| 224. zenbakia | Data 2005-11-25 | 22618 orria |
BERGARAKO UDALA
Iragarkia
Alkateak, 2005eko azaroaren 8an emandako Dekretuaren bidez, ondorengo akordioa hartu zuen:
1.Bergarako Planeamenduko Arau Subsidiarioetako 44-2 exekuzio unitateko Iharduketa Oinarri eta Estatutuei buruzko Proiektua behin betiko onartzea.
2.44-2 unitateko Konpentsatzio Batzordeko zuzendaritza organorako Jose Antonio Etxeberria Luarizaristi izendatzea Bergarako Udalaren ordezkari gisa.
3.Erabaki hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta Ion Eguren Ruiz de Azuari, Udal Planeamenduko Arau Subsidarioen 44-2 exekuzio unitateko jabegoaren %100aren izenean, erabakia jakinaraztea.
4.Era berean, Jon Eguren Ruiz de Azuari, Udal Planeamenduko Arau Subsidiarioen 44-2. exekuzio unitateko jabegoaren %100aren izenean, jakinaraztea erabakia jakinarazten denetik kontatzen hasita hilabeteko epean aipatutako 44-2 exekuzio unitateko Konpentsatzio Batzordea sortu beharko dutela eskritura publiko bidez, bai eta zuzendaritza organoetako karguak, derrigorrez pertsona fisikoak izan beharko direnak, izendatu ere.
Administrazio bidean behin betikoa den erabaki honen aurka Administrazioarekiko auzi errekurtsoa jar daiteke, Euskal Autonomi Elkarteko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan. Horretarako bi hilabeteko epea dago, erabakia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den hurrengo egunetik hasita.
Nolanahi ere, nahi izanez gero, aurreko idazatian adierazitako Administrazioarekiko Auzi errekurtsoaren aurretik, berraztertze errekurtsoa jar daiteke erabakia hartu duen organoaren aurrean hilabeteko epean, iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den hurrengo egunetik kontatzen hasita.
Bergara, 2005eko azaroaren 14a.—Victoriano Gallastegi Altube, Alkatea. (11197)