Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala

197. zenbakia Data 2005-10-18 20267 orria

7 UDAL ADMINISTRAZIOA

BERGARAKO UDALA - MIZPIRUALDE
Garbitzaile plaza bat aldibaterako betetzeko oinarriak.

BERGARAKO UDALA

Mizpirualde Zaharren Egoitza

Mizpirualde Zaharren Egoitza Fundazio Publikoko ikuztegiko garbitzaile lanpostua behin-behineko izaeraz betetzeko lehiaketa-oposizioa arautuko duten oinarriak.

1.Deialdiaren helburua.

Deialdi honen helburua da Bergarako Mizpirualde Zaharren Egoitza Fundazio Publikoko Ikuztegi Zerbitzuko garbitzaile lanpostua aldi batez kontratatzea, erreleboko kontratu baten bitartez. Lanpostuaren lanaldia %85ekoa da (urteko ohiko lanaldia 1.592 ordukoa da; beraz, kontratu honi urtean dagozkion lan orduak 1.353 dira) eta lanpostuaren titularra jubilatu arte izango da (gutxi gorabehera 2009ko azaroaren 28ra arte.

Lanpostua sailkapenaren E taldekoa da, EUFALEBAko 5. maila dagokio, eta %85eko koefizientea aplikatuko zaio.

Era berean, 1. hizkuntza eskakizuna izango du, ez derrigorrezkoa.

Lan egutegia eta ordutegia zaharren egoitzak urtetik urtera ezarritakoa izango da, beti ere lanpostuaren ezaugarrietara eta zerbitzuaren premietara egokituta.

2.Eginkizunak.

Arropa garbitu, lehortu, lisatu, tolestu eta gurdietan banatzea. Galdutako eta hondatutako arropak kontabilizatzea. Ikuztegi zerbitzuko instalazioak zaintzea eta bertan gertatzen diren gorabehera guztiak erregistratzea. Eginkizun guztiak Bergarako Mizpirualde Zaharren Egoitzaren zuzendaritzak emandako aginduei jarraituta egingo dira. Horrezaz gain, bere nagusiak agindutako eginkizunak ere bete beharko ditu bere kategoriako lanpostuarekin zerikusia badute.

3.Betekizunak.

Deialdian onartua izan, eta, hala badagokio, parte hartzeko honako hauek bete beharko dira:

a)18 urte beteta izatea.

b)Eskola ziurtagiria izatea.

c)Kontratuaren helburu den zerbitzua normaltasunez betetzea galaraziko dioten gaixotasun edo akats fisiko nahiz psikikorik ez izatea.

d)Ezgaitasun edo bateraezintasunik ez izatea.

e)Diziplina espediente bidez edozein Herri Administraziotik baztertua ez izana, eta funtzio publikoak egikaritzeko gaitasun gabetua ez egotea.

f)Langabezia egoeran egotea edota enplegua gehitzeko eta beronen kalitatea hobetzeko lan merkatuaren erreforma arautzen duen martxoaren 24ko 1/1995 Errege Dekretu Legegileak (uztailaren 9ko 12/2001 Legearen idazkera) 12. artikuluko 6. atalean jasotzen duenarekin bat etorriz, epe jakinerako kontratua izatea Bergarako Mizpirualde Zaharren Egoitzarekin. Egoera hori kontratatzen den unean bertan egiaztatu beharko da.

g)Europar Batasuneko kide diren estatutuetakoren baten herritartasuna izatea edo, Europar Batasunak egindako eta Espainiako Estatuak berretsitako Nazioarteko Itunei jarraiki, langileen zirkulazio askea aplikatzen zaion estaturen bateko herritarra izatea.

Parte hartu ahal izango du, era berean, Europar Batasuneko kide diren estatuetako herritarren ezkontideak, betiere zuzenbideko banaketarik gabekoak badira; baita bere ondorengoak eta bere ezkontidearenak ere, baldin eta zuzenbideko banaketarik gabekoak badira, eta ondorengo horiek hogeita bat (21) urte baino gutxiagokoak badira, eta adin horretatik gorakoak, baina bere pentzuan bizi direnak.

Era berean, parte hartu ahal izango dute Espainiako estatuan bizi eta aurreko paragrafoetan sartu gabe daude atzerritarrek. Hauek aukeratuak izango balira, kontratuaren objektu den jarduera burutzeko administrazioaren baimena dutela egiaztatu beharko dute, aipatutako kontratua egin baino lehen.

4.Eskabideak.

Lehiaketa-oposizioan parte hartzeko eskabideek, 3. oinarrian jasotako baldintza guztiak betetzen dituztela adierazi beharko dute. Eskabidearekin batera, curriculum vitae, eskatutako titulazioaren fotokopia konpultsatua eta lehiaketaldirako adierazten diren meritu guztien egiaztagiriak aurkeztu beharko dira.

Laneko esperientzia lan egin izan den enpresa edota administrazioak emandako egiaztagirien bidez egiaztatu beharko da, eta agirian betetako eginkizunak eta kontratuaren iraupena (orduak) zehaztu beharko dira. Horietaz gain, arlo pribatuko esperientzia egiaztatzeko, Gizarte Segurantzak luzatutako kotizazioen egiaztagiriak ere aurkeztu beharko dira.

Eskatzailea Bergarako Mizpirualde Zaharren Egoitzako plantillakoa izan bada edo oraindik bada, Fundazio Publikoan egindako zerbitzuak eta laneko esperientzia ere baloratuko dira, baldin eta instantzian bertan hala agertzen bada. Kasu horretan ez dago egiaztagiririk aurkeztu beharrik, eta izangaien espedienteetan agertzen diren datuetan oinarrituta baloratuko dira.

Eskabideak behar bezala beteta Bergarako Mizpirualde Zaharren Egoitzako bulegoetan aurkeztuko dira 8:00etatik 15:00etara, edo Administrazio Publikoen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legearen 38.4 artiukuluan ezarritako eran, eta Zaharren Egoitza Fundazio Publikoko lehendariari zuzenduta joango dira. Horretarako 20 egun egongo dira deialdia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitatzen den egunetik aurrera.

Bergarako Mizpirualde Egoitzako bulegoetan aurkeztuko diren eskabide orriak eta agiriak kopia batekin batera aurkeztuko dira. Kopia horiek erregistroan sartuko dira eta prozeduraren bukaeran interesdunari itzuliko zaizkio.

5.  Izangaien onarpena.

Instantziak aurkezteko epea amaitu ondoren, onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onartuko du Mizpirualde Zaharren Egoitzako Gobernu Batzordeak. Behin-behineko zerrenda hori jendaurrean jarriko da eskabideak aurkezteko epea amaitu eta hamabost egunera jarriko da jendaurrean Zaharren Egoitzako iragarki taulan.

Behin-behineko zerrenda behin betikotzat ulertuko da berau argitaratu eta 5 eguneko epean inolako erreklamaziorik aurkezten ez bada. Erreklamaziorik balego, Gobernu Batzordeak behin betiko zerrenda onartuaz hartutako erabakiaren bitartez onartu edo baztertu egingo ditu.

Lehenengo froga egiteko eguna onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrendarekin batera emango da jakitera.

Hortik aurrerako frogen berri Epaimahaiak emango du, egokien deritzon bezala. Egitezko errakuntzak edozein unetan konpondu ahal izango dira, bai ofizioz eta bai interesdunak hala eskatuta.

6.Epaimahai kalifikatzailea.

Lehiaketa-Oposizioaren epaimahai kalifikatzailea honela osatuko da:

Mahaiburua:

—Bergarako Mizpirualde Zaharren Egoitzako Gobernu Batzordearen Lehendakaria edo berak eskuordetzen duen Batzordeko kidea.

Kideak:

—Bergarako Mizpirualde Zaharren Egoitzako Gobernu Batzordeko kide bat, hizpide eta botoaz.

—Bergarako Mizpirualde Zaharren Egoitzako administratzailea.

—Enpresa Komiteko ordezkari bat.

—HAEE/IVAPeko ordezkari bat euskarako froga egiteko.

—Bergarako Mizpirualde Zaharren Egoitzako gainbegiratzailea.

Idazkaria:

—Bergarako Mizpirualde Zaharren Egoitzako Gobernu Batzordekoa.

Epaimahaiko kideen izendapena argitara emango da Bergarako Mizpirualde Zaharren Egoitza Fundazio Publikoko iragarki taulan.

Bestetik, epaimahaiak beharrezko irizten dionean, aholkulari adituen laguntza eskatu ahal izango du, dagokien arloan laguntza eskaintzeko.

7.Hautaketa prozedura.

Izangaiak aukeratzeko prozesuak ondorengo bi fase izango ditu:

a)Oposizioaldia.

b)Lehiaketaldia

Izangaiei dei bakarra egingo zaie ariketa bakoitzerako. Epaimahaiak ariketak egiteko ezarritako ordu eta lekuan agertzen ez diren izangaiak hautaketa prozesutik kanpo geratuko dira, justifikatutako arrazoiak eduki arren.

Oposizioaldia:

Oposizioaldiak ondoren adierazten diren ariketak izango ditu:

—Lehenengo ariketa: Derrigorrezkoa eta baztertzailea. Lanpostuaren berezko eginkizunekin zerikusia duten froga praktiko bat edo gehiago egin beharko dituzte izangaiek. Gehienez, 40 puntu lortu ahal izango da froga honetan, baina froga gainditzeko 30 puntu beharko dira. Froga hau baloratzeko irizpideak ariketa egiten hasi baino lehen ezagutaraziko da.

—Bigarren ariketa: Derrigorrezkoa eta baztertzailea. Izangaiek esaktutako titulazioarekin zerikusia duten froga bat edo gehiago (aritmetikakoa, logikakoak,) egin beharko dituzte. Gehienez, 20 puntu lortu ahal izango da froga honetan, baina froga gainditzeko 10 puntu beharko dira. Froga hau baloratzeko irizpideak ariketa egiten hasi baino leen ezagutaraziko da.

Lehiaketaldia:

Eskabide orriarekin batera aurkezten diren egiaztagiriak honela baloratuko dira:

—Lanpostuaren eginkizunetan izandako lan esperientzia. Ordu bakoitzeko 0,001 puntu eta gehienez ere 4 puntu.

—Euskarazko 1. HE dutela egiaztatzen dutenei 4 puntu emango zaizkie. Bigarren ariketa gaindituta izan arren, 1. HE egiaztaturik ez badute, horretarako prestatu den frogan egiaztatu ahal izango dute.

Honako dokumentu hauetako bat dutenek ez dute froga hori egin beharrik izango:

1.1. Hizkuntza Eskakizuna edo handiagoa daukala egiatztatzeko HAEEk emandako agiria.

2.EGA eta baliokide diren egiaztagiriak edo diplomak.

3.Hezkuntza Sistemako 1. HE eta 2. HE.

4.Hizkuntza Eskolako euskarako 4. maila gaindituta izatea.

Eskabide orriarekin batera esandako agirien copia konpultsatua aurkeztu beharko da.

8.Gaitasunaren fasea garatzeko era.

Epaimahaiak, hala erabakiz gero, alda dezake zazpigarren oinarrian adierazitako ariketen hurrenkera, eta egun berean proba biak egitea ere erabaki dezake.

Gainditu beharreko ariketak burutu ondoren, Epaimahaiaren erabakiz, iragarki taulan emango da argitara ariketa edo ariketak gainditu dituzten izangaien zerrenda, bai eta, kasua balitz, ariketa bakoitzean ateratako puntuazioa ere.

9.Froga gainditu dutenen zerrenda eta haien izendapena.

Izangai bakoitzak bi faseetan lortu dituen puntuak batuta aterako da haren azken kalifikazioa, eta batura horrek erabakiko du izangaien lehentasun hurrenkera.

Puntuetan berdintasuna gertatuz gero, ondoko irizpide hauen arabera ebatziko da, jarrita dauden hurrenkeran:

a)Oposizioaldiko lehen ariketan puntu gehien ateratzea.

b)Oposizioaldiko bigarren ariketan puntu gehien ateratzea.

c)Epaimahaiak erabakitzen duen irizpidea (berdinketa husteko beste ariketa bat egitea, zozketa,).

Ariketak balioztatu ondoren, Epaimahaiak iragarki taulan agerian jarriko ditu hauitatze prozesua gainditu duten izangaien izenak, lortu dituzten puntuen araberako hurrenkeran antolatuak: Puntu gehienekotik gutxienekora.

Epaimahaiaren iritziz deialdira aurkeztutako izangaien artean ez badago lanpostua betetzeko gutxienezko baldintzak betetzen dituenik, deialdia bete gabe aldarrika dezake.

Epaimahaiak ezingo du, inolaz ere, deialdiko lanpostuak baino izangai gehiago proposatu.

Epaimahaiak Bergarako Mizpirualde Zaharren Egoitzako Gobernu Batzordeari igorriko dio akta, kontratazioa egin dezan.

Proposatua izan den izangaiak izendapena argitara ematen denetik hasi eta 20 egun izango ditu lehiaketan parte hartzeko oinarrietan eskatzen diren baldintzak betetzen dituela egiaztatzen duten jatorrizko agiriak aurkezteko.

Ezarritako epean, eta ezinbesteko arrazoiren batengatik izan ezean, izangaiak agiriak aurkezten ez baditu, edo eskatutako baldintzak betetzen dituela egiaztatzen ez badu, ezingo da kontratatu izan, eta bere jardun guztiak baliorik gabe geratuko dira. Kasu horretan, lehiaketa gainditu eta azken kalifikazioaren hurrenkeran ondoren dagoenaren edo daudenen aldeko proposamena egingo du organo eskudunak.

10.Kontratazioa.

Organo eskudunak Epaimahaiak proposaturiko izangaiari kontratua egingo dio aurreko oinarrian esandako agiriak aurkeztu eta gero. Kontratua egin aurretik enpresa-medikuaren ikuskapena pasatu beharko du, bere osasun egoera ona dela eta lanpostuaren eginkizunak betetzeko gai dela egiaztatzeko.

Frogaldiak 2 hilabeteko iraupena izango du.

Epe hori amaitu aurretik, dagokion arduradunak frogaldian diharduen langileari buruzko txostena egingo du, eta erakutsi dituen gaitasun hauek hartuko ditu kontuan txosten horretan: Lanerako ahalmena eta errendimendu profesionala, erantzukizunaren eta eraginkortasunaren zentzua, lanerako prestasuna eta ekimena, eta lanarekiko interesa.

Izangaiak frogaldia gainditzen ez badu, kontratuari amaiera emango zaio bain ahori gertatu baino 2 egun lehenago izangaiari jakinaraziko zaio.

11.Gorabeherak.

Epaimahaiak baimena du sortzen diren zalantzak argitzeko eta lehiaketa-oposizioa ondo joan dadin beharrezko diren erabakiak hartzeko, oinarri hauetan arautzen ez den guztian.

12.Inpugnazioa.

Deialdia, oinarri hauek eta deialdiak berak edo epaimahaiaren jardunak eragindako administrazio ekintzak inpugnatu ahal izango dituzte interesatuek, eta horretarako indarrean dagoen azaroaren 26ko Administrazio Publikoen Araubide Juridikoaren eta Administrazioko Prozedura Erkidearen 30/1992 Legean adierazitako modua eta epeak beteko dituzte.

13.Dokumentazioa itzultzea.

Instantziarekin batera aurkeztu den dokumentazioa jasotzeko eskubidea izango dute aurkeztu diren izangaiek, kontratatu denak izan ezik.

Hautaketa prozesua bukatu eta 3 hilabeteko epean jasotzen ez den dokumentazioa txikitu eta bota egingo du Bergarako Mizpirualde Zaharren Egoitza Fundazio Publikoak.

14.Lan-poltsa.

Frogak gainditu ez dituztenekin, Bergarako Mizpirualde Zaharren Egoitzako Ikuztegiko garbitzaile lanposturako lan-poltsa osatuko da.

Lan-poltsa, prozesuan guztira atera duten puntuazioa kontuan izanda osatuko da, lehentasuna puntuazioak emango duelarik. Lan-poltsa 2006ko abenduaren bukaerara arte egongo da indarrean eta urtebetez luzatu ahal izango da Mizpurualde Zaharren Egoitzako Gobernu Batzordeak hala erabakiko balu.

Ikuztegiko garbitzaile batek gaixotasunagatik baja hartzen duenean, edo/eta deialdi honekin beteko den lanpostuaren titularrak baimen edo lizentzia esaktzen duelako garbitzaile bat kontratatzea erabakiko balitz, Bergarako Mizpirualde Zaharren Egoitzak zerrenda honetara joko du.

Beti ere puntuazio altuena lortu dutenen lehentasuna errespetatuko da.

Kontratu bakoitzerako deitzeko sistema hauxe izango da: Izangai bakoitzak emandako telefonora deituko zaio goizean goiz eta idatziz ere bidaliko zaio jakinarazpena eta hurrengo eguneko 13:00ak baino lehen erantzun ez badu zerrendako hurrengoari deituko zaio.

Izangai bati deitu eta ezetz erantzun edo erantzunik ematen ez badu, zerrendatik kanpo lagako da eta zerrenda horrek indarrean jarraitzen duen bitartean ez zaio gehiago deituko, ezintasuna justifikatzen duen ziurtagiriren bat aurkezten ez bada. Gaixorik dagoela ziurtatzen duen medikuaren agiria edo sei hilabetetik beherako kontratuarekin lanean diharduela ziurtatzen duen agiria aurkeztuz gero, zerrendan dagoen postuan lagako da hurrengo aldirako, baina sei hilabeterako edo gehiagorako kontratatuta lanean ari bada zerrendako azkena izatera pasako da.

Bergara, 2005eko urriaren 11.—Gregorio Iruretaboyena, Administratzailea. (9751)