| 186. zenbakia | Data 2005-09-30 | 19461 orria |
BERGARAKO UDALA
Iragarkia
Zergadunei eta gainerako interesatuei jakinarazten zaie 2005eko irailaren 28ko Alkatearen Dekretuz 2005eko Ekonomi Jardueren gaineko Zergaren errolda onartu dela eta erreziboak ordaintzeko borondatezko epea urriaren 1ean hasi eta azaroaren 10ean bukatuko dela, bi egun horiek barne.
Errolda Udal honetako Kontuhartzailetzan erakutsiko da iragarki hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita hilabeteko epean. Epe horretan, errolda horren aurka errekurtsoak eta alegazioak tartejarri ahal izango dira eta bat bera ere aurkeztuko ez balitz behin-betikoz onartuko da.
Helbideratutako erreziboak banku edo aurrezki kutxen kontu korrontetik kobratuko dira zuzenean.
Helbideratu gabeko erreziboak zergadunak berak adierazitako helbide fiskalera bidaliko dira, edozein banketxe edo San Martin plazan dauden Dirubilketarako Udal bulegoetan eta ohizko orduetan, errezibo hori aurkeztu eta ordain dadin.
Zergadunak urriaren 31rako bere helbidean erreziboa ez badu jasotzen, Udaletxeko Kontuhartzailetzako bulegoetan eskatu beharko du.
Ordaintzeko borondatezko aldia bukatuta, ordaindu ez duten zordunei gainkargua erantsiko zaie eta premiamendu bidezko kobraketari ekingo zaio.
Bergara, 2005eko irailaren 28a.—Alkatea.
(3771) (9201)