Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala

154. zenbakia Data 2005-08-16 16736 orria

7 UDAL ADMINISTRAZIOA

BERGARAKO UDALA
Garbiketa industrialerako kotoiak eta trapuak manipulatzeko lizentzia eskaera Cotones Aguirrezabal, S.A.k aurkeztua.

BERGARAKO UDALA

Ediktua

Espedientea: IGOKA/AMINP.

Gaia: Jarduera legeztatzea.

Eskatzailea: Cotones Aguirrezabal S.A.

Jarduera: Kotoiaren manipulazioa eta garbiketa industrialerako trapuen fabrikazioa.

Jarduera-tokia: San Juan auzoa 10.

Goian aipatutako jarduera legeztatzeko proiektu teknikoa aurkeztu denez, horren berri ematen da eta jardueraren ondorioz nolabaiteko eragina izan dezaketenei jakinarazten zaie hamabost (15) asteguneko epea dagoela jarduera horren inguruan egoki iritzitako oharrak egiteko.

Epe hori ediktu hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasiko da kontatzen, eta horrela, otsailaren 27ko 3/98 Legearen –Euskal Herriko Ingurugiroa Babesteko Lege Orokorraren– 58. artikuluak agintzen duena beteko da.

Bergara, 2005eko abuztuaren 2a.—Alkatea.

(3382) (7928)