| 124. zenbakia | Data 2005-07-01 | 13733 orria |
BERGARAKO UDALA
Iragarkia
Saiatu arren ezin izan zaionez jakinarazi Jose Marques de Almeida Afonso jaunari Alkateak 2005eko ekainaren 20an emandako Dekretuaren bidez hartutako erabakia, iragarki honen bidez jakinarazten zaie, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidegoaren azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4 artikuluari jarraituz:
«Paula Muro Elola andreak idatzi bat aurkeztu du. Bertan eskatzen du Jose Marques de Almeida Afonso jaunari Alkabieta 1ean baja ematea, aspaldidanik bertan bizi ez delako.
Hau ikusirik, Toki Entitateen Biztanlegoa eta Lurraldearen Mugaketarako Erregelamenduak (uztailaren 1eko 1690/1986 Errege Dekretuaren bitartez onartua eta abenduaren 20ko 2612/1996 Errege Dekretuaren bitartez aldatua) 72. artikuluan dionari jarraituz,
ERABAKI DUT
Lehena:
Jose Marques de Almeida Afonso jaunari biztanleen udal erroldan baja emateko espedienteari hasiera ematea.Bigarrena: Interesatuari 15 egunez audientzia ematea.
Hirugarrena: Ohartaraztea aurreko puntuan zehaztutako epean alegaziorik jasoko ez bagenu, Biztanle Erroldan baja emango zaiola, Erroldatze-kontuetarako Gipuzkoako Kontseiluaren txostena jaso ondoren».
Beraz, gogorarazten zaio goian aipatutako 15 eguneko epea hori iragarki hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasten dela.
Bergara, 2005eko ekainaren 24a.—Idazkaria.
(2819) (6415)