:
—Dauden bideak erabiltzea eta hobetzea lehenetsi da.
—Sarbide berriak beharrezkoak izanez gero, ahaleginak egingo dira lurzorura molda daitezen, era horretan paisaian izango duten eragina eta higadura prozesuen areagotzea minimizatuko baita.
—Etxebizitzak banatzeko orduan, ahalik eta lur mugimendu eta sarbide berri gutxien egiten saiatuko da.
Alorrak hiritartzeko diseinuan, aintzakotzat hartuko dira mugikortasun iraunkorraren irizpideak (garraio publikoa erabiltzeko aukera, eta abar).
B.3. Villa Ana Mary, Izarra eta Salinas alderdietako jarduketak:
—Espazio publikoak hiritartzeko proiektuek barne hartuko dute obra plangintza bat, egin beharreko jarduketa guztiak koordinatuko dituena, era horretan, obrek zonako biztanleengan izango duten eragina minimizatu ahal izango da.
—Hiritartzeko proiektuek bete beharko dituzte abenduaren 4ko 20/1997 Legeak, Irisgarritasuna sustatzekoak, hiri ingurunearen eta espazio publikoen irisgarritasunari buruz ezarritako xedapen orokorrak; era berean bete beharko dute apirilaren 11ko 68/2000 Dekretua, Hiri-inguruneen, Espazio Publikoen, Eraikinen eta Informazioko eta Komunikazioko Sistemen Irisgarritasun Baldintzei buruzko Arau Teknikoak onartzen dituena.
C) Hiri Antolamenduko Arauen aldaketak sortutako eraginak aztertzeko programa.
C.1. Hiri antolamenduko arauen aldaketak berariaz aipatuko du aldaketaren barruko garapen planek –Azkuene Goiko eta Azkuene Goia Parkeko plan bereziak, eta Larrabide Azpiko eta Bidasoa Goiko alorreko planak–, eta baita hiritartze publikoen proiektuek eta eraikitze proiektuek ere, garatu beharko dituztela behin betiko txosten honetan, hurrengo paragrafoan adierazitako kontrolak eta ingurumen eraginaren ebaluaketa bateratuari buruzko azterlanean, 7. atalean proposatzen direnak, aipatutako planetan erabakitakoaren zehaztasunaren arabera dagokien xehetasun mailan. Horrela, kontrol-mota bakoitzaren arabera, ondoko alderdiak definituko dira: Kontrolaren aldizkakotasuna, kontrola abian jartzeko behar den aurrekontua, eta abar. Halaber, neurri horiek sartu beharko dira hiritartze eta eraikitze proiektuak garatzeko baldintza orrietan, eta kontrolak egiteko beharrezkoa den aurrekontua estimatuko da.
C.2. Ingurumen eraginaren ebaluaketa bateratuari buruzko azterlanaren 7. atalean azaltzen den ikuskatze programa era honetan osatuko da:
—Hainbat kontrol diseinatuko dira, era horretan bermatu ahal izango delarik ingurumen eraginaren ebaluaketa bateratuari buruzko azterlanak eta behin betiko txosten honek ezarritako neurri zuzentzaileak jasota daudela aldaketaren barruko garapen planen dokumentazioan –Azkuene Goiko eta Azkuene Goia Parkeko plan bereziak, eta Larrabide Azpiren eta Bidasoa Goiaren zatiko planak–, eta halaber hiritartze publikoen proiektuen eta eraikitze proiektuen dokumentazioan.
—Zehaztu egingo dira aldaketaren garapenaren etapa bakoitzean ikuskatzeko programa gauzatzeaz arduratuko diren erakundeak edo organismoak».
Azkenik, Foru Aldundiko Lurralde Plangintzako Zerbitzuak dokumentuaren edukia aztertu ondoren, adierazi du lege aldetik zuzena dela eta helburuekin bat datorrela, eta, beraz, behin betiko onar daitekeela.
Hala ere, behin betiko onespenerako aurkeztu den agiria transkribatutako txostenean ezarritako baldintzetara egokitu beharko dela ohartarazten da; hortaz, beharrezkoak diren aldaketak argitaratu eta indarrean sartu aurretik egin beharko dira.
Kasu honetan, gainera, konpondu egin beharko diren zenbait hutsune tekniko atzeman dira. Horrela, oro har, zenbait eremutan, hirigintza fitxetan agertzen den nomenklatura ez dator bat egungo Hiri Antolaketako Arauetan ezarritako sistematikarekin; ondorioz, hirigintza fitxetako nomenklatura zuzendu egin beharko da. Salinas eremuaren fitxa berriak, Hiri Antolaketako Arauetan dagoen hiri arearen izen bera duen arren, area horren zati txiki bat besterik ez du antolatzen, eta alderdi berezi hori ere zuzendu beharko da.
Ondorioz, eta tramitatzerakoan hirigintzako legerian aurreikusitako jardunbidea segitu denez, Diputatuen Kontseiluak, aplikagarri den legeria ikusirik, Lurralde Antolaketa eta Sustapenerako foru diputatuaren proposamenez eta eztabaidatu ondoren,
ERABAKI DU
Lehenengoa:
Behin betiko onartzea Pasaiako Hiri Antolaketako Arauen Aldaketa, «Azkuene Goia» 2.09.02 Hirigintzako Esku Hartze Areari, «Trintxerpe Goia» Hirigintzako Esku Hartze Areari, «Ana Mary Etxea» 2.08.03 Hirigintza Areari, «Izarra» 2.04.03 Hirigintza Areari eta «Salinas» 2.03.01 Hirigintza Areari dagokiena espedientea, behin-behineko onespena ematen zion 2004ko maiatzaren 31ko erabakitik eratorritako aldaketekin.Behin betiko onespena erabakiaren azalpen zatian transkribatzen den ingurumen eraginaren behin betiko txostenean agertzen diren baldintzekin ematen da.
Bigarrena: Udalak, hilabeteko epean, Foru Aldundi honi igorriko dizkio plana argitaratzeko eta indarrean sartzeko eskatutako agiriak.
Hirugarrena:Ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluaketa bateratua egiteko prozedura arautzen duen 183/2003 Dekretuak 22. eta 23. artikuluetan ezarritako baldintza betez, hau da, plana tramitatzerakoan ingurumen arloko alderdiak nola aztertu diren jendeari jakinarazteko baldintza betez, planaren arautegiarekin batera behin betiko onarpen erabakiari buruzko Deklarazioa argitaratuko da Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean. Deklarazioaren testua erabaki honekin batera doa.
Erabaki hau behin betikoa da eta administrazio bidea amaitzen du. Nahi izanez gero, administrazioarekiko auzi errekurtsoa aurkez dezake interesatuak Euskadiko Justiziako Auzitegi Nagusiak Bilbon duen Administrazioarekiko Auzietako Salan, erabaki hau argitaratu edo, kasu bada, jakinarazi eta biharamunetik bi hilabeteko epean.
Hala ere, partikularrek aukera dute horren aurretik berraztertzeko hautazko errekurtsoa aurkezteko Diputatuen Kontseiluari, argitaratu edo, kasua bada, jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean. Hori eginez gero, ezingo da administrazioarekiko auzi errekurtsorik aurkeztu harik eta berraztertzekoaren berariazko ebazpena eman edo ustezko ezespena gertatu arte».
I. Eranskina: 2005eko abuztuaren 2ko Diputatuen Kontseiluaren behin betiko onarpen erabakiari egokitutako Hirigintza Arautegiaren testua.
II. Eranskina: Ingurumenaren gaineko eragina batera ebaluatzeko prozedura arautzen duen 2003ko uztailaren 22ko 183/03 Dekretuak 23. artikuluan ezarritakoaren arabera plana behin betiko onartzeko hartu den erabakiari buruzko aitorpena.
Donostia, 2006ko urtarrilaren 26a.—Segundo Díez Molinero, idazkari teknikoa.
(740) (984)
I. ERANSKINA
«B. HIRIGINTZAKO FITXAK» AGIRIA
(HIRIGINTZAKO ARAU BEREZIAK)
«2.06 Araneder» H.I.E.-rako Arau Bereziak
(Pasaiako Udalaren planeamenduko Arau Subsidiarioak)
«2.06 Araneder» H.I.E. - «2.06.01 - Araneder 1»
H.E.-rako Arau Berezia
(Pasaiako Udalaren planeamenduko Arau Subsidiarioak)
Aldaketa honek ez ditu aldatzen eremu honetan indarrean dagoen Arau Bereziak ezarritako aplikazio-xedapenak. Eremuak bere izena mantentzen du.
Hirigintzako Arau Berezi honen helburu bakarra eremua mugatzea da. Eremua soilik 1.494 m
˛ murrizten da: Beste eremu batzuetan sartzen diren lursailak kentzean. Lurralde hauek gune irekiak dira eta Azkuene Goia-ko Parkean konpentsatzen dira.«2.06 Araneder» H.I.E - «2.06.03 - Toki Alai»
H.E.-rako Arau Berezia
(Pasaiako Udalaren planeamenduko Arau Subsidiarioak)
Aldaketa honek ez ditu aldatzen lurralde honetan indarrean dagoen Arau Bereziak ezarritako aplikazio-xedapenak.
Hirigintzako Arau Berezi honen helburu bakarra eremua mugatzea da. Eremua soilik murrizten da beste eremu batzuetan sartzen diren lursailak kentzean. Eremuaren 12.673 m
˛-ko azalera, indarrean dauden arau subsidiarioei jarraiki, parkeek dituzten 9.198 m˛ murrizten da. Honen ondorioz, 3.475 m˛ izango ditu.1.Proposatutako antolamenduaren irizpideak eta helburuak.
Irizpide eta helburuen artean hauxe desagertzen da: «gune ireki eta parke berriak egin». Helburu hau Azkuene Goia-ko Parkeari dagokion eremura egokitu dugu.
4.Planeamendu eta kudeaketa baldintzak.
«3. unitatea - Hiri-parkea» izeneko unitatea desagertzen da.
«2.06 Araneder» H.I.E - «2.06.7 - Trintxer Ur-Biltegia 1» H.E.-rako Arau Berezia
(Pasaiako Udalaren planeamenduko Arau Subsidiarioak)
Aldaketa honek ez ditu aldatzen lurralde honetan indarrean dagoen Arau Bereziak ezarritako aplikazio-xedapenak.
Hirigintzako Arau Berezi honek Bidasoa Goia sektorearen antolamenduan sartzen du depositoaren iparraldean dagoen eremuko bide publikoa, sektorera sartzeko bideragarritasuna konpontzeko. Bada, aldaketaren ondorioz, eremuaren azalera 155 m
˛ murrizten da.Jarraian, hona Arau Bereziak hitzez hitz dioena. Bertan, aipatutako azaleraren zuzenketa eta Trintxer Ur-biltegia 2 Azpieremuaren ezabatzea –ondoren aipatzen den moduan, desagertzen baita– zehazten da.
1.Proposatutako antolamenduaren irizpideak eta helburuak.
Egun dauden instalazioak finkatu.
Inguruneko parkearekin eta gune irekien erabilerarekin bateragarria den urbanizazioa egin.
2.Hirigintza-erregimena.
2.1. Kalifikazio xehekatua.
Kalifikazio xehekatu-erregimen hau ezartzen da:
Komunikabide-sistema:
—Hiri barneko bideak.
Zerbitzuen azpiegitura-sareak:
—Ura erregulatzen duten depositoak.
—Lurzoru ireki komunak.
2.2. Azalerak.
H.E.
Eremuaren azalera osoa 2.605 m
˛Bideen eta gune irekien azalera 1.737 m
˛Ura erregulatzen duten depositoen azalera 868 m
˛3.Ordenantza xehekatuak.
3.1. Antolamenduaren oinarrizko xedapenak.
Egun dauden eraikinak finkatzen dira eta beren erabileratik datozen zabalkuntzak baimentzen.
Hiri-eremu honen urbanizazioa inguruko parkeekin, berdeguneekin eta hiri-bilbearekin koordinatuko da.
3.2. Aprobetxamendu, eraikuntza, erabilera eta jabetzarako baldintza bereziak.
3.2.1. Erabilera.
Erabilera berezia: Ur-horniduraren azpiegiturak.
Erabilera-erregimen orokorra Hirigintzako Arauen 11 H.1. artikuluan eta 3.5. kapituluan zehazten dena da, ondorengo zehaztasunekin:
Erabilera baimenduak:
—Instalazio horiek erabiltzeari utziz gero, erabilera Sozio-Kulturala edota olgetarako erabilera ematea baimentzen da.
3.2.2. Jabetza.
—Hiri-eremu honetan dauden lur guztiak Jabetza Publikokoak dira.
3.3. Ekipamenduaren eta urbanizazioaren baldintzak.
Eremu honen urbanizazioa alboko berdeguneak eta parkeak urbanizatzeko proiektuetan erabakiko da.
4.Planeamenduaren eta kudeaketaren baldintzak.
Urbanizazioa:
Instalazioak mantentzea eta hobetzea eta Hiri-eremua urbanizatzea Udalaren ardura izango da.
«2.06 Araneder» H.I.E. - «2.06.7 - Deposito Trintxer 2»
H.E.-rako Arau Berezia
(Pasaiako Udalaren planeamenduko Arau Subsidiarioak)
Aldaketa honek azpieremu hau desagerrarazten du. Honenbestez, lurralde honen 1.122 metro koadroak Bidasoa Goia sektoreari emango zaizkio.
«2.06 Araneder» H.I.E. - «Martimuno» 2.06.08 H.E.-rako Arau Berezia
(Pasaiako Udalaren planeamenduko Arau Subsidiarioak)
Aldaketa honek ez ditu aldatzen lurralde honetan indarrean dagoen Arau Bereziak ezarritako aplikazio-xedapenak.
Eremu honen Hirigintzako Arau Berezi honek Bidasoa Goia sektorearen antolamenduan sartzen du Udalari lagatako bidea, bertako bideen jarraitutasuna konpontze aldera. Honenbestez, aldaketaren ondorioz, eremuaren azalera 100 m˛ murrizten da.
«2.12 Trintxerpe Goia» H.I.E.-rako Arau Bereziak
(Pasaiako Udalaren planeamenduko Arau Subsidiarioak)
A.I.U. TRINTXERPE ALTO - 2.12
1.Hirigintzako informazioa. Ezaugarri orokorrak.
1.1. Planeamenduko informazioa.
Aurrekariak:
Hirigintza-jarduerarako Eremu honek barne hartzen ditu Txintxerpeko Hiri-eremuaren iparraldean dauden lurrak. Lur hauek Ulia mendiaren hegala dute mugakide eta lurzoru urbanizaezinak dira.
Indarreko Arau Subsidiarioek aurreikusi zuten garapenen bat eremu honetan, non etxebizitzen eraikuntza baimentzeko proposamena egin zen. Dena den, proposamen hau ez zen onartu, izan ere, arau horien behin betiko onarpenaren ondorioz, eremu honetako lur gehienak lurzoru urbanizaezintzat jo ziren.
Indarrean dauden planeamenduko baldintza aplikagarriek ez dute lagundu lurralde narriatu honetan lortu nahi ziren helburuak erdiesten. Izan ere, Pasaiako Udalak lurralde hau aldatu nahi du, ingurumenari dagokionez eremua berreskuratzeko eta biziberritzeko. Horretarako, Udalak lekua birgaitu eta Trintxerpe eta Ulia arteko Hiri-eremuaren muga formalizatu nahi du.
1996ko Arau Subsidiarioen xedapenak.
Agiri honen I.3 planoak irudiztatzen ditu eremuan indarrean dagoen planeamendu orokorra eta zehazki planeamendu honi jarraiki lurraldea banatzearen ondoriozko eremuak. Halaber, memoriako atalean nahikoa argi deskribatzen da.
Garatutako planeamendua.
Ez da idatzi.
1.2. Hiri-egitura.
Eremuan ez dago inolako Hiri-egiturarik. Lurralde honen gune batzuentzat unean-unean erabilgarriak diren zenbait bide baino ez daude.
1.3. Parametro kuantitatiboak.
2.12 H.I.E.-ren azalera: 79.023 m˛.
2.Proposamenaren irizpide eta helburu orokorrak.
—Eremuaren ingurumen-baldintzak hobetu eta lurraldea biziberritu.
—Mendi-hegala egonkortu.
—Aurretik dauden erabilera eta eraikin batzuk integratu edo antolamendutik kanpo jarri.
—Eremuaren irisgarritasun-baldintzak hobetu, Trintxerpeko goialdeko bide-sarea osatuz.
—Etxebizitza berriak eraikitzea ahalbidetu, oso dentsitate apaleko tipologiei jarraiki.
—Gune ireki urbanizatu zabal-zabala egin, batez ere paisaiaren aldetik interesa izango duena. Gune honek Ulia mendiarekiko lotura konponduko du eta oinezkoentzat ibilbide bat eta Pasaiako Badia ikusteko atsedenlekuak edo behatokiak izango ditu, aldi berean, euri-uren bilketa egoki konponduko duen urbanizazio baten bitartez.
—Gune irekien sistema orokor honetan beharrezkoa den hornidura osagarria sartu, indarrean dauden Arau Subsidiarioen Hirigintzako Arauen 004. artikuluarekin bat etorriz. Kopuru hau agiri honetan jasotzen diren proposamenetatik nahiz –2.02.1 «Portuko Etxeak», 2.02.2 «Velasco» eta 2.02 Zamatete H.I.E.-ko 2.02.3 «Zamatete» Hiri-eremuen inguruan– Udalak aldi berean bideratzen duen Aldaketaren proposamenetik dator.
—Oinezkoentzat proposatu den ibilbide berria Pablo Eneatik Platako Farolara doanarekin lotu.
—Txintxerpeko hiri-eremuak Ulia mendiarekin egiten duen muga behin betiko antolatu eta lurzoru urbanizagarriak eta urbanizaezinak eremuan bereizi.
3.Hirigintza-erregimena.
3.1. Lurzoruaren sailkapena:
Lurzoru Urbanizagarria.
3.2. Kalifikazio orokorra.
Dentsitate Apaleko Bizitegitarako.
Hiri Gune Irekiak.
4.Eremuen zedarritzea.
Agiri honi jarraiki, H.I.E. honetan hiru eremu beregain antolatu dira. Jarraian, eremu hauen aplikazio-araudia kasuan kasuko hirigintzako fitxa berezietan garatzen da:
2.12.1 Larrabide Azpi Sektorea: 27.125 m˛.
2.12.2 Bidasoa Goia Sektorea: 19.954 m
˛.Gune Irekien Sistema Orokorra: Azkuene Goiako Parkea: 31.944 m
˛«2.12 Trintxerpe Goia» H.I.E. - «2.12.1 -
Larrabide Azpi S.»-rako Arau Berezia
(Pasaiako Udalaren planeamenduko Arau Subsidiarioak)
«LARRABIDE AZPI» SEKTOREA - 2.12.01 S
1.Proposatutako antolamenduaren irizpideak eta helburuak.
Eremuaren ingurumen-baldintzak hobetu eta lurraldea biziberritu.
Hegala egonkortu.
Eremuaren irisgarritasun-baldintzak hobetu, Trintxerpeko goialdeko bide-sarea osatuz.
Etxebizitza berriak antolatu, oso dentsitate apaleko tipologiei jarraiki.
Pablo Eneatik Azkuene Goia eta Faro de la Plata lotuko dituen oinezkoentzako ibilbide berria antolatu.
2.Hirigintza-erregimena.
2.1. Lurzoruaren sailkapena.
—Hirigintzako Arau Orokorren sistematikaren arabera, Sektore osoa A.4 Bizitegi-gunea da, eraikuntzarako dentsitate apalekoa. Dena den, kasu berezietan, antolatu beharreko etxebizitza guztien herena eraikuntza irekiaren tipologia jarraituz eraikitzeko aukera dago.
Eraikuntzarako dentsitate apaleko A.4 (2.12.1) Bizitegi-gunea: 27.125 m˛.
—Bizitegitarako erabileraren intentsitatea:
Eraikigarritasuna gunean: 0,20 m
˛(t)/m˛ (Aprobetxamendu osoa barne hartzen du, etxebizitzen lokal osagarriak barne, baita sotoak badira ere).Eraikuntza-aprobetxamendu osoa: 5.425 m
˛(t).Gehienezko etxebizitza-kopurua: 20.
—Eraikinaren forma arautzen duten parametroak:
Eraikuntzaren perfila: S.S. edo E.S.S. + 2 G. S.
Eraikuntzaren altuera: 11,50 m. Gailurrera (Plan Partzialak arautu behar).
Atzerapenak: Bidearen aurrealdean ez dira eskatzen.
2.2. Hirigintzako aprobetxamenduaren esleipen-erregimena.
Sektore hau sailkatutako lurzoru urbanizagarriaren banaketa-eremu bat da, A.R. 2.12.A. izena duena.
A.R. 2.12.A banaketa-eremuaren aprobetxamendu-eredua:
—Banaketa-eremuaren aprobetxamendua: Bizitegitarako erabilera erregimen librean.
m
˛ (sabaia): 5.425.Indizea: 1,00.
m
˛ homogeneizatuak: 5.425.Banaketa-eremuaren azalera osoa Azalera (m˛)
Larrabide azpi Sektorea 27.125
Guztira 27.125
Aprobetxamendu-eredua:
5.425 / 27.125 m˛.Aprobetxamendu-eredua A.R. 2.12.A:
0,20 m˛(homog.)/m˛.2.3. Kalifikazio xehekatua.
Kalifikazio xehekatua idatzi beharreko Sektorearen Plan Partzial bati lotu beharko zaio.
Hala ere, espediente honek jasotzen dituen proposamenen artean koordinazioa egon dadin, beharrezkoa da Plan Partzialak oinezkoentzat nahiz ibilgailuentzat bere bide-sarearen jarraitutasuna agiri honen II.4 planoan jasotako adierazpenei jarraiki konpontzea mugakideak diren sektorean, Hiri-eremuetan eta lurzoru urbanizaezinean.
2.4. Ekipamenduaren eta urbanizazioaren baldintzak.
Eremuaren urbanizazioa alboko eremuen urbanizazioekin koordinatuko da, kasuan kasuko Plan Partzialaren bideratzearen ondorioz Udalak proposatzen duen eran. Urbanizazioa udalerriko Hiri-eremuentzat Udalak berak orokorrean ezarritako jarraibideak eta kalitateak kontuan hartuz egingo da.
3.Antolamenduaren, kudeaketaren eta programazioaren baldintzak.
Sektorearen antolamendua idatzi beharreko Plan Partzial bati lotu beharko zaio.
Plan Partzial horretan har litezkeen erabakiei utzi gabe, sektorea kudeatzeko, bere hedadura osoa helburutzat duen exekuzio-unitate bakar bat zedarritzea aurretik zehaztu behar da.
Exekuzio-unitate hori garatzeko hasieran ezarritako jardun-sistema Konpentsaziokoa izango da.
Agiri hau behin betiko onartu eta gehienez bi urteko epea ezartzen da Udalari Plan Partziala aurkezteko.
Agiri hau behin betiko onartu eta gehienez hiru urteko epea ezartzen da Udalari Konpentsazioko eta Urbanizazioko Proiektua aurkezteko.
Halaber, agiri hau behin betiko onartu eta gehienez zortzi urteko epea ezartzen da sektorearen eraikuntzako eta urbanizazioko lan guztiak burutzeko.
Zatikako Planak eta hiritartze eta eraikitzeko proiektuek garatu egin behar dituzte neurri zuzentzaileak, ingurumen-eraginari buruzko behin betiko txostenaren B-2 eta B-3 ataletan eta IEBA azterketaren 6. atalean xedatzen direnak. Agiri bakoitzak dagokion xehetasunarekin garatu beharko ditu, irizpideen eta aplikagarri zaion araudiaren arabera. Neurri horien ustezko kostuen aurrekontuak egin baldin badaitezke, horien balorazioa sartu beharko da dagokien azterketa ekonomiko-finantzarioan eta/edo aurrekontuetan. Neurri horiek, halaber, dagokien baldintza-plegutan kontutan hartuko dira.
Zatikako Planak eta hiritartze eta eraikitzeko proiektuek garatu beharko dituzte IEBA azterketaren 7. atalean xedatzen diren kontrolak. Agiri bakoitzak dagokion xehetasunarekin garatu beharko ditu, bere irizpideen zehaztasun mailaren eta aplikagarri zaion araudiaren arabera. Ikuskapen programa horri gehituko zaio ezarritako neurri zuzentzaileak plan eta proiektu horietako dokumentazioan sartuta dagoen egiaztapena. Horretarako, planek eta proiektuek atal bat izango dute hori betetzen dela espresuki egiaztatzen duena, eta Administrazio eskudunak egiaztatuko du bete den ala ez dagokien espedientetako tramitazioan parte hartzen duenean.
Zatikako Plana idazterakoan lehentasuna emango zaio dauden bideen erabilerari eta hobetzeari. Sarbide berriak eginez gero, lurrari egokitzen ahalegindu behar da, ahal dela, paisaiaren gaineko eragin kaltegarria eta erosioa galerazteko. Hiritartzeak kontuan hartuko ditu, halaber, mugikortasun iraunkorreko irizpideak.
Hiritartze eta eraikitzeko proiektuetako baldintza pleguetan ikuskapen programaren kontrola ezarriko da, eta horien balorazioa sartu beharko da dagokien azterketa ekonomiko-finantzarioan eta/edo aurrekontuetan.
«2.12 Trintxerpe Goia» H.I.E. - «2.12.2 – Bidasoa Goia»
S.-rako Arau Berezia
(Pasaiako Udalaren planeamenduko Arau Subsidiarioak)
«BIDASOA GOIA» SEKTOREA - 2.12.02 S
1.Proposatutako antolamenduaren irizpideak eta helburuak.
Eremuaren ingurumen-baldintzak hobetu eta lurraldea biziberritu.
Hegala egonkortu.
Eremuaren irisgarritasun-baldintzak hobetu, Trintxerpeko goialdeko bide-sarea osatuz.
Etxebizitza berriak antolatu, oso dentsitate apaleko tipologiei jarraiki.
—Pablo Eneatik Azkuene Goia eta Faro de la Plata lotuko dituen oinezkoentzako ibilbide berria antolatu.
2.Hirigintza-erregimena.
2.1. Lurzoruaren sailkapena:.
Hirigintzako Arau Orokorren sistematikaren arabera, Sektore osoa A.4 Bizitegi-gunea da, eraikuntzarako dentsitate apalekoa. Dena den, kasu berezietan, antolatu beharreko etxebizitza guztien herena eraikuntza irekiaren tipologia jarraituz eraikitzeko aukera dago.
Eraikuntzarako dentsitate apaleko A.4 (2.12.2) Bizitegi-gunea: 19.954 m˛.
—Bizitegitarako erabileraren intentsitatea:
Eraikuntza-aprobetxamendu osoa: 7.524 m
˛(t) (Aprobetxamendu osoa barne hartzen du, etxebizitzen lokal osagarriak barne, baita sotoak badira ere).Eraikigarritasuna gunean: 0,377 m
˛(t)/m˛.Gehienezko etxebizitza-kopurua: 26.
—Eraikinaren forma arautzen duten parametroak:
Eraikuntzaren perfila: S.S. edo E.S. S. + 2 G. S.
Eraikuntzaren altuera: 11,50 m. gailurrera (Plan Partzialak arautu behar).
Atzerapenak: Bidearen aurrealdean ez dira eskatzen.
2.2. Hirigintzako aprobetxamenduaren esleipen-erregimena.
Sektore hau, Azkuene Goiako Parkea izeneko gune irekien sistema orokorrari dagokion alboko eremuarekin batera, lurzoru urbanizagarriaren banaketa-eremu bat da eta A.R. 2.12.B. du izena.
A.R. 2.12.B banaketa-eremuaren aprobetxamendu-eredua:
—Banaketa-eremuaren aprobetxamendua: Bizitegitarako erabilera erregimen librean.
m
˛ (sabaia): 7.524.Indizea: 1,00.
m
˛ Homogeneizatuak: 7.524.Banaketa-eremuaren azalera osoa Azalera (m˛)
Bidasoa Goia Sektorea 19.954
Azkuene Goiako Parkea 31.944
Guztira 51.898
Aprobetxamendu-eredua:
7.524 / 51.898 m˛.A.R. 2.12.B aprobetxamendu-eredua:
0,145 m˛(homog.)/m˛.2.3. Kalifikazio xehekatua.
Kalifikazio xehekatua idatzi beharreko Sektorearen Plan Partzial bati lotu beharko zaio.
Hala ere, espediente honek jasotzen dituen proposamenen artean koordinazioa egon dadin, beharrezkoa da Plan Partzialak oinezkoentzat nahiz ibilgailuentzat bere bide-sarearen jarraitutasuna agiri honen II.4 planoan jasotako adierazpenei jarraiki konpontzea mugakideak diren sektorean, Hiri-eremuetan eta lurzoru urbanizaezinean.
2.4. Ekipamendu eta urbanizazio baldintzak.
Eremuaren urbanizazioa alboko eremuen urbanizazioekin koordinatuko da, kasuan kasuko Plan Partzialaren bideratzearen ondorioz Udalak proposatzen duen eran. Urbanizazioa udalerriko Hiri-eremuentzat Udalak berak orokorrean ezarritako jarraibideak eta kalitateak kontuan hartuz egingo da.
3.Antolamenduaren, kudeaketaren eta programazioaren baldintzak.
Sektorearen antolamendua idatzi beharreko Plan Partzial bati lotu beharko zaio.
Plan Partzial horretan har litezkeen erabakiei utzi gabe, sektorea kudeatzeko, bere hedadura osoa helburutzat duen exekuzio-unitate bakar bat zedarritzea aurretik zehaztu behar da.
Exekuzio-unitate hori garatzeko hasieran ezarritako jardun-sistema Konpentsaziokoa izango da.
Agiri hau behin betiko onartu eta gehienez urtebeteko epea ezartzen da Udalari Plan Partziala aurkezteko.
Agiri hau behin betiko onartu eta gehienez bi urteko epea ezartzen da Udalari Konpentsazioko eta Urbanizazioko Proiektua aurkezteko.
Halaber, agiri hau behin betiko onartu eta gehienez zortzi urteko epea ezartzen da sektorearen eraikuntzako eta urbanizazioko lan guztiak burutzeko.
Zatikako Planak eta hiritartze eta eraikitzeko proiektuek garatu egin behar dituzte neurri zuzentzaileak, ingurumen-eraginari buruzko behin betiko txostenaren B-2 eta B-3 ataletan eta IEBA azterketaren 6. atalean xedatzen direnak. Agiri bakoitzak dagokion xehetasunarekin garatu beharko ditu, irizpideen eta aplikagarri zaion araudiaren arabera. Neurri horien ustezko kostuen aurrekontuak egin baldin badaitezke, horien balorazioa sartu behar ko da dagokien azterketa ekonomiko-finantzarioan eta/edo aurrekontuetan. Neurri horiek, halaber, dagokien baldintza-plegutan kontutan hartuko dira.
Zatikako Planak eta hiritartze eta eraikitzeko proiektuek garatu beharko dituzte IEBA azterketaren 7. atalean xedatzen diren kontrolak. Agiri bakoitzak dagokion xehetasunarekin garatu beharko ditu, bere irizpideen zehaztasun mailaren eta aplikagarri zaion araudiaren arabera. Ikuskapen programa horri gehituko zaio ezarritako neurri zuzentzaileak plan eta proiektu horietako dokumentazioan sartuta dagoen egiaztapena. Horretarako, planek eta proiektuek atal bat izango dute hori betetzen dela espresuki egiaztatzen duena, eta Administrazio eskudunak egiaztatuko du bete den ala ez dagokien espedientetako tramitazioan parte hartzen duenean.
Zatikako Plana idazterakoan lehentasuna emango zaio dauden bideen erabilerari eta hobetzeari. Sarbide berriak eginez gero, lurrari egokitzen ahalegindu behar da, ahal dela, paisaiaren gaineko eragin kaltegarria eta erosioa galerazteko. Hiritartzeak kontuan hartuko ditu, halaber, mugikortasun iraunkorreko irizpideak.
Hiritartze eta eraikitzeko proiektuetako baldintza pleguetan ikuskapen programaren kontrola ezarriko da, eta horien balorazioa sartu beharko da dagokien azterketa ekonomiko-finantzarioan eta/edo aurrekontuetan.
«2.12 Trintxerpe Goia» H.I.E. - «2.12.3 - Azkuene
Goiako Parkea» E.-rako Arau Berezia
(Pasaiako Udalaren planeamenduko Arau Subsidiarioak)
«AZKUENE GOIA» PARKEA - 2.12.03 S.
1.Proposamenaren irizpide eta helburu orokorrak.
Eremuaren ingurumen-baldintzak hobetu eta lurraldea biziberritu.
Gune ireki urbanizatua egin eta antolatu, udalerriko eta zehazki Trintxerpeko Hiri Gune Irekien sistema orokorra osatuko duena. Gune ireki hau oso zabala izango da eta batez ere paisaiaren aldetik izango du interesa. Gainera, Ulia mendiarekiko lotura konponduko du eta oinezkoentzat ibilbide bat eta Pasaiako Badia ikusteko atsedenlekuak edo behatokiak izango ditu, aldi berean, euri-uren bilketa egoki konponduko duen urbanizazio baten bitartez.
Gune irekien sistema orokor honetan beharrezkoa den hornidura osagarria sartu, indarrean dauden Arau Subsidiarioen Hirigintzako Arauen 004. artikuluarekin bat etorriz. Kopuru hau agiri honetan jasotzen diren proposamenetatik nahiz –2.02.1 «Portuko Etxeak», 2.02.2 «Velasco» eta 2.02 Zamatete H.I.E.-ko 2.02.3 «Zamatete» Hiri-eremuen inguruan– Udalak aldi berean bideratzen duen Aldaketaren proposamenetik dator.
Mendi hegala egonkortu.
Pablo Eneatik Platako Farolaraino doan oinezkoentzako ibilbide berria antolatu.
2.Hirigintza-erregimena.
2.1. Lurzoruaren sailkapena.
—Hirigintzako Arau Orokorren sistematikaren arabera, Sektore osoa F.1 Gunea da, Gune irekien sistema orokorrera zuzendutakoa.
Gune Irekietarako F.1 (2.12.3) Gunea: 31.944 m˛.
—Eraikuntzaren baldintza bereziak:
Ezin da eremuan eraiki.
2.2. Hirigintzako aprobetxamenduaren esleipen-erregimena.
Eremu hau, Bidasoa Goia-ko bizitegitarako guneari dagokion alboko sektorearekin batera, lurzoru urbanizagarriaren banaketa-eremu bat da eta A.R. 2.12.B. du izena.
A.R. 2.12.B banaketa-eremuaren aprobetxamendu-eredua:
—Banaketa-eremuaren aprobetxamendua: Bizitegitarako erabilera erregimen librean.
m
˛ (sabaia): 7.524.Indizea: 1,00.
m
˛ homogeneizatuak: 7.524.Banaketa-eremuaren azalera osoa Azalera (m˛)
Bidasoa Goia Sektorea 19.954
Azkuene Goiako Parkea 31.944
Guztira 51.898
Aprobetxamendu-eredua:
7.524 / 51.898 m˛.Aprobetxamendu-eredua A.R. 2.12.B:
0,145 m˛(homog.)/m˛.2.3. Kalifikazio xehekatua.
Kalifikazio xehekatua idatzi beharreko Eremuaren Sistema Orokorren Plan Berezi bati lotu beharko zaio.
Hala ere, espediente honek jasotzen dituen proposamenen artean koordinazioa egon dadin, beharrezkoa da Plan Bereziak oinezkoentzat bere bide-sarearen jarraitutasuna agiri honen II.4 planoan jasotako adierazpenei jarraiki konpontzea mugakideak diren sektorean, Hiri-eremuetan eta lurzoru urbanizaezinean. Bide nagusiak gutxienez 3 metroko zabalera izango du.
2.4. Ekipamenduaren eta urbanizazioaren baldintzak.
Eremuaren urbanizazioa alboko eremuen urbanizazioekin koordinatuko da, kasuan kasuko Plan Bereziaren bideratzearen ondorioz Udalak proposatzen duen eran. Urbanizazioa udalerriko Hiri-eremuentzat Udalak berak orokorrean ezarritako jarraibideak eta kalitateak kontuan hartuz egingo da. Eskema orokorraren arabera, Ulia mendiko isurketak jasoko ditu bereziki.
3.Antolamenduaren, kudeaketaren eta programazioaren baldintzak.
Sektorearen antolamendua idatzi beharreko Plan Berezi bati lotu beharko zaio.
Eremua kudeatzeko eremu bakar bat zedarritu da. Eremu honek gune irekien sistema orokor gisa sailkatu den lurralde osoa du helburutzat eta bertako jardun-sistema Desjabetzearena izango da.
Gaur egun eremuan dauden eraikinak antolamendutik kanpokotzat jotzen dira eta eraitsi egingo dira. Orobat, proposatutako antolamenduaren aurkakoak diren erabilera eta jarduera guztiak (L.L.ren 137. art.). Antolamendutik kanpokotzat jo diren eraikinak grafikoki azaltzen dira II.4 planoan.
Agiri hau behin betiko onartu eta gehienez bi urteko epea ezartzen da Plan Berezi hau behin betiko onartzeko.
Agiri hau behin betiko onartu eta gehienez lau urteko epea ezartzen da eremuko urbanizazioko lan guztiak burutzeko.
Plan Bereziak eta hiritartze eta eraikitzeko proiektuek garatu egin behar dituzte neurri zuzentzaileak, ingurumen-eraginari buruzko behin betiko txostenaren A-2 eta A-3 ataletan eta IEBA azterketaren 6. atalean xedatzen direnak. Agiri bakoitzak dagokion xehetasunarekin garatu beharko ditu, irizpideen eta aplikagarri zaion araudiaren arabera. Neurri horien ustezko kostuen aurrekontuak egin baldin badaitezke, horien balorazioa sartu beharko da dagokien azterketa ekonomiko-finantzarioan eta/edo aurrekontuetan. Neurri horiek, halaber, dagokien baldintza-plegutan kontutan hartuko dira.
Plan Bereziak eta hiritartze eta eraikitzeko proiektuek garatu beharko dituzte IEBA azterketaren 7. atalean xedatzen diren kontrolak. Agiri bakoitzak dagokion xehetasunarekin garatu beharko ditu, bere irizpideen zehaztasun mailaren eta aplikagarri zaion araudiaren arabera. Ikuskapen programa horri gehituko zaio ezarritako neurri zuzentzaileak plan eta proiektu horietako dokumentazioan sartuta dagoen egiaztapena. Horretarako, planek eta proiektuek atal bat izango dute hori betetzen dela espresuki egiaztatzen duena, eta Administrazio eskudunak egiaztatuko du bete den ala ez dagokien espedientetako tramitazioan parte hartzen duenean.
Plan Berezia idazterakoan, dagokion IEBA azterketan gertu dagoen Ulia mendiko eremuari eragiten dieten jarraibideak kontuan hartuko dira, hain zuzen ere, bera baino goragokoak diren planeamendu tresnetan xedatzen direnak. Halaber, ingurumenari buruz dagoen informazioa kontuan hartuko da, Plan Bereziak diseinua egiterakoan kontuan hartu beharreko gomendioak eta neurri zuzentzaileak eta konpentsaziozkoak ezarriko ditu (egoteko guneak edo miradoreak, oinezkoentzako bidezidor-trazatua, landaretza berlandatu, etabar). Zehazki, Plan Berezitik eratorriko diren jarduketen diseinuak Ulia mendi osoan ondorengo hobekuntzak egiten lagunduko du:
—sentikortasun handiagoa duten eremuak isolatzea, aisialdiko jardun intentsiboak eremu horietatik kanpo geratzeko.
—bidezidorren trazatua egokitzea, herritarren gozamena eta balio handieneko eremuen babesa uztartzeko.
Hiritartze eta eraikitzeko proiektuetako baldintza pleguetan ikuskapen programaren kontrola ezarriko da, eta horien balorazioa sartu beharko da dagokien azterketa ekonomiko-finantzarioan eta/edo aurrekontuetan.
4.Finantziazio-baldintzak.
Jardueraren garapenean kontuan hartuko da proiektu honen memoriaren I. eranskinarekin lotutako hirigintzako hitzarmenaren edukia.
«Arrandegi Goia» 2.05 H.I.E.-rako Arau Bereziak
(Pasaiako Udalaren planeamenduko Arau Subsidiarioak)
Aldaketa honek ez ditu aldatzen lurralde honetan indarrean dagoen Arau Bereziak ezarritako aplikazio-xedapenak.
Hirigintzako Arau Berezi honen helburu bakarra eremua mugatzea da. Eremua soilik murrizten da beste eremu batzuetan sartzen diren lursailak kentzean. Honen ondorioz, eremua 4.381 m
˛ murrizten da.Hirigintzako Arau Berezi honek eraikin bat –Atxa etxea– duen bizitegi-lursail bat soilik barne hartzen du. Lursail hau eremutik kanpo gelditu da eta Varela-Atxa izeneko Hiri-eremura pasatu da.
«Arrandegi Goia» 2.05 H.I.E. - «Varela-Atxa»
2.05.05 H.E.-rako Arau Berezia
(Pasaiako Udalaren planeamenduko Arau Subsidiarioak)
H.I.E.: ARRANDEGI GOIA
«VARELA -ATXA» 2.05.05 HIRI EREMUA
1.Proposatutako antolamenduaren irizpideak eta helburuak.
Eremuaren ingurumen-baldintzak hobetu eta lurraldea biziberritu.
Varela eta Atxa eraikinei dagokien lursailen xehetasunezko antolamendua erabaki, proposatutako iradokizunei erantzunez eta proposatutako irtenbideak ingurunera egokituz.
Aurretik zeuden etxebizitzen irisgarritasun-baldintzak hobetu.
2.Hirigintza-erregimena.
2.1. Lurzoruaren sailkapena: Hiri-lurra.
Indarrean dagoen legediaren ondorioetarako, lurzoru hau hiri-lurra da; izan ere, bertan dauden eraikinek finkatu egin dute sailkapen hori, hirigintzako gutxieneko zerbitzuak badituztenez.
2.2. Kalifikazio orokorra.
—Hirigintzako Arau Orokorren sistematikaren arabera, eremu osoa A.3 Bizitegi-gunea da, eraikuntza irekikoa.
Eraikuntza irekiko A.3 (Varela-Atxa) Bizitegi-gunea:
2.318 m˛.
—Bizitegitarako erabileraren intentsitatea:
Eraikuntza-aprobetxamendu osoa: Lursail bakoitzean dagoena finkatzen da.
Gehienezko etxebizitza-kopurua: Egungo kopurua finkatzen da (2 Varela etxean).
Irisgarritasunaren inguruan araua betetzeko asmoz, bizitegi-lursailen okupazioa 10 m
˛ eta aprobetxamendua 20 m˛(t) zabaltzea baimentzen da soilik eraikinak ordezkatzea ez dakarten birgaitze-kasuetan.—Eraikuntzaren forma arautzen duten parametroak:
Eraikuntzaren perfila: Lursail bakoitzean dagoena finkatzen da.
Eraikuntzaren gehienezko altuera: Lursail bakoitzean dagoena finkatzen da.
2.3. Hirigintzako aprobetxamenduaren esleipen-erregimena.
Lursail bakoitzaren aprobetxamendua finkatzen da agiri honetako II.4. planoan adierazitako partzelazioari dagozkion baldintzak kontuan hartuz.
Batez besteko aplikazio-aprobetxamendua, azalera kontuan hartuz eta aplikazioko araudi orokorra jarraiki, kasu bakoitzean lursail bakoitzari esleitutako eraikuntza-aprobetxamenduaren baldintzetatik eta erabileratik sortutakoa da.
2.4. Kalifikazio xehekatua.
Kalifikazio xehekatua zehatz-mehatz adierazten da agiri honetako II.4. planoan. Izan ere, planeamenduaren xedapenak eremuan zuzenean egitea aurreikusita dago.
Indarrean dauden Arau Subsidiarioen sistematika orokorrari jarraiki, lursail-tipologia hauek bereizten dira:
—Eraikuntza irekiko bizitegi-lursaila(A.3):
Atxa Etxea.
—Eraikuntzarako dentsitate apaleko bizitegi-lursaila (A.4):
Varela Etxea.
—Komunikazio-sistema (Hiri barneko bideak) (E.1.4).
—Komunikazio-sistema (Oinezkoentzako espaloiak eta guneak) (E.1.6).
Agiri honek zehaztutako lursailak ezin dira banatu.
2.5. Azalerak.
Hiri Eremuaren azalera osoa: 2.318 m
˛.Bizitegitarako erabilera duten lursailen azalera: 2.154 m
˛.Errepideen eta oinezkoentzako ibilbideen azalera: 164 m
˛.3.Ordenantza xehekatuak.
3.1. Antolamenduaren oinarrizko xedapenak.
Aurretik dauden sarbideak finkatzen dira. Gainera, irisgarritasuneko eta urbanizazioko baldintzak hobetuko dira alboko bizitegi-sektorearen garapenerako egin behar diren lanekin koordinatuz, agiriaren II.4 planoari jarraiki. Plano horretan bizitegitarako partzelazioa zehazten da.
Arau berezi honen grafiko atxikietan zehatz-mehatz adierazten dira eraikuntzaren okupazio-baldintzak, lerrokadurak, sestrak, altuerak eta perfilak. Hala ere, egungo eraikuntza finkatzen da.
3.2. Eraikuntza, jabetza eta erabilerarako baldintza bereziak lursail bakoitzean.
Zedarritu diren bizitegitarako bi lursailen xedapen bereziak ondorengo testu eta grafikoetan zehazten dira.
3.2.1. Atxa Etxea lursaila.
Eraikuntza irekiko dentsitate apaleko bizitegi-lursaila: 774 m˛.
—Aprobetxamendua: Egungoa finkatzen da.
—Gehienezko etxebizitza-kopurua: Egungoa finkatzen da.
3.2.2. Varela Etxea lursaila.
Eraikuntzarako dentsitate apaleko bizitegi-lursaila: 1.380 m
˛.—Aprobetxamendua: Egungoa finkatzen da.
—Gehienezko etxebizitza-kopurua: 2 etxebizitza.
4.Kudeaketa eta urbanizazio baldintzak.
Eremuan desjabetze-eremu bat zedarritzen da, Atxa Etxeko lursailaren hegoaldeari zati batean eragiten diona eta honako helburu hau duena: Varela Etxeko lursailera doan ibilgailuentzat bide-zortasuna ezartzea. Helburu espezifiko honetarako, Jardun-sistema desjabetzearena izango da.
Halaber, lurpean dauden instalazioen bide-zortasun bat ezartzen da Varela Etxeko lursailean. Hauxe da helburua: Agiri honek hizpide duen eremuaren saneamendu eta drainatze azpiegiturari dagozkion beharrezko lanak aurrera eramatea (ikus eskema II.6 planoan).
Atxa Etxeko lursailaren ardura izango dira bertan antolatutako aparkalekuari dagozkion lanen exekuzioa eta finantziazioa. Horrez gain, Depositotik aparkalekura doazen sarbideak egiten lagundu beharko du. Horretarako, beharrezkoa izanez gero, kasuan kasuko exekuzio-unitatea zedarrituko da.
Varela Etxeko lursailaren ardura izango dira bertan antolatutako aparkalekuari eta udal lurretatik eta Atxa Etxeko lursailaren hegoaldetik bertara iristeko sarbideei dagozkien lanen exekuzioa eta finantziazioa. Horrez gain, Depositotik proposatutako sarbide berriak egiten lagundu beharko du. Horretarako, beharrezkoa izanez gero, kasuan kasuko exekuzio-unitatea zedarrituko da.
Aurreikusitako kudeaketa eta urbanizazio proposamenak eremuan garatzeko eta burutzeko gehienez zortzi (8) urteko epea ezartzen da agiri hau behin betiko onartzen denetik kontatzen hasita.
Espresuki antolamendutik kanpo gelditzen dira, eta hartara eraitsi egingo dira, eraiki daitekeen eremuetan –lursail pribatuetan– zehazten ez diren txabola guztiak eta gainerako eraikinak, planoan grafikoki azaltzen diren ala ez.
5.Grafikoak.
Jarraian, arau berezi honi dagozkion grafikoak atxikitzen dira.
«Arrandegi Goia» 2.05 H.E. - «Larrabide Alde»
2.05.06 H.E.-rako Arau Berezia
(Pasaiako Udalaren planeamenduko Arau Subsidiarioak)
«LARRABIDE ALDE» 2.05.06 HIRI EREMUA
1.Proposatutako antolamenduaren irizpideak eta helburuak.
Eremuaren ingurumen-baldintzak hobetu eta lurraldea biziberritu.
Villa Obdulia, Villa Soledad, Gure Txoko eta Isabel eraikinei dagokien lursailen xehetasunezko antolamendua erabaki, proposatutako iradokizunei erantzunez eta proposatutako irtenbideak ingurunera egokituz.
Aurretik zeuden etxebizitzen irisgarritasun-baldintzak hobetu.
2.Hirigintza-erregimena.
2.1. Lurzoruaren sailkapena: Hiri-lurra.
Indarrean dagoen legediaren ondorioetarako, lurzoru hau eraikuntzak finkatutako hiri-lurra da eta hirigintzako gutxieneko zerbitzuak ditu.
2.2. Kalifikazio orokorra.
—Hirigintzako Arau Orokorren sistematikaren arabera, eremu osoa A.4 Bizitegi-gunea da, eraikuntzarako dentsitate apalekoa.
Eraikuntzarako dentsitate apaleko A.4 (Larrabide alde) bizitegi-gunea: 3.185 m˛.
—Bizitegitarako erabileraren intentsitatea:
Eraikuntza-aprobetxamendu osoa: Lursail bakoitzean dagoena finkatzen da (Villa Soledad eraikinaren lursailean aprobetxamenduaren 65 m
˛(t)-ko igoera baimentzen da. Igoera hau proiektu honi jarraiki egindako partzelazioaren eta eraikinaren berrantolamenduari baldintzatuta dago).Gehienezko etxebizitza-kopurua: 6.
Irisgarritasunaren inguruan araua betetzeko asmoz, bizitegi-lursailen okupazioa 10 m
˛ eta aprobetxamendua 20 m˛(t) zabaltzea baimentzen da, soilik eraikinak ordezkatzea ez dakarten birgaitze-kasuetan.Eraikuntzaren forma arautzen duten parametroak:
—Eraikuntzaren perfila: S.S. edo E. S. S. edo B. S.+ 2 G. S.
—Eraikuntzaren gehienezko altuera: 11,50 m. eraikinaren ertzean dagoen bidearen edozein puntutako sestratik gailurreraino. (Egun ezartzen den gehienezko neurria gainditzen duten eraikuntzako altuerak finkatzen dira. Gehienezko altuera hau, ordea, bete beharko da eraikinak ordezkatu behar direnean).
—Atzerapenak: Bidearen aurrealdean ez dira eskatzen.
2.3. Hirigintzako aprobetxamenduaren esleipen-erregimena.
Lursail bakoitzaren aprobetxamendua finkatzen da agiri honetako II.4. planoan adierazitako partzelazioari dagozkion baldintzak kontuan hartuz.
Batez besteko aplikazio-aprobetxamendua, azalera kontuan hartuz eta aplikazioko araudi orokorra jarraiki, kasu bakoitzean lursail bakoitzari esleitutako eraikuntza-aprobetxamenduaren baldintzetatik eta erabileratik sortutakoa da.
2.4. Kalifikazio xehekatua.
—Kalifikazio xehekatua zehatz-mehatz adierazten da agiri honetako II.4. planoan. Izan ere, planeamenduaren xedapenak eremuan zuzenean egitea aurreikusita dago.
—Indarrean dauden Arau Subsidiarioen sistematika orokorrari jarraiki, lursail-tipologia hauek bereizten dira:
Eraikuntzarako dentsitate apaleko bizitegi-lursailak (A.4):
Villa Isabel.
Villa Obdulia.
Villa Soledad.
Gure Txoko.
Komunikazio-sistema (Hiri barneko bideak) (E.1.4).
Komunikazio-sistema (Oinezkoentzako espaloiak eta guneak) (E.1.6).
—Agiri honek zehaztutako lursailak ezin dira banatu.
2.5. Azalerak.
Hiri Eremuaren azalera osoa: 3.185 m
˛.Bizitegitarako erabilera duten lursailen azalera: 2.820 m
˛.Errepideen eta oinezkoentzako ibilbideen azalera: 365 m
˛.3.Ordenantza xehekatuak.
3.1. Antolamenduaren oinarrizko xedapenak.
Eremuaren barneko bidea finkatzen da. Gainera, urbanizazio-baldintzak hobetuko dira alboko bizitegi-sektorearen (Larrabide azpi) garapenerako egin behar diren lanekin koordinatuz, agiriaren II.4 planoari jarraiki. Plano horretan bizitegitarako partzelazioa zehazten da.
Arau berezi honen grafiko atxikietan zehatz-mehatz adierazten dira eraikuntzaren okupazio-baldintzak, lerrokadurak, sestrak, altuerak eta perfilak. Hala ere, ordezkatzen ez den bitartean, egungo eraikuntza finkatzen da.
3.2. Eraikuntza, jabetza eta erabilerarako baldintza bereziak lursailka.
Zedarritu diren bizitegitarako lau lursailen xedapen bereziak ondorengo testu eta grafikoetan zehazten dira.
3.2.1. Villa Isabel lursaila.
Eraikuntzarako dentsitate apaleko bizitegi-lursaila 1.391 m˛.
—Aprobetxamendua: Egungoa finkatzen da.
—Gehienezko etxebizitza-kopurua: 2 etxebizitza
3.2.2. Villa Obdulia lursaila.
Eraikuntzarako dentsitate apaleko bizitegi-lursaila 920 m
˛.—Aprobetxamendua: Egungoa finkatzen da.
—Gehienezko etxebizitza-kopurua: 2 etxebizitza.
3.2.3. Villa Soledad lursaila.
Eraikuntzarako dentsitate apaleko bizitegi-lursaila 404 m
˛.—Aprobetxamendua: 180 m
˛(t)-ko gehienezko aprobetxamendua finkatzen da (sestrapekoa barne).—Gehienezko etxebizitza-kopurua: Etxebizitza 1.
3.2.4. Gure Txoko lursaila.
Eraikuntzarako dentsitate apaleko bizitegi-lursaila 105 m
˛.—Aprobetxamendua: Egungoa finkatzen da.
—Gehienezko etxebizitza-kopurua: Etxebizitza 1
4.Kudeaketa-baldintzak.
Antolamendutik kanpo gelditzen dira, eta hartara eraitsi egingo dira, eraiki daitekeen eremuetan –lursail pribatuetan– zehazten ez diren txabola guztiak eta gainerako eraikinak, planoan grafikoki azaldu ala ez.
5.Grafikoak.
Jarraian, arau berezi honi dagozkion grafikoak atxikitzen dira.
«Gatzaga» 2.03 H.I.E.-rako Arau Bereziak
(Pasaiako Udalaren planeamenduko Arau Subsidiarioak)
«2.03 Gatzaga» H.I.E. - «2.03.06 - Gatzaga Berri»
H.E.-rako Arau Berezia
(Pasaiako Udalaren planeamenduko Arau Subsidiarioak)
H.I.E.: GATZAGA
«GATZAGA BERRI» HIRI EREMUA - 2.03.06 H.E.
1.Proposatutako antolamenduaren irizpideak eta helburuak.
Aurretik eremuan dagoen lursailaren kalifikazio xehekatua aldatu, hirugarren sektorekoa izatetik bizitegitarako kalifikazioa izatera pasatuz. Hartara, lursail horren mugak berriz zehaztu beharko dira eta bertan ez dagoen lurzorua –eremuaren hegoaldeari dagokiona– komunak diren gune irekien sisteman sartu.
Eremuaren egungo egoera narriatuaren eraldaketa ahalbidetu, egungo eraikinak ordezkatuz.
Antolamendu-irizpide gisa, Gatzaga Karrikaren aurrealdean eraikin berrian atzeraemangunea egitea proposatzen da kale honen antolamendua hobetzeko asmoz. Halaber, lursailetik hurbil dagoen gune publikoa urbanizatuko da eta bereziki Gatzaga 2.05.2. Arrandegi H.E.-ko plaza berriarekin lotzen duen eskailera publiko berriaren goiko atalak eginez.
Horretarako, etxebizitzak egiteko baimendu daitekeen gehienezko bizitegi-aprobetxamendua 1.934 m˛(t) izango da eta gehienez 23 unitate egin ahal izango dira.
2.Hirigintza-erregimena.
2.1. Lurzoruaren sailkapena: Hiri-lurra.
Indarrean dagoen legediaren ondorioetarako, lurzoru hau eraikuntzak finkatutako hiri-lurra da eta hirigintzako gutxieneko zerbitzuak ditu.
2.2. Kalifikazio orokorra:
Eremu osoa A.3 bizitegi-gunea da, eraikuntza irekikoa.
Eraikuntza irekiko A.3 (2.03.01) bizitegi-gunea: 1.648 m˛.
—Bizitegitarako erabileraren intentsitatea:
Sestra gaineko eraikuntza-aprobetxamendu osoa: 1.964,00 m
˛(t).Sestrapeko eraikuntza-aprobetxamendu osoa (erabilera osagarriak): 2.092,50 m
˛(t).Gehienezko etxebizitza-kopurua: 23.
—Eraikuntzaren forma arautzen duten parametroak:
Eraikuntzaren perfila: 3.S.S. edo E.S.S. + 3 G.S. + T.S. (grafikoren arabera).
Eraikuntzaren gehienezko altuera: Arau berezi honetan grafikoki zehazten da.
2.3. Hirigintzako aprobetxamenduaren esleipen-erregimena.
Lursail bakoitzaren aprobetxamendua finkatzen da agiri honetako II.4. planoan adierazitako partzelazioari dagozkion baldintzak kontuan hartuz.
2.4. Kalifikazio xehekatua.
—Kalifikazio xehekatua zehatz-mehatz adierazten da agiri honetako II.4. planoan. Izan ere, planeamenduaren xedapenak eremuan zuzenean egitea aurreikusita dago.
—Indarrean dauden Arau Subsidiarioen sistematika orokorrari jarraiki, lursail-tipologia hauek bereizten dira:
Eraikuntza irekiko bizitegi-lursaila (A.3):
A.3 lursaila– 2.03.01 (azalera: 698 m
˛).Gune Ireki Komunak (F.1.4).
3.Ordenantza xehekatuak.
3.1. Antolamenduaren oinarrizko xedapenak.
Eremuaren iparrean (Gatzaga Karrikan) dagoen espaloia zabaltzea aurreikusten da proiektuan, arau berezi honetan atxikitzen diren grafikoak jarraiki.
Hauxe aurreikusten da proiektuan: Sortzen den bizitegi-lursail berriaren mendebaldean eta hegoaldean dauden eremuak gune ireki komunen sistema lokalean sartu beharreko lurzoru publiko gisa egokitzea. Eremu horietan, Gatzaga 2.05.2. Arrandegi H.E.-ko plaza berriarekin lotzen duen eskailera publiko berriaren goiko atalekin hainbat lekutan lotuko diren oinezkoentzat ibilbideak hegalaren erdialdean egitea aurreikusten da. II.4 planoan urbanizatu beharreko gune publikoaren hedadura zehazten da.
Arau berezi honen grafiko atxikietan zehatz-mehatz adierazten dira eraikuntzaren okupazio-baldintzak, lerrokadurak, sestrak, altuerak eta perfilak. Ibilgailuen gordelekurako sarrera Ricardo Arrillaga kaletik egingo da.
3.2. Lursailaren eraikuntza, jabetza eta erabilerarako baldintza bereziak.
Zedarritu den bizitegi-lursailaren xedapen bereziak ondorengo testu eta grafikoetan zehazten dira.
3.2.1. A.3 lursaila - 2.03.01.
Eraikuntza irekiko bizitegi-lursaila 698 m
˛.—Aprobetxamendua: 1.964 m
˛(t). (Bizitegi erabileretara soilik zuzendutako (garajeak eta trastelekuak) gehienez 2.092,50 m˛(t)-ko sestrapeko aprobetxamendu gehigarri bat baimentzen da, etxebizitza independentearen erabilera debekatuz).—Gehienezko etxebizitza-kopurua: 23.
—Okupazioa: 698 m
˛.—Eraikuntza-perfila: 3 S.S. edo E.S.S. + 3 G.S. + T.S. (grafikoaren arabera).
Beheko solairuan hirugarren sektoreko erabilera baimentzen da.
3. erdisotoko aparkaleku oinak ahalik eta txikienak izango dira eta hegoaldeko etxebizitzekiko antolamendua hobetzeko moduan bukatuko dira.
Sestrak ondoko errepideei eta oinezkoentzako bideei egokituko zaizkie eta atxikitako grafikoan azaldutakoak lotesleak izango dira. Nolanahi ere, hirigintza-proiektua gauzatzean, 0,5 m arte aldatu ahal izango dira, betiere arau berezi honetan aurreikusten diren helburuak bermatuz.
4.Antolamenduaren, kudeaketaren eta programazioaren baldintzak.
Exekuzio unitate bakarra zedarritu da, eremu osoa barne hartuko duena. Bertan, konpentsazio sistemak aginduko du eta Udalari irabazteko aprobetxamenduaren %10 egokituko zaio, hirigintza-kargarik gabe, eta horrez gain, planeamenduaren exekuziotik ateratako lursail publikoen lagapena: Gune ireki komunak.
Gaur egun eremuan dauden eraikinak antolamendutik kanpokotzat jotzen dira eta eraitsi egingo dira. Orobat, proposatutako antolamenduaren aurkakoak diren erabilera eta jarduera guztiak (L.L.ren 137. art.). Antolamendutik kanpokotzat jo diren eraikinak grafikoki azaltzen dira II.4 planoan.
Agiri hau behin betiko onartzen denetik, gehienez lau urteko epea ezartzen da zedarritutako exekuzio-unitatea garatzeko bideratu beharreko kudeaketa eta urbanizazioko proiektuak behin betiko onartzeko.
Halaber, agiri hau behin betiko onartu eta gehienez sei urteko epea ezartzen da eremuaren eraikuntzako eta urbanizazioko lan guztiak burutzeko.
Gune publikoen hiritartze proiektuak jarduera desberdinak koordinatuko dituen lanen plan bat izango du, bertako bizilagunen bizi-kalitateari obra horien eragina gutxitzeko.
Hiritartze proiektuek eremu hiritar eta publikoetarako irisgarritasun xedapen orokorrak bete beharko dituzte, hain zuzen ere, ondorengo arauetan ezartzen direnak: Irisgarritasunaren sustatzeko 20/1997 Legea, abenduaren 4koa, eta hiri-ingurunen, espazio publikoen, eraikinen eta informazio eta komunikazioko sistemen irisgarritasun-baldintzei buruzko arau teknikoak onartzen dituen 68/2000 Dekretua, apirilaren 11koa.
5.Grafikoak.
Jarraian, arau berezi honi dagozkion grafikoak atxikitzen dira.
«Pablo Enea» 2.04 H.I.E.-rako Arau Bereziak
(Pasaiako Udalaren planeamenduko Arau Subsidiarioak)
«Pablo Enea» 2.04 H.I.E. - «Izarra» 2.04.03H.E.-rako
Arau Berezia
(Pasaiako Udalaren planeamenduko Arau Subsidiarioak)
H.I.E. 2.04 PABLO ENEA
«IZARRA» 2.04.03 HIRI EREMUA
1.Proposatutako antolamenduaren irizpideak eta helburuak.
Egun dagoen hiri-hutsunea berrantolatu, inguruko beharrei erantzunez eta Pablo Enea osoaren biziberritzea sustatuz.
Txintxerpeko auzorako eta, bereziki, Pablo Enea eremuaren ingurunerako aparkalekuak egin, auzoa eta Pasaiako Badia berritzeko lanak aprobetxatuz.
Atseden hartzeko, jolasteko eta kirola egiteko zerbitzu publikoko guneak egokitu.
Pablo Eneara iristeko irisgarritasun-baldintzak hobetu, toki estrategiko batean igogailu publiko berri bat ipiniz.
Babes ofizialeko 24 etxebizitza antolatu Urrestarazu kalera ematen duen lursailaren aurrealde irekian.
2.Hirigintza-erregimena.
2.1. Lurzoruaren sailkapena.
Hiri-lurra.
2.2. Kalifikazio xehekatua.
—Eremu osoa A.3 bizitegi-gunea da, eraikuntza irekikoa.
Eraikuntza irekiko A.3 (Izarra) bizitegi-gunea 2.688 m˛.
—Bizitegitarako erabileraren intentsitatea:
Bizitegitarako eraikuntza-aprobetxamendu osoa: 1.650 m˛(t).
Gehienezko etxebizitza-kopurua: 24.
Bizitegitarako aprobetxamendua babes ofizialeko etxebizitzak eraikitzera zuzenduko da.
Garajeak eraikitzeko eraikuntza-aprobetxamendu gehigarria: Grafikoaren arabera.
—Eraikuntzaren forma arautzen duten parametroak:
Eraikuntza-perfila: E.S.S. + B.S. + 4 G.S. (grafikoren arabera).
Eraikuntzaren gehienezko altuera: Arau berezi honetan grafikoki zehazten da.
2.3. Hirigintzako aprobetxamenduaren esleipen-erregimena.
Lursail bakoitzaren aprobetxamendua finkatzen da agiri honetako II.4. planoan adierazitako partzelazioari dagozkion baldintzak kontuan hartuz.
2.4. Kalifikazio xehekatua.
—Kalifikazio xehekatua zehatz-mehatz adierazten da agiri honetako II.4. planoan. Izan ere, planeamenduaren xedapenak eremuan zuzenean egitea aurreikusita dago.
—Indarrean dauden Arau Subsidiarioen sistematika orokorrari jarraiki, lursail-tipologia hauek bereizten dira:
Eraikuntza irekiko bizitegi-lursaila (A.3):
A.3 lursaila - Pablo-enea (azalera: 1.446 m˛).
Gune Ireki Komunak (F.1.4).
3.Ordenantza xehekatuak.
3.1. Antolamenduaren oinarrizko xedapenak.
Urrestarazu kalearen aurrealdeko espaloia zabaltzea aurreikusten da proiektuan, arau berezi honetan atxikitzen diren grafikoei jarraiki.
Hauxe aurreikusten da proiektuan: Sortzen den bizitegi-lursail berriaren ekialdean eta mendebaldean dauden eremuak guneko gune ireki komunen sistema lokalean sartu beharreko lurzoru publiko gisa antolatzea. Eremu horietan, alboko eremuekin hainbat lekutan lotuko diren oinezkoentzat ibilbideak egitea aurreikusten da eta orobat frontoi txiki bat ekialdean. II.4 planoan urbanizatu beharreko gune publikoaren hedadura zehazten da.
Arau berezi honen grafiko atxikietan zehatz-mehatz adierazten dira eraikuntzaren okupazio-baldintzak, lerrokadurak, sestrak, altuerak eta perfilak. Ibilgailuen gordelekurako sarrera Ricardo Arrillaga kaletik egingo da.
3.2. Lursailaren eraikuntza, jabetza eta erabilerarako baldintza bereziak.
Zedarritu den bizitegi-lursailaren xedapen bereziak ondorengo testu eta grafikoetan zehazten dira.
3.2.1. A.3 lursaila – Pablo enea.
Eraikuntza irekiko bizitegi-lursaila 1.446 m˛.
—Aprobetxamendua: 1.650 m
˛(t). (Grafikoki proposatutako irtenbideetatik datorren aprobetxamendu gehigarria garajeak eraikitzera zuzenduko da).—Gehienezko etxebizitza-kopurua: 24.
—Eraikuntza-perfila: E.S.S + B.S. + 4 G.S. (grafikoaren arabera).
Sestrak ondoko errepideei eta oinezkoentzako bideei egokituko zaizkie eta atxikitako grafikoan azaldutakoak lotesleak izango dira. Nolanahi ere, hirigintza-proiektua gauzatzean, 0,5 m arte aldatu ahal izango dira, betiere arau berezi honetan aurreikusten diren helburuak bermatuz.
Lursailean bi azpilursail zehazten dira, 1 eta 2 zenbakiak dituztenak. Bada, bizitegi-aprobetxamendua bigarrenari dagokio.
Bizitegi-lursailean Urrestarazu eta Pablo Enea kaleak lotuko dituen igogailu publiko bat egingo da.
4.Urbanizazioaren eta programazioaren baldintzak.
Atxikitako grafikoetan zedarritutako bizitegi-lursailari eragiten dioten hainbat zortasun ezarri dira.
Halaber, agiri hau behin betiko onartu eta gehienez zortzi urteko epea ezartzen da eremuaren eraikuntzako eta urbanizazioko lan guztiak burutzeko.
Gune publikoen hiritartze proiektuak jarduera desberdinak koordinatuko dituen lanen plan bat izango du, bertako bizilagunen bizi-kalitateari obra horien eragina gutxitzeko.
Hiritartze proiektuek eremu hiritar eta publikoetarako irisgarritasun xedapen orokorrak bete beharko dituzte, hain zuzen ere, ondorengo arauetan ezartzen direnak: Irisgarritasunaren sustatzeko 20/1997 Legea, abenduaren 4koa, eta hiri-ingurunen, espazio publikoen, eraikinen eta informazio eta komunikazioko sistemen irisgarritasun-baldintzei buruzko arau teknikoak onartzen dituen 68/2000 Dekretua, apirilaren 11koa.
5.Grafikoak.
Jarraian, arau berezi honi dagozkion grafikoak atxikitzen dira.
«Azkuene» 2.08 H.I.E.-rako Arau Bereziak
(Pasaiako Udalaren planeamenduko Arau Subsidiarioak)
«2.08 Azkuene» H.I.E. «2.08.06 - Villa Ana Mary»
H.E.-rako Arau Berezia
(Pasaiako Udalaren planeamenduko Arau Subsidiarioak)
H.I.E.: AZKUENE - 2.08
«VILLA ANA MARY» HIRI EREMUA - 2.08.6 h.E.
1.Proposatutako antolamenduaren irizpideak eta helburuak.
Indarrean dagoen planeamendu orokorrean eremua eraldatzeko eta biziberritzeko proposatzen ziren helburuak finkatu, bizitegitarako aprobetxamendua pixka bat handituz.
Ulia Etorbideko hiri-ingurune hau berriz definitu.
Ondoko eremuko kirol guneen eta gune irekien birgaitzean parte hartu.
2.Hirigintza-erregimena.
2.1. Lurraren Sailkapena.
Hiri-lurra.
2.2. Kalifikazioa orokorra.
—Eremu osoa A.3 bizitegi-gunea da, eraikuntza irekikoa.
A.3 Gunea (2.08.06) Bizitegi-gunea, eraikuntza irekikoa 1.275 m˛.
—Bizitegitarako erabileraren intentsitatea:
Sestra gaineko eraikuntza-aprobetxamendu osoa: 3.610 m
˛(t).Gehienezko etxebizitza-kopurua: 28.
—Eraikuntzaren forma arautzen duten parametroak:
Eraikuntza-perfila: E.S. + B.S. + 4 G.S. + T.S. (grafikoaren arabera).
Eraikuntzaren gehienezko altuera: Grafikoki ezartzen da arau berezi honetan.
2.3. Hirigintza aprobetxamenduaren esleipen-erregimena:
Batez besteko aplikazio-aprobetxamendua, azalera kontuan hartuz eta aplikazioko araudi orokorra jarraiki, kasu bakoitzean lursail bakoitzari esleitutako eraikuntza-aprobetxamenduaren baldintzetatik eta erabileratik sortutakoa da.
2.4. Kalifikazio Xehekatua.
—Kalifikazio xehekatua zehatz-mehatz adierazten da agiri honetako II.4. planoan. Izan ere, planeamenduaren xedapenak eremuan zuzenean egitea aurreikusita dago.
—Indarrean dauden Arau Subsidiarioen sistematika orokorrari jarraiki, lursail-tipologia hauek bereizten dira:
Bizitegi-lursaila, eraikuntza irekikoa (A.3):
A.3 - 2.08.06 Lursaila (azalera: 560 m
˛).Hiri barneko bideak (E.1.4).
Espaloiak eta oinezkoentzako guneak (E.1.6).
Gune Ireki Komunak (F.1.4).
2.5. Azalerak.
H.E.
Eremuaren azalera osoa 1.275 m
˛Bizitegi-lursailaren azalera 560 m
˛Errepideen, oinezkoentzako bideen eta gune
irekien azalerak 715 m
3.Ordenantza xehekatuak.
3.1. Antolamenduaren Oinarrizko Xedapenak.
Ulia etorbideari dagokion espaloia berriz antolatzea aurreikusita dago. Hartara, eraikin berriak harekin lerrokatuko dira, arau berezi honi atxikitako planoek adierazten duten bezala.
Antolatu beharreko gune irekia eremuaren mendebaldean dago, ondoko hiri eremuan urbanizatutako kirol gune eta gune irekietatik hurbil. II.4 planoan, antolatu eta urbanizatu beharreko gune ireki publikoaren hedadura zehazten da.
Arau berezi honen grafiko atxikietan zehatz-mehatz adierazten dira eraikuntzaren okupazio-baldintzak, lerrokadurak, sestrak, altuerak eta perfilak.
3.2. Lursailaren eraikuntza, jabetza eta erabilerarako baldintza bereziak.
Mugatu den bizitegi-lursailaren xedapen bereziak datozen testu eta grafikoetan zehazten dira.
3.2.1. A.3 - 2.08.06 Lursaila.
Bizitegi-lursaila, eraikuntza irekikoa 560 m˛:
—Aprobetxamendua: 3.610 m
˛(t).—Gehienezko etxebizitza-kopurua: 28.
—Okupazioa: 560 m
˛ (%100).—Eraikuntza-perfila: E.S.S. + B.S. + 4 S.A. + T.S. (grafikoaren arabera).
—Eraikuntzaren gehienezko altuera: Grafikoki ezartzen da arau berezi honetan.
Sestrak ondoko errepideei eta oinezkoentzako bideei egokituko zaizkie eta atxikitako grafikoan azaldutakoak lotesleak izango dira. Nolanahi ere, hirigintza-proiektua gauzatzean, 0,5 m arte aldatu ahal izango dira, betiere arau berezi honetan aurreikusten diren helburuak bermatuz.
Agiri honi atxikitako grafikoan azaltzen diren lerrokadurak gehienezko lerrokaduratzat hartu behar dira.
Aurrealde nagusian, lehenengo solairutik gora, baimenduta dago 1.70 m-ko hegalkin itxi bat.
Aurreikusita dagoen eraikuntzaren perfila estalki lauaz bukatzen da.
Baimendutako gehienezko perfilaren gainetik tximiniak eta aireztatzearen elementuak besterik ez dira gailenduko.
Lursaileko erabilera-erregimen orokorra, oro har, 11-A-3 artikuluan, 3.2.2. atalean eta Hirigintzako Arau Orokor aplikagarriaren laugarren Tituluan ezarritakoak dira. Horrez gain, arau berezi honetan honako xehetasunak ezarri dira:
Erabilera baimenduak:
—Garajeak (ibilgailuak gordetzeko) B.S.-an eta E.S.S.-an.
—Etxebizitzak 1., 2, 3. eta 4. S.-an eta T.S.-an.
Erabilera debekatuak:
—Industrialak.
3.3. Ekipamenduaren eta urbanizazioaren baldintzak.
Sustatzaileak arduratuko dira proiektuko gune ireki komunen urbanizazioaren exekuzioaz, betiere ondoko hiri eremuko kirol gunearen urbanizazioaren lanekin koordinatuz.
Ulia Etorbidean, hiri eremu honi dagokion zatian, ibilgailuen zirkulazioak motela izan beharko du, aldameneko eremuen erabilera (kirolak, irakaskuntza, etab.) aintzat hartuz. Hartara, galtzada urbanizatzean, zoladura desberdina jarri beharko da, gainerako hiri barneko bideetatik bereiziz eta orobat beharrezkoak ez diren oztopo arkitektonikoak saihestuz.
4.Kudeaketaren, urbanizazioaren eta programazioaren baldintzak.
Exekuzio unitate bakarra zedarritu da, eremu osoa barne hartuko duena. Bertan, konpentsazio sistemak aginduko du eta Udalari irabazteko aprobetxamenduaren %10 egokituko zaio, hirigintza-kargarik gabe, eta horrez gain, planeamenduaren exekuziotik ateratako lursail publikoen lagapena: Gune ireki komunak, bideak eta espaloiak.
Gaur egun eremuan dauden eraikinak antolamendutik kanpokotzat jotzen dira eta eraitsi egingo dira. Orobat, proposatutako antolamenduaren aurkakoak diren erabilera eta jarduera guztiak (L.L.ren 137. art.).
Partikularrentzat, jabetu dezaketen aprobetxamendua Exekuzio Unitatean ateratzen den batez besteko aprobetxamenduaren %100 izango da. Udalari dagokion %10a, atxikitako Hitzarmenaren laugarren Akordioaren arabera, 14 milioi pezetatan baloratu da –84.141,70 euro– (BEZ barne). Kopuru hau Unitatearen Sustatzaileek ordaindu beharko dute eta hauexek exekutatuko dute eremuaren Urbanizazio Proiektua.
Urbanizazio Proiektuaren ordez eraikuntza-lanen osagarriak diren lanen proiektu bat egin ahal izango da. Nolanahi ere, proiektuaren proposamenak ondoko hiri eremuko kirol gunearen urbanizaziorako proposatu diren irtenbideekin bat etorriko dira.
Agiri hau behin betiko onartzen denetik, gehienez sei urteko epea ezarri da eremuaren urbanizazio eta eraikuntza lanak guztiz burutzeko.
Lanen exekuzio osoa sustapen pribatuak ordainduko du.
Eraikitzeko baimena eskatzeko epea sei hilabetekoa izango da lagapenaren, berdinbanatzearen eta urbanizatzearen eginbeharrak betetzen direnetik. Azken hauetarako epea urtebetekoa izango da.
Gune publikoen hiritartze proiektuak jarduera desberdinak koordinatuko dituen lanen plan bat izango du, bertako bizilagunen bizi-kalitateari obra horien eragina gutxitzeko.
Hiritartze proiektuek eremu hiritar eta publikoetarako irisgarritasun xedapen orokorrak bete beharko dituzte, hain zuzen ere, ondorengo arauetan ezartzen direnak: Irisgarritasunaren sustatzeko 20/1997 Legea, abenduaren 4koa, eta hiri-ingurunen, espazio publikoen, eraikinen eta informazio eta komunikazioko sistemen irisgarritasun-baldintzei buruzko arau teknikoak onartzen dituen 68/2000 Dekretua, apirilaren 11koa.
5.Grafikoak.
Ondoren azaltzen dira arau berezi honi dagozkion grafikoak.
«Azkuene Goia» 2.09 H.I.E.-rako Arau Bereziak
(Pasaiako Udalaren Planeamenduko Arau Subsidiarioak)
«2.09 Azkuene Goia» H.I.E. - «Mendiola Bide» 2.09.01
H.E.-rako Arau Berezia
(Pasaiako Udalaren Planeamenduko Arau Subsidiarioak)
Aldaketa honek ez ditu aldatzen lurralde honetan indarrean dagoen Arau Bereziak ezarritako aplikazio-xedapenak.
Hirigintzako Arau Berezi honek honela mugatzen du eremu hau: Mendiola bidearen 11. zenbakiari dagokion bizitegi-lursailari erantsitako 205 metro koadroak direla-eta, handitu egiten da. Honenbestez, lursail honen muga bere benetako eraketara egokitzen da, aprobetxamenduko eta eraikuntzako baldintzetan inolako eraginik izan gabe.
«2.09 Azkuene Goia» H.I.E. - «2.09.02 - Azkuene Goia 42/64» H.E.-rako Arau Berezia
(Pasaiako Udalaren Planeamenduko Arau Subsidiarioak)
H.I.E.: AZKUENE - 2.09
«AZKUENE GOIA» HIRI EREMUA -
2.09.02 H.E. «AZKUENE GOIA 42/64»
1.Proposatutako antolamenduaren irizpideak eta helburuak.
Indarrean dagoen planeamendu orokorrean eremua eraldatzeko eta biziberritzeko proposatzen ziren helburuak finkatu, bizitegitarako aprobetxamendua pixka bat handituz.
Hirigintza-sarea artikulatu.
Bizitegitako eraikinen irisgarritasunaren eta urbanizazioaren baldintzak hobetzea.
Eremua ekipatu.
Trintxerpeko goialderako aurreikusita dauden oinezkoen ibilbideak osatu eta jarraitu.
Lehen Trintxerpe Goia Eremuari zegozkion eta hura garatzean beharrezkotzat jo ez diren lursailak erantsi.
Aparkalekuaren estandarra hobetu.
2.Hirigintza-erregimena.
2.1. Lurzoruaren Sailkapena.
Hiri Lurra.
2.2. Kalifikazio Orokorra.
—Eremu osoa A.3 bizitegi-gunea da, eraikuntza irekikoa.
A.3 Gunea (2.08.06) Bizitegi-gunea, eraikuntza irekikoa: 7.348 m˛.
—Bizitegitarako erabileraren intentsitatea:
Gehienezko eraikigarritasuna: 0,92 m
˛(t)/m˛.Gehienezko etxebizitza-kopurua: 40.
—Eraikuntzaren forma arautzen duten parametroak:
Idatzi beharreko Plan Berezian zehaztuko dira.
2.3. Hirigintza aprobetxamenduaren esleipen-erregimena:
Batez besteko aplikazio-aprobetxamendua, azalera kontuan hartuz eta aplikazioko araudi orokorra jarraiki, kasu bakoitzean lursail bakoitzari esleitutako eraikuntza-aprobetxamenduaren baldintzetatik eta erabileratik sortutakoa da.
2.4. Kalifikazio xehekatua.
Kalifikazio xehekatua idatzi beharreko Barne Erreformako Plan Berezi bati lotu beharko zaio.
Hala ere, espediente honek jasotzen dituen proposamenen artean koordinazioa egon dadin, beharrezkoa da Plan Bereziak oinezkoentzako bideen jarraitutasuna eremuan eta agiri honen II.4 planoan mugatutako gune ireki komunen antolamendua eta urbanizazioa konpontzea.
3.Ordenantza xehekatuak.
3.1.Antolamenduaren oinarrizko xedapenak.
Barne Erreformako Plan Bereziak honakoak finkatu beharko ditu:
Kalifikazio xehekatu zehatza.
Bolumen arrazionala duen antolamendua.
Partzelazioaren baldintzak.
Finkatutako eta antolamendutik kanpoko eraikinak.
Jabetza eta erabilera erregimena.
Dagozkion exekuzio-unitateak.
3.2.Aprobetxamendu, eraikuntza, jabetza eta erabilerarako Baldintza Bereziak.
3.2.1.Aprobetxamendua.
Hiri Eremuak gaur egun duen eraikigarritasun gordina –bideak eta espaloiak kenduta– 0,31 m
˛(t)/m˛ da eta honi dagokion dentsitatea 37 etx./ha. da (gaur egun, 24 etxebizitza).PERI-k aginduko duen batez besteko gehienezko eraikigarritasuna 7.000 m
˛(t) izango da, 0,92 m˛(t)/m˛-tan ezarritako guneko eraikigarritasunetik datorrena. Hartara, dentsitatea 53 etx./ha. izango da gehienez, aurreikusitako 40 etxebizitzen ondorioz.Aurretik zeudenak kontuan hartuz, 16 etxebizitza gehiago egitea proposatzen da, nahiz eta zenbateko hau aurretik zegoen etxebizitza kopurua handitzea onartzen zuen indarreko planeamenduak proposatzen zuena baino handiagoa izan.
3.2.2.Erabilera.
—Berezko erabilera: Bizitegitarako, eraikuntza irekikoa.
Erabilera-erregimen orokor aplikagarria 3.2.2. atalaren 11.A.4. artikuluan eta ondorengo zehaztasunekin Hirigintzako Arauen Laugarren Tituluan zehazten dena da.
Dena den, dentsitate apaleko eraikuntza baimentzen da, betiere Plan Bereziaren antolamenduaren bidez irisgarritasuneko eta sute-arriskuaren aurrean babesteko baldintzak eta antzekoak egoki konpondu daitezkeenean.
—Erabilera baimenduak:
Lehen kategoriako jarduerak, betiere aparkalekuak murriztu gabe.
—Erabilera debekatuak:
Industria erabilerak, dentsitate apaleko lursailetan aurrera eramaten diren eta erabat eskuz egiten diren langintzak izan ezik.
3.2.3.Jabetza.
Arau hauetako bideak, espaloiak eta gune ireki komunak Jabetza Publikokoak izango dira.
PERI–k Jabetza-erregimena eta partzelazio pribatuari dagozkion baldintzak ezarri beharko ditu.
PERI-k mugatuko ditu Txintxerpeko goiko aldekoei jarraitutasuna emateko aurreikusita dauden lagapeneko oinezkoentzako bideek kargarik ez izateko kudeaketa-baldintzak eta orobat Azkuene kaleko oinezkoentzako guneei jarraitutasuna emateko beharrezkoak diren bideak.
3.3.Ekipamenduaren eta urbanizazioaren baldintzak.
PERI-k ezarriko ditu baldintza hauek.
4.Planeamenduaren eta kudeaketaren baldintzak.
—Planeamendua:
Azkuene Goia 02 Hiri Eremuaren antolamendua, fitxa honetan barne hartzen diren zehaztasunekin, Barne Erreformako Plan Berezi baten idazketari eta onarpenari lotu beharko zaio. Plan hau eremuaren azalera osoari buruzkoa izango da eta proiektu honekin batera bideratu ahal izango da.
—Kudeaketa:
Plan Bereziak kudeaketa-eredu egokiena zehaztu eta beharrezko kudeaketa-unitateak mugatuko ditu.
Nolanahi ere, partikularrentzat, jabetu dezaketen aprobetxamendua Exekuzio Unitatean ateratzen den batez besteko aprobetxamenduaren %90 izango da.
Plan Bereziak eta hiritartze eta eraikitzeko proiektuek garatu egin behar dituzte neurri zuzentzaileak, ingurumen-eraginari buruzko behin betiko txostenaren B-2 eta B-3 ataletan eta IEBA azterketaren 6. atalean xedatzen direnak. Agiri bakoitzak dagokion xehetasunarekin garatu beharko ditu, irizpideen eta aplikagarri zaion araudiaren arabera. Neurri horien ustezko kostuen aurrekontuak egin baldin badaitezke, horien balorazioa sartu beharko da dagokien azterketa ekonomiko-finantzarioan eta/edo aurrekontuetan. Neurri horiek, halaber, dagokien baldintza-plegutan kontutan hartuko dira.
Zatikako Planak eta hiritartze eta eraikitzeko proiektuek garatu beharko dituzte IEBA azterketaren 7. atalean xedatzen diren kontrolak. Agiri bakoitzak dagokion xehetasunarekin garatu beharko ditu, bere irizpideen zehaztasun mailaren eta aplikagarri zaion araudiaren arabera. Ikuskapen programa horri gehituko zaio ezarritako neurri zuzentzaileak plan eta proiektu horietako dokumentazioan sartuta dagoen egiaztapena. Horretarako, planek eta proiektuek atal bat izango dute hori betetzen dela espresuki egiaztatzen duena, eta Administrazio eskudunak egiaztatuko du bete den ala ez dagokien espedientetako tramitazioan parte hartzen duenean.
Plan Berezia idazterakoan, dagokion IEBA azterketan gertu dagoen Ulia mendiko eremuari eragiten dieten jarraibideak kontuan hartuko dira, hain zuzen ere, bera baino goragokoak diren planeamendu tresnetan xedatzen direnak. Halaber, ingurumenari buruz dagoen informazioa kontuan hartuko da, Plan Bereziak diseinua egiterakoan kontuan hartu beharreko gomendioak eta neurri zuzentzaileak eta konpentsaziozkoak ezarriko ditu (egoteko guneak edo miradoreak, oinezkoentzako bidezidor-trazatua, landaretza berlandatu, etabar). Zehazki, Plan Berezitik eratorriko diren jarduketen diseinuak Ulia mendi osoan ondorengo hobekuntzak egiten lagunduko du:
—sentikortasun handieneko eremuak isolatzea, aisialdiko jardun intensiboenak eremu horietatik kanpo geratzeko.
—Bidezidorren trazatua egokitzea, herritarren gozamena eta balio handieneko eremuen babesa uztartzeko.
Hiritartze eta eraikitzeko proiektuetako baldintza pleguetan ikuskapen programaren kontrola ezarriko da, eta horien balorazioa sartu beharko da dagokien azterketa ekonomiko-finantzarioan eta/edo aurrekontuetan.
AZKEN ARAU BEREZIA
Hirigintzako Arau Berezien inguruan orain arte hartutako erabaki berri hauek espediente honetan osatzen dira Trintxerpe Goia izeneko lurzoru urbanizaezinaren desagerpenak dakarren aldaketarekin. Honenbestez, espediente honetan lurzoru urbanizaezinak diren lurzoru guztiak –II.3 planoan daudenak– nekazaritzako eremu komunak izango dira eta Uliako hegalean dagoeneko kalifikazio hori duen gunea osatzen dute, Pasaian indarrean dauden Arau Subsidiarioekin bat etorriz.
Dokumentu honen barruan sartzen da, baita ere, honi buruz egindako Ingurumen-Eraginaren baterako azterketa (IEBA).
II. ERANSKINA
2003ko uztailaren 22ko 183/2003 Dekretuaren 23. artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako eginiko deklarazioa, «Trintxerpe Goia» 2.12 Hirigintzako Esku Hartze Areari, «Azkuene Goia» 2.09.02 Hirigintzako Esku Hartze Areari, «Ana Mary Etxea» 2.08.03 Hirigintza Areari, «Izarra» 2.04.03 Hirigintza Areari eta «Salinas» 2.03.01 Hirigintza Areari dagokien Pasaiako Hiri Antolaketako Arauen Aldaketari dagokiona.
Pasaiako Hiri Antolaketako Arauen aldaketa honen funtsezko xedea da, alde batetik, behin betiko izaeraz konpontzea egun hiri lurzoruaren eta Ulia mendiaren hegalen artean dagoen trantsizio alderdiaren antolaketa, eta, bestetik, antolaketa baldintzak elkarren artetik hurbil dauden lau eremu txikitan birzehaztea.
2003ko uztailaren 2ko 183/03 Dekretuak eskatu bezala, aldaketa dela-eta ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluaketa bateratuaren prozedura bete eta dagokion azterketa egin da. Azterketa horretan bi alternatiba hartu dira kontuan Trintxerpe Goia eremua antolatzeko, eta hidrologiari, paisaiari, bideei, erabilera publikoari eta hirigintzako erabilerari dagokienez eremu horren egoera hobetu egiten duen alternatiba hautatu da.
Aipatu azterketak zenbait neurri babesle eta zuzentzaile ezartzen ditu obratako fasean, eta iraunkortasun irizpideak gaineratzen ditu hiri-eremuetarako (area zolagarri iragazgaitzak mugatzea; eguzki-indarra hartzeko eraginkortasuna, eraikinen portaera energetikoa hobetzeko xedez; kontsumo txikiko argiztapen-sistemak espazio publikoetan; ura eta argindarra aurrezteko sistemak;). Gainera, aipatu aldaketaren ondorioak gainbegiratzeko programa bat ere ezartzen da.
Ingurumen foru organoak egindako ingurumen eraginaren behin betiko txostenean neurri babesle, zuzentzaile eta konpentsatzaile gehigarriak ezartzen dira. Neurri horien artean daude, adibidez, bide-sarearen trazatuaren diseinuari eta hiritartzearen diseinuari buruzkoak, mugikortasun iraunkorreko irizpideei jarraiki, Larrabide Azpi eta Bidasoa Goia sektoreetan; obratako planak barne hartzea espazio publikoak hiritartzeko proiektuetan; eta hiri-ingurunearen eta espazio publikoen irisgarritasunari buruzko xedapenak betetzea Ana Mary Etxean, Izarran eta Salinasen. Gainera, Azkuene Goia Parkearen plan bereziaren ingurumen eraginari buruzko ebaluaketa egiteko jarraibideen artean, etorkizunean Ulia mendiko ingurumen balioak berreskuratzeko jarduerak sustatzeko helburuarekin, eta balio gehien duten aldean zaintzeko xedez, egonaldi-guneen edo begiratokien kokalekuari, oinezkoentzako bideen trazatuari, berriz landatzeko jarduketei eta abarri buruzko gomendioak eta neurriak jaso dira.
Dokumentua behin betiko onartu ahal izateko, kontuan hartu dira ingurumenari buruz jasotako xedapenak, bai ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluaketa bateratuaren azterlanean jasotakoak, bai ingurumenaren gaineko eraginaren behin betiko txostenean jasotakoak.