Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala

158. zenbakia Data 2005-08-22 17018 orria

7 UDAL ADMINISTRAZIOA

BERGARAKO UDALA
Ebazpena jakinaraztea William Andres Escudero Ramirez eta beste bati.

BERGARAKO UDALA

Iragarkia

Saiatu arren ezin izan zaienez jakinarazi William Andres Escudero Ramirez eta Angelica Maria Quintero Ramirez jaun/andreei Alkateak 2005eko abuztuaren 4an emandako Dekretuaren bidez hartutako erabakia, iragarki honen bidez jakinarazten zaie, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidegoaren azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4 artikuluari jarraituz:

«Luis Bertulfo Ramirez Garcia jaunak idatzi bat aurkeztu du. Bertan eskatzen du William Andres Escudero Ramirez eta Angelica Maria Quintero Ramirez jaun/andreei Zubieta 26-5. etxebizitzan baja ematea, aspaldidanik bertan bizi ez direlako.

Hau ikusirik, Toki Entitateen Biztanlegoa eta Lurraldearen Mugaketarako Erregelamenduak (uztailaren 1eko 1.690/1986 Errege Dekretuaren bitartez onartua eta abenduaren 20ko 2.612/1996 Errege Dekretuaren bitartez aldatua) 72. artikuluan dionari jarraituz,

ERABAKI DUT

Lehena: William andres Escudero Ramirez eta Angelica Maria Quintero Ramirez jaun/andreei biztanleen udal erroldan baja emateko espedienteari hasiera ematea.

Bigarrena: Interesatuei 15 egunez audientzia ematea.

Hirugarrena: Ohartaraztea aurreko puntuan zehaztutako epean alegaziorik jasoko ez bagenu, Biztanle Erroldan baja emango zaiela, Erroldatze-kontuetarako Gipuzkoako Kontseiluaren txostena jaso ondoren.»

Beraz, gogorarazten zaie goian aipatutako 15 eguneko epea iragarki hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasten dela.

Bergara, 2005eko abuztuaren 10a.—Idazkaria.

(3415) (8094)