| 145. zenbakia | Data 2005-08-02 | 15877 orria |
BERGARAKO UDALA
Hainbat udal eraikuntzaren garbiketa zerbitzua kontratatzeko baldintza juridiko eta ekonomiko-administratiboen plegua.
1.Entitate adjudikatzailea.
a)Erakundea: Bergarako Udala.
b)Espedientea tramitatzen ari den bulegoa: Idazkaritza.
2.Kontratuaren xedea.
a)Bergarako Udalaren hainbat eraikuntzaren garbiketa zerbitzua adjudikatzea da kontratu honen xedea.
b)Exekuzio-lekua: Bergaran.
c)Epea: Urtebetekoa izango da, urtero luzatu ahal izango da, guztira gehienez ere lau urteko izango duelarik.
3.Adjudikazioaren tramitazioa, prozedura eta modua.
a)Tramitazioa: Arrunta.
b)Prozedura: Irekia.
c)Modua: Lehiaketa.
4.Lizitazio oinarria.
Ez da lizitazio tiporik zehazten.
5.Bermeak.
a)Behin-behinekoa: 1.800 €.
b)Behin-betikoa: Adjudikazio prezioaren %4a.
6.Dokumentazioa eta informazioa lortzea.
a)Entitatea: Bergarako Udala (Dokumentazioa eta informazioa Idazkaritzan).
b)Helbidea: San Martin Agirre plaza, 1.
c)Udalerria eta Postakodea: Bergara - 20570.
d)Telefonoa: 943.779.100.
e)Telefaxa: 943.779.163.
f)Dokumentazioa eta informazioa eskuratzeko azken eguna: Eskaintzak aurkezteko azken eguna.
7.Eskaintzak edo parte hartzeko eskaerak aurkeztea.
a)Aurkezteko epea: Iragarki hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunean kontatzen hasita 15 egun naturalekoa izango da. Proposamenak Bergarako Udaleko Erregistroan aurkeztuko dira, astelehenetik ostiralera, goizeko 8:00etatik 13:30etara bitartean.
b)Eskaintzarekin aurkeztu beharreko dokumentazioa: Baldintzen Pleguan dago zehaztuta.
c)Aurkezteko lekua:
1.Entitatea:. Bergarako Udala (Udal Erregistroa).
2.Helbidea: San Martin Agirre plaza 1.
3.Udalerria eta postakodea: Bergara - 20570.
8.Eskaintzak irekitzea.
a)Entitatea: Bergarako Udala.
b)Helbidea: San Martin Agirre plaza 1.
c)Udalerria: Bergara.
d)Eguna: Eskaintzak aurkezteko epea amaitu eta hurrengo lanegunean.
e)Ordua: Eguerdiko 12:30etan.
9.Bestelako informazioa.
Baldintzen Plegua 2005ko uztailaren 21an Alkatearen dekretu bitartez onartu zen.
Bergara, 2005eko uztailaren 26a.—Alkatea.
(3158) (7455)