Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala

153. zenbakia Data 2005-08-12 16617 orria

7 UDAL ADMINISTRAZIOA

BERGARAKO UDALA
Udaltzaingoko Agente plazan karrerako funtzionaria izendatzea.

BERGARAKO UDALA

Iragarkia

Bergarako udaleko Alkate-lehendakariak 2005eko uztailaren 12an emandako dekretuaren bitartez, Xabier Izagirre Arrizabalaga jauna, Funtzio Administratiboak dituen Udaltzain plaza betetzeko karrerako funtzionari izendatzea erabaki du.

Plaza hau betetzeko deialdia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen 2004ko otsailaren 2an.

Behin betikoa den eta bide administratiboari amaiera ematen dion akordio honen aurka, administrazioarekiko auzi errekurtsoa jar daiteke, Donostiako Administrazio Auzietarako epaitegian, iragarki hau notifikatu edota argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita bi hilabeteko epe-barruan, bidezkotzat jo daitekeen beste edozein errekurtso jartzeko eragozpenik gabe.

Nolanahi ere, nahi izanez gero, aurreko idazatian adierazitako administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren aurretik, berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke ebazpena eman duen organoaren aurrean, notifikatu edota argitaratzen den unetik hilabeteko epean.

Bergara, 2005eko abuztuaren 3a.—Alkatea.

(3377) (7848)