| 222. zenbakia | Data 2005-11-23 | 22412 orria |
GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA
LURRALDE ANTOLAKETA
ETA SUSTAPENERAKO DEPARTAMENTUA
Lurralde Antolaketako Zuzendaritza Nagusia
Pasaiako «2.02 «Zamatete» Hirigintzako Esku Hartze Areako 2.02.01 «Portuko Etxeak», 2.02.02 «Velasco» eta 2.02.03 «Zamatete» Hiri Areetarako Hiri Antolaketako Arauen Aldaketa (GHI-118/04-P05-A).
Diputatuen Kontseiluak, 2005eko abuztuaren 2ko batzarraldian, erabaki bat hartu zuen eta horren edukina ematen da ondoren argitara:
«Diputatuen Kontseiluak, 2004ko abenduaren 28ko batzarraldian, «2.02 «Zamatete» Hirigintzako Esku Hartze Areako 2.02.01 «Portuko Etxeak», 2.02.02 «Velasco» eta 2.02.03 «Zamatete» Hiri Areetarako Hiri Antolaketako Arauen Aldaketa espedientearen behin betiko onarpena etetea erabaki zuen, erabaki horren azalpen zatian adierazitakoen ildotik.
Udalak sustatutako espediente honek «2.02. Zamatete» etxegunerako lur eremu hiritarra ukitzen du, eta bere helburua da alor horretan sartutako Velasko hiri arearako hirigintzako antolaketa eta probetxamendu baldintza berri batzuk finkatzea.
Egungo Hiri Antolaketako Arauek, 9.680 m˛ hartzen dituen 2.02.2 «Velasco» arean, gaur egun Esnabide kalearen parean dauden etxebizitza eta industria eraikinak finkatzeaz gain, beste 34 etxebizitza eraikitzea planteatzen dute, 1. partzela izenekoan dagoen industri eraikina ordezkatuz eta 2. partzelako industri eraikinean garajeetarako izango den oin bat altxatuz horretarako.
Orain proposatutako antolaketak 195 etxebizitza egitea jasotzen du, Esnabide kaleko eraikin guztiak profil ezberdineko bi etxebizitza blokeren bidez ordezkatuz; profil horiek sotoko hiru oin, beheko oina eta bost, sei edo zazpi goiko oin izango dituzte, kasuen arabera, eta sestra gaineko eraikigarritasuna, guztira, 22.653 m˛ (t)-koa izango da; etxebizitza hauetatik %20 babes ofizialeko erregimenekoak izango dira. Erabilera eta jabari publikoko espazio libreen sistema lokalera 1.559 m˛-ko eremu bat bideratuko da; honetan garajeetarako sotoko hiru oin eraikitzea aurreikusten da.
Aldi berean, Aldaketa honek «Velasco» eremuaren aldameneko areak ere ukitzen ditu; horrenbestez, 2.02.01 «Portuko Etxeak» arean pasabide publikoko zor bat aurreikusi behar da, eta hau lortzeko desjabetu egin behar da Esnabide kaleko 8. zenbakiko eraikinaren beheko oina, Velascoko 3. partzelan aurreikusitako ataripeei jarraikortasuna eman ahal izateko. Osterantzean, «2.02.03 Zamatete» areari lur eremu publikoko 348 m˛ eranstea aurreikusten da; zati hau «Velasco»tik hartuko da, aipatu arean kokatutako etxebizitzetarako sarbidea hobetzeko.
Etxebizitza berriek eragingo duten biztanleria-dentsitatea konpentsatzeko espazio libreak Azkuene Goia Parke berrian kokatuta daude; hornidura hau Foru Aldundi honi behin betiko onespena emateko igorritako Hiri Antolaketako Arauak Aldatzeko beste espediente baten barnean proposatzen den Espazio Libreen Sistema Orokorrean sartuta dago.
Plana kudeatzeko, konpentsazio bidez garatuko den «Velasco» area osoarekin bat datorren gauzatze unitate bat definitzen da; «Portuko Etxeak» arean, berriz, desjabetze bidezko jarduera ezartzen da 85 m˛-ko eremu bat eskuratzeko.
Aurrerapena tramitatu ondoren, 2004ko urtarrilaren 27ko Udal Batzarrak hasierako onarpena eman zion dokumentuari, hainbat baldintzekin, eta jendaurrean erakutsitako epean ez zen alegaziorik jaso.
Beharrezko txostenak egin ondoren, 2004ko maiatzaren 31ko Udal Batzarrak erabaki zuen behin-behineko onespena ematea tramitatutako aldaketari. Hurrena, espedientea Foru Aldundi honetara igorri zuen, behin betiko onarpenerako.
Euskal Herriko Lurralde Antolaketako Batzordeak, bere aldetik, 2004ko urriaren 20an egindako bilkuran, espedientearen aldeko irizpena eman zuen.
Aldundi honetako Lurralde Plangintzako Zerbitzuak agiriaren edukia aztertu ondoren, proposamena ezin zitekeela onetsi iritzi zen. Izan ere, biztanleria-dentsitatearen gorakada konpentsatzeko legez behar diren espazio libre handiagoak «Trintxerpe Goia» H.E.A., 2.08.06 «Villa Ana Mary» H.A., 2.04.03 «Izarra» H.A., 2.03.01 «Salinas» H.A. eta 2.09.02 «Azkuene Goia» H.E.A. eremuetarako Hiri Antolaketako Arauak Aldatzeko espedientean erreserbatzen dira, baina hau behin betiko erabaki gabe zegoen oraindik.
Hori horrela, Diputatuen Kontseiluaren batzarraldi honetan bertan aipatu espedientea onartu ondoren, agindutako etendura altxatzeko eta espedientea behin betikoz onesteko unea iritsi da. Izan ere, Aldaketa honen edukiak zuzenak dira legez, eta bat datoz bilatzen diren helburuekin.
Ondorioz, eta izapidetzerakoan hirigintzako legerian aurreikusitako jardunbidea jarraitu denez, Diputatuen Kontseiluak, aplikagarri den legeria ikusirik, Lurralde Antolaketa eta Sustapenerako foru diputatuak proposaturik eta eztabaidatu ondoren,
ERABAKI DU
Behin betiko onespena ematea «2.02 «Zamatete» Hirigintzako Esku Hartze Areako 2.02.01 «Portuko Etxeak», 2.02.02 «Velasco» eta 2.02.03 «Zamatete» Hiri Areetarako Hiri Antolaketako Arauen Aldaketa espedienteari.
Erabaki hau behin betikoa da eta administrazio bidea amaitzen du. Nahi izanez gero, administrazioarekiko auzi errekurtsoa aurkez dezake interesatuak Euskadiko Justiziako Auzitegi Nagusiak Bilbon duen Administrazioarekiko Auzietako Salan, erabaki hau argitaratu edo, kasu bada, jakinarazi eta biharamunetik bi hilabeteko epean.
Hala ere, partikularrek aukera dute horren aurretik berraztertzeko hautazko errekurtsoa aurkezteko Diputatuen Kontseiluari, argitaratu edo, kasua bada, jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean. Hori eginez gero, ezingo da administrazioarekiko auzi errekurtsorik aurkeztu harik eta berraztertzekoaren berariazko ebazpena eman edo ustezko ezespena gertatu arte».
Eranskina: Aipatutako dokumentuan dagoen Arautegiaren testua.
Donostia, 2005eko azaroaren 14a.—Segundo Díez Molinero, idazkari teknikoa.
(8645) (11053)
FITXA URBANISTIKOAK
H.I.E.: ZAMATETE - 2.02
1. HIRIGINTZA ALORREKO INFORMAZIOA.
EZAUGARRI OROKORRAK
1.1. Planeamenduaren berri.
Hirigintz Interbentziorako Eremu honek «Zamatete Poligono» zaharrean sartzen ziren terrenoak hartzen ditu, bai eta hauetatik iparraldean kokatu eta, inongo operazio urbanistikotan sekula ez sartzeagatik, beren hasierako partzelazio rustikoarekin jarraitzen duten terrenoak ere.
—Plan Orokorraren zehaztapenak.
1954ko Plan Orokorraren zonaketaren arabera, «Zamatete» H.I.E.-a Jardin-Hiri, Transizio-zona, Hirigune eta Zona Berezi bezala kalifikaturiko terrenoek osatuko lukete.
—Garatutako Planeamendua.
Eremu honetan izapidaturiko Plan bakarra 1966ko urriaren 21ean behin-betiko onarpena jaso zuen Zamateteko Plan Partziala izan zen. Geroago, eta Portuko Etxeak (01 A.U.) delako partzelaren bolumen-gehiketa ukitzen zuela, aldaketa puntual bat izapidatu zen, 1967ko urriaren 24an behin betikoz onartu zena.
1.2. Egitura urbanoa.
Bi dira egitura urbano hau ezaugarritzen duten alderdiak: Batetik, eremuaren goiko eta beheko aldeen artean kota desberdintasuna egotea (16 metro pasatxo), eta bestetik terreno gehienek garapen urbanistikorik ez edukitzea.
Urbanizaturik dagoen zonak, Zamatete poligono zaharraren barne denak, Esnabide kalera begiratzen du beheko aldean.
Goiko aldean, bertako egitura urbanoak eta bide-sare eskasak mendebalderantz irabazten dute irisgarritasuna Daniel Castelao kalearen bitartez, Arrantzaleen Auzoan jada (alboko eremua). San Pedroranzko irisgarritasuna, berriz, askoz gaitzagoa da, Morales Oliver Plazan (Salbion) radio txikiko biragune batez amaitzen den eta eskaski urbanizaturik dagoen bide batetik zehar egiten baita.
Eremuaren zona ez urbanizatuak bide eta bidexka erdilandatar batzuk baino ez ditu, batipat Farolako Bidean eta San Pedroko gune historikoan apoiatzen direnak.
1.3. Kantitatezko Parametroak.
—Azalera: 41.300 m
˛.—Biztanleak(1991): 872 lagun.
—Familiak (1991): 256.
—Etxebizitzak: 273.
* Nagusiak: 256.
* Sekundarioak: 3.
* Okupatu gabeak: 14.
—Bataz besteko famili osaketa: 3,5 lagun familiako.
—Biztanleria dentsitatea: 215,3 bizt./Ha.
—Etxebizitza dentsitatea: 67,4 etxeb./Ha.
2. HIRIGINTZ ERREGIMENA
2.1. Sailkapena.
Hiri-Zorua.
2.2. Kalifikazio globala.
Eraikuntza Irekiko Egoitzaldea.
3. AREEN MUGAKETA
Arau Subsidiario hauen ondorioetarako, Hirigintz Interbentziorako Eremu hau sei (6) Area Urbano desberdinetan antolatzen da:
—Zamatete 01 A.U.: «Portuko Etxeak».
—Zamatete 02 A.U.: «Velasko».
—Zamatete 03 A.U.: «Zamatete».
—Zamatete 04 A.U.: «Estrataldea».
—Zamatete 05 A.U.: «Mirasol».
—Zamatete 06 A.U.: «Langa».
ZAMATETE 01 AREA URBANOA - 2.02.1
«Portuko Etxeak»
1. PROPOSATUTAKO ORDENAZIOAREN ERIZPIDE ETA HELBURUAK
—Gaurko ordenazioa finkatzea.
—«Oinezko esparruk» bezala kalifikatu diren espazioak eta eraikinaren arkupeak alboko Eremuan eta Arean (San Pedro H.I.E.-an) sortzen diren espazio libreekin lotzea.
2. HIRIGINTZ ERREGIMENA
2.1. Kalifikazio Xehekatua.
Hurrengo kalifikazio erregimen xehekatua ezarri da:
—Bizitegi-erabilerako partzelak.
* Zabalguneko bizitegi-partzelak.
* Espazio libre pribatua.
—Komunikazio-sistema:
* Espaloiak eta oinezko esparruak.
2.2. Azalera.
—Arearen azalera osoa: 3.100 m˛.
—Bizitegi-partzelaren azalera: 1.710 m˛.
—Espazio libre pribatuaren azalera: 680 m˛.
—Espaloi eta oinezko esparruen azalera: 310 m˛.
3. ORDENANTZA XEHEKATUAK
3.1. Ordenazioaren oinarrizko zehaztapenak.
—Gaurko lerrokadurak, sestrak eta bolumenen ordenazioa finkatu egiten dira.
—Arearen gehienezko okupazio bezala gaur dagoena izango da.
—Arkupeen eta oinezko esparruen berrurbanizazioa pilotalekuko plazaren eta espazio libre berrien berrantolaketarekin koordinaturik egingo da, bai eta Esnabide kalean proposatzen den biragune berriaren berrordenazioarekin batera ere.
3.2. Aprobetxamendu, eraikuntza, jabari eta erabilera baldintza partikularrak.
3.2.1. Aprobetxamendua.
—Gaurko eraikuntz garapenaren % 70 finkatzen da, areari eman zaion aprobetxamendu urbanistikoa hor agortzen delarik.
3.2.2. Eraikuntza.
—Eraikitako azaleran eta etxebizitza kopuruan gehikuntzarik ez dakarten mantenimendu eta birgaitze-lanak baino ez dira baimenduko.
3.2.3. Erabilera.
—Erabilera nagusia: Zabalguneko Egoitzaldea.
—Aplikatu beharreko Erabilera Erregimen Orokorra Hirigintz Arauen 11. artikuluaren A.2 atalean, 3.2.2. sekzioan eta Laugarren Tituluan definitutakoa da, ondoko zehaztasunak eginda:
Erabilera baimenduak:
* Lehen kategoriako iharduerak.
* Industri erabilera, sarrera arkupetik ez baizik eta beste ate independiente batetik duten lokaletan soilik (B.O.ean).
* Hirugarren sektorea: Merkataritza, Behe Oinean.
* Hirugarren sektorea: Bulegoak, Behe eta Lehen Oinean.
—Atzeko fatxadan kokaturiko espazio librea aparkaleku pribaturako erabiliko da. Ezingo da berezkoak ez zaizkion iharduerekin, biltegiraketarekin batipat, okupatu ez eta hortarako erabili.
—Fatxada nagusiaren aurrean kokaturiko zoru librea jendearen aisialdi eta jolaserako erabiliko da.
3.2.4. Jabaria.
—Jabari pribatua bizitegi-erabilerako partzelan eta atzeko fatxadako espazio libreetan (aparkalekuetan) mantentzen da.
—«Oinezko esparrutzat» kalifikatutako zoru-bandak erabilera publiko bat onartu beharko du zortasun bat ezarriz bertan edo Udal Jabari Publikoari inkorporatuz.
—Arkupeetan erabilera publikoko zortasuna ezartzen da.
3.3. Ekipamendu eta urbanizazio baldintzak.
—Erabilera publikoko zoru libreen urbanizazioa aldameneko arean dauden zoruen urbanizazioarekin koordinaturik egin beharko da.
4. PLANEAMENDU ETA GESTIO BALDINTZAK
—Urbanizazioa.
* Terrenoak Udal Jabari Publikoan integratuz gero, urbanizazio-lanen exekuzioa Udalak burutuko du (hitzarmenak, kontribuzio bereziak, e.a).
* Titulartasun pribatuari eutsiz gero, dokumentu bat erredaktatu beharko da berrurbanizazio eta mantenimendu baldintzak bertan zehaztuz.
—Eraikuntza.
* Eraikina ordezkatzeak Barne Erreformarako Plan Berezi bat izapidatzea exijituko du, gehienezko aprobetxamendu eraikigarria gaur dagoenaren %70ekoa izango dela kontuan izanik.
* Kasu honetan bereganatu daitekeen aprobetxamendua Arau hauek baimendutakoaren % 85ekoa izango da.
—Kudeaketa.
* «Beheko Solairuan Jarduera Isolatu» berri bat ezartzen da, desjabetzeko kudeaketa-sistemaren bidez, Esnabide kaleko 8. zenbakia duen eraikinaren beheko solairuaren erabilera publikoa eskuratzeko, eta honela, aldameneko etxebizitzen arkupeei jarraitutasuna emateko.
—Jarduera Isolatua Beheko Solairuan. J.I. 2.01.1.
* Jardun-sistema Desjabetzea.
* Desjabetu beharreko azalera 85 m˛.
* Jabea: Esnabide kaleko 8. zenbakiaren auzo-komunitatea.
Erabilera publikoko zortasun bat ezarriko da arkupe gisa Esnabide kaleko 8. zenbakiaren beheko solairuan.
ZAMATETE 02 AREA URBANOA - 2.02.2
«Velasko»
1. PROPOSATUTAKO ORDENAZIOAREN ERIZPIDE ETA HELBURUAK
—Etxebizitza eskaintza gehitzea.
—Garaje itxien eskaintza gehitzea.
—Aisialdi eta jolaserako lekuak handitzea.
—Dauden etxebizitzen sarbideak hobetzea.
—Arean onartzen ez diren erabilera eta eraikinak desagertaraztea.
—Berrekipatzea.
2. HIRIGINTZ ERREGIMENA
2.1. Kalifikazio xehekatua.
Hurrengo kalifikazio erregimen xehekatua ezarri da:
—Bizitegi-erabilerako partzelak:
* Eraikuntza irekiko bizitegi-partzelak.
—Komunikazio-sistema:
* Hiri-bide lokalak.
* Espaloiak eta oinezko esparruak.
—Espazio libreetako sistema:
* Plazak eta Espazio Libreak.
* Espazio libre arruntak.
—Ekipamendu komunitarioko sistema:
* Zehaztu gabeko ekipamendu komunitarioko partzela.
* Kirol-ekipamendurako partzela.
2.2. Azalera.
Arearen azalera osoa: 9.332 m˛.
Bizitegi-partzelen azalera: 5.068 m˛.
Espaloi eta oinezkoentzako esparruen azalera: 1.118 m˛.
Plazen eta Espazio Libreen azalera: 1.559 m˛.
Espazio libre arrunten azalera: 875 m˛.
Kirol ekipamenduaren azalera: 600 m˛.
Zehaztu gabeko ekipamenduaren azalera: 112 m˛.
3. ORDENANTZA XEHEKATUAK
3.1. Proposatutako ordenazioaren oinarrizko zehaztapenak.
—Egungo eraikin eta jarduerak «ordenazioz kanpo» daude, eta eraitsi beharrekoak dira beraz.
—Etxebizitza-kopurua 1. eta 3. partzeletan biltzea.
—3. partzelan babes ofizialeko 39 etxebizitza eraikitzea.
—Lerrokadurak, sestrak eta ordenazioa dokumentu grafikoetan adierazitakoak izango dira.
—2. partzelako estalkia aisialdi eta atsedenerako eta oinezkoen sarbide izateko erabiliko da eta publikoa izango da.
—3. partzelaren urbanizazioa aldameneko H.I.E.ren ordenazioarekin (San Pedroko Herrigunea 02.01 delakoarekin) koordinaturik egingo da.
3.2. Aprobetxamendu, eraikuntza, jabari eta erabilera baldintza partikularrak.
3.2.1. Aprobetxamendua.
—1. Partzela:
* Gehienezko okupazioa: 3.052 m˛.
* Azalera eraikigarria Sotoko Solairuetan: 9.156 m
˛ (t).* Azalera eraikigarria Beheko Solairuetan: 2.146 m
˛ (t)+884 m˛ arkupeak.* Azalera eraikigarria Solairu-ereduetan: 12.022 m
˛ (t).* Gehienezko azalera eraikigarria: 14.168 m
˛ (t).* Gehienezko etxebizitza-kopurua: 124 etxebizitza.
* Perfil eraikigarria: A, B: 3 S.S. + B.S. + 7 G.S.
C: 3 S.S. + B.S. + 6 G.S.
D, E: 3 S.S. + B.S. + 5 G.S.
—2. Partzela:
* Gehienezko okupazioa: 1.559 m˛.
Azalera eraikigarria Sotoko Solairuetan: 4.677 m
* Gehienezko etxebizitza-kopurua: 0 etxebizitza.
* Perfil eraikigarria: 3 S.S.
—3. Partzela:
* Gehienezko okupazioa: 2.016 m˛.
* Azalera eraikigarria Sotoko Solairuetan: 6.048 m
˛ (t).* Azalera eraikigarria Beheko Solairuan: 1.536 m
˛ (t)+482 m˛ arkupeak1.* Azalera eraikigarria Solairu-ereduetan: 6.949 m
˛ (t)* Gehienezko azalera eraikigarria: 8.485 m
˛ (t)* Gehienezko etxebizitza-kopurua: 71 etxebizitza.
Libreak (3.312 m
* Perfil eraikigarria: F: 3 S.S. + B.S. + 5 G.S.
G, H: 3 P S.S. + B.S. + 6 G.S.
I: 3 S.S. + B.S. + 7 G.S.
3.2.2. Eraikuntza.
—1. Partzela:
* Lerrokadurak: Plano eta orri grafikoetan Esnabide kalera emanez adierazitako lerrokadura bete beharrekoa da.
* Gehienezko hondo eraikigarria: 20 m.
* Hegalkinak: Hegalkin irekiak eta itxiak baimentzen dira, betiere gehienezko lerrokadura-lerroa gainditzen ez bada (Hirigintzako Arauen 60. artikulua).
* Estalkia: Bi edo lau isurkitakoa edo laua. Tximiniak eta aireztapen elementuak eta igogailu-nukleoa baino ez dira gehienezko perfilaren gainetik nabarmenduko.
* Eraikuntzaren altuera: II. 5b «Zeharkako Sekzioak» eta II. 5c «Luzetarako Sekzioa- Aurretiko Bistak» planoetan zehaztuko da eta kasuan kasuko blokearen arabera ezberdina izango da.
* Irisgarritasuna: Honakoak hartuko dira kontuan: Jaurlaritzaren Lehendakaritzaren 1997ko abenduaren 4an 246 zenbakidun Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako 20/1997 Legea, irisgarritasuna sustatzeari buruzkoa, eta Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurumen Sailaren apirilaren 11ko 68/2000 Dekretua, hiri-inguruneen, gune publikoen, eraikuntzen eta informazio eta komunikazio sistemen irisgarritasun-baldintzei buruzko arau teknikoak onartzen dituena.
* Arkupeak: Beheko Solairuaren fatxadaren luzeran gutxienez 5,45 metrotako hondoa izango duen arkupe jarraitu bat egingo da.
—2. Partzela:
* Lerrokadurak: Plano eta fitxa grafikoetan adierazitakoak bete beharrekoak izango dira.
* Estalkia: Laua izango da eta aisialdi eta jolaserako espazio baten urbanizazioaren sestra izango da.
Ez du elementu eraikirik izango, urbanizazioan integraturik geratzen diren elementu funtzionalak ez badira.
Oinezkoentzat sarbideak Zamatete 3 H.E.-tik, alboko partzelatik eta Esnabide kaletik egingo dira.
* Irisgarritasuna: Honakoak hartuko dira kontuan: Jaurlaritzaren Lehendakaritzaren 1997ko abenduaren 4an 246 zenbakidun Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako 20/1997 Legea, irisgarritasuna sustatzeari buruzkoa, eta Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurumen Sailaren apirilaren 11ko 68/2000 Dekretua, hiri-inguruneen, gune publikoen, eraikuntzen eta informazio eta komunikazio sistemen irisgarritasun-baldintzei buruzko arau teknikoak onartzen dituena.
—3. Partzela:
* Lerrokadurak: Plano eta orri grafikoetan Esnabide kalera emanez adierazitako lerrokadura bete beharrekoa da.
* Gehienezko hondo eraikigarria: 20 m.
* Hegalkinak: Hegalkin irekiak eta itxiak baimentzen dira, betiere gehienezko lerrokadura-lerroa gainditzen ez bada (Hirigintzako Arauen 60. artikulua).
* Estalkia: Bi edo lau isurkitakoa edo laua. Tximiniak eta aireztapen elementuak eta igogailu-nukleoa baino ez dira gehienezko perfilaren gainetik nabarmenduko.
* Eraikuntzaren altuera: II. 5b «Zeharkako Sekzioak» eta II. 5c «Luzetarako Sekzioa- Aurretiko bistak» planoetan zehaztuko da eta kasuan kasuko blokearen arabera ezberdina izango da.
* Irisgarritasuna: Honakoak hartuko dira kontuan: Jaurlaritzaren Lehendakaritzaren 1997ko abenduaren 4an 246 zenbakidun Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako 20/1997 Legea, irisgarritasuna sustatzeari buruzkoa, eta Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurumen Sailaren apirilaren 11ko 68/2000 Dekretua, hiri-inguruneen, gune publikoen, eraikuntzen eta informazio eta komunikazio sistemen irisgarritasun-baldintzei buruzko arau teknikoak onartzen dituena.
* Arkupeak: Beheko Solairuaren fatxadaren luzeran gutxienez 5,45 metrotako hondoa izango duen arkupe jarraitu bat egingo da.
3.2.3. Erabilera.
—Erabilera nagusia: Eraikuntza Irekiko Egoitzaldea.
—Aplikatu beharreko Erabilera Erregimen Orokorra Hirigintz Arauen 11. artikuluaren A.3 atalean, 3.2.2. sekzioan eta Laugarren Tituluan definitutakoa da, ondorengo zehaztasunak eginda:
Erabilera baimenduak:
* 1. eta 2. kategoriako industriako jarduerak 1. eta 3. partzeletan, aipatutako kategorientzat ezarritako mugekin eta etxebizitza eta merkataritzako erabilerekin egokitzen direla.
* Hirugarren sektoreko jarduerak, 1. eta 2. kategoriakoak.
Egoitza komunitarioa.
* Ekipamendu komunitarioa.
* Garajeak (ibilgailuen gordailua) sotoko solairuetan.
Erabilera debekatuak:
* Industria-erabilerak (baimendu gabeko kategorietan).
* Nekazaritzakoak.
—2. partzelan, garajeak eraikiko dira sotoko solairuetan.
—Lurzoru libre eta bide pribatuek beren kalifikazioari ongi egokitzen zaion erabilera izango dute, biltegiraketa erabilpen oro espreski debekatzen delarik. Segurtasun eta estetika baldintzak behar den egoeran mantentzea jabetzaren erantzukizuna izango da.
—Garajeetako solairuaren estalkia (2. partzelan) aisialdi eta jolaserako erabiliko da eta oinezkoentzat gunea izango da.
—Kirol-ekipamenduko lurzorua aldameneko H.I.E-ko pilotalekuaren berrurbanizazioarekin koordinaturik garatuko da.
3.2.4. Jabaria.
—Bizitegi-erabilerako partzelak jabari eta erabilera pribatukoak izango dira, beheko solairuan dauden arkupeak izan ezik. Izan ere, arkupe hauetan erabilera publikoko zortasuna ezarriko da.
—Hiri-bide lokalak, espaloiak eta oinezkoentzako sarbideak, kirol-ekipamendurako zorua, zehaztu gabeko ekipamendu komunitarioko zorua eta espazio libre arruntak jabari eta erabilera publikokoak izango dira.
—2. partzela jabari eta erabilera publikokoa izango da, bai eta sotoko solairuak (Garajeak) eta eraikuntzaren estalkia, aisialdi eta jolaserako erabiliko dena eta oinezkoentzat gunea izango dena.
3.3. Ekipamendu eta urbanizazio baldintzak.
—Area honen urbanizazioak konponbidea eman beharko die Esnabide kalean hasi eta goiko plataformara doazen sarbideei, 2. partzelako garajeetarako sarbideari eta aisialdi eta jolas gunerako irisgarritasunari.
—Hala bide eta espazio publikoetan nola erabilera publikoko zortasunpean jarritako zonetan, urbanizazio-lanak sustapen pribatuaren kontura joango dira.
4. PLANEAMENDU ETA GESTIO BALDINTZAK
—Urbanizazioa.
* 1. eta 3. partzeletako arkupeetan erabilera-zortasuna ezarriko da.
* Espazio honen urbanizazioa Zamatete 02 -1. eta 3. partzelak, Velasko- Exekuzio-Unitatearen sustatzaileek egingo dute.
—Eraikuntza.
* Lerrokadurak, sestrak eta bolumenak aldatu ahal izateko Xehetasun Azterlan bat idatzi beharko da. Arkupe bat egingo da, 3. partzelan aurreikusitakoei jarraipena emango diona.
* Kasu honetan bereganatu daitekeen aprobetxamendua Arau hauek baimendutako aprobetxamenduaren %90ekoa izango da.
—Gestioa.
* Zamatete 02 Area Urbanoak Exekuzio-Unitate bat biltzen du gestioaren ondorioetarako:
E.U.: Zamatete 02,
1., 2. eta 3. Partzelak - Velasco (Azalera: 9.332)
Aktuazio-sistema: Konpentsazioa.
1. Z.L.T.B.-aren 137. artikuluaren ondorioetarako, egun dauden eraikinak ordenazioz kanpokotzat jotzen dira.
2. Aktuazio-sistema akordio edo hitzarmen urbanistiko batek ordezkatu ahal izango du.
3. Exekuzio-Unitatea gehienez ere urtebeteko (1) epean garatuko da.
—Zamatete 02 - 1., 2. eta 3. partzelak «Velasco» - Exekuzio-Unitatearen bataz besteko aprobetxamendua.
|
Irabazteko aprobetxamendua |
m˛ sabaia |
Indizea |
m˛ homogeneizatuak |
|
Merkataritzako beheko solairuak |
3.682 m˛ (t) |
1.2 |
4.418 m˛ (h) |
|
Garajeetako solairuak (sotoa) |
19.881 m˛ (t) |
1.5 |
29.821 m˛ (h) |
|
Bizitegitarako goiko solairu libreak |
15.334 m˛ (t) |
1 |
15.334 m˛ (h) |
|
Bizitegitarako goiko solairuak (BOE) |
3.637 m2 (t) |
0.5 |
1.818 m2 (h) |
|
GUZTIRA / TOTAL |
42.534 m˛ (t) |
51.391 m2 (h) |
|
E.U.ren azalera pribatua |
7.134 m˛ |
|
BATEZ BESTEKO APROBETXAMENDUA |
7’2037 m˛ (h)/m˛ |
—Lagapena eta hainbanaketa.
* Bereganatu daitekeen aprobetxamendua Exekuzio-Unitatean ematen den batez besteko aprobetxamenduaren %90ekoa izango da.
* «Plazak eta espazio libreak», «Espazio libre arruntak», «Oinezkoen esparruak eta espaloiak», «Hiri-bide lokalak», «Kirol ekipamendurako partzelak» eta «Zehaztu gabeko ekipamendu komunitarioko partzelak» bezala kalifikatu diren zoru guztiak nahitaez eta dohainik laga beharko zaizkio Udalari jabari osoan eta kargarik gabe.
—Zortasuna.
* Bizitegi-eraikinaren beheko solairuan erabilera publikoko zortasuna ezarriko da arkupe moduan.
* Hala, zortasun hau zein Udalari eta partikularrei dagozkien kontserbazio eta mantentze betebehar edo erantzukizun guztiak obra berriko eskrituretan adierazi beharko dira, bai eta zortasun horren menpe geratzen diren solairuetan kokatutako lokalen salerosketa-eskrituretan ere.
—Urbanizazioa.
* Zamatete 02 -1., 2. eta 3. partzelak Velasco- E.U.n 1. eta 3. partzeletan definitu den zortasun-azaleraren urbanizazioa sartu beharko da.
* Hirigintza lanak amaitzeko epea urte betekoa izango da konpentsazio proiektua edota haren ordezko dokumentua bide administratiboan indarrekoa den unetik aurrera.
* Exekuzio-Unitatearen sustatzaileek herritarren erabilpenerako garaje-eraikin berriaren estalki gaineko terrazaren sostengatze-gaitasuna ziurtatu beharko dute, eta azpiko solairuetan indartze-lanak egitea beharrezkoa bada, haien kontura izango dira. Indartze-lan horiek sostengatze-ahalmenak gaurko erabileran ere eragin dezakeen eskasiaren batengatik beharrezkoak izanez gero edo aurri teknikoaren egoera gertatzen bada, eraikinak bota eta ordezkatuko dira.
—Eraikuntza.
* Zamatete 02 -1., 2. eta 3. partzelak- delako Exekuzio-Unitatean lizentzia eskatzeko epea sei (6) hilabetekoa izango da, lagapen, hainbanaketa eta urbanizazio eginbeharrak bete izanaren egiaztapenetik hasita.
ZAMATETE 03 AREA URBANOA - 2.02.3
«Zamatete»
1. PROPOSATUTAKO ORDENAZIOAREN ERIZPIDE ETA HELBURUAK
—Gaurko eraikuntz aprobetxamenduak finkatzea.
—Arean baimendu daitezkeen erabilerak definitzea.
—Bide-sarea hobetzea eta irisgarritasuna erraztea alboko areetarantz.
2. HIRIGINTZ ERREGIMENA
2.1. Kalifikazio xehekatua.
—Bizitegi-erabilerako partzelak:
* Eraikuntza irekiko bizitegi-partzelak.
* Zoru libre pribatua.
—Komunikazio-sistema:
* Hiri-bide lokalak.
* Espaloiak eta oinezko esparruak.
—Espazio libreetako sistema:
* Espazio libre arruntak.
2.2. Azalerak.
* Arearen azalera osoa: 7.418 m˛.
* Bizitegi-partzelaren azalera: 2.952 m˛.
* Zoru libre pribatuaren azalera: 898 m˛.
* Bide, espaloi eta oinezko esparruen azalera: 2.998 m˛.
* Espazio libre arrunten azalera: 570 m˛.
3. ORDENANTZA XEHEKATUAK
3.1. Ordenazioaren oinarrizko zehaztapenak.
—Lau eraikinak finkatu egiten dira altueran, bai eta Marqués de Seoane Plazako 2., 3. eta 4. blokeen azpian kokatzen den erdisotoa ere.
—Industri eta merkatal erabilerak debekatu egiten dira erdisoto horietan.
—Oinezko esparruak, kaleak eta zona libreak berrurbanizatu egiten dira.
—Teilatupeko etxebizitzak legeztatzen dira.
3.2. Aprobetxamendu, eraikuntza, jabari eta erabilera baldintza partikularrak.
3.2.1. Aprobetxamendua.
—Gaurko eraikuntz aprobetxamendua bere hortan uzten da, areari eman zaion aprobetxamendu urbanistikoa hor agortuz.
3.2.2. Eraikuntza.
—2., 3. eta 4. blokeen azpiko erdisotoko oina legeztatu egiten da.
—Eraikitako azaleran eta etxebizitza kopuruan gehikuntzarik ez dakarten mantenimendu eta barne-birmoldaketa lanak baino ez dira baimenduko.
—1. blokean dagoen sotoko oina legeztatu egiten da.
3.2.3. Erabilera.
—Erabilera nagusia: Eraikuntza Irekiko Egoitzaldea.
—Aplikatu beharreko Erabilera Erregimen Orokorra Hirigintz Arauen 11. artikuluaren A.3 atalean, 3.2.2. sekzioan eta Laugarren Tituluan definitutakoa da, ondorengo zehaztasunak eginda:
Erabilera baimenduak:
* 1. kategoriako iharduerak.
* 1 zkiko eraikinaren trastegiak eta eranskinak (Marqués de Seoane Plaza) Soto Oinean.
* Trastegiak eta ibilgailuak gordetzeko garajeak Erdisotoko Oinean (Marqués de Seoane Plazako 2., 3. eta 4. eraikinak).
* Hirugarren sektorea: Merkataritza, B.O.ean.
* Hirugarren sektorea: Bulegoak, Behe eta 1. Oinean.
Erabilera debekatuak:
* Industri erabilerak.
—Zoru libre eta bide pribatuek beren kalifikazioarekin bat datorren erabilera izango dute, biltegiraketa erabilpen oro espreski debekatzen delarik. Segurtasun eta estetika baldintzak behar den egoeran mantentzea jabetzaren erantzukizuna izango da.
—2., 3. eta 4. blokeen artean eta erdisotoaren eta bidearen gainean gaur dagoen plataforma jolas eta aisialdirako erabiliko da, alboko Arean (Zamatete 02 -»2. partzelan»-) sortzen den plataformari lotuta.
3.2.4. Jabaria.
—Bizitegi-erabilerako partzelak eta Marqués de Seoane Plazako 1. eraikinari erantsitako zoruak jabari pribatukoak izango dira.
—Hiri-bideek, oinezko esparruek eta espazio libre arruntek Publikoa izango dute jabaria.
—2., 3. eta 4. blokearen artean eta erdisoto oinaren gainean erabilera publikoko zortasuna mantenduko da.
3.3. Ekipamendu eta urbanizazio baldintzak.
—Espazio libre arrunten urbanizazioa alboko lorategiarekin, hau da, Udal Eskolen eta Itsas-Arrantzako Ikastetxe Politeknikoaren aurrean kokatuta dagoen lorategiarekin, koordinaturik egingo da.
—Bideen berrurbanizazioak eraginkorki ordenatuko ditu lurgaineko aparkaleku plazak.
—Zortasun-zonaren mantenimendu eta berrurbanizazioa ezarriko den zortasun-akordioan esandakoari edo hau ordezkatuz har daitezkeen akordioetan finkatutakoari lotuko dira.
4. PLANEAMENDU ETA GESTIO BALDINTZAK
—Planeamendua.
Arau Subsidiario hauek area honi damaioten ordenazioak Zamateteko lehen Plan Partzialean jasotzen ez ziren eraikuntz garapenen legeztatzen ditu.
Arau hauek bere egiten dute erdisotoetarako, Plan Partzial zaharrak proposatutako ihardueren ordenazioa, eta horregatik, bertan garatu eta Planarekin bat ez datozen iharduerak «Ordenazioarekin Ezadostasunean» jo behar dira.
—Urbanizazioa.
* Berrurbanizazio-lanak Udalak exekutatuko ditu Jabari Publikoko zoruetan (hitzarmenak, kontribuzio bereziak, e.a.).
* Erabilera publikoko zortasunpean dauden zoru pribatuetan zortasun akordioan erabakitakoari jarraituko zaio.
—Eraikuntza.
* Eraikuntz unitate bat edo gehiago ordezkatuz gero, Barne Erreformarako Plan Berezi bat idatzi eta onartzea exijitu ahal izango da. Guztiarekin ere, Xehetasun Azterlan bat idaztea exijituko da.
* Beregatu daitekeen aprobetxamendua, edozein kasutan, planeamenduak baimentzen duen aprobetxamenduaren % 85ekoa izango da.