Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala

125. zenbakia Data 2005-07-04 13884 orria

7 UDAL ADMINISTRAZIOA

ZUMAIAKO UDALA
Trakzio mekanikodun ibilgailuen zergaren ordenantza aldatzea. Behin betiko onespena.

ZUMAIAKO UDALA

Iragarkia

Behin bukatu denez gero Gipuzkoako Udal Ogasunak araututako uztailaren 5eko 11/1989 Foru Araueko 16.1 artikuluak arautzen duen jendaurreko erakustaldia inolako zuzenketa eske edo oharkizunik aurkeztu gabe, finko eta behin betikoak bihurtu dira Udalbatzarrak 2005eko apirilaren 28an hartu zuen erabakia, Trakzio Mekanikozko Ibilgailuen gaineko Zerga arautzen duen ordenantza fiskalaren 2. artikuluaren 2. apartatua aldatzeari dagokiona. Honela dio testu berriak:

2. art.

2.  Artikulu honen 1 apartatuko e) eta g) letretan aipatzen diren salbuespenak aplikatu ahal izateko, interesatuek eskatu egin beharko dituzte ibilgailuaren ezaugarriak, matrikula eta onuraren zergatia adieraziz. Udal Administrazioak salbuespena onartu ondoren, berau eman dela egiaztatzen duen agiria luzatuko du eta baita autoaren haizetakoari itsasteko eranskailu bat ere, udaltzainen ikuskapen lana errazteko.

Zumaia, 2005eko ekainaren 21a.—M.ª Eugenia Arrizabalaga Olaizola, Alkatea.

(1208) (6381)