Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala

166. zenbakia Data 2005-09-01 17603 orria

7 UDAL ADMINISTRAZIOA

BERGARAKO UDALA
Supermerkatua berritu eta handitzeko lizentzia eskaera Eroski, S. Coop.k aurkeztua.

BERGARAKO UDALA

Ediktua

Eskatzailea: Eroski, S. Coop.

Jarduera: Supermerkatuan egokiera eta handitze obrak.

Jarduera-tokia: Bideberri, z/g.

Goian aipatutako jarduera legeztatzeko proiektu teknikoa aurkeztu denez, horren berri ematen da eta jardueraren ondorioz nolabaiteko eragina izan dezaketenei jakinarazten zaie hamabost (15) asteguneko epea dagoela jarduera horren inguruan egoki iritzitako oharrak egiteko.

Epe hori ediktu hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasiko da kontatzen, eta horrela, otsailaren 27ko 3/98 Legearen –Euskal Herriko Ingurugiroa Babesteko Lege Orokorraren– 58. artikuluak agintzen duena beteko da.

Bergara, 2005eko abuztuaren 24a.—Alkatea.

(3457) (8378)