Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala

153. zenbakia Data 2005-08-12 16617 orria

7 UDAL ADMINISTRAZIOA

BERGARAKO UDALA
Zaindari eta Aroztegi egongelako Gidari lan poltsa sortzeko oinarriak.

BERGARAKO UDALA

Iragarkia

2005eko abuztuaren 1ean emandako dekretu bitartez Bergarako Udaleko Alkateorde J.ak erabaki zuen Aroztegi aretoa zaindu eta gida lanak egiteko lanpoltsa osatzeko deialdia arautuko duten oinarriak onartzea. Honen bitartez argitara ematen dira.

Bergara, 2005eko abuztuaren 2a.—Alkatea.

(3377) (7849)

Aroztegi Aretoa zaindu eta gida lanak egiteko lanpoltsa osatzeko deialdia arautuko duten oinarriak.

1.  Deialdiaren xedea.

Deialdi honen xedea da prozedura libre bitartez Aroztegi Aretoa zaindu eta gida lanak egiteko izangaiekin lanpoltsa egitea, lehiaketa-oposizio bidez.

Lanpostua sailkapeneko B taldekoa da eta 13. mailari dagokion soldata-maila du. Halaber, 3. hizkuntza eskakizunari dagokion euskaren jakite maila du, derrigorrezkoa.

Lanegunak eta ordutegia premien arabera finkatuko dira.

2.Betekizunak.

Honako hauek izango dira kontratatzen denak egin beharrekoak:

—Antolatzen den erakusketa bakoitzari buruz informazioa osatu eta Udalaren oniritziarekin erakusketara bertaratzen direnei informazio hori eman.

—Erakusketara bertaratzen direnei eskatzen duten arreta eman (idatzitzako informazioa, ahozko azalpenak).

—Udaletik programatzen direnean, aretoaren bisita pribatu eta hitzartutakoak egin.

—Aretoa eta bertan erakusten dena zaindu eta gertatutako intzidentzien berri eman, udala momentu oro informatuta eduki beharko duelarik.

—Erakusketa bakoitzean behar den datu eta informazioa jaso aurkeztu beharreko txostena egin ahal izateko bukatzen direnean: Zenbat jende etorri den, bertaratutako jende edo talde motak, zenbat bisita gidatu egin diren.

—Orokorrean, erakusketa bakoitzak eskatzen dituen premiei erantzutea.

3.Izangaiek bete beharrekoak.

Onartuak izateko eta, hala badagokie, lehiaketa-oposizioan parte hartzeko, ondoko baldintza hauek bete beharko dituzte izangaiek:

a)Europar Batasuneko kide diren estatutuetakoren baten herritartasuna izatea edo, Europar Batasunak egindako eta Espainiako Estatuak berretsitako Nazioarteko Itunei jarraiki, langileen zirkulazio askea aplikatzen zaion estaturen bateko herritarra izatea.

Parte hartu ahal izango du, era berean, Europar Batasuneko kide diren estatuetako herritarren ezkontideak, betiere zuzenbideko banaketarik gabekoak badira; baita bere ondorengoak eta bere ezkontidearenak ere, baldin eta zuzenbideko banaketarik gabekoak badira, eta ondorengo horiek hogeita bat (21) urte baino gutxiagokoak badira, eta adin horretatik gorakoak, baina bere pentzuan bizi direnak.

Era berean, parte hartu ahal izango dute Espainiako estatuan bizi eta aurreko paragrafoetan sartu gabe daude atzerritarrek. Hauek aukeratuak izango balira, kontratuaren objektu den jarduera burutzeko administrazioaren baimena dutela egiaztatu beharko dute, aipatutako kontratua egin baino lehen.

b)18 urte beteta izatea.

c)Unibertsitateko erdi mailako titulua edo parekoa den titulazio maila izatea.

d)Lanpostuaren berezko egitekoak behar bezala betetzea eragotziko dion gaixotasunik edo akats fisiko nahiz psikikorik ez izatea.

e)Diziplinazko prozeduraren bidez Administrazio Publikoetako erakundeen zerbitzutik bereizitakoa ez izatea, eta administrazio publikoan jarduteko gaitasunaz gabeturik ez egotea.

4.Eskabideak.

Eskabideak eredu ofizial eta normalizatuan egingo dira. Ereduak Bergarako Udaleko Erregistroko Bulegoan emango dituzte.

Lehiaketa-oposizioan parte hartzeko eskabideak Bergarako Udaleko Alkate-lehendakariari zuzenduko zaizkio, eta ondoko baldintza hauek bete beharko dira atzera bota ez daitezen:

a)Hirugarren oinarrian eskatutako baldintza bakoitza eta guztiak betetzen dituztela adierazi beharko dute izangaiek, betiere eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunari dagozkiola.

b)Eskabidearekin batera, ondoko agiriok erantsiko dituzte (fotokopiak konpultsatuak izango dira):

—Nortasun-agiriaren fotokopia.

—Deialdian parte hartzeko eskatutako tituluaren fotokopia.

—Eskabidean adierazitako merezimenduak egiaztatuko dituzten agiriak, lehiaketaren fasean baloratuak izateko.

Laneko esperientzia egiaztatu beharko da lan egindako enpresek edo administrazioek egindako ziurtagirien bidez, bertan kontratuaren iraupena eta lanaren eginkizunak zehaztuz. Esparru pribatuko esperientzia egiaztatzeko, gainera, Gizarte Segurantzari kotizatu izanaren ziurtagiriak aurkeztu behar dira.

Eskabidean Bergarako Udalean egindako zerbitzuak eta laneko esperientzia, adierazi baditu, ez da agiri bidez egiaztatu beharrik izango, eta izangai bakoitzaren espedientean azaltzen diren datuen arabera baloratuko dira.

Prestakuntza osagarriari buruzko merezimendua egiaztatzeko aurkeztuko duen agirian, haren iraupena zehaztu beharko du. Horrela egin ezean, Epaimahaiaren esku geratuko da merezimendu hori baloratzea ala ez.

c)Izangaiek eskabideetan adierazi beharko dute oposizio-aldiko ariketak Euskal Autonomia Erkidegoko zein hizkuntza ofizialetan egin nahi dituzten.

Eskabideak, behar bezala beteta, Bergarako Udaleko Erregistro Orokorrean aurkeztuko dituzte, 2005eko irailaren 15a baino lehen.

Eskabideak, era berean, azaroaren 26ko Administrazio Publikoen Araubide Juridikoaren eta Administrazioko Prozedura Erkidearen 30/1992 legearen 38.4 artikuluan adierazi bezala, Administrazio Publikoetako erregistroetan ere aurkez daitezke. Bergarako Udaleko Alkate-lehendakariari zuzenduko zaizkio, eta, eskabideak aurkezteko epearen barruan, dagokion funtzionarioak data eta zigilua jarrita eduki beharko dute. Izan ditzaketen egitatezko akatsak, edozein unetan zuzendu ahal izango dira, ofizioz edo interesatuak eskatuta.

5.Izangaiak onartzea.

Onartuen eta kanporatuen behin-behineko zerrenda Udaleko iragarki taulan argitaratuko da. Udalak 10 eguneko epea emango du erreklamazioak egiteko, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoaren eta Administrazioko Prozedura Erkidearen Legeak 71. artikuluan xedatutakoaren arabera.

Behin-behineko zerrenda, besterik gabe, behin betikotzat joko da erreklamaziorik ez badago. Halakorik badago, berriz, beste ebazpen baten bidez izango dira onartuak edo baztertuak. Ebazpen horren bidez, behin betiko zerrenda onetsiko du Udalak, eta Udaleko iragarki taulan argitaratuko du.

6.Epaimahaia.

Ariketak epaituko dituen Epaimahaia kide titularrez edo hauen ordezkoez osaturik egongo da, eta horien izendapena argitara emango da Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta Udaletxeko iragarki-taulan. Epaimahaia honela osatuko da:

Lehendakaria:

—Alkatea edo berak izendatzen duen udalkidea.

Bokalak:

—Udalean ordezkaritza duen talde politiko bakoitzeko ordezkari bat.

—Udaleko Kultura teknikaria.

—Bergarako udaleko Euskara zerbitzuko burua, euskara probarako.

—Enpresa batzordeko ordezkari bat.

—Udaleko museologoa.

Epaimahaikideak, deia egin duen agintariak edo bere ordezkoak izendatuko ditu; eta izendapen horiek Udaletxeko iragarki taulan argitaratuko dira.

Izangaiek epaimahaikideak errefusatu egin ahal izango dituzte Administrazio Prozedurari buruzko 30/92 legeak aurreikusitako baldintzak betetzen direnean.

Egoki iritziz gero, probaren batzuetarako, gaian adituak diren pertsonen aholkularitza eskatu ahal izango du Epaimahaiak.

Epaimahaiak, bidezko baderitzo, aholkulari adituen laguntza eska dezake edozein probatan.

Epaimahaikideek ezingo dute esku hartu, eta Alkate-Lehendakariari horren berri emango diote, baldin eta Administrazio Publikoen Araubide Juridikoaren eta Administrazioko Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 28. artikuluan aurreikusitako egoeretakoren bat gertatzen bada. Era berean, errefusagai izango dira, Lege bereko 29. artikuluaren arabera.

Epaimahaia osatzen duten kideetatik gutxienez erdiek izan beharko dute lanpostura sartzeko eskatzen den jakintza-arlo berari dagokion titulazioa, eta guztiek maila akademiko berekoa edo goragokoa.

Epaimahaiaren jardunbideak une oroz jarraituko dio Administrazio Publikoen Araubide Juridikoaren eta Administrazioko Prozedura Erkidearen Legeak agintzen duenari.

Epaimahaikide guztiek izango dute hitz egiteko eta bozkatzeko eskubidea, Epaimahaiko idazkariak izan ezik, hark ez baitu bozkatzeko eskubiderik izango. Epaimahaia ezingo da eratu eta aritu Lehendakaria eta Idazkaria eta epaimahaikide titular zein ordezkoen erdiak agertu ez badira.

7.Oposizio faseko ariketak.

Bergarako Udaleko iragarki-taulan eta langileen iragarki-taulan argitaratuko da lehenengo ariketa egiteko deialdia, eta han adieraziko da azterketa zein egun, ordu eta tokitan egingo den. Ondorengo deialdiak Epaimahaiak iragarriko ditu, aditzera emateko egoki deritzon moduan.

Oposizio fasean ondoko ariketa hauek egingo dira:

—Lehen ariketa. Derrigorrezkoa eta baztertzailea. Gai/Ez gai baloratuko da.

Euskarako froga, izangaien euskara maila neurtzeko ahozko eta idatzizko froga egingo da 3. hizkuntza eskakizunaren pareko euskara ezagutzak duten egiaztatzeko.

Euskara zerbitzuko buruak baloratuko du froga hau. Epaimahaiak ez du punturik emango eta izangaiak gai edo ez gai sailkatuko dira. Azterketa honen eraginak barnerako izango dira eta ez da inongo egiaztagiririk luzatuko.

Apirilaren 15eko 86/1997 Dekretuak, Euskal Autonomia Elkarteko herri-administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko prozesua arautzen duenak, zehaztutakoari jarraituz, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak emandako 3 hizkuntza eskakizunaren egiaztagiria aurkezten dutenek ez dute ariketa hau egin beharrik izango.

—Bigarren ariketa. Derrigorrezkoa eta baztertzailea.

Honako ezaguera edo gaiei buruzko frogak egingo dira:

—Bergarako Kultura mugimendua, pintura mugimendu eta pintoreei, eta orokorrean egon den eta gaur egun dagoen mugimendua ezagutzen dutela egiaztatuko duen froga.

—Bergaran izaera artistiko-monumentala duten eraikuntza eta guneen oinarrizko ezaguera, eta bereziki Arostegi Jauregiari buruzkoa.

—Arte Estilo ezberdinei buruzko oinarrizko ezagutzak.

Froga hau test eratakoa edo garatzekoa izan daiteke, epaimahaiak erabakiko du.

Guztira 20 puntu izango ditu eta gutxienez 10 puntu lortu behar dira gainditu eta prozesuarekin jarraitzeko.

—Hirugarren ariketa. Derrigorrezkoa eta baztertzailea.

Izaera praktikoa izango du eta egin beharreko lanekin zerikusia duen(ten) ariketa praktikoa(k) egin beharko da(ira).

Guztira 40 puntu izango ditu ariketa honek eta gutxienez 20 puntu lortu beharko dira prozesuarekin jarraitzeko.

8.Merezimenduen fasea.

Epaimahaiak ondoko merezimendu hauek baloratuko ditu, baldin eta, laugarren oinarriko b) atalean xedatutakoaren arabera, eskabidean adieraziak eta agiri bidez egiaztatuak izan badira, eta, betiere, eskabideak aurkezteko epea amaitzen den eguna kontuan hartuz.

Ondorengoak baloratuko dira:

a)Arte Ederretan edo artearen historian lizentziatua izatea, 6 puntu.

b)Museo, erakusketa aretoetan eta antzekoetan gida edo antolatzaile lanak, hileko 0,25 puntu eta gehienez 12 punturekin.

c)Lanarekin zerikusia izan dezaketen kurtso, ikastaro, master e.a. baloratuak izango dira honako modu honetan:

—Masterra, 4 puntu.

—Ikastaroak, 20 ordukoak baino luzeagoak direnak, 20 orduko/0,10 puntu eta gehienez ere 2 puntu.

9.Epaimahaiaren proposamena.

Ariketak, eta alegatu eta egiaztatutako merezimenduak balioztatu ondoren, Epaimahaiak iragarki-taulan agerian jarriko ditu neurketa gainditu duten izangaien izenak, lortu dituzten puntuen araberako hurrenkeran antolatuak: Puntu gehienekotik gutxienekora, lanpoltsa osatzeko.

Epaimahaiaren iritziz deialdira aurkeztutako izangaien artean ez badago gutxienezko baldintzak betetzen dituenik, deialdia hutsik aldarrika dezake.

Lan-poltsaren balioa deialdia bukatu eta 2006ko abenduaren 31ra artekoa izango da.

Kontratu bakoitzerako izangaiari berak emandako telefonora deituko zaio goizean goiz eta hurrengo eguneko 13:00ak baino lehen erantzun ez badu zerrendako hurrengoari deituko zaio.

Izangai bati deitu eta ezetz erantzun edo erantzunik ematen ez badu, zerrendako azkenerako lagako da, ezintasuna justifikatzen duen ziurtagiriren bat aurkezten ez bada.

Gaixorik dagoela ziurtatzen duen mediku agiria edo kontratuarekin lanean diharduela ziurtatzen duen agiria aurkeztuz gero, zerrendan dagoen postuan lagako da, baina sendatu edo kontratua amaitu zaiola abisatu arte ez zaio deituko, egoera horretan jarraitzen duela ulertuko baitu Bergarako Udalak.

10.Gorabeherak.

Epaimahaiak baimena du sortzen diren zalantzak argitzeko eta lehiaketa-oposizioa ondo joan dadin beharrezko diren erabakiak hartzeko, oinarri hauetan aurreikusten ez den guztian.

12.Inpugnazioa.

Oinarri hauek interesatuek inpugnatu egin ahal izango dituzte indarrean dagoen Administrazio Publikoen Araubide Juridikoaren eta Administrazioko Prozedura Erkidearen Legean aurreikusitako moduan eta epeetan.

13.Prozesuaren argitalpenak.

Prozesu honetan argitaratu beharrekoak (onartuen eta baztertuen zerrenda, oposizioaldiko emaitzak, lehiaketaldiaren emaitzak) Bergarako Udaleko Web orrian ere argitaratuko dira (www.bergara.es).

Datu pertsonalen babeserako araudiari jarraituz, edozein izangai edo partehartzailek izango du bere datuak eskuratu, zuzendu edo ezabatzeko eskubidea, horretarako eskaera aurkeztu beharko du helbide honetara bidalitako idatziaren bitartez: Bergarako Udala, San Martin de Agirre plaza 1, 20570 Bergara.

14.Dokumentazioa itzultzea.

Instantziarekin batera aurkeztu den dokumentazioa jasotzeko eskubidea izango dute aurkeztu diren izangaiek, kontratatu denak izan ezik.

Hautaketa prozesua bukatu eta 3 hilabeteko epean jasotzen ez den dokumentazioa txikitu eta bota egingo du Udalak.