| 182. zenbakia | Data 2005-09-26 | 19094 orria |
BERGARAKO UDALA
Iragarkia
Alkate-Lehendakariak 2005eko irailaren 13an emandako Dekretuan erabaki zuen San Juango Larramendi eremuaren garapen industrialerako, Bergarako Planeamenduko Arau Subsidiarioen aldaketa-aurrerakinean egindako azterlanak jendaurrean jartzea, iradokizunak eta –hala balegokio– planeamendurako beste aukera batzuk aurkeztu ahal izateko. Jendaurreko epe hori hogeita hamar egunekoa da, iragarki hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik aurrera. Eta guztia, Hirigintza-Planeamenduko Erregelamenduak 125. artikuluan ezarritakoari jarraituz. Halaber, epe berdinez jendaurrean jartzen da «Ekos Estudios Ambientales S.L.» enpresak idatzitako ingurumenaren gaineko eraginaren baterako ebaluazio-azterketa.
Bergara, 2005eko irailaren 15a.—Victoriano Gallastegi Altube, Alkatea.
(3665) (9008)