Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala

124. zenbakia Data 2005-07-01 13732 orria

7 UDAL ADMINISTRAZIOA

BERGARAKO UDALA
Udal biztanleen erroldan baja eskera Abis Hussain Mehomodi, Muhammad Zubair Chohanek aurkeztua.

BERGARAKO UDALA

Iragarkia

Saiatu arren ezin izan zaionez jakinarazi Abis Hussain Mehmood jaunari Alkateak 2005eko ekainaren 20an emandako Dekretuaren bidez hartutako erabakia, iragarki honen bidez jakinarazten zaie, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidegoaren azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4 artikuluari jarraituz:

«Muhammad Zubair Chohan jaunak idatzi bat aurkeztu du. Bertan eskatzen du Abid Hussain Mehmood jaunari Zubiaurre 21-1. A etxebizitzan baja ematea, aspaldidanik bertan bizi ez delako.

Hau ikusirik, Toki Entitateen Biztanlegoa eta Lurraldearen Mugaketarako Erregelamenduak (uztailaren 1eko 1690/1986 Errege Dekretuaren bitartez onartua eta abenduaren 20ko 2612/1996 Errege Dekretuaren bitartez aldatua) 72. artikuluan dionari jarraituz,

ERABAKI DUT

Lehena: Abid Hussain Mehmood jaunari biztanleen udal erroldan baja emateko espedienteari hasiera ematea.

Bigarrena: Interesatuari 15 egunez audientzia ematea.

Hirugarrena: Ohartaraztea aurreko puntuan zehaztutako epean alegaziorik jasoko ez bagenu, Biztanle Erroldan baja emango zaiola, Erroldatze-kontuetarako Gipuzkoako Kontseiluaren txostena jaso ondoren».

Beraz, gogorarazten zaio goian aipatutako 15 eguneko epea hori iragarki hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasten dela.

Bergara, 2005eko ekainaren 24a.—Idazkaria.

(2819) (6414)