Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala

11. zenbakia Data 2006-01-17 1374 orria

7 UDAL ADMINISTRAZIOA

BERGARAKO UDALA
Udaltzaingoko agente plaza bat betetzeko hautaketa prozesua arautzeko oinarriak. Lan poltsa sortzea.

BERGARAKO UDALA

Iragarkia

2005eko abenduaren 21ean emandako dekretu bitartez Bergarako Udaleko Alkate jaunak erabaki zuen udaltzain plaza bat betetzeko prozesua arautuko duten oinarriak onartzea. Honen bitartez argitara ematen dira.

Bergara, 2006ko urtarrilaren 5a.—Alkatea.

(111) (246)

Udalaren funtzionarioen plantilan bete gabe dagoen udaltzain plaza bat hornitzeko eta lan poltsa bat osatzeko hautaketa prozesua arautuko duten oinarriak.

1.Arau orokorrak.

Udalaren funtzionarioen plantilan bete gabe dagoen udaltzain plaza bat oposizio irekiaren bidez hornitzeko eta hautapen prozesua gainditu baina plaza lortzen ez duten izangaiekin lan-poltsa bat osatzeko hautaketa probak deitzen dira. Bete beharreko plazak lau arte gehitu ahal izango dira hautaketa prozesua bukatu baino lehen Udalak erabakiko balu.

Administrazio Bereziaren eskalan, Zerbitzu Berezien azpieskalan, D sailkapen-mailan daude sartuta lanpostu horiek.

ARCEPAFEko 10. mailari dagokiona izango da jaso beharreko ordainsaria.

2. hizkuntz eskakizuna dagokio (derrigorrezkoa).

Eratuko den lan poltsa hau hiru udaltzain plaza hornitzeko egin zen deialdian eratutako eta 2005ean emandako erabakiaren bitartez onartukoaren osagarria izango da. Bi urterako izango da, baina bere iraupena urtez urte luzatu ahal izango da Tokiko Gobernu Batzarraren akordioz. Lan poltsa honen funtzionamendua hamargarren oinarrian azaltzen da.

Abuztuaren 2ko 30/1984 legea, Euskal Funtzio Publikoaren uztailaren 6ko 6/1989 Legea, urriaren 17ko 224/1989 Dekretua, Euskal Herriko Poliziaren uztailaren 17ko 4/1992 Legea, martxoaren 10eko 364/1995 Errege Dekretua, Euskal Herriko Poliziaren hautespen eta prestakuntza araudia onartzen duen uztailaren 19ko 315/1994 Dekretua, otsailaren 17ko 36/2004 Dekretua eta deialdi honetan xedatutakoa aplikatu ahal izango zaizkie hautaketa proba hauei.

2.Egitekoak.

Udaltzain-agente lanpostuaren berariazko egitekoez gain, udal plantilaren lanpostuen zereginen deskripzioan aldian-aldian agertzen direnak eta, lanpostuari dagokionez, udal bulegoetako edozeinetan emateko esleitzen zaizkionak.

3.Hautagaiek bete behar dituztenak.

Hautaketa probetarako onartuak izateko baldintza hauek bete beharko dituzte hautagaiek:

a)18 urte beterik izatea eta 32 urte bete gabe izatea. Hala ere, adin mugarik altuena Udal Administrazioan egindako zerbitzuekin –Udal Polizia Kidegoetan– konpentsatu ahal izango da.

b)Eskola Graduatua, lehen mailako Lanbide Heziketa edo baliokide den tituluaren jabe izatea.

c)2. hizkuntz eskakizunari dagokion euskara maila, derrigorrezkoa.

d)Gutxieneko garaiera: Gizonezkoek 1,65 eta emakumezkoek 1,60.

e)Deialdi honetako II. eranskinean aipatzen diren Medikuntzako Bazterketen koadroan sarturik ez egotea.

f)Engainuzko delituagatik kondenatu ez izatea, Herri Administrazioaren zerbitzutik bereizturik ez egon izana, eta egiteko publikoak burutzeko ezgaiturik ez izatea. Hala ere, birgaitzearen onura aplikagarri izango da arau penal eta administratiboekin bat etorriz, baldin eta hautagaiak dagokion agiri ofizialaren bidez egiaztatzen badu.

g)A, BTP eta B+E motako gida-baimenaren jabe izatea.

h)Nazionalitate espainiarra izatea.

i)Hutsegite larria edo oso larria egin izanagatik Euskal Herriko Polizi Kidegoren batean sartzeko hautespen-prozesutik baztertutakoa ez izatea, non eta baztertzea aitortu zenetik zigorraren iraungipen-epea adinako aldia ez den igaro.

Eske-orriak aurkezteko epea amaitzen den egunean bertan izan beharko dira lehen aipatu diren baldintza guztiak. Dena den g) puntuan jasotako karnetak dituela egiaztatu beharko du bederatzigarren oinarrian jasotako epean eta deialdian parte hartzeko nahikoa izango da ziurtatzea B motako karneta duela.

4.Eskabideak.

Oposizioan parte hartzeko eskabide-orriak Alkate jaunari bidaliko zaizkio eta udaletxeko erregistroan edo Herri Administrazioen Araubidearen eta Guztientzako Administrazio Jardunbidearen Legearen 38.4 c) artikuluak adierazten dituen erregistroetako edozeinetan aurkeztu ahal izango dira eske-orriak, 20 egun naturaleko epean, deialdiaren iragarkia Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den hurrengo egunetik kontatzen hasita.

Posta-etxean aurkeztutako eske-orriak, Herri Administrazioen Araubidearen eta Guztientzako Administrazio Jardunbidearen Legearen 38.4 c) artikuluan aurreikusitakoaren arabera, kartazal irekian aurkeztuko dira Posta-etxeko funtzionarioak, zertifikatu aurretik, eguna eta zigilua jartzeko; betiere, eske-orriak aurkezteko epearen barruan. Kasu horretan bakarrik ulertuko da eske-orri horiek sarrera izan dutela Bergarako Udaletxeko erregistro orokorrean Posta-etxean entregatu ziren egunean bertan, baina horretarako, zigilatuta egon beharko du eske-orriak.

Eskabide-orriarekin batera aurkeztu beharko dira Nortasun Agiriaren fotokopia, curriculum vitaea, eskatutako ikasketa-titulazioaren fotokopia konpultsatua eta 7. oinarrian a) atalean zehaztutako dokumentazioa, eta gidatzeko B motako karnetaren fotokopia.

Aurkezten diren fotokopia guztiak konpultsatuak izango dira.

5.Hautagaiak onartzea.

Eske-orriak aurkezteko epea amaitutakoan, onartutako eta baztertutako hautagaien behin-behineko zerrenda onartuko du Udalbatzako Lehendakariak. Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, 10 eguneko epean, erreklamazioak egin ahal izateko. Zerrenda honekin batera lehen azterketaren eguna eta ordua eta Epaimahaikideen izendapena argitaratuko da.

Erreklamaziorik egin ezean, behin-betiko izaera hartuko du zerrenda horrek, eta erreklamaziorik egonez gero, onartu edo baztertu egingo dira, behin-behineko zerrenda onartzen duen erabakiaren bidez, eta Udaleko iragarki taulan argitaratuko da.

6.Epaimahai kalifikatzaile.

Honela eratuko da epaimahai kalifikatzailea:

Epaimahaiburua:

—Alkatea edo berak delegatzen duen zinegotzia.

Epaimahaikideak:

—Udalbatzako talde politiko bakoitzeko ordezkari bana.

—Ertzaintzaren Akademiako ordezkari bat.

—HAEEko ordezkari bat, euskara proba egiteko.

—Bergarako Udaleko Udaltzainburua.

—Enpresa Komiteko ordezkari bat.

—Beste Udal bateko Udaltzainburua.

Idazkaria:

—Udaleko idazkaria edo hark delegatutako funtzionarioa.

Titularrekin batera izendatu behar diren ordezkoek ere osatuko dute epaimahaia.

Iritzia ematea eta botoa ematea izango dute epaimahaiko kide guztiek, epaimahairen idazkariak izan ezik, honek ez baitu botatzeko ahalmenik. Bertaratutako botodunen gehiengoaz erabakiko du epaimahaiak, eta parra eginez gero, epaimahaiburu diharduenaren botoak erabakiko du.

Epaimahaia osatu eta jardunari ekin ahal izateko, epaimahaiburua eta idazkaria eta, gutxienez, epaimahaiko kide titular edo ordezkoen erdia bertaratu beharko da.

Arau hauek aplikatzean sor litezkeen zalantza guztiak erabakiko ditu epaimahaiak, eta aurreikusi ez diren kasuetan zer egin erabakiko du.

Egoki iritzitako probetan, aholkulari adituak ekarri ahal izango ditu epaimahaiak. Euren espezialitate teknikoetan baino ez dute lagunduko aholkulari horiek.

Dagozkion neurriak hartuko ditu epaimahaiburuak, epai-mahaiaren aurrean idatzizkoak izan eta irakurri behar ez diren Oposizioaren ariketak hautagaien izena jakin gabe zuzenduko direla bermatzeko.

7.Egin beharreko ariketak.

Proba hauek egingo dira oposizioaldian:

a)Ezaguera teorikoak.

Derrigorrezkoa eta baztertzailea. I eranskinean agertzen diren gaietatik ateratako test motako galdera sorta bati idatziz erantzutean datza. Gehienez ere 30 puntuz baloratuko da, eta hautaketa prozesutik kanpo geratuko dira gutxienez 15 puntu lortzen ez duten hautagaiak.

b)Gaitasun fisikoa.

Derrigorrezkoa eta baztertzailea. III. eranskinean deskribatzen diren probak egin beharko dituzte izangaiek. Gehienez ere 30 puntuz baloratuko da, eta hautaketa prozesutik kanpo geratuko dira gutxienez 10 puntu lortzen ez duten hautagaiak.

c)Euskara jakitea.

Derrigorrezkoa eta baztertzailea. Egiaztagiria aurkeztuta edo dagozkion probak eginez egiaztatu beharko dute hautagaiek 2. hizkuntz eskakizuna dutela. Gai edo ez gai kalifikatuko da. EGA edo baliokidea den titulu edo agiria, Hizkuntza Eskola Ofizialeko 4. maila gainditu izanaren agiria, Hizkuntza Eskola Ofizialeko gaitasun egiaztagiria edo Labayru institutuak emandako parekoa, Hezkuntza Sistemako 1 edo 2 HE, nahiz IVAP-HAEEak luzatutako egiaztagiria (2.a edo goragoko H.E duela egiaztatzen duena) aurkezten duten hautagaiek ez dute ariketa hau egin beharrik.

d)Ezaguera praktikoak.

Derrigorrezkoa eta baztertzailea. Lanpostuaren egitekoekin lotutako kasu praktiko batzuk idatziz garatu beharko dituzte. Gehienez ere 30 punturekin baloratuko da eta hautaketa prozesutik kanpo geratuko dira gutxienez 15 puntu lortzen ez duten hautagaiak.

e)Froga Psikoteknikoa.

Derrigorrezkoa eta baztertzailea. Gaitasun intelektual eta pertsonalitatearen gaitasunei buruzko test bat egin beharko da, Udaltzaingoaren agente kategoriako funtzioak betetzeko bariable potentzialak ebaluatu ahal izateko. Gehienez ere 30 puntuz baloratuko da eta hautaketa prozesutik kanpo geratuko dira gutxienez 15 puntu lortzen ez duten hautagaiak.

f)Elkarrizketa pertsonala.

Borondatezkoa eta ez baztertzailea. Ezaugarri pertsonalak ebaluatuko ditu epaimahaiak, hala nola, trebetasun sozialak, egoeretan zelan jardun, arrazoitzeko gaitasuna, e.a. Gehienez ere 10 puntuz baloratuko da.

Oposizioaldiko b) ariketari ekin aurretik, 3. oinarriak d) atalean jasotako baldintza betetzen dutela izangaiek egiaztatuko du epaimahaiak.

Epaimahaiak, oposizioaldiko froga bat baino gehiago egun berean egitea eta jarritako ordena aldatzea erabaki ahal izango du.

8.Epaimahaiaren proposamena.

Epaimahaiak bere proposamena egiterakoan ezin izango du deklaratu deitu diren plazak baino hautagai gehiagok gainditu dituztela hautaketa-probak.

Oposizioaldian lortu diren kopuruak batu eta huraxe izango da hautagai bakoitzaren azken kalifikazioa, eta horrek zehaztuko du behin-betiko puntuazio-ordena.

Ariketa kalifikazioa amaitutakoan, proposatu diren hautagaien izenak eta lan poltsa osatuko duten beste hautagaien izenak Udaletxeko iragarki-taulan kaleratuko ditu epaimahaiak.

Dagokion akta eta izendapen-proposamenak bidaliko dizkio Epaimahaiak Alkate-Udalburuari.

Izendatzeko proposamena Udaleko iragarki taulan argitaratzen den egunetik 15 egun naturaleko epean, Oposizioan parte hartzeko 3. oinarri-arauan eskatzen diren baldintzen egiaztagiriak aurkeztu behar ditu proposatu den hautagaiak, e) puntukoa ezik. Ez du egiaztatu beharko ere A, BTP eta B+E gida baimenak dituela.

Plaza betetzeko gai dela eta II. eranskinean aipatzen diren medikuntzako bazterketen koadroan sarturik ez dagoela ziurtatzeko azterketa medikua egingo zaio.

Aukeratutako hautagaiak, ezinbesteko arrazoirik gabe, aipatutako epean behar den dokumentazioa aurkezten ez badu eta eskatutako baldintza guztiak egiaztatzen ez baditu, ezin izango da praktiketako funtzionario izendatu, eta indargabeturik geratuko dira haren jardun guztiak, eskabide-orrian gezurretan aritzeagatik izan zezakeen erantzukizunaren kalterik gabe.

9.Praktiketako funtzionario izendatzea.

Alkateak praktiketako funtzionario izendatuko du Epaimahaiak proposaturiko hautagaia.

Praktiketako funtzionario izendatutako hautagaia egoera horretan egongo da prestakuntza ikastaroa hasten denetik karrerako funtzionario izendatu arte edo hautaketa-prozesutik baztertu arte.

Prestakuntza ikastaroak eta praktika-aldiak Euskal Herriko Polizia Ikastegiak antolatu eta garatuko ditu, eta haien azken ebaluazioa ere bere esku egongo da. Hala ere, prestakuntza ikastaro eta praktika-aldi horien antolaketa eta garapena udalen prestakuntza zentroen esku ahal izango ditu, udal erakundeek hala eskatuz gero.

Prestakuntza ikastaroa eta praktika-aldia ezingo dira batera egin, eta biak batutako iraupena ere 12 hilabetekoa izango da. Epe honetan ere A, BTP eta B+E gida baimenak dituela ziurtatu beharko dute hautaketa-prozesutik kanpo geldituko direlarik lortuko ez balute.

Prestakuntza ikastaroa eta praktika-aldia, derrigorrezkoak eta baztertzaileak izango dira eta gainditzen ez badira, automatikoki kanporatuta geratuko da izangaia eta deialdi honetako udaltzain kategorian sartzeko zituen eskubide guztiak galduko ditu.

Prestakuntza ikastaroaren ebaluazioa egin eta berau gainditzeko une horretan indarrean dagoen ikasketa planak agindutakoari jarraituko zaio, eta bertan zehaztutakoari jarraituz prestakuntza ikastaroa, praktika-aldia eta ezarritako baldintzak gainditzen ez dituen izangaia ez-gai izendatu eta hautaketa prozesutik kanpo geratuko da.

a)  Prestakuntza ikastaroa.

Euskal Herriko Polizia Ikastegian edo bere zuzendari andreak erabakitzen duen prestakuntza zentroan, garatuko den prestakuntza ikastaroa Udaltzaingoaren Oinarrizko Eskalako Udaltzain kategoriara sartzeko oinarrizko ikastaroaren ikasketa planak agindutakoari jarraituz burutuko da. Hautaketa izaera izango du ezarritako Ikasketa Planaren araberakoa izango da, bertan aurreikusitako erregimen eta iraupenarekin, eta hasiera eguna udal Iragarki Taulan argitaratuko da Euskal Herriko Polizia Ikastegiko zuzendari andrearen ebazpenaren arabera ezarriko delarik.

Prestakuntza ikastaroaren amaierako kalifikazioa Euskal Herriko Polizia Ikastegiko iragarki taulan adieraziko du Prestakuntzako arloburuak. Amaierako kalifikazio horiek Euskal Herriko Polizia Ikastegiko zuzendari andreak adieraziko dizkio Alkateari.

b)  Praktika-aldia.

Praktika-aldia Prestakuntza ikastaroa amaitu duten izangaiek egingo dute, 12 hilabeteko epealdia erabat osatzeko falta zaien iraupenarekin erabat prestatu eta, bereziki, Udaltzaingoaren zerbitzuen egitura eta funtzionamendua ezagutzeko egokien diren zentro edo egoitzetan, jarduera arloaren arabera.

Ebaluazioa, Udaltzaingoaren agente oinarrizko eskalako agente kategoriaren berezko funtzioak betetzeko erakutsitako egokitasunari buruzkoa izango da eta zereginak betetzeari lotutako lanbide eraginkortasuna eta zehazki, ondokoa hartuko da kontutan; zerbitzuarekiko jarrera, nagusiekiko harremana eta disziplina, lankidetza eta laguntza, errendimendua eta erantzukizuna, egoeraren zentzua eta oreka emozionala eta egokitzeko ahalmena, behatzeko errazak diren eta zehatz deskribatutako jarrerak baloratuz.

Euskal Herriko Polizia Ikastegiko Zuzendari A.ak zehaztuko ditu praktika-aldia baloratzeko tresnak eta prozedura, praktika-aldia hasi baino lehen horretarako egin eta Bergarako udaletxeko iragarki taulan argitaratuko den ebazpenaren bidez.

Praktika-aldiko azken balorazioa gai/ez-gai izango da eta udal Iragarki Taulan argitaratuko da.

Hautespen prozesutik baztertu eta udaltzain kategorian sartzeko hartutako eskubide guztiak galtzeko arrazoia izango dira prestakuntza ikastaroa edo praktika-aldia ez gainditzea edo ez-gai izendatu izana eta larritzat edo oso larritzat jotzen den arau-haustea egiteagatik zigorra jasotzea.

Prestakuntza ikastarora edo praktika-aldian ez joateak, hautaketa prozesutik kanporatzea ekarriko du automatikoki, ezinbesteko arrazoia izan ezik.

Praktika-aldia eta prestakuntza ikastaroa gainditu ondoren, karrerako funtzionari izendatuko da izangaia, Udaltzaingoaren udaltzain lanpostua jabetzan hartuz.

10.Lan poltsa.

Plaza ez eskuratu baina oposizioa gainditzen duten hautagaiekin Udaltzainen lan poltsa osatuko da.

Lan poltsa, prozesuan atera duten puntuazio totala kontuan izanda osatuko da, lehentasuna puntuazioak emango duelarik. Lan poltsaren balioa bi urteetarako izango da, eta Udal Gobernu Batzordeak horrela erabakiko balu, bere iraupena urtez urte luzatzen joan daiteke.

Eratuko den lan poltsa hau hiru udaltzain plaza hornitzeko egin zen deialdian eratuta eta 2005ean emandako erabakiaren bitartez onartutakoaren osagarria izango da.

Lan poltsa hau etorkizunean sortzen diren aldibaterako Udaltzain premiak betetzeko erabiliko da.

Izendapena bakoitzerako deitzeko sistema hauxe izango da: Izangaiari emandako telefonora deituko zaio goizean goiz eta hurrengo eguneko 13:00ak baino lehen erantzun ez badu zerrendako hurrengoari deituko zaio.

Izangai bati deitu eta ezetz erantzun edo erantzunik ematen ez badu, zerrendatik kanpo lagako da eta zerrenda horrek indarrean jarraitzen duen bitartean ez zaio gehiago deituko, ezintasuna justifikatzen duen ziurtagiriren bat aurkezten ez bada.

Gaixorik dagoela ziurtatzen duen mediku agiria edo kontratuarekin lanean diharduela ziurtatzen duen agiria aurkeztuz gero, zerrendan dagoen postuan lagako da, baina sendatu edo kontratua amaitu zaiola abisatu arte ez zaio deituko, egoera horretan jarraitzen duela ulertuko baitu Udalak.

Izendapena sinatu aurretik Udalak azterketa medikua egin ahal izango die ikusteko gaixo eta lesiorik ez dutela eta lanpostua betetzeko gai direla.

11.Gorabeherak.

Oinarri-arau hauetan aurreikusten ez den guztian, Oposizioa behar bezala egiteko, izan litezkeen zalantzak argitzeko eta behar diren akordioak hartzeko ahalmena izango du epaimahaiak.

Deialdia, haren oinarri-arauak eta horietatik eta epaimahaiaren jardunetik sortzen diren administrazio-egintzak, Herri Administrazioen Araubidearen eta Guztientzako Administrazio Jardunbidearen azaroaren 26ko 30/92 Legean aurreikusitako epeetan eta moduan inpugnatu ahal izango dira.

12.Dokumentazioa itzultzea.

Instantziarekin batera aurkeztu den dokumentazioa jasotzeko eskubidea izango dute aurkeztu diren izangaiek, lan poltsa osatuko dutenek izan ezik.

Hautaketa prozesua bukatu eta 3 hilabeteko epean jasotzen ez den dokumentazioa txikitu eta bota egingo du Udalak.

13.Prozesuaren argitalpena.

Prozesu honetan argitaratu beharrekoak (onartuen eta baztertuen zerrenda, oposizioaldiko emaitzak, lehiaketaldiaren emaitzak) Bergarako Udaleko Web orrian ere argitaratuko dira www.bergara.net.

Argitarapen honek osagarri izaera du eta eragin guztietarako balio izango duenak Udaleko iragarki taulan argitaratutakoak izango dira.

Datu pertsonalen babeserako araudiari jarraituz, edozein izangai edo partehartzailek izango du bere datuak eskuratu, zuzendu edo ezabatzeko eskubidea, horretarako eskaera aurkeztu beharko du helbide honetara bidalitako idatziaren bitartez: Bergarako Udala, San Martin de Agirre plaza 1, 20570 Bergara.

I. ERANSKINA

GAI-MULTZOA

1. gaia Espainiako konstituzioa: Egitura eta printzipio orokorrak. Espainiarren eskubideak eta betebeharrak. Hura errespetatzearen garantia nagusiak.

2. gaia Autonomi estatutua (Euskal Autonomi Elkartea): Haren oinarri historikoa eta juridikoa. Atariko titulua. Elkartearenak bakarrik diren eskumenak.

3. gaia Zuzenbide Penala eta Prozesala: Delituak eta Faltak, Erantzukizun Kriminala eta haien gora-behera aldatzaileak. Funtzionarioen delituak, kargua betetzen.

4. gaia Delitu-motak: Pertsonen kontrako delituak. Sexu-askatasunaren kontrako delituak. Ohorearen kontrako delituak. Askatasunaren eta Segurtasunaren kontrako delituak. Jabetzaren kontrako delituak.

5. gaia Judiziamendu Kriminalari buruzko legea: Salaketa. kereila. Polizia Judiziala. Delitua egiaztatzea eta delitugilea arakatzea. Zitazioa, preso hartzea, behin-behinekoz gartzelan sartzea. Habeas Corpus. Itxitako lekuan sartzea.

6. gaia Legeria (Toki Administrazioa eta Funtzionarioak): Administrazioaren eta funtzionarioen jarduera eta erantzukizuna. Bateraezintasunak.

7. gaia Euskal Herriko Polizia legea: Xedapen Orokorrak (Udaltzainen egitekoak). Kode deontologikoa. Funtzionario sartu, eskuratu eta funtzionario izaera galtzea. Eskubideak eta betebeharrak. Administrazio-egoerak. Diziplina araubidea. Udaltzainei buruz (xedapen orokorrak eta egitura).

8. gaia Toki-Administrazioa: Udalerria (izena, herria eta erroldatzea). Ordenantzak eta Araudiak (motak, lantzea eta onartzea) eta Ordenantza fiskalak. Administrazio-egintza. Administrazio-jardunbidea.

9. gaia Bide-segurtasunari buruzko legea (339/90 ED): Zirkulazioan jarduteko arauak. Seinalizazioari buruzkoak. Administrazio-baimenak. Arau-hauste eta santzioei, zuhurtasunezko neurriei eta erantzukizunari buruzkoak. Santzionatzeko jardunbidea eta errekurtsoak.

10. gaia Atzerritarrei buruzko legea: Xedapen orokorrak. Eskubideak eta betebeharrak. Sartzeko araubidea. Egoera. Lana eta ezartzea.Irtetea. Araubide berezia. Arau-hausteak eta santzioak. Garantiak eta Araubide Juridikoa.

11. gaia Bergara. Geografia. Demografia. Ekonomia, udalerria ezagutzea. Monumentu artistikoak. Zerbitzu Publikoak.

II. ERANSKINA

LEHENENGO ZATIA: «ANTROPOMETRIA»

1.  Gorputz-masari dagokionez 28tik gorako indizea dutenak eta gantz-ehunari dagokionez %23 baino gehiago (gizonezkoak) eta %31 baino gehiago (emakumezkoak) dutenak baztertu egingo dira.

2.  Medikuntzako Bazterketen Taula, inpedantzia bioelektrikoaren bitartez neurtua. GMI indizea honako formula honen arabera lortuko da:

G.M.I. = Pisua (Kg.tan)/Garaiera 2 (m.tan).

Pisua barne-jantzitan neurtuko da.

BIGARREN ZATIA: «MEDIKU-AZTERKETA»

A.  Bazterketa Orokorra.

1.  Mediku-epaimahaiaren iritziz, polizi egitekoa betetzeko mugak jartzen dituzten gaixotasun, sindrome eta gorputz-akatsak izatea.

Era berean, alterazio horiek baztertzeko arrazoitzat jo ahal izango dira hautespen-prozesuaren edozein momentutan agertzen direla ere.

2.  Inguruabarreko bazterketatzat (exclusión circunstancial) joko dira, azterketa egiterakoan bazterketa-taulan sartuta egon arren, bidezko tratamendu mediku-kirurgiakoaren bidez konpon daitezkeen gaixotasun eta lesio aktiboak. Kasu horietan, mediku-epaimahaiak beste epe bat ezarri ahal izango du, ikasturtea hasi aurretik, hautagaiaren osasun-egoera egiaztatzeko. Hori egin ondoren, inguruabarreko baztertze-arrazoiak desagertu diren ziurtatuko du.

B.  Ikusmena.

3.  Zuzenketarik gabeko begi-zolitasuna: Ez da ikusmen arruntaren 6/10 baino txikiagoa izango begi bakoitzean.

4.Ikusmen-eremuaren murrizketa aipagarriak.

5.Koloreak ikusteko alterazioa.

6.Mediku-epaimahaiaren iritziz ikusmena nabarmen eragozten duten bestelako oftalmologi prozesuak.

C.Entzumena.

7.  Entzumena (entzuteko protesirik gabe).

7.1.Otoesklerosia osatzeko aurretik egindako estapedektomiak.

7.2.Patologia neurosentsoriala, bi belarrietan gutxienez entzumenaren %20 galduta, ondoko formularen arabera:

Bi belarrietan galdutako entzumenaren % = ([5 x hoberen dagoen belarriko galeraren % ] + [gaizkien dagoen belarriko galeraren %])/6

7.3.Belarri batean (edozein) %20 baino gehiagoko entzumen galera, formula honen arabera:

Belarri batean galdutako entzumenaren % = (· galerak dB-tan, 500,1000, 2000 eta 3000 /4 x 25) x 1,5

7.4.Belarri bateko entzumen galera, bataz beste 500, 1000 eta 2000 Hz-ko frekuentzian igarritakoa. Galera hori 25 dB baino gutxiagokoa izango da hoberen dagoen belarrian, eta 60 dB baino gehiagokoa gaizkien dagoen belarrian.

7.5.Belarri bateko entzumen galera, bi frekuentzia elkarren ondoan izanda igarritakoa. Galera, belarrien arteko asimetria, 45 dB-koa izango da bataz beste.

8.Bertigo-sindromea.

9.Mediku-epaimahairen iritziz polizi egitekoa betetzea eragozten duten bestelako otorrinolaringologi prozesuak.

D.Nerbio-sistema.

10.Mediku-epaimahaiaren iritziz polizi egitekoarekin bateraezina den hitz-toteltasuna.

11.Epilepsia zein gaixotasun horren aurrekariak. Fitxatu gabeko konbultsioak. Edozein etiologiako dardara.

12.Mugimendu-urritasuna.

13.Mediku-epaimahaiaren iritziz polizi egitekoa burutzea eragozten duten bestelako neurologi prozedurak.

E.Gogamen-egoera.

14.Toxikapen exogenoa adierazten duten sintomak zein zantzu kliniko biologikoak (gernuan legez kanpoko droga-metabolitoak antzematea). Toxikomaniak. Alkoholismoa.

15.Jokabide moldagabeak dakartzaten nortasun-erazioak, polizi egitekoa betetzeak dituen arriskuetan bateraezinak direnak.

F.Lokomozio-aparatua.

16.Polizi egitekoa normal betetzeko beharrezko den edozein giltzadurako muga funtzionala.

17.Polizi egitekoa betetzea mugatzen duten bizkar hezurreko akatsak.

18.Mediku-epaimahaiaren iritziz polizi egitekoa betetzea eragozten duen lokomozio-aparatuko beste edozein prozesu.

G.Bihotz eta zirkulazio-sistema.

19.Bihotzeko gutxiegitasuna. Bihotzeko gutxiegitasunera jo dezaketen bihotzeko gaixotasunak.

20.Bihotz-arritmia larriak.

21.Sendagai bidezko tratamendua eskatzen duen arteri hipertentsioa.

22.Polizi egitekoa betetzea mugatzen duten gorputz-adarretako bena eta linfa zirkulazioaren asaldura.

23.Mediku-epaimahaiaren iritziz polizi egitekoa normal burutzea mugatzen duten bihotz eta zirkulazio-aparatuko bestelako alterazioak.

H.Giltzurrun-sistema.

24.Giltzurrun-gutxiegitasuna. Giltzurrun-gutxiegitasunera jo dezaketen giltzurrunetako gaixotasunak.

25.Mediku-epaimahaiaren iritziz polizi egitekoa normal burutzea eragozten duten bestelako giltzurrun prozesuak.

I.Arnas-sistema.

26.Arnas-funtzioan ondorio iraunkorrak edo noiz-behinekoak dituzten arnas-gaixotasunak.

27.Mediku-epaimahaiaren iritziz, polizi egitekoa burutzea mugatzen duen bronkioetako asma.

28.Berezko pneumotoraxa (behin baino gehiagotan) gerora kirurgiaren bidez zuzendu ez bada behintzat.

29.Tuberkolosi aktiboa, tratamenduan egon arren.

30.Mediku-epaimahaiaren iritziz, polizi egitekoa betetzea mugatzen duen bestelako edozein arnas-patologia.

J.Liseri-aparatua.

31.Edozein eboluzio-egoeratan dauden hepatopatia.

32.Hesteetako hantura-gaisotasun kronikoak.

33.Liseri-hodiaren edozein tarteko erauzketak, polizi egitekoarekin bateragarria den egoera klinikoa arazten duten apendizektomiak izan ezik.

34.Mediku-epaimahaiaren iritziz polizi egitekoa mugatzen duen bestelako edozein liseri-prozesu.

K.Dermatologia.

35.Orbain erretraktilak edo muga funtzionala sortzen duen beste edozein lesio.

36.Mediku-epaimahaiaren iritziz polizi egitekoa mugatu edo eragozten duten bestelako dermatologi alterazioak.

L.Hematologia.

37.Odoleko eta organo hematopoietikoetako gaixotasunak, kronikoak edo eboluzio progresiboa dutenak mediku-epaimahaiaren iritziz polizi egitekoekin bateraezintasuna sortzen dutenak.

M.Bestelako patologiak.

38.Diabetes Mellitus.

39.Neoplasi prozesuak.

40.Gaixotasun inmulogikoak eta erreumatologikoak.

41.Eritasun infekto-kutsagarriak.

42.Mediku-epaimahaiaren iritziz polizi egitekoa eragozten duen bestelako edozein patologia.

III. ERANSKINA

PROBA FISIKOAK

A)Abdominalak:

Ahozgora egonik, hankak elkarturik eta erdi tolesturik, eskuak gurutzaturik garondo ostean eta lagun batek belaunak estuturik. Minutu batean ahalik eta errepikatze gehien egingo da, honen ondoren adierazten den bezala:

1.Hautagaia eseri egingo da eta gorputz-enborra biratuko du ezkerraldera, eta eskumako ukondoaz ezkerreko belauna ukitu.

2.Hasieran zegoen moduan jarri.

3.Gorputz-enborra eskumarantz bihurtuko du eta ezkerreko ukondoaz eskumako belauna ukitu.

GIZON-EMAKUMEEN BAREMOA

Kop. Nota

47 6

46 5,75

45 5,50

44 5,25

43 5

42 4,75

41 4,50

40 4,25

39 4

38 3,75

37 3,50

36 3,25

35 3

34 2,75

33 2,50

32 2,25

31 2

30 1,75

29 1,50

28 1,25

27 1

26 0

B)Besoak flexionatzea:

Jarlekuaren gainean oin-puntak jarrita direla eta besoak luzaturik, besoak flexionatzea, markadorea bularraz ukitu arte.

Besoak luzatzean ez da onartuko gorputz-enborrez ez mokorrez konpentsaturiko ezein mugimendurik; linean egongo dira mokorrak nahiz gorputz-enborra.

Ariketa hasi eta ezin izango da atsedenik hartu eta ondo egindako flexioak zenbatuko dira.

GIZONEN BAREMOA

Kop. Nota

37 6

36 5,75

35 5,50

34 5,25

33 5

32 4,75

31 4,50

30 4,25

29 4

28 3,75

27 3,50

26 3,25

25 3

24 2,75

23 2,50

22 2,25

21 2

20 1,75

19 1,50

18 1,25

17 1

16 0,90

15 0,80

14 0,70

13 0,60

12 0,50

11 0,40

10 0,30

9 0,20

-9 0

EMAKUMEEN BAREMOA

Kop. Nota

25 6

24 5,75

23 5,50

22 5,25

21 5

20 4,75

19 4,50

18 4,25

17 4

16 3,75

15 3,50

14 3,25

13 3

12 2,75

11 2,50

10 2,25

9 2

8 1,75

7 1,50

6 1,25

5 1

4 0,50

4 0

C)Flexibilitate sakona:

Taula gainean (oinetakorik gabe) oinak dagokien lekuan jarrita, gorputz osoa flexionatu besoak atzerantz eta hanka tartera botatzen direla, bi eskuez batera erregelaren kurtsorea ukitu eta bultzatu arte.

Oreka mantendu behar da eta aparatua utzi behar da, aurrealdetik eta oinez.

GIZON-EMAKUMEEN BAREMOA

Kop. Nota

42 6

41 5,75

40 5,50

39 5,25

38 5

37 4,75

36 4,50

35 4,25

34 4

33 3,75

32 3,50

31 3,25

30 3

29 2,75

28 2,50

27 2,25

26 2

25 1,75

24 1,50

23 1,25

22 1

21 0,90

20 0,80

19 0,70

18 0,60

17 0,50

16 0,40

15 0,30

14 0,20

-14 0

D)Abiadura - 50 metro:

Hasierako posizioa: Zutik emango zaio hasiera.

GIZONEN BAREMOA

Denbora Nota

7"0 6

7"1 5,50

7"2 5

7"3 4,50

7"4 4

7"5 3,50

7"6 3

7"7 2,50

7"8 2

7"9 1

+7"9 0

EMAKUMEEN BAREMOA

Denbora Nota

8"2 6

8"3 5,50

8"4 5

8"5 4,50

8"6 4

8"7 3,50

8"8 3

8"9 2,50

9"0 2

9"1 1

+9"1 0

E)1.000 metroko lasterketa:

GIZONEN BAREMOA

Denbora Nota

3’35" 6

3’36" 5,90

3’37" 5,80

3,38" 5,70

3’39" 5,60

3,40" 5,50

3’41" 5,40

3’42" 5,30

3’44" 5,20

3’45" 5,10

3’46" 5

3’47" 4,90

3’48" 4,80

3’49" 4,70

3’50" 4,60

3’51" 4,50

3’52" 4,40

3’53" 4’30

3,54" 4,20

3,55" 4,10

3,56" 4

3’57" 3,80

3’58" 3,60

3’59" 3,40

4,00" 3,20

4,01" 3

4,02’ 2,80

4,03" 2,60

4’04" 2,40

4,05" 2,20

4,06" 2

4’07" 1,80

4’08" 1,60

4’09" 1,40

4’10" 1,20

4’11" 1

4’12" 0,80

4’13" 0,60

4’14" 0,40

4’15" 0,20

EMAKUMEEN BAREMOA

Denbora Nota

4’15" 6

4,16" 5,90

4,17" 5,80

4’18" 5,70

4’19" 5,60

4’20" 5,50

4’21" 5,40

4’22" 5,30

4’23" 5,20

4’24" 5,10

4’25" 5

4’26" 4,90

4’27" 4,80

4’28" 4,70

4’29" 4,60

4’30" 4,50

4’31" 4,40

4’32" 4,30

4’33" 4,20

4’34" 4,10

4’35" 4

4’36" 3,80

4’37" 3,60

4’38" 3,40

4’39" 3,20

4’40" 3

4’41" 2,80

4’42" 2,60

4’43" 2,40

4’44" 2,20

4’45" 2

4,46" 1,80

4,47" 1,60

4,48" 1,40

4,49" 1,20

4,50" 1

4,51" 0,80

4,52" 0,60

4,53" 0,40

4,54" 0,20