| 153. zenbakia | Data 2005-08-12 | 16624 orria |
BERGARAKO UDALA
Iragarkia
2005eko abuztuaren 2an emandako dekretu bitartez Bergarako Udaleko Alkateorde J.ak erabaki zuen administrari laguntzaileen eta administrarien lan-poltsa osatzeko deialdia arautuko duten oinarriak onartzea. Honen bitartez argitara ematen dira.
Bergara, 2005eko abuztuaren 3a.—Alkatea.
(3377) (7850)
Administrari laguntzaileen eta administrarien lan poltsa osatzeko lehiaketa-oposizioa arautuko duten oinarriak.
1. Deialdiaren xedea:
Udaleko Zerbitzuetan eman daitezkeen gaixotasun bajak edo baimena duten administrari laguntzaileak eta administrariak ordezkatzeko lan poltsa osatzea da deialdiaren xedea.
2. Lan baldintzak:
Udal Zerbitzu bakoitzeko administrari edo administrari laguntzaile lanpostuei dagokien soldata eskuratuko du kontratatuak.
Astelehenetik larunbatera eta lansaio jarraitu edo zatituarekin (zerbitzuaren premien arabera) egingo du lana.
3. Baldintzak:
a) Adinez nagusi izatea.
b) Eskola graduatua, L.H. I. edo pareko ziurtagiriaren jabe izatea.
c) Kontratu gai den zerbitzuaren berezko eginkizunetan aritzea galaraziko dion taxa fisiko, psikiko edo bestelakorik ez izatea.
d) Ezgaitasun edo bateraezintasun kausatan sarturik ez egotea.
e) Diziplinazko espedientearen bitartez Administrazio Publikoaren zerbitzutik bereizia ez izana, eta eginkizun publikoetan jarduteko ezgaitua ez egotea.
f) Euskarako 2. eta 3. hizkuntza eskakizunari dagokion euskara maila.
g) Administrari lanpostuak betetzeko lan poltsan parte hartzeko Batxilerra, L.H. II edo baliokide den tituluaren kopia ere aurkeztu beharko da.
4. Instantziak:
3. oinarrian jasotako baldintza guztiak betetzen dituztela adierazi beharko dute lehiaketa-oposizioan parte hartzeko aurkezten den eskabidean. Halaber, curriculum vitae eta alegaturiko merezimenduen egiaztagiriak erantsiko zaizkio, nahitaezko baldintza lehiaketan kontutan hartua izateko.
Instantzia horiek Alkate-Udalburuari zuzenduko zaizkio eta Udaletxeko Erregistro Nagusian aurkeztuko dira, edo Administrazio Publikoen Erregimen Juridikoa eta Prozedura Administratibo bateratuaren Legeko 38.4 artikuluan xedatutako moduan, oinarriak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik irailaren 15a arteko epean.
Lehiaketa-oposizioan parte hartzeko eskabideak ondoko baldintza hauek bete beharko dira atzera bota ez daitezen:
a) Hirugarren oinarrian eskatutako baldintza bakoitza eta guztiak betetzen dituztela adierazi beharko dute izangaiek, betiere eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunari dagozkiola.
b) Eskabidearekin batera, ondoko agiriok erantsiko dituzte (fotokopiak konpultsatuak izango dira):
—Nortasun-agiriaren fotokopia.
—Deialdian parte hartzeko eskatutako tituluaren fotokopia.
—Eskabidean adierazitako merezimenduak egiaztatuko dituzten agiriak, lehiaketaren fasean baloratuak izateko.
Laneko esperientzia egiaztatu beharko da lan egindako enpresek edo administrazioek egindako ziurtagirien bidez, bertan kontratuaren iraupena eta lanaren eginkizunak zehaztuz. Esparru pribatuko esperientzia egiaztatzeko, gainera, Gizarte Segurantzari kotizatu izanaren ziurtagiriak aurkeztu behar dira.
Eskabidean Bergarako Udalean egindako zerbitzuak eta laneko esperientzia, adierazi baditu, ez da agiri bidez egiaztatu beharrik izango, eta izangai bakoitzaren espedientean azaltzen diren datuen arabera baloratuko dira.
Prestakuntza osagarriari buruzko merezimendua egiaztatzeko aurkeztuko duen agirian, haren iraupena (ordutan) zehaztu beharko du. Horrela egin ezean, Epaimahaiaren esku geratuko da merezimendu hori baloratzea ala ez.
5. Izangaien onarpena:
Instantziak aurkezteko epea amaiturik, Udaleko Lehendakaritzak onartutako eta baztertutako izangaien behin behineko zerrenda onartuko du eta Udaletxe honetako iragarki taulan argitaratuko da, eskabideak aurkezteko epea bukatu eta 2 eguneko epean.
Behin behineko zerrenda hori behin betikotzat hartuko da goian aipatutako 2. egunetik kontatzen hasita 5 egun naturaleko epean epean inolako erreklamaziorik jartzen ez bada. Erreklamazioak baleude, behin-betiko zerrenda onartuko duen ebazpen baten bitartez onartuak edo baztertuak izango dira.
Lehenengo frogaren eguna onartu eta baztertuen behin-behineko zerrendarekin batera argitaratuko da udaleko iragarki taulan. Froga hau irailaren 3. astean izango da.
Epaimahaiak egokien irizten dion moduan emango du ondorengo ariketen berri.
6. Epaimahai kalifikatzailea:
Epaimahai kalifikatzailea honela osatuko da:
Mahaiburua:
—Alkatea edo berak delegatzen duen udalkidea.
Mahaikideak:
—Talde politiko bakoitzeko ordezkari bana.
—Udaleko Idazkaria.
—Enpresa Batzordeko ordezkari bat.
—Euskara zerbitzuko burua euskarako frogarako.
Idazkaria:
—Udalekoa edo berak delegatzen duen funtzionarioa.
Aginte deitzaileak edo berak delegatzen duen pertsonak izendatuko ditu epaimahaiko kideak eta haien izendapena Udaletxeko Iragarki taulan argitaratuko da.
Egoki iritzitako probetan Epaimahaiak dagokion gaian adituak diren aholkularien lankidetza eska dezake.
7. Hautaketa prozedura:
Izangaiak hautatzeko prozedurak hurrengo aldiak izango ditu:
a) Oposizioaldia
b) Lehiaketaldia
Ariketa bakoitzerako deialdi bakarra egingo da.
Epaimahaiak ariketak egiteko deialdian jarritako egunean, lekuan eta orduan agertzen ez diren izangaiak –baita ezinbesteko arrazoiengatik bada ere-, hauta-prozesutik kanpo geratuko dira erabat.
Oposizioaldia:
Ondoren aipatzen diren ariketez osatuko da:
—Lehen ariketa: Derrigorrezkoa eta baztertzailea. Ariketa honek bi atal izango ditu:
1. Epaimahaiak I Eranskineko gaiari(ei) proposatutako galderei erantzutean datzana, nahiz eta epigrafe jakin bati egokituta ez egon. Gehienez ere 10 puntuz baloratuko da, hurrengo frogara pasatzeko gutxienez 5 puntu lortu beharko direlarik.
2. I Eranskineko gaiei eta lanpostuen eginkizunekin erlazionatutako galdera praktikoei erantzutean datzana.
Gehienez ere 10 puntuz baloratuko da, hurrengo frogara pasatzeko gutxienez 5 puntu lortu beharko direlarik.
—Bigarren ariketa: Derrigorrezkoa eta baztertzailea, Epaimahaiak, Windows, Microsoft Word 2000 eta Excel 2000 informatika programak erabiliz proposatutako froga(k) egitean datza.
Halaber, idazteko 200 pultsazio/minutuko gutxienezko abiadura ere lortu beharko da derrigorrez, horretarako egingo den frogan.
Gehienez ere 10 puntuz baloratuko da, lehiaketaldira pasatzeko gutxienez 5 puntu lortu beharko direlarik. Aipatutako abiadura iristen ez direnak baztertuak izango dira baloraziorik egin gabe.
—Hirugarren ariketa: Derrigorrezkoa eta baztertzailea, Epaimahaiak proposaturiko idatzizko eta ahozko proba batzuk egitean datza, eskatutako euskara ezaguerei dagokien maila egiaztatzeko. «Gai» edo «ez-gai» kalifikatuko da. Azterketa honek barnerako eta prozesu honetarako eraginak izango ditu soilik eta beraz ez da inongo ziurtagiririk luzatuko.
Ez dute proba hau egin beharrik izango, eskaera orriarekin batera eskatutako euskara ezaguera dutela egiaztatu dutenak. Honako hauek dira 2. eta 3. hizkuntz eskakizunaren baliokideak:
1. EGA edo baliokideak diren tituluen egiaztagiri zein diploma.
2. Hezkuntza sistemako 1 eta 2. hizkuntz eskakizuna.
3. Hizkuntza Eskola Ofizialeko euskarako 4. maila gainditua (2 HEarena bakarrik).
4. Indarrean dagoen HAEEk luzatutako egiaztagiria.
Lehiaketaldia:
Instantziarekin batera aurkeztutako ziurtagiriak ere horrela baloratuko dira:
—Edozein Administrazio Publikoan administrari eta administrari laguntzaile lanetan esperientzia izatea, hileko 0,2 puntu, gehienez ere 10 puntu.
—Enpresa pribatuan administrari eta administrari laguntzaile lanetan esperientzia izatea, hileko 0,05 punturekin baloratuko da eta gehienez ere 4 puntu.
Administrari lanpoltsarako ez da kontutan izango administrari laguntzaile lanetan izandako esperientzia.
—Informatika ikastaroak: 15 eta 30 tarteko ordukoak, 0,4 puntu bakoitza, 31 eta 60 tarteko ordukoak 0,8 puntu bakoitza, 61 ordu baino gehiagokoak orduko 0,013 puntu, gehienez 3 puntu lortu ahal izango direlarik. Orduak zehazten ez duten agiriak ez dira baloratuko.
Baloratuko dena informatika programak izango dira. Beti ere 2003. urtean edo beranduago egindakoak. Programa bati buruzko 2 ziurtagiri aurkeztuz gero ordu gehien dituena baloratuko da bakarrik, beste maila bat dela justifikatzen ez bada. Sistema operatiboak ere programa bezala kontsideratuko dira.
8. Onartuen zerrenda eta kontratatzeko prozedura:
Oposizioaldiko ariketak eta Lehiaketaren balorazioa amaituz gero, Epaimahaiak onartuen zerrenda (puntuazio ordenaren arabera) argitaratuko du, zerrenda hori Alkate-Lehendakariari bidaliko dio onartu dezan. Urtebeteko balioa izango du, urtez urte luzatu ahal izango delarik, Gobernazio eta Zerbitzuen Batzordearen proposamenari jarraituz Alkate-Lehendakariak horrela erabakiko balu, gehienez ere 3 urte bete arte.
Udal zerbitzuetako administrari laguntzaile batek gaixotasunagatik baja hartzen duenean, lan pilaketagatik edo/eta beste baimenengatik administrari laguntzailea kontratatzea erabakiko balu Alkate-Lehendakariak zerrenda honetara joko du. Beti ere puntuazio altuena lortu dutenen lehentasuna errespetatuko da.
3. oinarriko «g» atalean jasotako titulazioa egiaztatu dutenekin beste zerrenda bat egingo da, eta administrari bat kontratatzea erabakitakoan zerrenda honetatik aukeratuko da, oinarri honetan azaldutako prozedurari jarraituz. 3. Hizkuntza eskakizuna duten administrari edo administrari laguntzaileen ordezkatzerako derrigorrezkoa izango da horretarako egin den froga gainditu izana edo 7. oinarriak jasotzen dituen ziurtagirietako bat aurkeztu izana instantziarekin batera.
Kontratu bakoitzerako deitzeko sistema hauxe izango da: Izangai bakoitzak emandako telefonora deituko zaio goizean goiz eta hurrengo eguneko 13:00ak baino lehen erantzun ez badu zerrendako hurrengoari deituko zaio.
Izangai bati deitu eta ezetz erantzun edo erantzunik ematen ez badu, zerrendatik kanpo lagako da eta zerrenda horrek indarrean jarraitzen duen bitartean ez zaio gehiago deituko, ezintasuna justifikatzen duen ziurtagiriren bat aurkezten ez bada. Gaixorik dagoela ziurtatzen duen medikuaren agiria edo lanean diharduela ziurtatzen duen agiria aurkeztuz gero, 48 orduko epearen barruan, zerrendan dagoen postuan lagako da hurrengo aldirako, berak abisatuko duelarik noiztik deitu, abisatu arte aipatutako egoeretan jarraitzen duela ulertuko delarik.
Deitzen zaionean ezetz erantzuten badu eta lanean dagoela balitz arrazoia, berak bukatu duela abisatu arte ez zaio deituko egoera horretan jarraitzen duela ulertuko baitu udalak.
9. Dokumentazioa itzultzea:
Instantziarekin batera aurkeztu den dokumentazioa jasotzeko eskubidea izango dute aurkeztu diren izangaiek, lanpoltsetan gelditzen direnek ezik.
Hautaketa prozesua bukatu eta 3 hilabeteko epean jasotzen ez den dokumentazioa txikitu eta bota egingo du Udalak.
10. Prozeduaren argitalpenak:
Prozesu honetan argitaratu beharrekoak (onartuen eta baztertuen zerrenda, oposizioaldiko emaitzak, lehiaketaldiaren emaitzak) Bergarako Udaleko Web orrian ere argitaratuko dira(www.bergara.es).
Datu pertsonalen babeserako araudiari jarraituz, edozein izangai edo partehartzailek izango du bere datuak eskuratu, zuzendu edo ezabatzeko eskubidea, horretarako eskaera aurkeztu beharko du helbide honetara bidalitako idatziaren bitartez: Bergarako Udala, San Martin de Agirre plaza 1, 20570 Bergara.
11. Gorabeherak:
Epaimahaiak baimena du aurkezten diren zalantzak argitzeko eta Lehiaketa-Oposizioa ondo joan dadin beharrezko erabakiak hartzeko oinarri hauetan aurreikusten ez den guztian.
Ariketetan lortutako maila plaza egoki betetzeko beharko litzatekeena ez dela iritziko balitz, deialdia bete gabe deklara liteke.
12. Inpugnazioa:
Oinarri hauek interesatuek inpugnatu egin ditzakete indarrean dagoen Administrazio Publikoen Errejimen Juridiko eta Prozedura Administratibo Bateratuaren Legean aurrikusitako moduan eta epeetan.
I. ERANSKINA
1. Udala: Kontzeptua eta elementuak.
2. Udal antolaketa: Derrigorrezko organoak.
3. Alkatea: Eskumenak.
4. Udal Osoko Bilkura: Eraketa, funtzionamendua, konpetentziak.
5. Tokiko Gobernu Junta.
6. Udalen konpetentziak.
7. Biztanleen errolda.
8. Administrazio lokaleko prozedura. Agirien sarrera eta irteera erregimena. Agiriak aurkezteko baldintzak. (azaroak 26ko 30/92 Legea) eta 2568/1986 Erret Dekretua: VI Titulua, I eta II kapituluak).
9. Organo Kolegiatuak: Azaroak 26ko 30/1992 Legearen 22tik-27ra artikuluak.
10. Udal Lizentzia eta baimenak.