| 203. zenbakia | Data 2005-10-26 | 20784 orria |
BERGARAKO UDALA
Kontuhartzailetza
Iragarkia
Gipuzkoako Toki Ogasunei buruzko uztailaren 5eko 11/1989 Foru Arauan xedatutakoa betez, ondoko hau erabaki da behin-behineko izaeraz:
Ondorengo ordenantza fiskalak aldatzea:
1.Ondasun higiezinen gaineko zerga arautzen duena.
2.Ekonomi jardueren gaineko zerga arautzen duena.
3.Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga arautzen duena.
4.Hirilurren balio gehikuntzaren gaineko zerga arautzen duena.
5.Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga arautzen duena.
6.Zerbitzuak eman edo udal jarduerak burutzeagatiko Prezio publikoak arautzen dituena.
7.Jabari publikoaren erabilera pribatibo edo probetxamendu bereziagatik ordaindu beharreko tasak arautzen dituena.
8.Zerbitzuak eskaini eta jarduerak burutzeagatik ezarrita dauden tasak arautzen dituena.
Hori guztia, Udal Batzarrak 2005eko urriak 24ko bileran hartutako erabakiari jarraituz egiten da. Erabaki hori behin betiko bihurtuta, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egun berean jarriko da indarrean, eta 2006ko urtarrilaren 1etik aurrera sortuko ditu ondorioak.
11/1989 Foru Arauan xedatutakoarekin bat etorriz, behin-behineko Erabaki hau 30 lanegunez jarriko da ikusgai jendaurrean Udaletxeko iragarki taulan, interesatuek espedientea aztertu eta egoki deritzoten erreklamazioak aurkeztu ahal ditzaten.
Erakustaldia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialaren bitartez jakinaraziko zaio jendeari, eta iragarkia argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera hasiko da epea kontatzen. Informazio honen arauzko epea erreklamaziorik gabe igaro ondoren, hartutako akordioak eta adierazitako agiriak behin betirako onartuak izango dira akordio berririk hartu beharrik izan gabe.
Bergara, 2005eko urriaren 25a.—Alkatea.
(4166) (10020)