Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala

4. zenbakia Data 2006-01-05 458 orria

7 UDAL ADMINISTRAZIOA

BERGARAKO UDALA
Obra eta Zerbitzuen Burua eta obra eta zerbitzuen lorategien Arduradun plazetarako oinarriak onestea.

BERGARAKO UDALA

Iragarkia

2005eko abenduaren 13an emandako dekretu bitartez Bergarako Udaleko Alkate J.ak ondorengo lanpostuen deialdiak arautuko dituzten oinarriak onartzea erabaki zuen:

—Udaleko obra eta zerbitzuburua.

—Udaleko obra eta zerbitzuetako lorategietako arduraduna.

Honen bitartez argitara ematen dira.

Bergara, 2005eko abenduaren 23a.—Alkatea.

(5133) (12487)

Bergarako Udaleko plantilako Obra eta Zerbitzuburu Plaza bat lehiaketa oposizio bidez hornitzeko deialdia

Lehena.  Deialdiaren helburua.

Deialdi honen helburua, Obra eta Zerbitzuburu plaza bat txanda irekian oposizio-lehiaketaren bidez hornitzea da, Bergarako Udaleko funtzionarioen plantilako Administrazio Bereziko Azpieskala Teknikoko B sailkapen taldeari atxikia.

Hautatutako izangaia, Obra eta Zerbitzuburu lanpostura atxikia izango da.

Deialdi honen bidez betetzekoa den lanpostuak euskarazko 4. hizkuntz eskakizuna du atxikia, derrigortasun-datarekin.

Deialdi honen bidez betetzekoa den lanpostuak Udal honetako Balorazio Taularen 20 mailari dagokion urteko lansari gordina jasoko du.

Lanpostuaren oinarrizko funtzioak ondorengoak dira:

—Obra eta Zerbitzuetako brigadetako lanak eta plantilak antolatu eta kontrola eraman.

—Brigadetako obra eta lanen proiektu eta aurrekontuak egin eta gestionatu.

—Udal-departamentu eta eraikinen garbitasuna eta mantentze-lanak zuzendu eta ikuskatu.

—Ur-zikinen sarea, lorategiak, parkeak, mendiak eta abarren mantentze-lanak.

—Kale-garbiketa, kale-seinalizazioa eta argiteria publikoaren mantentze-lanak, antolaketa eta hobetze-proiektuak egin eta zuzendaritza-lana aurrera eraman.

—Fakturak ikuskatu, publikoari harrera egin.

—Kontratazioa: Mantentze-lanetako ekipoak, kontrola eta maniobra. Materialak erosteko kudeaketa-lanak. Biltegiaren kontrola.

—Kontrola: Bere menpeko zerbitzuen azken ikuskaritza-lanak egitea.

—Kanposantuaren gestio teknikoa eta bertako langileen buru-lanak.

—Eskola publikoen mantentze-lanen ardura eta ikuskapena.

—Urbanizazio berrien kontrola eraman eta zaharren berritze-proiektuak egin eta guztien ikuskapen zuzenaren azken ardura.

—Bere kategoriari dagozkion agindutako beste lanak.

Bigarrena.  Izangaien baldintzak.

Lehiaketa-oposizioan onartua izan eta parte hartu ahal izateko, bete beharreko baldintzak ondoko hauek dira:

a)  Europar Batasuneko kide diren estatuetako bateko herritartasuna izatea, edo, Europar Batasunak egindako eta Espainiako Estatuak berretsitako Nazioarteko Itunei jarraiki, langileen zirkulazio askea aplikatzen zaion estaturen bateko herritarra izatea.

Parte hartu ahal izango dute, era berean, Europar Batasuneko kide diren estatuetako herritarren ezkontideek, betiere zuzenbideko banaketarik gabekoak badira; halaber bere ondorengoak eta bere ezkontidearenak, baldin eta zuzenbideko banaketarik gabekoak badira, eta ondorengo horiek hogeita bat (21) urte baino gutxiagokoak badira, edo adin horretatik gorakoak, baina bere pentzuan bizi direnak.

Era berean, parte hartu ahal izango dute Espainiako estatuan bizi eta aurreko paragrafoetan sartu gabe dauden atzerritarrek. Horiek aukeratuak izango balira, kontratuaren objektu den jarduera burutzeko administrazioaren baimena dutela frogatu beharko dute, aipatutako kontratua egin baino lehen.

b)  18 urte izatea.

c)  Aparejadore edo Arkitektu Teknikoa, edo Obra Publikoetako Ingeniari Teknikoa titulua izatea edo titulua lortzeko eskubideak ordainduak izatea.

d)  Diziplinazko espedientearen bidez inongo Administrazio Publikoren Zerbitzutik baztertua ez izatea, eta funtzio publikoak betetzeko ezgaiturik ez egotea.

e)  Lanpostuen eginkizunak normaltasunez betetzea galaraziko dion gaixotasunik nahiz muga fisiko edo psikikorik ez izatea.

Dagokion unean egiaztatu behar da hori, epaimahaiak onartutzat jotzen duen hautagaiari egingo zaion proba eta azterketen bitartez. Azterketa horiek beti izendapena egin aurretik egingo dira, hau da, praktikaldiko funtzionario izendatu aurretik. Azterketak Bergarako Udalak erabakitako zerbitzuetan egingo dira.

f)  Bateraezintasunik edo ezgaitasun legalik ez izatea, Herri Administrazioaren Zerbitzuan dagoen pertsonalaren bateraezintasuna arautzen duen abenduaren 26ko 53/1984 Legean xedatutakoaren arabera. Dena den, kargu publiko edo jarduera pribatu bateraezina burutzen ari direnek aukeratzeko eskubidea erabili ahal izango dute, aipatutako legearekin bat etorriz.

g)  4. hizkuntz eskakizunari dagokion euskara maila, derrigorrezkoa. Hala ere 1990eko uztailaren 24ko Udal Osoko Bilkuraren erabakiari jarraituz, 3. hizkuntz eskakizuna dutenak ere onartuak izango dira, eta plaza ateratzen duenak urte eta erdiko epea izango du 4. hizkuntz eskakizuna egiaztatzeko. Horrela egingo ez balu, izendapena indargabetu eta eskubide guztiak galduko lituzke.

Oinarri honetan zerrendatutako baldintzak, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean bete eta karrerako funtzionario plaza jabetzan hartu arte bere horretan jarraitu beharko dute. e) eta f) azpiataletan ezartzen diren baldintzak bere unean kreditatu beharko dira.

Hirugarrena.  Eskabideen aurkezpena.

Lehiaketa-oposizioan onartua izateko eskatuz egindako eskabideak Bergarako Alkate-udalburuari zuzenduko zaizkio, deialdi honen laburpena Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera 20 egun naturaleko epean. Onartuak izateko ondoko baldintza hauek bete behar dira:

a)  Izangaiek, eskabideak aurkezteko epearen amaiera datan, 2. Oinarrian jasotako baldintza guztiak eta bakoitza betetzen dituztela agerrarazi beharko dute. g) azpiatalean ezartzen diren baldintzak bere unean akreditatu beharko dira, halere.

b)  Era berean, lehiaketaldian baloratuko diren merituei buruzko datuak agertu eta jatorrizko agiri edo kopia konpultsatuen bidez ziurtatu egin beharko dituzte. Eskabidean agertu arren, eskabidearekin egiaztatzen ez diren meritu-datuak ez dira baloratuko.

c)  Merituak zerbitzuak egin direneko Administrazioek edo enpresek emandako ziurtagirien bidez akreditatu beharko dira, betetako funtzioak eta lan-harremanaren iraupena ondo zehaztuz. Arlo pribatuan izandako lan-esperientzia egiaztatzeko, Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalak emandako ziurtagiriak ere aurkeztu beharko dira. Halaber, 7. oinarrian zehaztutakoari jarraituz ziurtatu beharko da.

d)  Merezimendu bezala alegatzen diren ikastaro eta jardunaldiak, titulu ofizial eta homologatuen bidez egiaztatu beharko dira, ikastaroa zein ikastetxek eman dituen eta zenbateko iraupena izan duten azalduz.

e)  Hizkuntz eskakizunaren ziurtagiria, 7. oinarrian ezarritakoaren arabera, euskarazko azterketa ez egiteko.

f)  Eskabidean adierazi behar da Euskal Autonomi Erkidegoko zein hizkuntza ofizialetan egin nahi den azterketa.

g)  Eragozpen fisikoak dituzten izangaiek, eskabidean zehaztu beharko dute azterketak egin ahal izateko denbora eta baliabide aldetik nolako egokitzapenak egin beharko diren eta premia hori ziurtatu. Ondoren, Epaimahaiak aztertu egingo ditu baldintza horiek.

h)  Ondorengo dokumentazioa ere aurkeztu beharko da:

a.  2. oinarriko c) azpiatalean eskatzen den titulu akademikoaren fotokopia konpultsatua.

b.  Funtzio publikoak betetzeko ezgaiturik ez egotea, eta diziplinazko espedientearen bidez Estatuko, Autonomi Erkidegoko edo Udal Administrazioetako zerbitzutik baztertua ez izanaren agiria edo zinpeko aitorpena. Halaber, bateraezintasunik edo ezgaitasun legalik ez duela egiaztatzen duen agiriren bat edo zinpeko aitorpena.

Behar bezala betetako eskabideak, NANaren egiaztatutako fotokopiarekin, Udal honetako Erregistro Nagusian edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 38.4 artikuluak ezartzen duen moduan aurkeztu behar dira deialdi honen laburpena Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera 20 egun naturaleko epean; eta eskabideak aurkezteko epe barruan, kasuan kasuko, funtzionarioak datatu eta zigilatu beharko ditu. Lehiaketa-oposizioan onartua izateko eskatuz egindako eskabideak Bergarako Alkate-udalburuari zuzenduko zaizkio.

Laugarrena.  Izangaien onarpena.

Eskabideak aurkezteko epea amaitu ondoren, Alkate-udalburuak onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsiko du. Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta Udaleko Iragarki-taulan argitaratuko da zerrenda hori, Epai-mahaiaren kideen izendapenarekin batera eta 10 laneguneko epea izango dute izangaiek erreklamazioak egin ahal izateko.

Erreklamaziorik izango ez balitz, izangaien zerrenda behin betikotzat hartuko da. Erreklamaziorik balego, horiek onartu edo ezetsi egingo lirateke, behin betiko zerrenda onesten duen beste ebazpen baten bidez. Ebazpen hori Udaleko iragarki taulan argitaratuko da.

Bosgarrena.  Epaimahai kalifikatzailea.

Epaimahai kalifikatzailea honela osatuko da:

Mahaiburua:

—Udal honetako Alkate-udalburua, edo berak izendatzen duen zinegotzia.

Mahaikideak:

—Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko ordezkari bat.

—Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko ordezkari bat euskara frogarako.

—Udaleko langile batzordearen ordezkari bat.

—Udaleko talde politiko guztien ordezkari bana.

—Beste udal bateko aparejadorea.

—Pareko lanpostua betetzen duen beste udal bateko langilea.

Idazkaria:

—Udal Idazkaria edo honek izendatzen duen funtzionarioa.

Epaimahairako titularrekin batera ordezko epaimahaikideak ere izendatuko dira. Epaimahaikideek izendapenari uko egin beharko diote edo ezetsi ahal izango dira, baldin eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeko 28 eta 29 ataletan xedatutako gorabeherak gertatzen badira.

Epaimahaiak, osatze-batzarraldian, hautaketa-probak ondo joateko behar diren erabaki guztiak hartuko ditu. Legez jardun ahal izateko, epaimahaikideen gehiengoa beharko da, titularrak edo ordezkoak.

Arau hauen aplikazioan ager daitezkeen zalantza guztiak erabakiko ditu Epaimahaiak, baita aldez aurretik aurreikusi gabeko kasuetan egin behar dena ere.

Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeari egokitu beharko zaio momenturo Epaimahaiaren jarduera.

Egoki iritzitako probetarako Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza eskatu ahal izango du, baina hauen egitekoa beren espezialitate teknikora mugatua egongo da.

Ezintasunen bat duten pertsonek probak egiteko eskatutako egokitzapenak ontzat ematea ala ez erabaki beharko du Epaimahaiak. Izangaiek eskatutako egokitzapenak aztertu eta baloratu ondoren erabakiko du Epaimahaiak, arrazoizko irizpideak erabiliz. Eskatutakoaren bidezkotasunari buruzko zalantzak sortuko balira, Epaimahaiak interesatuari entzun ahal izango dio, eta era berean, aholkuak eskatu edo, hala dagokionean, eskudun organo teknikoen laguntza ere eskatu ahal izango du.

Seigarrena.  Oposizioaldia.

Deialdi honetako azterketa guztiak Euskal Autonomi Erkidegoko bi hizkuntza ofizialetako batean egin ahal izango dira, izangai bakoitzak eskabidean azaldutakoaren arabera.

Ariketa bakoitzerako deialdi bakarra egingo da. Epaimahaiak azterketak egiteko finkatutako toki, egun eta orduan agertzen ez diren izangaiak hautaketa-prozeduratik baztertuta geldituko dira behin betiko, ez agertzeko arrazoia egiaztatuko balute ere.

Idatzizko ariketak egiterakoan, ahal bada, izangaien anonimatua bermatuko da.

Epaimahaiak erabaki ahal izango du ariketa bat baino gehiago egun berdinean egitea.

Oposizioaldiak ondoko ariketa hauek izango ditu:

1.  Derrigorrezkoa eta baztertzailea. I. Eranskinean ezarritako gai espezifikoei buruzko test eratako galderei erantzutean datza. Gehienez 15 punturekin baloratuko da, eta gutxienez 7,5 puntu lortu behar dira hurrengo frogara pasatzeko.

2.  Derrigorrezkoa eta baztertzailea. Lanpostuaren funtzioak kontuan hartuz proposatutako gaiari/ei buruz aurrez idatzitako txostenaren ahozko aurkezpena egitean datza. Epaimahaiak ariketa hau ahoz azaltzea edo defendatzea eskatu ahal izango die izangaiei. Gehienez 25 punturekin baloratuko da, eta gutxienez 12,5 puntu lortu behar dira hurrengo frogara pasatzeko.

3.-  Derrigorrezkoa eta baztertzailea. Deialdi honen bidez betetzekoa den lanpostuari dagozkion funtzioei buruzko zenbait ariketa praktiko egitean datza. Epaimahaiak ariketa horiek ahoz azaltzea edo defendatzea eskatu ahal izango die izangaiei. Gehienez 15 punturekin baloratuko da, eta gutxienez 7,5 puntu lortu behar dira hurrengo frogara pasatzeko.

4.  Derrigorrezkoa eta baztertzailea. 3. eta 4. hizkuntza eskakizuna egiaztatzeko probak. Izangaiek zein hizkuntza eskakizuni dagokion azterketa egin nahi duten aukeratu beharko dute eskaera-orrian. Aukeratuko ez balute, 4. hizkuntza eskakizunari dagokiona aukeratu dutela ulertuko du Udalak.

Gai/Ez gai baloratuko da.

Apirilaren 15eko 86/1997 Dekretuak, Euskal Autonomia Elkarteko herri-administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko prozesua arautzen duenak, zehaztutakoari jarraituz, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak emandako egiaztagiria aurkezten dutenek ez dute ariketa hau egin beharrik izango.

5.  Derrigorrezkoa eta baztertzailea. II. eranskinean ezarritako gai komunei buruz Epaimahaiak prestatuko test eratako galdera-sorta erantzutean datza. Gehienez 5 punturekin baloratuko da, eta gutxienez 2,5 puntu lortu behar dira azterketa gainditzeko.

6.  Derrigorrezkoa eta baztertzailea. Lanpostuaren profilari egokitzen den jakiteko ariketa/k egin beharko da/dira: Test psikoteknikoak, elkarrizketa eta abarrek osatuko dute ariketa hau. Epaimahaiak erabakiko du zelakoak eta bakoitzaren puntuazioa.

Ariketa honek gehienez ere 20 puntu izango ditu, eta 10 puntu lortzen ez duten izangaiak baztertuak izango dira.

Zazpigarrena.  Lehiaketa aldia.

Baloratuko diren merezimenduak ondoko hauek izango dira:

a)  Administrazio Publiko batean edo enpresa pribatuan deitutako lanpostuari dagozkion betebeharrekin zerbitzuak eman izana, gehienez ere 15 punturekin baloratuko da, hilabeteko 0,20 puntu.

b)  Lanen zuzendaritzan izandako lan esperientzia gehienez ere 7,5 punturekin baloratuko da, hilabeteko 0,15 puntu.

c)  Betetzekoa den lanpostuarekin zerikusia duten ikastaro, jardunaldi eta titulu akademikoak, 20 ordu baino gehiagoko iraupena eta edukiaren arabera kontuan hartuko direnak, gehienez 3 punturekin baloratuko dira:

—20 eta 50 ordu bitarteko ikastaro bakoitzarengatik: 0,25 puntu.

—51 eta 100 ordu bitarteko ikastaro bakoitzarengatik: 0,5 puntu.

—101 eta 200 ordu bitarteko ikastaro bakoitzarengatik: Puntu 1.

—201 eta 300 ordu bitarteko ikastaro bakoitzarengatik: 2 puntu.

—300 eta gorako ikastaro bakoitzarengatik: 3 puntu.

Epaimahaiak, izangaien kopuruaren arabera, azkartasuna eta eraginkortasunaren mesedetan, merezimenduen balorazioa atzeratu eta oposizioaldia hasi ondoren burutu ahal izango du. Edozein kasutan, lehiaketaldia bukatuta egon beharko da oposizioaren azken azterketa zuzendu baino lehen.

Autonomo izaerarekin egindako zuzendaritza lanak ziurtatzeko ezinbestekoa izango da honako dokumentazio hau aurkeztea, instantziarekin batera:

1.Dagokion kolegio profesionalak luzatutako ziurtagiria. Bertan adierazi beharko da zein obraren zuzendaritza eraman duen eta obraren kostua.

2.Egindako lanak aurreikusten eta deskribatzen dituen kontratua eta faktura.

3.Autonomoetan altan egon izanaren agiria (egiaztatu nahi diren lanen garaiari dagokiona).

Puntuazioari dagokionean, atal bakoitzean honako irizpidea erabiliko da:

Faktura bakoitzaren kopurua izango da kontuan, eta 3.000 €-ko tarte bakoitza, hilabete bati dagokiola kontsideratuko da; hau da, hilabeteko lana egin dela kontsideratuko da fakturetan azaltzen den 3.000 €-ko zati bakoitza. Zenbat hilabete lan egin den bihurtzeko faktura osoa (BEZ kanpo) 3000rekin zatitu eta ateratzen diren frakzio osoak hilabeteak direla ulertuko da.

Zortzigarrena.  Epaimahaiaren proposamena.

Proba baztertzaileak gainditu ondoren, oposizio-aldiko eta lehiaketa-aldiko puntuak batuta aterako da eta kalifikazio horrek behin betiko puntuazio hurrenkera erabakiko du.

Hautaketa-probetan Epaimahaiak ezin izango du deitutako plazak baino izangai-kopuru handiagorik gainditutzat eman. Aurretik esandakoaren kontra doan bestelako edozein proposamen erabat deusezkoa izango da.

Epaimahaiak, merezimenduak baloratu eta ariketak kalifikatu ondoren, lehiaketa-oposizioa gainditu duen izangaiaren izena argitaratuko du. Era berean, hautaketa-prozedura gainditu duten izangai bakoitzaren behin betiko puntuazioa argitaratuko du, 9. oinarrian ezarritakoa betetzeko.

Izangaiek, behin betiko emaitzak argitaratu ondoren, 10 eguneko epea izango dute Epaimahaiaren aurrean erreklamazioak egiteko. Epe hau bukatu eta gero, Epaimahaiak puntu gehien lortu duen izangaiaren behin betiko izendapen-proposamena egingo dio Alkatetzari.

Izangaietako inork ariketa baztertzaileak gaindituko ez balu, epaimahaiak plaza hutsik laga dezake.

Bederatzigarrena.  Praktikaldia.

Proposatutako izangaia praktikaldiko funtzionario izendatuko da. Praktikaldiak 6 hilabete iraungo du.

Aipatutako praktikaldia bukatu aurretik, praktikaldian dagoen funtzionarioaren buruak txosten bat egingo du. Bertan, ondoko gaitasunak hartuko ditu kontuan: Lanerako eta aginterako erakutsitako gaitasuna eta errendimendu profesionala; ardura eta trebezia; lanean erakutsitako interesa, jarrera eta ekimena. Era berean, lan-taldean integratzeko erakutsitako gaitasuna ere kontuan hartuko da.

Gobernazio batzordeak, txostena azterturik eta, hala dagokionean, beharrezkotzat jotzen dituzten osagarrizko jarduketen ondoren, kasuan kasuko izendapen-proposamena egingo dio Alkate-udalburuari. Edozein kasutan, egindako txostena kontrakoa baldin bada, beharrezkotzat jotzen dituen alegazioak egiteko aukera emango zaio interesatuari.

Praktikaldia egin duen funtzionarioak praktikaldia gaindituko ez balu, karrerako funtzionario izendatzeko eskubide guztiak galduko lituzke.

Hamargarrena.  Prozesuaren argitalpenak.

Prozesu honetan argitaratu beharrekoak (onartuen eta baztertuen zerrenda, oposizioaldiko emaitzak, lehiaketaldiaren emaitzak) Bergarako Udaleko Web orrian ere argitaratuko dira (www.bergara.net).

Argitarapen honek osagarri izaera du eta eragin guztietarako balio izango duenak Udaleko iragarki taulan argitaratutakoak izango dira.

Datu pertsonalen babeserako araudiari jarraituz, edozein izangai edo partehartzailek izango du bere datuak eskuratu, zuzendu edo ezabatzeko eskubidea, horretarako eskaera aurkeztu beharko du helbide honetara bidalitako idatziaren bitartez: Bergarako Udala, San Martin de Agirre plaza 1, 20570 Bergara.

Hamaikagarrena.  Gorabeherak.

Epaimahai kalifikatzaileak eskumena dauka sor daitezkeen zalantzak argitzeko eta lehiaketa-oposizioaren martxa ona zaintzeko beharrezko diren erabakiak hartzeko, oinarri hauetan eta hemen aplika daitekeen arautegi osagarrian xedatu ez den kasuetarako.

Hamabigarrena.  Inpugnazioak.

Deialdi hau, honen oinarriak eta horietatik eta epaimahaiaren jardueratik erator daitezkeen egintza administratiboak inpugnatu ahal izango dituzte interesatuek, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legean ezarritako epe eta moduan.

Hamahirugarrena.  Dokumentazioa itzultzea.

Instantziarekin batera aurkeztu den dokumentazioa jasotzeko eskubidea izango dute aurkeztu diren izangaiek, kontratatuko denak izan ezik.

Hautaketa-prozesua bukatu eta 3 hilabeteko epean jasotzen ez den dokumentazioa txikitu eta bota egingo du Udalak.

I. ERASKINA

GAI ESPEZIFIKOA

 1. Proiektuen kudeaketa Administrazio Publikoan. Arkitektura instituzionala, administrazio-arkitektura, monumentu-arkitektura, kirol-arkitektura, laguntza-arkitektura, osasun-arkitektura, etab. Proiektu eta obren txostenak, tramitazioa, jarraipena eta kontrola.

 2. Telekomunikazioak. Indarrean dagoen Araudia.

 3. Eraikinen mantentze-lanak. Mantentze-lan prebentibo eta zuzentzailea. Mantentze-lanen eskuliburua. Ohiko eragiketa eta maiztasunak. Mantentze-lanetarako programa informatikoak.

 4. Errepideen zoruak: Motak, ezaugarriak eta kalkulua.

 5. Zoruen berrikuntza arina.

 6. Errepideetako seinaleztapen horizontala.

 7. Obren seinaleztapena.

 8. Herriko argiteria. Teknikak. Arautegia.

 9. Luminariak. Optika-taldeak diseinatzea. Motak eta reglajeak. Nola aukeratu luminariak. Elektrizitate-ukipenen aurkako babes-mailak. Hermetikotasuna. Osagaiak.

10. Obra zibil eta elektrikoa. Zimentazioa. Lubakiak. Kutxetak. Sareak kalkulatu eta dimentsionatzea. Lurrean jartzea.

11. Argiteria publikoaren bestelako osagaiak. Eroaleak: Argiteria publikoan erabilitako eroale-mota desberdinen ezaugarri eta nolakotasunak, abantailak eta desabantailak.

12. Pizteko sistemak. Kalkulu fotoelektrikoak. Erloju-etengailuak. Programadore astronomikoak. Maneiatzeko eta babesteko erabilitako materialak.

13. Kanpoko argiteria. Diseinatzeko irizpideak. Parametro desberdinen ohiko balioak. Argi-puntuak ezartzea: Irtenbideak.

14. Kanpoko argiteria kalkulatzeko metodoak, puntuz puntukoa, hurbilpenezko kalkuluak, ordenadore bidezko kalkulu zenbakizkoa, e.a.

15. Argiteria publikoa iraunaraztea. Iraunarazte-motak: Prebentzioa, programa bidezkoa, kasuala, e.a. Argiteria publikoa iraunarazteko zerbitzua nola antolatu. Iraunarazte-eragiketak. Giza baliabideak eta baliabide laguntzaileak. Iraunarazte-kostuak.

16. Fluxua murriztuta energia aurrezteko sistemak. Oinarrizko jakingaiak: Hasierako balioak eta murriztu ahalakoak.

Argiteria publikoagatik tarifak: Deskribapena, osagaiak. Gainkarguak. Tarifa egokia nola aukeratu (adibideak eman). Potentzi faktorea zuzentzea (adibidea).

Argiteria publikoaren energi etekinaren faktoreak. Argi-efikazia. Elektrizitate-galerak. Nola jokatu.

17. Lurzoruaren sailkapena. Lurzoru-mota bakoitzari aplikagarria zaion erregimena.

18. Obra-proiektuak: Motak, faseak, agiriak eta onarpena. Objetua eta edukia. Pleguak eta betekizun teknikoak.

19. Urbanizatzeko proiektuak: Kontzeptua eta objetua; determinazioak; agiriak. Urbanizatzeko proiektua egin eta onartzea. Obrak onartu eta kitatzea, behin-behinekoz nahiz behin betikoz. Berme-epeak.

20. Neurketak eta aurrekontuak: Programa eta edukia. Neurtzeko irizpideak. Prezioen azterketa. Prezio-motak. Obren kitapena.

21. Udal eraikinen mantentze-lanak eta birgaitzea: Aurrealdeak, teilatuak, instalazioak, estaldurak etab. Helburuak, antolaketa.

22. Hiriko mantentze-lanak: Hiri-altzariak, haurren jolasak, zoladurak. Helburuak, antolaketa.

23. Mantentze-lanen kontrola.

24. Herri barruko zirkulazioaren antolamendua. Herri barruko seinale horizontalak eta bertikalak.

25. Gipuzkoako bide eta errepideak. 17/1994 Foru Araua. Sailkapena. Jabari publikoa. Babesguneak.

26. Saneamendu-sarea. Sistemak. Sare-motak. Kolektoreak, hodiak, junturak, erregistroak eta gailu osagarriak.

27. Herriko hondakin-urak eta arazketa-teknikak.

28. Edateko ura banatzeko sarea: Hodi-motak, junturak eta gailu osagarriak.

29. Eraikinetako gas-instalazioak. Arautegia eta arauketa.

30. Berokuntzako instalazioak eraikinetan. Arautegia eta arauketa.

31. Uraren barne-instalazioak. Arautegia eta arauketa.

32. Eraikinetako elektrizitate-instalazioak: Hornidura, babesak, kanalizazioak. Arautegia eta arauketa.

33. Eraikinetako telekomunikazioak. Arautegia eta arauketa.

34. Eraikuntzako Oinarrizko Araua: Eraikinetako suteen kontrako babes-baldintzak. «NBE-CPI-96».

35. Behe Tentsioaren Elektroteknikako Erregelamendua, Jarraibide Tekniko Osagarriak eta horiekin bat datorren gainerako araudia.

36. Eraikinen irisgarritasuna eta ingurunea. Gutxieneko neurriak. Araudia.

37. Oztopo arkitektonikoak kentzea. Araudia. Bide, espaloi, oinezkoentzako pasagune, eskailera, arrapala, aparkaleku eta abarren diseinu trazatua. Bideragarritasunaren Legea.

38. Lan-arriskuen prebentzioa eraikuntzan eta eraikinen mantentze-lanetan. Legeria

39. Laneko Segurtasun eta Higieneko Ordenantza Orokorra eta Laneko Arriskuen Prebentzioari dagokiona.

40. Larrialdietako udal planak.

41. Hiriko loregintza. Parkeak. Plazak eta bideak. Txoritegiak, mahats-parrak. Jolasak. Animaliak.

II. ERANSKINA

GAI KOMUNAK

 1. Udalerria. Udalaren aginte-ahalmenak. Udal-antolamendua: Ezinbesteko organoak eta organo osagarriak. Korporazio-agintaldiaren eraketa, iraunaldi eta bukaera. Alkatea: Eskuduntzak. Udalbatzarra: Osaketa eta eskuduntzak. Gobernu-batzarra: Osaketa eta eskuduntzak. Alkate-ordeak. Zinegotzi ordezkariak. Informazio-batzordeak.

 2. Jardunbide administratiboa (I): Izaera eta xedeak. Lege-erregulazioa. Jardunbide administratiboaren printzipio nagusiak. Jardunbide administratiboan interesa duten pertsonak. Hiritarren eskubideak, bereziki, erregistro eta artxiboetarako sarrera.

 3. Jardunbide administratiboa (II): Amaierak eta epeak. Jardunbidearen hasiera, antolamendua eta instrukzioa: Froga. Interesatuen esku-hartzea. Jardunbidearen amaiera: Ebazpena. Itundutako amaiera. Beste eratako bateko amaierak: Atzera egitea, uko egitea eta iraungipena.

 4. Toki Zerbitzu publikoak: Kontzeptua eta kudeaketa-moduak. Zerbitzuen zeharkako kudeaketa. Zuzeneko kudeaketa: Kontzeptua, motak eta erregimena.

 5. Toki Erakundeen ondasunak: Kontzeptua eta sailkapena. Kontserbazioa eta babesa. Bere ondasunen gain Administrazioak dituen pribilejioak.

 6. Administrazioaren kontratuak: Administrazio-kontratuen eta Administrazio Publikoek egiten dituzten bestelako kontratuen arteko bereizketa-irizpideak. Indarrean dagoen arautegia: Barne eta kanpo dauden kontratuak. Kontratu horiek egiteko organo eskudunak. Kontratatzeko ahalmena: Debekuak, sailkapena eta enpresen erregistroa.

 7. Administrazioarekin kontratatzeko eskatzen diren bermeak. Kontratazio-jardunbidea. Kontratu administratiboen baliogabetasuna. Prezioen berraztertzea. Kontratuen iraungipena.

 8. Obra-kontratua. Erregimen juridikoa. Zerbitzu publikoen kudeaketa- eta hornidura- kontratuen erregimena. Laguntza- eta aholkularitza-kontratuak eta Administrazioaren ez-ohiko lan espezifiko eta zehatzen kontratuak.

 9. Administrazio Publikoen ondare-erantzukizuna: Indarrean dagoen erregimena. Eskatzeko jardunbideak: Ohikoa eta laburra. Agintarien eta pertsonalaren erantzukizuna.

10. Funtzionarioen eskubideak eta betebeharrak. Egoera administratiboak. Ordainketa-sistema. Diziplina-erregimena: Hutsegite, zigorrak eta jardunbidea. Administrazio Publikoen zerbitzura dagoen pertsonalaren bateraezintasunak.

 

 

Udaleko Obra eta Zerbitzuetako lorategietako arduradun lanpostua betetzeko deialdia arautuko duten oinarriak.

1.  Deialdiaren xedea.

Deialdi honen xedea da lorategietako arduradun lanpostua betetzea, deialdi librean, eta lehiaketa-oposizioaren bidez.

Lanpostua sailkapeneko C taldekoa da, eta 9. mailari dagokion soldata-maila du. Halaber 3. hizkuntza eskakizuna du derrigorrezkoa.

Lanpostua baloratu gabe dago eta balorazioak ematen duen soldata mailaren atzera eraginak kontratazio lehen egunetik izango dira.

Lanegunak eta ordutegia Udalak urtean-urtean finkatutakoak izango dira, betiere lanpostuaren izaeraren eta zerbitzuaren premien araberakoak; adibide gisara Bergarako jaietan, San Martin jaietan, San Martzial jaietan, Erramu zapatuan eta horrelako jaietan antolatzen den egitarauak eskatzen duen langile-premiari erantzuteko lan egin beharko du, guztiak egutegian aurreikusiko direlarik.

2.  Betekizunak.

Deialdi honen xede den lanpostuaren eginkizunak, besteak beste, ondoko hauek dira:

—Lorategietako eginkizunak programatu eta, aldi berean, lorategietako langileen lanak banatu, bideratu eta langileen ardura hartu.

—Landareak eta erabili beharreko tresneria aukeratu eta erosteko proposamena egin.

—Lorategi berrien eta berdeguneen diseinua eta proiektuak egin eta beste zerbitzuek edo enpresek egiten dutenei oniritzia eman.

—Landareak, zuhaitzak eta zuhaixkak inausi, zuhaitzak moztu eta hauen programazioa egin eta bideratu.

—Landareak, zuhaitzak eta zuhaixkak sartu, programatu eta bideratu.

—Lurra ongarritu, garbitu eta landu, berak eta bere ardurapeko langileen bitartez.

—Birlandaketak, ureztatzeak eta fumigazioak programatu eta aurrera eraman.

—Lorategietako ofizialei dagozkienak.

—Bere lanarekin eta lan-mailarekin zerikusia izanda, bere zerbitzuburuak agindutakoak.

3.  Izangaiek bete beharrekoak.

Onartuak izateko eta, hala badagokie, neurketan parte hartzeko, ondoko baldintza hauek bete beharko dituzte izangaiek:

a)  Europar Batasuneko kide diren estatutuetakoren baten herritartasuna izatea edo, Europar Batasunak egindako eta Espainiako Estatuak berretsitako Nazioarteko Itunei jarraiki, langileen zirkulazio askea aplikatzen zaion estaturen bateko herritarra izatea.

Parte hartu ahal izango du, era berean, Europar Batasuneko kide diren estatuetako herritarren ezkontideak, beti ere zuzenbideko banaketarik gabekoak badira; baita bere ondorengoak eta bere ezkontidearenak ere, baldin eta zuzenbideko banaketarik gabekoak badira, eta ondorengo horiek hogeita bat (21) urte baino gutxiagokoak badira, eta adin horretatik gorakoak, baina bere pentzuan bizi direnak.

Era berean, parte hartu ahal izango dute Espainiako estatuan bizi eta aurreko paragrafoetan sartu gabe daude atzerritarrek. Hauek aukeratuak izango balira, kontratuaren objektu den jarduera burutzeko administrazioaren baimena dutela probatu beharko dute, aipatutako kontratua egin baino lehen.

b)  18 urte beteta izatea.

c)  Lanbide Hezkuntza 2. maila, Batxillergoa edo parekoa den titulazio maila izatea.

d)  Lanpostuaren berezko egitekoak behar bezala betetzea eragotziko dion gaixotasunik edo akats fisiko nahiz psikikorik ez izatea.

e)  Diziplinazko prozeduraren bidez Administrazio Publikoetako erakundeen zerbitzutik bereizitakoa ez izatea, eta administrazio publikoan jarduteko gaitasunaz gabeturik ez egotea.

f)  Gida baimena izatea.

g)  3. Hizkuntza eskakizuna egiaztatzea. Hizkuntzaren baldintza agiri bidez edo oposizio fasean hartarako jarriko den ariketa gaindituz egiaztatu ahal izango da. Apirilaren 15eko Euskal Autonomia Elkarteko herri administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko prozesua arautzen duen 1997/86 Dekretuaren 41 artikuluak jasotzen ditu baliokidetzen diren tituluak.

4.  Eskabideak.

Eskabideak eredu ofizial eta normalizatuan egingo dira. Ereduak Bergarako Udaleko Erregistroko Bulegoan emango dituzte.

Lehiaketa-oposizioan parte hartzeko eskabideak Bergarako Udaleko Alkateari zuzenduko zaizkio, eta ondoko baldintza hauek bete beharko dira atzera bota ez daitezen:

a)  Hirugarren oinarrian eskatutako baldintza bakoitza eta guztiak betetzen dituztela adierazi beharko dute izangaiek, betiere eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunari dagozkiola.

b)  Eskabidearekin batera, eta beti re eskabideak aurkezteko epe barruan, ondoko agiriok erantsiko dituzte (fotokopiak direnean konpultsatuak):

—Nortasun-agiriaren fotokopia.

—Deialdian parte hartzeko eskatutako tituluaren fotokopia.

—Eskabidean adierazitako merezimenduak egiaztatuko dituzten agiriak, lehiaketaren fasean baloratuak izateko.

Laneko esperientzia egiaztatu beharko da lan egindako enpresek edo Administrazioek egindako ziurtagirien bidez, bertan kontratuaren iraupena eta lanaren eginkizunak zehaztuz. Esparru pribatuko esperientzia egiaztatzeko, gainera, gizarte segurantzaren kotizatu izanaren ziurtagiriak aurkeztu behar dira (lan bizitzako txostena). Baloratu ahal izateko, lan eginkizunei dagokien lan maila bat etorri beharko du Gizarte Segurantzaren ziurtagiriak jasotakoarekin, hau da kategoriak bat etorri beharko dira.

Eskabidean Bergarako Udalean egindako zerbitzuak eta laneko esperientzia, adierazi baditu, ez da agiri bidez egiaztatu beharrik izango, eta izangai bakoitzaren espedientean azaltzen diren datuen arabera baloratuko dira.

Prestakuntza osagarriari buruzko merezimendua egiaztatzeko aurkeztuko duen agirian, haren iraupena zehaztu beharko du. Horrela egin ezean, Epaimahaiaren esku geratuko da merezimendu hori baloratzea ala ez. 3. oinarriak c) atalak jasotzen duen baldintza ziurtatzeko aurkezten den titulua ez da meritu moduan baloratuko.

c)  Izangaiek eskabideetan adierazi beharko dute oposizio-aldiko ariketak Euskal Autonomia Erkidegoko zein hizkuntza ofizialetan egin nahi dituzten.

Eskabideak, behar bezala beteta, Bergarako Udaleko Erregistro Orokorrean aurkeztuko dituzte, deialdiaren iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik zenbatzen hasi eta hurrengo 20 egun naturaleko epearen barruan.

Eskabideak, era berean, Administrazio Publikoetako erregistroetan ere aurkez daitezke, azaroaren 26ko Administrazio Publikoen Araubide Juridikoaren eta Administrazioko Prozedura Erkidearen 30/1992 legearen 38.4 artikuluan adierazi bezala. Bergarako Udaleko Alkateari zuzenduko zaizkio, eta, eskabideak aurkezteko epearen barruan, dagokion funtzionarioak data eta zigilua jarrita eduki beharko dute. Izan ditzaketen egitatezko akatsak, edozein unetan zuzendu ahal izango dira, ofizioz edo interesatuak eskatuta.

5.  Izangaiak onartzea.

Onartuen eta kanporatuen behin-behineko zerrenda Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, eta Bergarako Udaleko iragarki-taulan jarriko da ikusgai. Udalak 10 eguneko epea emango du erreklamazioak egiteko, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoaren eta Administrazioko Prozedura Erkidearen Legeak 71. artikuluan xedatutakoaren arabera.

Behin-behineko zerrenda, besterik gabe, behin betikotzat joko da erreklamaziorik ez badago. Halakorik badago, berriz, beste ebazpen baten bidez izango dira onartuak edo baztertuak. Ebazpen horren bidez, behin betiko zerrenda onetsiko du Udalak, eta hura ere adierazitako moduan argitaratuko du.

Azken erabaki horren aurka administrazioarekiko auzi errekurtsoa jarri ahal izango da Euskal Herriko Justiziako Auzitegi Nagusian, Administrazioarekiko Auzietarako salan; eta horretarako epea bi hilabetekoa izango da, onartuen eta baztertuen zerrenda Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita. Hori, ordea, ez da eragozpen izango, inork bidezkotzat jotzen badu, beste edozein errekurtso aurkez dezan.

Aldez aurretik eta hala nahi izanez gero, birjarpen-errekurtsoa jarri ahal izango da hilabeteko epean.

6.  Epaimahaia.

Ariketak epaituko dituen Epaimahaia kide titularrez eta ordezkoez osaturik egongo da, eta horien izendapena argitara emango da Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta Udaletxeko iragarki-taulan. Epaimahaia honela osatuko da:

Lehendakaria:

—Udalbatzakoa edo bere ordezko izendatzen duen hango kidea.

Mahaikideak:

—Udaleko alderdi politikoen ordezkari bana.

—Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen (IVAPeko) ordezkari bat.

—Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen ordezkari bat, euskararen jakite-maila balioesteko

—Beste udal bateko lorazain zerbitzuko burua.

—Udaleko Nekazal teknikaria.

—Obra eta Zerbitzuetako burua.

—Langileen ordezkari bat, Bergarako Udaleko ordezkaritza sindikalak izendatua.

Idazkaria:

—Udalarena edo bera ordezkatzen duen udal langilea.

Epaimahaiak, bidezko baderitzo, aholkulari adituen laguntza eska dezake edozein probatan.

Epaimahaikideek ezingo dute esku hartu, eta Alkate-Lehendakariari horren berri emango diote, baldin eta Administrazio Publikoen Araubide Juridikoaren eta Administrazioko Prozedura Erkidearen Legeko 28. artikuluan aurreikusitako egoeretakoren bat gertatzen bada. Era berean, errefusatu ahal izango dira, Lege bereko 29. artikuluaren arabera.

Epaimahaia osatzen duten kideetatik gutxienez erdiek izan beharko dute lanpostura sartzeko eskatzen den jakintza-arlo berari dagokion titulazioa, eta guztiek maila akademiko berekoa edo goragokoa.

Epaimahaiaren jardunbideak une oroz jarraituko dio Administrazio Publikoen Araubide Juridikoaren eta Administrazioko Prozedura Erkidearen Legeak agintzen duenari.

Epaimahaikide guztiek izango dute hitz egiteko eta bozkatzeko eskubidea, Epaimahaiko Idazkariak izan ezik, hark ez baitu bozkatzeko eskubiderik izango. Epaimahaia ezingo da eratu eta aritu Lehendakaria eta Idazkaria eta epaimahaikide titular zein ordezkoen erdiak agertu ez badira.

7.  Gaitasunaren faseko ariketak.

Bergarako Udaleko iragarki-taulan eta langileen iragarki-taulan argitaratuko da lehenengo ariketa egiteko deialdia, eta han adieraziko da azterketa zein egun, ordu eta tokitan egingo den. Ondorengo deialdiak Epaimahaiak iragarriko ditu, aditzera emateko egoki deritzon moduan. Gaitasunaren fasean ondoko ariketa hauek egingo dira:

—Lehen Ariketa: Derrigorrezkoa eta baztertzailea.

Ariketa hau bi frogek osatuko dute:

1.  Proba teorikoa. Lorategietako arduradun lanpostuaren eginkizunekin zerikusia duten galdera teorikoei erantzun beharko zaie. Kimaketari buruzko ezaugarriak, mozketa lanak, lorategien berreskuratze lanak, fumigazioak, eta I eranskinean jasotako gaiei buruzkoak. Epaimahaiak erabakiko du izangaiek erantzun beharrekoa test modukoa edo garatzekoa izango den, eta nola puntuatuko den.

Proba honetan gehienez ere 10 puntu lortu ahal izango dira.

2.  Proba praktikoa: Lorategietako arduradun lanpostuaren eginkizunekin zerikusia duen(ten) proba(k) egin beharko dituzte.

Proba honetan 20 puntu lortu ahal izango dira gehienez.

Ariketa hau pasatu ahal izateko derrigorrezkoa izango da proba bakoitzaren puntuazioaren %50 ateratzea.

—Bigarren Ariketa: Derrigorrezkoa eta baztertzailea. Eskatutako euskara ezaguera egiaztatzeko, Epaimahaiak proposatutako idatzizko eta ahozko proba batzuk egitean datza.

«Gai» edo «Ez-Gai» kalifikatuko da.

Eskabidearekin batera, 3. hizkuntza eskakizuna (edo baliokidea) dutela egiaztatzen duen agiria aurkeztu duten izangaiek ez dute proba hau egin beharrik izango.

Ondoren adierazten diren egiaztagiri edo tituluek izango dute balioa:

—Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak (IVAPek) egindako egiaztagiria, 3. hizkuntza eskakizuna edo goragokoa egiaztatu izana adierazten duena.

—EGA titulua edo parekideak.

—Irakaskuntza alorreko 2. hizkuntza eskakizuna.

8.  Merezimenduen fasea.

Epaimahaiak ondoko merezimendu hauek balioztatuko ditu, baldin eta, laugarren oinarriko b) atalean xedatutakoaren arabera, eskabidean adieraziak eta agiri bidez egiaztatuak izan badira, eta, betiere, eskabideak aurkezteko epea amaitzen den eguna kontuan hartuz:

—Bete behar den lanpostuaren funtzioekin egindako lana: Gehienez ere 7 puntu arte.Epaimahaiak erabakiko du hileko eman beharreko puntuazioa zenbatekoa den egindako lanen arabera, guztira 7puntu lortu ahal izango direlarik gehienez.

Merezimendu horiek laugarren oinarriak jasotakoari jarraituz egiaztatu beharko dira.

—Erakunde ofizialek edo haiek homologatutakoek emandako ikastaroak edo mintegiak egitea, eta bestelako prestakuntza-jarduerak egitea (bekadun gisa, praktikaldian, etab.), lanpostuarekin zerikusirik badute, gehienez ere 3 puntu arte balioztatuko da. Ikastaroek gutxienez 20 orduko iraupena izan beharko dute kontuan hartzeko.

9.  Gaitasunaren fasea garatzeko era.

Epaimahaiak, hala erabakiz gero, alda dezake zazpigarren oinarrian adierazitako ariketen hurrenkera, eta egun berean proba bat edo bi egitea ere erabaki dezake.

Epaimahaiak ariketak egiteko deialdian jarritako egunean, lekuan eta orduan agertzen ez diren izangaiak, baita ezinbesteko arrazoiengatik bada ere, hauta-prozesutik kanpo geratuko dira erabat.

Gainditu beharreko ariketa bakoitza burutu ondoren, Epaimahaiaren erabakiz ariketa gainditu dituzten izangaien zerrenda iragarki-taulan emango da argitara.

10.  Epaimahaiaren proposamena.

Izangai bakoitzak bi faseetan lortu dituen puntuak batuta aterako da haren azken kalifikazioa, eta batura horrek erabakiko du izangaiak lehenesteko hurrenkera.

Puntuetan berdintasuna gertatuz gero, ondoko irizpide hauen arabera ebatziko da, jarrita dauden hurrenkeran:

a)  Proba praktikoetan puntu-kopururik handiena ateratzea.

b)  Teoria proban puntu-kopururik handiena ateratzea.

c)  Epaimahaiak erabakitzen duen irizpidea.

Ariketak balioztatu ondoren, Epaimahaiak iragarki-taulan agerian jarriko ditu neurketa gainditu duten izangaien izenak, lortu dituzten puntuen araberako hurrenkeran antolatuak: Puntu gehienekotik gutxienekora.

Era berean, hautatutako izangaiaren izena argitaratuko du.

Epaimahaiaren iritziz deialdira aurkeztutako izangaien artean ez badago lanpostua betetzeko gutxienezko baldintzak betetzen dituenik, lanpostua bete gabe aldarrika dezake.

Epaimahaiak ezingo du, inolaz ere, deialdiko lanpostua baino izangai gehiago proposatu.

Epaimahaiak Bergarako Udaleko organo eskudunari igorriko dio akta, behar den kontratazioa egin dezan.

Proposatua izan den izangaiak, izendapena argitara ematen denetik hasi eta 20 egun naturaleko epean, lehiaketan parte hartzeko oinarrietan eskatzen diren baldintzak betetzen dituela egiaztatzen duten jatorrizko agiriak aurkeztuko ditu.

Ezarritako epean, eta ezinbesteko arrazoiren batengatik izan ezean, izangaiak agiriak aurkezten ez baditu, edo eskatutako baldintzak betetzen dituela egiaztatzen ez badu, ezin izango da kontratatua izan, eta bere jardun guztiak baliorik gabe geratuko dira. Kasu horretan, lehiaketa gainditu eta azken kalifikazioaren hurrenkeran ondoren dagoenaren edo daudenen aldeko proposamena egingo du organo eskudunak.

11.  Kontratazioa.

Organo eskudunak Epaimahaiak proposaturiko izangaia kontratatuko du, aurreko oinarrian esandako agiriak aurkeztu eta gero. Kontratua egin aurretik enpresa-medikuaren ikuskapena pasatu beharko du, bere osasun egoera ona dela eta lanpostuaren eginkizunak betetzeko gai dela egiaztatzeko.

Egingo den lehen kontratuak 6 hilabeteko iraupena izango du eta probaldi izaera izango du.

Epe hori amaitu aurretik, dagokion arduradunak probaldian diharduen langileari buruzko txostena egingo du, eta erakutsi dituen gaitasun hauek hartuko ditu kontuan txosten horretan: Lanaren planifikaziorako eta lanerako ahalmena eta errendimendu profesionala, erantzukizunaren eta eraginkortasunaren zentzua, lanerako prestasuna eta ekimena, eta lanarekiko interesa.

Izangaiak probaldia gainditzen badu, kontratu finkoa egingo zaio. Bestela, eskubide guztiak galdu egingo ditu, organo eskudunaren erabaki bidez.

12.  Gorabeherak.

Epaimahaiak ahalmen osoa izango du sor daitezkeen zalantzak argitzeko eta, oinarri hauetan aurreikusten ez diren gorabeheretan, lehiaketa ongi bideratzeko behar diren erabakiak hartzeko.

13.  Aurka egitea

Interesatuek, deialdiaren, bere oinarrien eta deialdiak berak zein Epaimahaiaren jardunak eragin ditzaketen ekintza administratiboen aurka jo dezakete, azaroaren 26ko Administrazio Publikoen Araubide Juridikoaren eta Administrazioko Prozedura Erkidearen 30/1992 Legeak xedatutako kasu eta moduetan.

14.  Dokumentazioa itzultzea.

Instantziarekin batera aurkeztu den dokumentazioa jasotzeko eskubidea izango dute aurkeztu diren izangaiek, kontratatu denak izan ezik.

Hautaketa prozesua bukatu eta 3 hilabeteko epean jasotzen ez den dokumentazioa txikitu eta bota egingo du Udalak.

15.  Prozesuaren argitalpenak.

Prozesu honetan argitaratu beharrekoak (onartuen eta baztertuen zerrenda, oposizioaldiko emaitzak, lehiaketaldiaren emaitzak) Bergarako Udaleko Web orrian ere argitaratuko dira(www.bergara.net).

Argitarapen honek osagarri izaera du eta eragin guztietarako balio izango duenak Udaleko iragarki taulan argitaratutakoak izango dira.

Datu pertsonalen babeserako araudiari jarraituz, edozein izangai edo partehartzailek izango du bere datuak eskuratu, zuzendu edo ezabatzeko eskubidea, horretarako eskaera aurkeztu beharko du helbide honetara bidalitako idatziaren bitartez: Bergarako Udala, San Martin de Agirre plaza 1, 20570 Bergara.

I ERANSKINA

 1. Oihaneko arbola motak eta apaingarriak. Nola garraiatu, nola erabili, noiz loratzen diren jakin.

 2. Zuhaixka motak. Nola garraiatu, nola erabili, noiz loratzen diren jakin.

 3. Lurzoru motak. Konposta. Konpostaren erabilera eta loragintza. Motak eta baliabideak.

 4. Oihanetako eta lorategietako erremintak. Erabilpenak eta motak.

 5. Oihanetako eta lorategietako makinaria. Zainketa eta erabilera. Kontsumoa gutxitzea eta energia-eraginkortasuna.

 6. Arboladien kimaketa: Motak, egitura, zainketa, egutegia.

 7. Zuhaixkak kimatu eta hesi mozketa: Motak, garaia, egutegia.

 8. Arboladiak berritu. Faseak.

 9. Material begetala eragiteko metodoak.

10. Soropil eta belardiak. Nola zaindu. Ureztaketak.

11. Garaiko lore-motak. Erabilpenak eta loraldia.

12. Landare bizikorrak eta Erraboilak.

13. Gora joaten diren landareak (trepatzaileak) eta tapizatzaileak.

14. Gaitzen aurkako tratamenduak. Ikuspegi orokorreko borroka. Tratamendu biologikoak. Herbizida.

15. Hiriko arbolak. Alineamenduak. Euskal Herriko Natura Zaintzeko Legea: Arbola bereziak.

16. Lorategiak egiteko estiloak eta diseinua.

17. 31/1995 Legea, azaroaren 8koa, Lan Arriskuak Prebenitzeko. Oinarrizko kontzeptuen definizioa.

18. Langileen eskubideak lan arriskuetatik babesteko. Langileen betebeharrak.