| 118. zenbakia | Data 2005-06-23 | 13073 orria |
BERGARAKO UDALA
Iragarkia
Bergarako Udaleko Alkate-Lehendakariak 2005eko ekainaren 13an, honako dekretu hau eman du:
«Udal liburutegiko Arduraduna lanpostua barne promozioan betetzeko eta lehiaketa-oposizioan parte hartzeko instantziak aurkezteko epea bukatu eta eskari dokumentazioa aztertu ondoren hurrengoa,
ERABAKI DUT
Lehena:
Onartu eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onestea:—Onartuak:
AGIRREZABAL LAZKANO, MILAGROS
—Ez Onartuak:
Inor ez.
Bigarrena: Onartutako eta baztertutakoen behin-behineko zerrendaren aurka erreklamazioak 10 laneguneko epean aurkeztu ahal izango dira, zerrenda Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik kontatzen hasita.
Epe horretan erreklamaziorik aurkeztuko ez balitz, behin-behineko zerrenda behin betikotzat joko da, besterik gabe.
Erreklamazioak aurkeztuko balira, udaletxeko iragarki taulan argitaratuko den ebazpenaren bitartez erabakiko dira. Iragarki hau lehenbiziko froga baino bi lanegun lehenago argitaratuko da.
Hirugarrena: Lehen ariketa, euskara froga, 2005eko uztailaren 5ean goizeko 9:00etan egingo da. Interesatuak udaletxe aurrean aurkeztu beharko dira. Oposizioaldiko hurrengo azterketen egunak udaletxeko iragarki taulan argitara emango dira.
Laugarrena: Epaimahai kalifikatzaileko kide hauek izendatzea:
Lehendakaria:
—Victoriano Gallastegi Altube J.a, Bergarako Udaleko Alkate-Lehendakaria.
Bokalak:
—German Muruamendiaraz Larrañaga, EAJ-EAko ordezkaria.
—Valentin Egidazu Costana, EAJ-EAko ordezkariaren ordezkoa.
—Iñigo Iñurrategi Irizar, Aralar taldeko ordezkaria.
—Martin Etxebarria Zumelaga, Aralar taldeko ordezkariaren ordezkoa.
—Angel Santano Fanega, PPko ordezkaria.
—Francisco Javier Garai Askasibar, PSE-EEko ordezkaria.
—Andres Diez Timofeva, EB-ko ordezkaria.
—Imanol Uriguen Garaizabal, HAEEko ordezkaria.
—Juan Luis Biain Santiago, HAEEko ordezkariaren ordezkoa.
—Susana Jauregialzo Arregi, HAEEko ordezkaria Euskera frogarako.
—Beatriz Irizar Elorza, HAEEko ordezkariaren ordezkoa Euskera frogarako.
—Arantzazu Ibarrondo Moiua, Oñatiko udaleko liburutegiko langilea.
—Roberto Kerexeta Zulaika, Eusko Jaurlaritzako Liburutegien Zerbitzuko ordezkaria
—Francisca Pulgar Vernalta, Eusko Jaurlaritzako Liburutegien Zerbitzuko ordezkaria.
—Ion Lopez Santamaria, udaleko langile batzordearen ordezkaria.
—Inaxio Azkarraga-Urizar Larrea, udaleko langile batzordearen ordezkariaren ordezkoa.
Idazkaria:
—M.ª Concepción Ugalde Izeta A.a, Bergarako Udaleko behin behineko Idazkaria».
Bergara, 2005eko ekainaren 14a.—Alkatea.
(2664) (6082)