Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala

191. zenbakia Data 2005-10-07 19857 orria

7 UDAL ADMINISTRAZIOA

LEZOKO UDALA
Bake Epaile titular eta ordezkoa hautatzeko eskaerak aurkezteko epea.

LEZOKO UDALA

Bake epailea eta ordezkoa aukeratzea

Botere Judizialeko Lege Organikoaren 101. eta 102. artikuluetan eta Bake epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/95 Araudiaren 4. eta 5.1. artikuluetan ezarritakoaren arabera, osoko bilkurari dagokio udalerri honetako bake epaile eta ordezkoa izendatzea.

Hamabost eguneko epea zabaltzen da, Bando hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta gero, interesa dutenek eta legeak jarritako baldintzak betetzen dituztenek, idatziz Alkatetza honi eska diezaioten.

Udaletxeko Idazkaritzan espedientea aztertu daiteke eta beste datuen berri ere jaso, hala nola, baldintzak, karguaren iraupena, ordainsariak, eta abar.

Eskaerarik ez balego, osoko bilkurak modu askean aukeratuko ditu bake epaile titularra eta ordezkoa, eta Lehen Instantziako Epaileari jakinaraziko dio erabakia.

Guztiek jakin dezaten adierazten da.

Lezo, 2005eko urriaren 3a.—Kepa Garbizu, Alkatea.

(1428) (9457)