| 139. zenbakia | Data 2005-07-22 | 15365 orria |
BERGARAKO UDALA
Kirol jarduera batzuk emateko zerbitzuak kontratatzeko deialdi publikoa.
1.Entitate adjudikatzailea.
a)Erakundea: Bergarako Udala.
b)Espedientea tramitatzen ari den bulegoa: Kirol Zerbitzua.
2.Kontratuaren xedea.
a)Kontratuaren deskribapena: Udalak egin nahi dituen kontratuak hiru dira; bat mantentze gimnasia zerbitzua emateko, beste bat aerobic-a (spinning, step, pilates, GAP, streching, aquagym, aquafitness, aquarobic, power dumbell, aeroboxing, etab.)emateko eta hirugarren bat jarduera fisiko egokitua emateko.
b)Exekuzio-lekua: Bergarako udalerrian.
c)Epea:
—Mantentze gimnasia eta aerobic zerbitzua emateko kontratuen iraupena 2005/09/19tik 2006/07/30era izango da. Jarduera fisiko egokituarena berriz, 2005/09/19tik 2006/06/30era.
—Kontratu hauek isilbidez luzatu ahal izango dira, urtez urte gehienez hiru aldiz, epe eta data berdinetan, bi aldeetako batek bertan behera laga nahi duela hiru hilabeteko aurrerapenaz adierazten ez badu.
3.Adjudikazioaren tramitazioa, prozedura eta modua.
a)Tramitazioa: Ohizkoa.
b)Prozedura: Irekia.
c)Modua: Lehiaketa.
4.Lizitazio oinarria.
—Mantentze gimnasian: Kuotekin udalak jasotzen duenaren %80a (BEZ barne).
—Aerobic-ean: Kuotekin udalak jasotzen duenaren %80a (BEZ barne).
—Jarduera fisiko egokituan: 15,39 euro/orduko (BEZ barne).
5.Bermeak (kontratu bakoitzeko).
a)Behin-behinekoa: 300 euro.
b)Behin-betikoa: 1200 euro.
6.Dokumentazioa eta informazioa lortzea.
a)Entitatea: Bergarako Udala (Dokumentazioa Idazkaritzan, informazioa Kirol Zerbitzuan).
b)Helbidea: San Martin Agirre plaza 1.
c)Udalerria eta Postakodea: Bergara - 20570.
d)Telefonoa: 943.779.167.
e)Telefaxa: 943.779.163.
f)Dokumentazioa eta informazioa eskuratzeko azken eguna: Eskaintzak aurkezteko azken egunera artekoa.
7.Kontratistaren baldintza bereziak.
Klausula Administratibo Partikularren Pleguan ezarritakoaren arabera baloratuko dira proposamenak; hau da, eskaintza ekonomikoa, zerbitzua hobeto eskaintzeko irakasleek izan ditzaketen bestelako titulazioak, irakasleek antzeko lanetan duten esperientzia eta ikasturteko programazio proposamena.
8.Eskaintzak edo parte hartzeko eskaerak aurkeztea.
a)Aurkezteko epea: Iragarki hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, 15 egun naturalekoa. Proposamenak Bergarako Udaleko Erregistroan aurkeztuko dira, astelehenetik ostiralera, goizeko 9etatik 13etara bitartean. Eskaintzak aurkezteko epea larunbat, igande edo jaiegun batean bukatuko balitz hurrengo laneguneko 13:00etan bukatzen dela ulertuko da.
b)Eskaintzarekin aurkeztu beharreko dokumentazioa: Baldintzen Pleguan dago zehaztuta.
c)Aurkezteko lekua:
1.Entitatea: Bergarako Udala (Udal Erregistroa).
2.Helbidea: San Martin Agirre plaza 1.
3.Udalerria eta postakodea: Bergara - 20570.
d)Lizitatzaileak egindako eskaintzari eutsi beharreko epea: Eskaintzak irekitzen direnetik hiru hilabete.
9.Eskaintzak irekitzea.
a)Entitatea: Bergarako Udala
b)Helbidea: San Martin Agirre plaza 1.
c)Udalerria: Bergara.
d)Eguna: Eskaintzak aurkezteko epea amaitu eta hurrengo lanegunean.
e)Ordua: Eguerdiko 12:30etan.
10.Bestelako informazioa.
Ikus Baldintzen Plegua. Plegu hori Alkateak 2005eko uztailaren 12an emandako dekretu baten bitartez onartu zuen.
Bergara, 2005eko uztailaren 13a.—Victoriano Gallastegi Altube, Alkatea.
(3027) (7135)