| 203. zenbakia | Data 2005-10-26 | 20784 orria |
BERGARAKO UDALA
Iragarkia
Interesatu guztiei jakinarazten zaie Udalbatzak 2005eko urriaren 10ean egindako bileran erabaki zuela Udalbatzak 1991eko urtarrilaren 28an onartutako «Subentzioak Banatzeko Arautegia», Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean 1991eko maiatzaren 10ean argitaratua, indargabetzea.
Administrazio bidean behin betikoa den erabaki honen aurka Administrazioarekiko auzi errekurtsoa jar daiteke, Euskal Autonomi Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, iragarki hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik bi hilabeteko epean.
Nolanahi ere, nahi izanez gero, aurreko idazatian adierazitako Administrazioarekiko Auzi errekurtsoaren aurretik, berraztertze errekurtsoa jar daiteke erabakia hartu duen organoaren aurrean iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hilabeteko epean.
Bergara, 2005eko urriaren 11.—Alkatea.
(4087) (9954)