| 230. zenbakia | Data 2005-12-05 | 23190 orria |
BERGARAKO UDALA
Iragarkia
Udal Batzarrak 2005eko azaroaren 21ean erabaki zuen Bergarako Udal Planeamenduko Arau Subsidiarioen errebisioaren aurrerakina jendaurrean jartzea, iradokizunak eta –hala balegokio– planeamendurako beste aukera batzuk aurkeztu ahal izateko. Jendaurreko epe hori bi hilabetekoa da, iragarki hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik aurrera. Eta guztia, Hirigintza-Planeamenduko Erregelamenduak 125. artikuluan ezarritakoari jarraituz. Halaber, epe berdinez jendaurrean jartzen da ingurumenaren gaineko eraginaren baterako ebaluazio-azterketa.
Bergara, 2005eko azaroaren 28a.—Victoriano Gallastegi Altube, Alkatea.
(4810) (11467)