| 147. zenbakia | Data 2005-08-04 | 16083 orria |
BERGARAKO UDALA
Iragarkia
Alkateak 2005eko uztailaren 5ean emandako Dekretuaren bidez hurrengo erabakia hartu zuen:
1.Hasieran onartzea Bergarako Udal Planeamenduko Arau Subsidiarioen 44-2 Exekuzio Unitateko Estatutu eta Jarduerako Oinarrien Proiektua.
2.Aurreko proiektu horiek jende aurreko informazioan ezartzea hamabost egunez, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko diren iragarkien bidez, egokitzat hartzen diren alegazioak aurkez daitezen.
3.Jarduera sistemak ukituriko jabeei banan-banan jakinaraziko zaie, jakinarazpen hori jasotzen dutenetik hasi eta hamabost eguneko epean Udalaren aurrean beren eskubideen arabera egokitzat hartzen dituzten alegazio guztiak aurkez ditzaten.
Hirigintza Gestioaren Araudiaren 161. eta 162. artikuluek xedaturikoaren arabera, proiektu hori eta dagokion espedientea jende aurrean ezartzen da, hamabost lanegunez, iragarki hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik aurrera kontatuta, aztertu ondoren beharreko alegazioak aurkez daitezen.
Hona hemen hasieran onarturiko proiektuaren edukia:
BERGARAKO ARAU SUBSIDIARIOEN 44 AREAKO
2 EXEKUZIO UNITATEAREN KONPENTSAZIO BATZORDEAREN ESTATUTUAK
I. KAPITULUA
1. artikulua.Eraketa.
1976ko Lurzoruaren Legeak 126. artikuluan ezarritakoaren arabera eratzen da Konpentsazio Batzorde hau, eta berau Estatutu hauetan eta Hirigintza Kudeaketarako Araudiak (hemendik aurrera HKA), 1978ko abuztuaren 25eko EDaren bitartez onartutakoak, 157. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoaz arautuko da.
2. artikulua.Izena.
Eratzen den Hirigintzako Erakundearen izena «Bergarako 44 Areako 2 Exekuzio Unitatearen Konpentsazio Batzordea» izango da, eta izen horri honakoa gehituko zaio: «Hirigintzako Erakunde Laguntzailea».
3. artikulua.Batzordearen izaera.
Hirigintzako Erakunde Laguntzailea izango da Batzordea, eta Izaera juridiko eta administratiboa izango du. Berezko izaera eta lege aldetik gaitasun osoa izango du bere helburuak betetzeko.
4. artikulua.Helbidea.
Batzordearen helbidea Bergarako Udaletxean egongo da.
5. artikulua.Tutoretza edo kontrola.
Juridikoki gaitasun osoa badu ere, «Hirigintzako Erakundeak» Bergarako Udalaren tutoretzapean eta kontrolpean jardungo du dagozkion eginkizunetan.
6. artikulua.Helburua.
Konpentsazio Batzordea Bergarako 44 Areako 2 Exekuzio Unitatearen urbanizazio lanak finantzatzeko eta garatzeko soru da; izan ere, lan horiek batzorde horretako kide diren jabeek ordainduko dituzte Konpentsazio Proiektuan zehaztuko diren kuoten bitartez.
Helburu horiei begira, Konpentsazio Batzordeak honako eginkizunak izango ditu:
a)Urbanizazio lanak kontratatuko ditu Arau Subsidiarioek, BEPBak eta Hirigintza Proiektuak ezarritakoa betez.
b)Obren exekuzioa ikuskatuko du gauzatzen ari diren bitartean.
c)Arearen urbanizazioa erabat eraginkorra izan dadin beharrezko jarduketa guztiak kudeatu eta garatuko ditu.
7. artikulua.Iraupena.
Batzordea behin betiko onartzen den egunean sortu eta urbanizazio lanak guztiz amaitu eta Bergarako Udalak behin betiko jaso arte egongo da indarrean.
8. artikulua. Jarduketa Eremua.
Hirigintzako Erakundearen jarduketa eremua Bergarako 44 Areako 2 Exekuzio Unitatearen lurralde eremuarekin bat dator.
II. KAPITULUA
9. artikulua.Batzordera biltzea.
Honakoak izango dira Batzordeko kideak eta Legeak ezartzen dituen betekizun edo baldintzak baino ez dituzte izango:
a)Jarduketa eremuan lur eraikiak zein eraikigabeak izanik sistema onartu eta urbanizazio kuota bat duten jabe guztiak. Eskubide beteko batzordekideak izango dira, Estatutu hauei eta aplikatu beharreko lege arauei jarraituta.
Lursailen jabeak adingabeak edo jarduteko gaitasuna murriztuta dutenak badira, haien ordezko legalak egongo dira Batzordean.
b)Jarduketa unitatean dauden ondasun demanialen nahiz ondarezkoen titularrak diren erakunde publikoak.
c)Hala badagokio, HKAk 165. artikuluak eta harekin bat datozen aginduek ezartzen dutenaren babespean osa daitezkeen empresa urbanizatzaileak.
Empresa urbanizatzaileak, Batzordera biltzea erabakiz gero, pertsona bakar batez ordezkatuta egongo dira.
Bergarako Udalak tutoretza edo kontrol funtzioak Alkate-Lehendakariaren bitartez gauzatuko ditu, edo bere ordez izendatuko duen zinegotziaren edo udal teknikariaren bitartez.
10. artikulua.Ondasunen egoera juridikoa.
Konpentsazio Batzordeko kide egiten diren jabeek eskubide osoa izango dute ukitutako ondasunetan, ondasun horiek kudeaketa orokorraren menpe ere egon arren.
11. artikulua. Titularitatearen eskualdaketa.
Erakundeko bazkide izatea ukitutako higiezinen titularra izatearekin batera gertatzen da; halatan, ondasunen titularitatea, bizirik dauden pertsona edo taldeen arteko ekintzen edo hil ondoko prozesuen bitartez, besteren esku uzten denean, era automatikoan gertatzen da halaber erakunde mailako eskubideen eta betebeharren subrogazioa, Estatutu hauetan eta aplikatu beharreko Lege Arauetan zehazten den bezala.
Eskualdaketaren egileak edo, hala ez bada, hartzaileak, Konpentsazio Batzordeko Zuzendaritza Organoei jakinaraziko dizkie jabe berriaren egoera pertsonala eta helbidea, egoera berria berresten duen eskritura publikoa egin den eguna eta eskualdaketa baimendu duen Notarioaren izen-abizenak. Betekizun hau betetzen ez den bitartean, Erakundeak aurreko bazkidea baizik ez du bazkidetzat hartuko.
12. artikulua. Titularkideak.
Finka edo eskubide batek titular bat baino gehiago dituenean, haien artean pertsona bakar bat aukeratuko dute Batzordean ordezkari izateko, eta izaera horretatik etorritako betebeharrak direla eta Erakundearen aurrean solidarioki erantzungo dute. Finka baten titularkideek zehaztutako epean ez badute ordezkaria izendatzen, ordezkari hori organo jarduleak izendatuko du.
III. KAPITULUA
13. artikulua. Batzordeko bazkideen eskubideak.
Honako eskubideak izango dituzte Batzordeko bazkideek:
a)Batzordearen Batzar Orokorretarako deituak izateko eta bertan, ahots eta botoarekin parte hartzeko.
b)Erakundearen kontseilukide hautatuak izateko.
c.Eragindako ondasunekin batera bere eskubide sozialak eskualdatzeko.
d)Konpentsazio Batzordearen gaien egoeraren gainean informazioa izateko, bai eta ekitaldi bakoitzeko azken bi hilabetetan erakundearen liburuak ikusteko ere.
e)Behin betiko kitapena egiten denean soberakinik balego, horietatik beren kuotaren arabera dagokion zatia eskuratzeko.
f)Estatutu hauek eta aplikagarri diren lege eta arauek diotenaren arabera dagozkien gainontzeko eskubideak.
14. artikulua.Empresa Urbanizatzailearen eskubideak.
Erakundera bilduko den Empresa Urbanizatzaileak honako eskubideak izango ditu:
a)Eskubide beteko bazkide izaera izango du.
b)Batzar Nagusian hartuko du parte, ordezkari baten bidez, ahotsez eta botoz.
c)Erakundearen Kontseilukide bat izendatuko du.
d)Jabe bihurtuko balitz, jabe gisa legozkiokeen eta emango litzaizkiokeen eskubide guztiak.
15. artikulua.Udalaren eskubideak.
Udalak honako eskubide hauek izango ditu, tutoretza eta kontrolerako organoa denez gero:
a)Erakundearen ekintzak ikuskatuko ditu.
b)Deitu egingo zaio eta parte hartuko du Batzarretan eta Kontseiluaren bileratan, Alkatearen edo haren ordezko Zinegotzi edo Udal Teknikariaren bitartez, ahotsarekin baino botorik gabe.
c)Premia eta nahitaezko exekuzio prozedurak erabiliko ditu, 1976ko Lurzoruaren Legeak 130. eta 223. artikuluetan xedatutakoaren arabera. artikuluetan araututako kasuetan.
d)Arau Subsidiarioetan, Barne Erreformarako Plan Berezian eta Konpentsazio eta Urbanizazio Proiektuetan ezartzen diren hirigintzako betekizunak betetzen ez dituzten bazkideei ondasunen jabetza kenduko die, 1976ko Lurzoruaren Legearen 130. artikuluan eta horrekin bat datozenetan xedatutakoari jarraiki.
e)Lurzoruaren Legeak, Hirigintzaren Kudeaketarako Araudiak eta horiekin bat datozen gainontzeko lege aginduek ematen dizkioten bitarteko guztiak erabiliko ditu.
IV. KAPITULUA
16. artikulua.Bazkide diren jabeen betebeharrak.
Honako hauek izango dira:
a)Diru ekarpenak eta bestelakoak egitea, Estatutu hauetan eta Batzar Orokorraren eta Kontseiluaren erabakietan ezarritako modu eta epeetan.
b)Erakundearen akordioak zintzoki eta dagokion unean betetzea.
c)Planek, legeek eta araudiek ezarritakoaren arabera Udalari nahitaez egin beharreko zesioak egitea.
d)Batzordera bildu aurretik, Estatutuetan eta Batzar Orokorrak eta Konpentsazio Batzordearen Zuzendaritza Kontseiluak balio osoz hartutako erabakietan ezarritako betetzea.
e)Beren finken erregistroko egoera erregularizatzea Kontseiluak adierazitako epeetan.
f)Erakundeari finken titularitateari dagokionean gertatzen diren aldaketa guztien berri ematea.
g)Ondasunen eskualdaketen kasuetan, Estatutu hauetan eta Batzordeak hartutako erabakietan ezarritakoaren arabera dituzten betekizuen berri ematea ondasunak eskuratzen dituztenei, eskubideak eta betebeharrak subrogatuaz.
h)Erakundera biltzeagatik dituen betebehar guztiei erantzutea dituen ondasun guztiekin, egun dituenekin nahiz etorkizunean izango dituenekin.
i)Estatutuek, Plan eta Proiektuek, eta Lege eta Araudiek ezartzen dizkieten gainontzeko guztiak.
17. artikulua.Empresa urbanizatzailearen betebeharrak.
Honako hauek izango dira, Batzordekide bihurtzen bada:
a)Erakundearen Batzarraren eta Kontseiluaren erabakiak betetzea.
b)Urbanizazio obrak gauzatzea, zehazturiko baldintzen arabera.
c)Bere karguari dagozkion ekarpen guztiak egitea, Kontseiluak erabakitako era eta epeetan.
d)Bere konpromisoa berrestea Batzar Orokorrak ezartzen duen moduan.
e)Erakundera biltzearekin batera onarturiko hitzarmenak betetzea.
g)Estatutu, Lege eta Araudietatik eratorritako gainerakoak.
18. artikulua. Udalaren betebeharrak.
Honako hauek izango dira, tutoretza eta kontrol organoa den aldetik:
a)Erakundearen helburu den urbanizazio jarduera lortzearren, honako hauen ondoriozkoak izango dira udalaren betebeharrak: Lurzoruaren Legeak, bere Erregelamenduek eta harekin bat datozen xedapenek, Arau Subsidiarioek, Xehaztapeneko Azterlanak, eta dagozkion proiektuek eta Estatutu hauek. Horretarako, desjabetzapenak, premiamenduzko prozedurak, administrazioaren maizter-botatzeak eta ordenamendu juridikoak aurreikusitako jarduketa guztiak eraman beharko ditu aurrera.
b)Batzordeari beharrezko laguntza eta sotengua ematea urbanizazio jarduera gauza dadin.
V. KAPITULUA
19. artikulua.Ekonomia bitartekoak, jabeen ekarpenak eta ordainarazpenerako arauak.
Erakundeko bazkide diren jabeek, beren ondasunak kudeaketa komunaren pean ezartzeaz gainera, ekarpen zehatz batzuk egingo dituzte honako helburu hauei begira:
a)Urbanizazio lanak oso-osorik egitea.
b)Gastu orokorrak eta kudaketakoak ordaintzea. Gastu horiek, ondoren egingo den kitapena alde batera tusita, lan guztien aurrekontuaren %5 izango dira. Hirigintzako Erakundearen Kontseiluak ehuneko hori handitu ahal izango du gertatzen diren gastuak ere handiagoak izanez gero.
c)Eraikinak bota, edo instalazio, baratze eta beste elementu batzuk kendu edo, halakorik balego, alokairuei amaiera emateagatik kalteo-ordainak ordaintzea.
d) Gune eta espazio libreak zaintzea.
e)Estatutuek eta Jarduerarako Oinarriek, Legeek eta Araudiek, Planek eta Proiektuek, administrazio mailako ebazpenek ezarritako betebeharrak edo Erakundearen organoek eginiko ekitaldien eta kontratuen ondoko betebeharrak betetzeko behar diren gainerakoak.
Udalak Konpentsazio Proiektua onartzen den egunetik aurrera Erakundearen bazkide diren jabeek hilabeteko epea izango dute denen artean urbanizazio lanen aurrekontu osoaren %5a Erakundearen Kutxan sartzeko. Jabe bakoitzak dagokion zati ordainduko du, Konpentsazio Proiektu horretan ezarritako kuotaren arabera.
Ondorengo ordainketak, ohikoak eta apartekoak, Erakundearen Kontseiluak ezarriko dituen epe eta moduetan egingo dira.
Dagokion kuota ordaintzen ez bada, Batzordeak bi aukera izango ditu: Bazkide berankorra desjabetzeko eskatzea Administrazio jarduleari; edo Administrazio jardule horri zorraren eta isun eta errekarguak premiamenduzko bidez kobratzeko eskatzea.
20. artikulua.Urbanizazioaren kontserbazioa.
Batzordearen kargu egongo dira Udalak urbanizazio obrak hartzen dituen arte, eta hori egiten denetik aurrera, berriz, toki administrazioaren kargu geldituko dira.
21. artikulua.Urbanizazio kuota ordaintzetik libre geratzea.
Lursail baten jabeak edo jabeek urbanizazio kuota osoa ordainduta gero, karga hori ez ordaintzeko eskubidea jaso eta amaitu ahal izango da erregistro mailako afekzioa, beti ere eskaerarekin batera finkari dagozkion urbanizazio kostuak osorik ordaindu direla eta obra horiek Organo jarduleak jaso dituela ziurtatzen duen Konpentsazio Batzordearen agiri bat aurkezten bada. Egiaztagiriarekin batera lanak jaso izanaren aktaren kopia bat aurkeztuko da, Udalak behar bezala zigilatua.
Karga ez ordaintzeko eskubidea jaso duten jabeak edo jabeek Batzordekide aktibo izateari utziko diote, nahiz Batzordearen amaierako kontu-kitapenetik etor litezkeen pertsona eta diru mailako eskubide eta betebeharrek indarrean iraungo duten.
VI. KAPITULUA
BATZORDEAREN ORGANOAK
LEHEN ATALA. BATZAR OROKORRA
22. artikulua.Batzar Orokorra.
Batzar Orokorra Entitatearen organo gorena da eta honako hauek osatuta dago:
a)Entitatean sartu diren jabe guztiek.
b)Empresa urbanizatzailea, hala badagokio.
Bergarako Udaleko Alkateak edo berak ordezkari izendatzen duenak Batzarrean ahotsa izango du, tutoretza eta kontrol funtzioak betetzeko.
23. artikulua.Batzar motak.
Batzar Orokorrak ohikoak eta ez-ohikoak izan daitezke, eta haien deia entitatearen lehendakariak egin beharko du, edo, bera ez balego, lehendakariordeak edo idazkariak.
24. artikulua.Ohiko Batzarra.
Ohiko Batzarra urtero egingo da, entitatearen ekitaldia amaitu ondorengo hiru hilabeteen barruan, Entitatearen Kontseiluak erabakitako egunean eta Orduan. Batzar honetan aurreko ekitaldiko Kudeaketa gaitzetsi eta, hala badagokio, kontuak eta balantzea onartzeko.
25. artikulua.Ez-ohiko Batzarra.
Batzar oro, aurreko artikuluan adierazten direnak izan ezik, ez-ohikoa izango da. Ez-ohiko batzar horietan Orokorrerako utzi ez diren gaiei buruzko erabakiak har daitezke, Kontseiluaren esku daudenei buruzkoak barne.
Honako hauek diren Batzar Orokorraren berezko eskumenak:
a)Kontseiluko kide guztiak izendatzea eta bakoitzak beteko duen kargua ezartzea.
b)Idazkaria izendatzea.
c)Baldintza Plegua onartzea, bai eta urbanizazio lanen esleipena eta empresa esleipendunarekin sinatutako kontratua ere.
d)Obren aurrekontuan egiten diren aldaketak onartzea, aldaketak aurrekontuaren %20 baino gehiagokoa bada.
e)Beste empresa urbanizatzaile batzuk sartzea, hala balegokio.
f)Hala badagokio, urbanizazio obrak burutzeko kredituak lortzea, hipoteka-berme gisa eragindako area edo guneko finka guztiak edo batzuk erabiliz.
g)Urbanizazio lanen faseak edo etapak ezartzea.
h)Estatutu hauetan eta Lege-arauetan aurreikusitako guztiak.
i)Entitatea desegitea eta kitapena egitea.
j)Estatutuen edozein aldaketa.
k)Batzordea Kontserbazio Entitate bihurtzea, hala badagokio.
26. artikulua.Lehendakaria ea Lehendakariordea.
Batzarrak lehendakari eta lehendakariorde izendatuko dituen pertsonek kargu h ori beteko dute bai Batzarretan bai Kontseiluan.
Lehendakaria eta Lehendakariordea jarduketa eremuan dauden lurren jabeak izango dira nahitaez.
Lehendakariak eztabaidak zuzendutko ditu eta, bera ez balego, ez egoteko arrazoia edozein dela, Lehendakariordeak hartuko du haren lekua.
27. artikulua.Deialdiak.
Kontseiluko Lehendakariak egingo ditu Batzarretarako deiak, entitatearen interesetarako komenigarri irizten dion guztietan. Deia egingo du, halaber, Entitateko partaideen kuoten gutxienez %20 ordezkatzen duten bazkideek hala eskatzen dutenean, eskari horretan eztabaidatu beharreko gaiak zehazten direnean beti ere.
Kasu honetan, Kontseiluak eskaria jaso ondoko hogeita hamar eguneko tartean egingo da Batzarrerako deia. Hala egingo ez balitz, Bergarako Udalak egingo luke deia, eskatzaileek hala nahi balute.
Ohiko deialdietan Idazkariak luzatuko ditu deiak, Lehendakariaren oniritziaz, batzar-eguna baino zazpi egun lehenagotik gutxienez. Deiak ziurtaturiko korreoz igorriko dira bazkide bakoitzak horretarako Konpentsazio Proiektua behin betiko onartu eta hurrengo 15 eguneko epean adieraziko duten helbidera.
Honako hauek adieraziko dira deian:
a)Bileraren eguna, ordua eta lekua.
b)Eguneko gai-zerrenda.
c)Lehen deialdian partaideen arteko quorumik ez badago, bigarren deialdian egingo da bilera, ordu erdi geroago eta leku berean.
28. artikulua.Batzar Unibertsala
Aurreko artikuluetan xedaturiko guztiarekin ere, Batzarrerako deia egintzat hartuko da eta bilera, edozein gai tratatzeko, baliozkotzat hartuko da, Entitateko partaide guztiak presente badaude eta Batzarra egitea aho batez erabakitzen badute.
29. artikulua.Bertaratzeko eskubidea.
Batzarretara joan ahal izango dira Erakundera bildutako pertsona fisiko eta juridiko guztiak, Esatatu hauetako 9. artikuluak dioenaren arabera. Alkatea, edo berak ordezko izendatuko duen pertsona, batzarretan egon ahal izango da eta ahotsa izango du bertan.
30. artikulua.Ordezkatzeko eskubideak.
Bertaratzeko eskubidea duten bazkide guztiek beste pertsona bat eduki dezakete ordezko bileretan, ordezko pertsona hori Erakundeko partaide ez bada ere.
Boto eskubidea taldean bakarrik duten bazkideen kasuan, bileretarako ordezkorik izendatuko balute haietako batek baino ez luke izango boto eskubide hori.
Ordezkaritza idatziz eta Batzar bakoitzerako zehaztuko da, pertsona juridikoen kasuan izan ezik.
31. artikulua.Batzarraren eraketa.
Batzarra lehen deialdian eta legera eratuko da bertara gutxienez bazkideen boto kopuruaren erdia bildu denean.
Bigarren deialdian eta legera eratuko da batzarra, zeinahi ere den bertara bildu den bazkide kopurua edo dituzten kuotak.
Enpresa Urbanizaztaile bat Batzordera biltzea, Batzordea desegitea eta kitapena egitea, eta Estatutuen edozein aldaketa erabaki ahal izateko, Batzarrean parte hartu beharko dute, lehen deialdian, partizipazio kuoten bi heren ordezkatzen dituzten bazkideek eta, bigarren deialdian, botoen erdiak.
32. artikulua.Batzarren erregimena.
Bazkideek, Batzar Orokorrean bilduta, gehiengo soilaz erakiko dute eurei dagozkien gaien gainean. Konpentsazio Poriektuya onartzeko, berriz, HKA-k 174. artikuluan ezarritako gehiengo berezitua egotea beharrezkoa izango da.
Bazkide guztiek, parte hartu dutenek zein bertaratu ez direnek, Batzarrak hartutako erabakiak beharko dituzte.
Jabe guztiei dagozkien botoak 100 dira guztira. Konpentsazio Proiektua onartutako kuotaren %1 bakoitzak boto baterako eskubidea emango du kasu guztietan eta erabaki behar den gaia edozein dela. %1 horretara heltzen diren kuota zatiak batu ahalizango dira, boto bat emateko eskubidea izan arte, baina horrela egitea erabakitzen dutenek Batzarrari jakinarazi beharko diote idatziz eta Batzarraren bilera hasi baino lehen. Kasu horretan kuotyaa zati horien batuketa ordezkatzeko pertsona bakarra izango da Batzarrean.
Estatutu hauetako 24. artikuluan ezartzen duenaren arabera jabekideek Batzordeko kide aktibo izateari uzten dioten neurrian, boto kopurua ere gutxituz joango da era proportzionalean.
Batzarra lehendakariak zuzenduko du eta, bera ez dagoenean, lehendakariordeak, eta biak egon ezean, bildutakoek izandetuko duten pertsonak.
Lehendakariari laguntzeko Idazkaria egongo da, eta bera ez balego, Batzarrak izendatutako pertsona.
33. artikulua. Aktak.
Batzarraren akta Lehendakariak, Idazkariak edo bertaratutakoetatik edozein bi pertsonek onartu ahal izango dute, bilkura bukatzen denean bertan onartu ahal izango da edo, bestela, bilkura amaitu eta hurrengo 10 eguneko epean.
Edozein bazkidek eskuratu ahal izango du, aurretik hala eskatuta, hartutako erabakien egiaztagiria.
34. artikulua.Batzarrak hartutako erabakien aurkako errekurtsoak.
Batzarrak hartutako erabakien aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango da, baldin eta erabakiok legez kontrakoak badira, estatutuekin bat ez badatoz edota bazkide bati edo batzuei on egin nahian Erakundeen interesak kaltetzen badituzte.
Errekurtsoa jartzeko ahalmena ondorengoek izango dute: Errekurritutako erabakiaren aurka agertu diren bilerakideek, bileran parte hartu ez dutenek eta botua emateko eskubidea legez kontra galdu duten bazkideek.
Errekurtso jartzeko epea hamabost eguneko izango da Batzarraren erabakaia jasotzen duen akta jakinarazten denetik aurrera.
Errekurtsoa Bergarako Udalean aurkeztu beharko da. Horrek erabakia hartu duen Erakundeari entzunondoren ebatziko du eta, interesaturen batek errekurtsoa froga gisa eskatuz gero, eman egin beharko dio. Udalak errekurtsoa aurkezten denetik 30 egunen buruan emango du ebazpena eta ebazpenak dioena betearaztekoa izango da.
Udlaren ebazpenaren aurka ezin izango da errekurtsorik jarri, ez bada interesatuek ekintza jurisdikzionalei ekiteko duten eskubide betez.
BIGARREN ATALA
35. artikulua.Erakundearen kontseiluak.
Kontseilua gobernu eta administrazio organo normala da eta Konpentsazio Batzordearen ordezkari iraunkorra da.
36. artikulua.Osaera eta izendapena.
Kontseiluak lau partaide izango ditu, eta haien karguak honakoak izango dira: Lehendakaria, Lehendakariordea, Diruzaina eta Bergarako Udalaren ordezkaria den kidea.
Guztiak, azkena izan ezi, hau da, Bergarako Udalaren ordezkaria izan ezik, Batzar Orokorrak izendatuko ditu eta Area horretan dauden finken jabeak izan beharko dute.
Erakundera Empresa Urbanizatzaile bat bilduko balitz, hark ere kontseiluko kide bat izendatzeko eskubidea izango luke. Kontseilukide horrek izango duen kargua Batzarrak erabakiko du.
37. artikulua. Karguen iraupena eta berritzea.
Kontseiluko kideak 3 urterako izendatuko dira eta, berritzen direnean, kargu guztien erdia baino ez da berrituko. Posible izango da lehengo kargu berak hautatzea.
Aurreko paragrafoan ezarritakoaz gain, karguak lehenengo aldiz berritzen direnean Lehendakaria izendatuko da eta beste kargu guztiek jarraitu ahal izango dute beste urtebetez. Urtebete hori igarota gainontzeko kontseiluko kideak berrituko dira.
Udalaren ordezkari den kontseiluko kideak erakundea desegin arte izango du kargu hori.
38. artikulua.Ordezkapenak.
Heriotza edo ezgaitasun fisiko edo juridiko iraunkorra gertatuz gero, Kontseiluak behin-behineko ordezkariak izendatuko ditu Erakundeko kideen artean. Ordezkari horiek Batzar Orokorraren lehen bilerara arte beteko dituzte bere karguak.
Korporazioak edozein momentutan alda dezake Udalaren ordezkari den kontseilukidea. Ordezkoa ere Udalaren ordezkari izango da.
39. artikulua.Ordainsariak.
Kontseiluko kideek ez dute ezer kobratuko dagokien kargua betetzeagatik.
40. artikulua. Bilkurak eta deialdiak.
Lehendakariak hala nahita, edo, bi kontseilukidek hala eskatuta, deitutako guztietan bilduko da Kontseilua. Idazkariak luzatuko ditu deialdiak bi egun lehenagotik, premiazko kasuetan izan ezik, 24 orduko epea nahikoa izango baita horrelakoetan.
Bi hilabetean behin bilduko da Kontseilua gutxienez.
41. artikulua. Eraketa.
Kontseilua legez eratuko da partaide guztien kopuruaren erdia gehi bat bildu bakoitzean. Bestela bada, ordu erdi geroago ekingo zaio bilerari; orduan Kontseilua legezkoa izango da, zeinahi ere den bildutako bazkideen kopurua.
42. artikulua. Erabakien erregimena.
Bileran dauden partaideen gehiengoaren botoez hartuko ditu erabakiak. Berdinean gertatuz gero, Lehendakariaren botoak erabakiko du. Aktak jasoko du erabakia aho batez edo gehiengo batez hartu den, eta gehiengo batez hartu bada, zehaztu egingo ditu botoa alde edo kontra eman dutenen izenak. Ados ez daudenek, aktan zehaztaraz ditzakete uneoro kontrako botoaren arrazoiak.
43. artikulua. Kontseiluaren ahalmenak.
Kontseiluak kudeaketa, administrazio eta ordezkaritzarako ahalmenak ditu, eta zehazki:
a)Batzar Orokorretarako deia egitea eta haren erabakiak betearaztea.
b)Erakundea erabat ordezkatzea, edozein agintari, erakunde eta partikularren aurrean.
c)Erakundeari dagozkion eskubideen eta ekintzen gauzatzeaz egoki deritzona erabakitzea, administrazio publikoaren maila guztietan, jurisdikzioaren edozein mailatako epaitegi eta auzitegien aurrean, eta edozein prozedura motatan, ebazpen irmoak eta behin betikoak lortu arte, errekurtso arrunta, bereziak eta ohiz kanpokoak jartzea, eta, oro har, jardunbideari buruzko legeean ezarritako ahalmen guztiak erabiltzea ere, atzera egitea, uko egitea eta amore ematea barruan direla.
d)Abokatu eta prokuradoreei auzietarako botere orokorrak eta bereziak ematea, ahalbait zabalen.
e)Edozein kontratu eta agiri mota formalizatzea, Batzar Orokorrerako erreserbatuak izan ezik, egoki iruditzen zaizkion baldintzetan.
f)Batzar Orokorrak onartutako jarduera programen arabera egiten diren lanak eta erakundearen gainontzeko gastuak finantzatzeko bazkideek kasuan kasu egin beharreko diru ekarpenen zenbatekoak eta epeak ezartzea.
g)Estatutu hauek, legeek eta Araudiek ematen dizkion ahalmen guztiak gauzatzea.
Kontseiluaren ahalemnei gainean ezarritakoak adierazpenak besterik ez dira eta, hortaz, ez dituzte, inolaz ere, Batzar Orokorrari ez dagozkion gaietan erakundearen interesak gorebernatzeko, zuzentzeko eta kudeatzeko ahalmenak mugatzen.
44. artikulua. Lehendakariaren ahalmenak.
Honakoak dagozkio Lehendakariari:
a)Erakundearen ordezkaria izatea, bai epaiketetan bai epaiketetatik kanpo.
b)Batzarraren eta Kontseiluaren bilkuretako buru izatea.
c)Batzarraren eta Kontseiluaren aktei oniritzia ematea, bai eta akten egiaztagiriei eta egin beharreko bestelako dokumentuei ere.
d)Lehendakariordearekin edo Diruzainarekin eta era mankomunatuan: Erakundearen izenean dauden kontu korronteak zabaldu, jarraitu eta amaiera ematea, ezein Banku edo Kreditu Instituziotan; kontu horiek erabiltzea, taloi, txeke eta beste agindu mota batzuen bidez; Kontuen laburpenei onespena ematea; gutunak, ordain-agiriak eta frogagiriak sinatzea; letrak libratu, onartu, endosatu, abalatu, deskontatu eta negoziatzea eta, onartu edo ordaindu ezin direnean, protestatzea; kredituak kobratu eta zorrak ordaintzea, eta, oro har, bankuetako ohiko operazio guztiak egitea.
e) Gestio eta erreklamazio mota guztiak egiten ditu Agintari, Erakunde eta Administrazio Publikoko Erakundeen aurrean eta elkarte eta partikularren aurrean.
Kontseiluaren aldez aurreko baimenik gabe bideratu ahal izango ditu Lehendakariak aurretik adierazitako ahalmenak. Unean uneko erabakiaren berri eta arrazoi eman beharko du ondoren.
Hauetaz gainera, bere karguari datxezkion ahalmenak izango ditu, Estatutu hauetan aurreikusitakoaren arabera.
45. artikulua.Lehendakariordearen ahalmenak.
Honakoak dagozkio Lehendakariordeari:
a)Barne arloan, Lehendakaria ez dagoenean, Batzarraren baitan Lehenadakariari dagozkion ahalmen guztiak betetzea.
b)Kanpo arloan eta Lehendakariarekin edo Diruzainarekin batera, aurreko artikuluko a), d) eta e) ataletan adierazitako ahalmenak.
46. artikulua. Diruzainaren eginkizunak.
Honako eginkizunak dagozkio Diruzainari:
a)Erakundearen fondoak zaintzea, bere sku geratzen diren zenbatekoez arduratuz.
b)Kontseiluak premiazko betebeharretarako ezarritako fondoak Diru-kutxan gordetza, eta gainontzekoak erakundearen izenan irekitako kontu korronteetan sartzea.
c)Hilero Kontseiluari ordainketen eta diru-sarreren egoera jakinaraztea.
d)Lehendakariarekin edo Lehendakariordearekin batera 47. atalaren d) puntuan adierazitako ahalmenak betetzea.
47. artikulua.Aktak.
Kontseiluaren erabaki guztiak akta liburu batean jasoko dira. Idazkaria arduratuko da liburu horretaz.
Edozein bazkidek eskatu eta eskuratu ahalizango du erabakien egiaztagiria.
VII. KAPITULUA
IDAZKARIA
48. artikulua. Izendapena.
Beharrezkotzat joz gero, Batzar Orokorrak pertsona baten zerbitzuak kontratatuko ditu Erakundeko Idazkari kargua izan dezan. Bi aldeen artean adostuko dira ordainsaria eta gainerako baldintzak.
Hala izendatutako pertsonak Idazkari kargua izango du Batzar Orokorrean eta Kontseiluan, eta ahotsez, baina botorako eskubiderik gabe, jardungo du.
49. artikulua. Idazkariaren ahalmenak.
Idazkariak honako ahalmenak izango ditu:
a)Batzarren eta Kontseiluaren aktak idaztea.
b)Erakundearen liburuak eta dokumentuak zaintzea, kontabilitatekoak izan ezik.
c)Bazkideen Erregistro-liburuari kontu egitea.
d)Erakundearen liburu eta dokumentuetan oinarrituriko egiaztagiriak ematea, Lehendakariaren oniritzia jaso ondoren.
VIII. KAPITULUA
KONTABILITATEA ETA BALANTZEAK
50. artikulua. Kontabilitatea.
Kontabilitateaz Kontseilua arduratuko da, eta berak erabakiko du zein sistema erabili horretarako. Kontabilitatea gauzatzeko, berriz, Kontseiluak kontulari baten zerbitzuak kontrata ditzake.
51. artikulua.Balantzeak.
Urtero, Erakundearen balantzea prestatuko da Batzar Orokorraren Ohiko Bilkuran aurkezteko.
IX. KAPITULUA
ERAKUNDEA DESEGITEA ETA KITAPENA EGITEA
52. artikulua. Desegitea.
Helburua bete ondoren edo betetzeko gai ez dela adieraziz gero, erakundea desegin egingo da, Batzar Orokorrak hala erabakitzen duenean.
Konpentsazio Sistemak eragindako finka guztiak jabe bakar batenak balira, kasu horretan ere Erakundea desegingo litzateke.
Desegiteko erabakia Udalak onartu beharko du.
53. artikulua.Kitapena.
Erakundea desegitea erabakitzen duen Batzarrak berak izendatuko kitapena egingo duten lagunak, bai eta kitapena egiteko prozedura ezarri ere.
BERGARAKO ARAU SUBSIDIARIOEN 44 AREAKO
2 EXEKUZIO UNITATEAREN KONPENTSAZIO BATZORDEAREN JARDUKETA OINARRIAK
I.Sistema ezartzea.
Bergarako Udal Planeamenduko Arau Subsidiarioen xedapenetako bat da hirigintzako exekuzio unitate hau konpentsazio sistema bidez garatzea.
II.Jarduketa Unitatearen definizioa.
Hirigintza Erakundearen jarduketa eremua bat dator Bergarako 44 Areako 2 Exekuzio Unitatearen lurralde eremuarekin.
III.Konpentsazio Batzordearen eraketa.
Konpentsazio Sistemaren bitartez jardun ahal izateko, ezinbestekoa da Konpentsazio Batzordea eratzea. Batzorde horrek berezko izaera izango du, bai eta jarduteko gaitasun osoa ere.
Eraketa posible izan dadin, oinarri hauek egin ditugu, Batzordearen Estatutuekin batera doazenak.
IV.Kudeaketa Organoak.
Hirigintza kudeaketa Konpentsazio Batzordearen Organoek bideratuko dute, eta Batzar Orokorra eta Kontseilua izango dira organo horiek. Horrek guztiak ez du inolako eraginik izango Estatutuek Kontseiluko kideei ematen dizkieten ahalmenetan, eta hala behar badu, legearen arabera eginiko ahalmenen eskuordetzeetan.
V.Eragindako jabeen zerrenda.
Jarduketa Unitateak eragindako jabeak honekin batera doan eranskineko zerrendan agertzen dira.
VI.Batzordera biltzea.
Jarduketa Oinarri hauek izenpetzen dituzten jabeek legezko almena izango dute Administrazio jarduleari Konpentsazio Batzordearen Estatutuak aurkezteko; izan ere, Jarduketa Unitatearen azaleraren %60 baino gehiago ordezkatzen badute.
Jarduketa Unitate horretako lur jabeek, sistema eskatu ez arren kuota bat ezarrita badute, Batzordera bilduko beharko dute, eta horretarako hilabete bat izango dute Oinarri hauek eta Baztordearen Estatutuak behin betiko onartu direla jakinarazten den egunetik aurrera. Hilabete horretan Batzordera biltzen ez badira, haien lurrak desjabetu eta Konpentsazio Batzordearen esku utziko dira, legez bera izango baita onuraduna, Hirigintzaren Kudeaketarako Araudiaren 168.2 artikuluak ezartzen duenaren arabera.
VII.Betebeharrak.
Jabeek Legeak, Hirigintza Gestioaren Araudiak, Oinarriek hauek eta Estatutuek zehazturiko betebeharrak eta kargak betetzen ez badituzte, bertan azaltzen diren ondorioak eta zigorrak aplikatuko dira, eta Hirigintza Gestioaren Araudiaren 181. artikuluak eta horrekin bat datozenek xedaturiko eskubideak erabiltzeko eskubidea izango dute Administrazioak eta Batzordeak.
Konpentsazio Batzordeak Jarduketa Unitatearen urbanizazio osoaren erantzukizun zuzena izango du Administrazio eskudunaren aurrean 1976ko Lurzoruaren Legearen Testu Bateratuaren 130. artikuluak eta hura garatzen duten arauzko xedapenek zehazturikoaren arabera. Konpentsazio Batzorde horrek gertatzen diren arau-hausteen erantzukizuna izango du halaber, aipaturiko Araudiaren 183. artikuluak aurreikusi bezala.
VIII.Lurren adskripzioa.
Jabeak Konpentsazio Batzordera biltzeak ez du esan nahi eragindako ondasun higiezinak gestio arruntera transmititzen direnik.
Aitzitik, Sistemari loturiko obligazioak bete beharko dituzte finkek, eta Jabetza Erregistroan jasoko dira Konpentsazio Proiektuaren betiko onarpenerako erabakian zehazten diren kuotak.
Afekzioak karga errealaren izaera izango du eta Hirigintza Gestioaren Araudiaren 178. artikuluak eta horrekin bat datozenek zehaztuko dituzte haren edukia eta zenbaterainokoa.
IX.Balorazio irizpideak.
1.Finkak.
Jabeen eskubideak baloratzeko irizpideak, urbanizazio gastuei aurre egiteko moduari eta aprobetxamendu pribaturako erabil ahal izango diren lurrak berriz banatzeko moduari dagokienean, haiek ekarritako lurren arabera zehaztuko dira; izan ere, lur horien azalera kontuan hartuz gero balorazioa homogeneoa izango dela uste da. Horretarako 1976ko Lurzoruaren Legeak 99. artikuluan ezarritakoa hartuko da kontuan.
2.Finka, finka-zortasun, eta eskubide pertsonalen gaineko eskubide errealak.
Planaren exekuzioarekin bateragarriak ez direnak desjabetzeari buruzko xedapenen arabera baloratuko dira; subsidiarioki, Administrazio Zuzenbidearen edo Zuzenbide Zibilaren Arauen arabera; eta, horrelakorik ez balego, Oinordetzari, Ondare-transmisioei eta Egintza Juridiko Dokumentatuei buruzko Zergentzako xedaturikoen arabera.
3.Botatzeko diren eraikinak, Obrak, landatutako lurrak eta instalazioak.
1976ko Lurzoruaren Legeak 106. artikuluan ezarritakoari jarraiki Derrigorrezko Desjabetzapenari buruzko arauek diotena beteko da horien balorazioa egiteko.
4.Sorturiko finkak.
Sortzen diren finka berriak Jarduketa Unitatearen aprobetxamenduaren arabera baloratuko dira.
5.Empresa Urbanizatzaileen ekarpenak.
Konpentsazio Batzordeak ekarpen horiek kontratatzea erabakitzen badu, aldez aurretik Batzarrak ekarpen horien balioa eta Batzordeak enpresei egindako kontraprestazioaren izaera eta zenbatekoa onartzeko erabakia hartu beharko du.
X.Urbanizazio obren kontratazioa.
Konpentsazio Batzordearen Batzar Orokorrak bi edo empresa gehiagori gonbidapena egingo die gutunazal itxi batean eta emango zaizkien oinarrien eta baldintza orriaren arabera proposamenak formulatu ditzaten.
Esleipena, finkatutako baldintzak betetzen dituen eta, bildutako zirkunstantzia guztiak kontuan hartuta, Batzar Orokorraren iritziz Batzordearentzat abantaila gehien dauzkan proposamenari emango zaio.
Obrak burutzeko kontratuan, ohiko klausulez eta interesgarritzat hartzen diren beste batzuez gain, Hirigintzaren Kudeaketaren Araudiaren 176. artikuluak 3. atalean aipatzen dituen zirkunstantziak jasoaraziko dira.
XI.Obren harrera.
Urbanizazio obrak edo unitate funtzionalak burutu ondoren, Konpentsazio Batzordeak Udalario lagako dizkio behin-behineko izaeraz.
Kudeaketaren Araudiak 180. artikuluan ezartzen duenaren arabera, Konpentsazio Batzordeak aurreikusten diren urbanizazio obrak eta instalazio eta hornitze lanak zedituko dizkio Bergarako Udalari, eta horretarako gehienez hiru hilabete izango ditu Batzordeak obrak behin betiko hartzen dituenetik aurrera.
Edozein kasutan, cesio hori Bergarako Udalak eta konpentsazzio Batzordeak, biek, izenpetuko duten aktaren bitartez formalizatuko da.
XII.Ekarpenak batzordeari.
Lurren jabeek edo beste eskubide batzuen titularrek dagozkien ekarpenak egingo dituzte Estatutuetan ezarritako modu eta epeetan.
XIII.Etekinak eta galerak banatzeko arauak.
Gogoan edukirik Konpentsazio Batzorde honen funtsezko helburua, ez da etekinik ez galerarik aurreikusten, hirigintzarako lanak aurrera eramatea baita bere helburua bazkideen lanari, lurrei eta diruari esker.
Hala eta guztiz ere, Batzordearen jardunaren ondorioz etekinak edo galerak gertatzen badira bazkide bakoitzaren kuoten arabera egingo da banaketa Konpentsazio Proiektuaren betiko onarpenerako erabakian zehaztu bezala.
XIV.Esleipenean gertaturiko aldeak noiz konpentsatu diruz.
Kopentsaziorako Proiektuan jabeek ekarritako eskubideak eta esleitutakoak bat ez badatoz, haien arteko aldea diruz konpentsatuko dira.
XV.Konpentsazio proiektua.
Batzordeak formulatuko du eraketaren eskritura publikoa egin eta hurrengo lau hilabeteko epean.
Konpentsazio Proiektua Hirigintzako Gestioaren Araudiaren 174. artikuluan aurreikusitako prozeduraren bitartez izapidetuko da.
I. ERANSKINA
ERAGINDAKO FINKEN DESKRIBAPENA, TITULARITATEA ETA KARGAK
1 LURZATIA.
Erregistroko deskribapena:
Landu gabeko lursaila. Kokapena: Bergaran, Durango-Zumarraga trenbidearen eta Osintxuko zubitik Mekoleta Txikira doan gurdibidearen artean. Mugak: Iparraldetik eta mendebaldetik, esandako bidea; hegoaldetik, trenbidea; ekialdetik, beste lursail bat, Ignacio Olabarriari saldutakoa eta egun Ignacio Eguren jaunarena eta beste batzuena dena. Azalera: Lau area eta berrogeita zortzi zentiarea. Barruan estalpe bat eraiki da, Osintxuko mugartean, Durango-Maltzaga trenbidearen geraleku zaharraren ondoan. Estalpearen azalera eraikia berrehun eta hogei metro karratukoa da gutxi gorabhera, eta garaje diren zortzi lokalez osatuta dago, lokal bakoitza gutxi gorabehra hogeita sei metro berrrogeita hamar dezimetro karratukoa izanik. Soberan gelditzen diren gainontzeko berrehun eta hogeita zortzi metro karratuak, berriz, finkaren hegoaldean eta aurreko aldean daude. Finkak, guztira, laurehun eta berrogeita zortzi metro karratu ditu, eta honakoek mugatzen dute: Iparraldetik eta mendebaldetik, puente de Martires izeneko tokitik Mekoleta Txikira doan gurdi bideak eta iparraldetik zati batean trenbidearen geralekuak; hegoaldetik, Lete, Biain eta Larrañaga jaunen finka batek; eta ekialdetik, Durango-Zumarraga trenbide zaharrak.
Titularrak:
José Luis Larrañaga Oruesagasti jauna, eta Ignacio Biain Guridi eta María Purificación Elgarresta Gallastegui senar-emazteak: Banaezinak diren herenak; eta Ignacio Eguren Lete jauna: Banaezina den seirena jabari osoa, eta banaezina den beste seiren baten hil arteko usufruktua; eta Jon-Mirena jauna eta José-Ignacio Eguren Ruiz Azua jauna: Banaezina den seirena jabari osoa, eta banaezina den hamabiren baten jabego soila.
Titulua:
José Luis Larrañaga Oruesagasti jaunaren eta Ignacio Biain Guridi eta María Purificación Elgarresta Gallastegui senar-emaztearen lurrak, Francisco Ignacio Romera notario jaunaren aurrean 1990eko ekainaren 25ean izenpetutako eskrituraren bitartez egindako salerosketagatik. Ignacio Eguren Lete jaunaren eta Jon-Mirena eta José-Ignacio Eguren Ruiz Azua jaunen lurrak, andreak eta amak, kasuan kasu, oinordetzan utzitakoak, M.ª Larraitz Franco Galarraga Bergarako notarioaren aurrean 1997ko urriaren 2an izenpetutako eskrituraren ondorioz.
Inskripzioa:
Bergarako Erregistroa. Liburukia: 917; Liburua: 249; Orria: 223; Finka zenbakia: 1.306-N; Inskripzioak: 7. eta 9.a.
Kargak:
Ez dauka inolako kargarik.
2 LURZATIA.
Erregistroko deskribapena:
Industria pabiloia, soberako lurrekin. Kokapena: Osintxu inguruetan, Bergarako jurisdikzioan, Deba ibaiaren beste aldean. Pabilioak solairu bakarra dauka, zolatuta, armaduraz eta estalki moduko porlan armatuzko terrazaz; adreiluekin eta porlanezko blokeekin itxita; Solairuaren sekzioa lau metro berrogeita hamar zentimetrokoa da, eta finkaren hegoekialdeko angeluan bulego eta biltegi moduan erabiltzen den solairuartekoa dauka. Eraikinaren azalera, guztira, seirehun eta berrogeita hamabi metro bederatzi dezimetro karratukoa da, berrehun eta hogeitabost metro hasieran eraikitako aldean, eta beste laurehun eta hogeita zazpi metro bederatzi deziímetro handitutako zatian. Pabiloi barruan, hegoekialdean, dagoen solairuartekoak hogeita bi metro berrogeita hamar dezimetro karratu ditu. Era berean, eraikinaren soberako lurretan, pabiloiaren inguruan, iparraldean, hegoaldean eta ekialdean hain zuzen, berrehun eta hirurogeita bost metro laurogeita lau dezimetro ditu, eta gehienak sarbideez okupatuta daude. Beraz, finkaren azalera, guztira, bederatzirehun eta hemezortzi metro hiru dezimetrokoa da, eta honakoek mugatzen dute: Iparraldetik, ibaia eta bidea; hegoaldetik, trenbidea; ekialdetik, bidea; eta mendebaldetik, Urcelay anaien finka.
Titularrak:
José Luis Larrañaga Oruesagasti jauna, eta Octavio Serrano Moreno eta María Angeles Suarez Brigos senar-emazteak: Banaezinak diren herenak; eta Ignacio Eguren Lete: Banaezina den seiren bat jabari osoa, eta banaezina den seiren baten hil arteko usufruktua; eta Jon Mirena jauna eta José Ignacio Eguren Ruiz Azua jauna: Banaezina den seirena jabari osoa, eta banaezina den hamabiren baten jabego soila.
Titulua:
José Luis Larrañaga Oruesagasti jaunaren lurrak, erositakoak; Octavio Serrano Moreno jaunaren eta María Angeles Suarez Brigos andrearen lurrak, Ignacio Biain Guridi jaunari eta María Purificación Elgarresta Gallastegui andreari erositakoak, Donostian 1990eko otsailaren 16an Aquiles Paternottre notarioaren aurrean izenpetutako eskrituraren ondorioz. Ignacio Eguren Lete jaunaren eta Jon-Mirena eta José-Ignacio Eguren Ruiz Azua jaunen lurrak, andreak eta amak, kasuan kasu, oinordetzan utzitakoak, M.ª Larraitz Franco Galarraga Bergarako notarioaren aurrean 1997ko urriaren 2an emandako eskrituraren ondorioz.
Inskripzioa:
Bergarako Erregistroa. Liburukia: 917; Liburua: 249; Orria: 11; Finka zenbakia: 6.919-N; Inskripzioak: 5., 6. eta 7.a.ª
Kargak:
Ez dauka inolako kargarik.
3 LURZATIA.
Erregistroko deskribapena:
Osintxuko inguruko lursaila, Bergarako udal mugartean; azalera: Bi mila bostehun eta laurogeita hiru metro hirurogeita bi dezimetro karratu; Mugak: Iparraldetik, Eguren eta Biain jaunen finka; Hegoaldetik, «Talleres Soraluce, S.C.I.» enpresaren finka; ekialdetik, trenbidea; eta mendebaldetik, Deba ibaia eta «Talleres Soraluce, S.C.I.» enpresaren finka. Finka horretan industria pabiloi bat dago eraikita.
Titularrak:
Aitor Urcelay Elorza jauna: Banaezina den hamaikaren baten jabari osoa, eta banaezinak diren bost hamaikarenenehuneko hirurogeita seia; María Idoia Urcelay Elorza andrea: Banaezinak diren bost hamaikarenen ehuneko hogeita hamalauen jabari osoa; Begoña Urcelay Osa andrea: Banaezinak diren bost hogeita hamairurenen jabari osoa; eta Alfonso Vicinay De La Tajada jauna: Banaezinak diren bost laurogeita hemeretziren hil arteko usufructúa, eta Mikel Vicinay Urcelay jauna: Banaezinak diren hamar laurogeita hemeretziren jabari osoa, eta banaezinak diren bost laurogeita hemeretziren jabego soila.
Titulua:
Aitor Urcelay Elorza jaunaren lurrak, Pablo Felix Cuevas Gómez janari eta Asunción Belastegui Aizpiri andreari erositakoak, Elgoibarren bizi eta Bergarako notariotzan ordezko ari zen Jorge Aramburu Soraluze notarioaren aurrean 2001eko abuztuaren 8an emandako eskrituraren ondorioz; eta bere gurasoek dohaintzan emandakoak, Antonio Román de la Cuesta Galdiz Bergarako notarioaren aurrean 1997ko urtarrilaren 7an izenpetu zen eskrituraren ondorioz; María Idoia Urcelay Elorza andrearen lurrak, bere gurasoek dohaintzan emandakoak, Antonio Román de la Cuesta Galdiz Bergarako notarioaren aurrean 1997ko urtarrilaren 7an izenpetu zen escrituraren ondorioz. Begoña andrearen eta Mikel Urcelay Osa jaunaren lurrak, beren gurasoek dohaintzan emandakoak, Antonio Román de la Cuesta Galdiz Bergarako notarioaren aurrean 1997ko urtarrilaren 7an izenpetu zen eskrituraren ondorioz. Alfonso Vicinay De La Tajada jaunaren eta Mikel Vicinay Urcelay jaunaren lurrak, andreak eta amak, kasuan kasu, oinordetzan emandakoak, Roberto Oliver Puértolas Bregarko notarioaren aurrean 2003ko apirilaren 8an izenpetutako eskrituraren ondorioz.
Inskripzioa:
Bergarako Erregistroa. Liburukia: 695; Liburua: 176; Orria: 156; Finka zenbakia: 12.031; Inskripzioak: 6., 7., 8. eta 9.a
Kargak:
Ez dauka inolako kargarik.
Bergara, 2005eko uztailaren 27a.—Victoriano Gallastegi Altube, Alkatea. (7538)