Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala

198. zenbakia Data 2005-10-19 20397 orria

7 UDAL ADMINISTRAZIOA

BERGARAKO UDALA
Udal jabetzako lursail bat Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Departamenduari lagatzea. Jende aurreko erakusketa.

BERGARAKO UDALA

Iragarkia

Bergarako Udalak, 2005eko ekainaren 27an egindako Osoko Bilkuran, besteak beste, erabaki zuen Udalak 12. Arean (Urteagan) duen 556,50 m˛ko lursaila Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Departamentuari zeditzea, bertan burutzen ari den etxebizitza babestuen eraikitzea egiteko.

Aipatutako erabakia jendaurrean jartzen da hamabost eguneko epean; eta jakinarazten da espediente administratiboa Bergarako Udaleko Bulego Teknikoan kontsultatu daitekeela.

Hamabost eguneko epean inolako erreklamaziorik edo oharrik aurkeztu ez bada, erabakia behin betiko onartutzat joko da.

Bergara, 2005eko urriaren 11.—Victoriano Gallastegi Altube, Alkatea.

(4041) (9779)