Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala

125. zenbakia Data 2005-07-04 13876 orria

7 UDAL ADMINISTRAZIOA

BERGARAKO UDALA
2005eko aurrekontu orokorra. Haserako onespena eta jende aurreko erakusketa.

BERGARAKO UDALA

Iragarkia

Udalbatzarrak, 2005eko ekainaren 27an eginiko bileran, hasiera batez onartu du 2005eko Aurrekontu Orokorra. Honako hauek osatzen dute bera: Bergarako Udala, Udal Euskaltegia, Mizpirualde Egoitza eta Bergarako Bihargintza 98, S.A.ren aurrekontuak.

Udal Entitateen Aurrekontuei buruzko 21/2003 Foru Arauaren 15.1 artikuluan ezarritakoari jarraiki, Aurrekontua jendeari erakusten zaio, ondorengo arau hauen arabera:

a)  Erakutsita dagoen lekua: Kontuhartzailetza.

b)  Aurrekontua aztertzeko eta, hala badagokio, erreklamazioak aurkezteko epea: hamabost lanegun, iragarki hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo lanegunetik hasita.

c)  Honako hauek jar ditzakete erreklamazioak: 21/2003 Foru Arauaren 17.1 artikuluan aipatzen diren interesatuek eta erabakiaren aurka bozkatu duten korporaziokideek.

d)  Inpugnatzeko arrazoiak: 21/2003 Foru Arauaren 17.2 artikuluan adierazitakoak, eta ordenamendu juridikoa urratzea.

e)  Aurkezteko bulegoa: Udaletxearen sarrera erregistroan.

f)  Erreklamazioak jasotzen dituen organoa: Udalbatzarra.

Jendeari erakusteko epea igarotzen bada inolako erreklamazio edo oharpenik jaso gabe, Aurrekontu Orokorra onartutzat joko da behin-betiko, beste erabakirik hartu behar izan gabe.

Bergara, 2005eko ekainaren 28a.—Alkate-Lehendakaria.

(2851) (6458)