Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala

118. zenbakia Data 2005-06-23 13074 orria

7 UDAL ADMINISTRAZIOA

BERGARAKO UDALA
Eragile, maniobra kuadro, irrati bidezko kontrol sistemak e.a. diseinatu, ekoiztu eta merkataltzeko lizentzia eskaera Cecilio Lejarretak aurkeztua.

BERGARAKO UDALA

Alegazioak aurkezteko epearen berri emateko.

Espedientea: IGOKA.

Gaia: Jarduera legeztatzea.

Eskatzailea: Cecilio Lejarreta Muñoz.

Noren izenean: Matz-Erreka S.COOP.

Jarduera: Mota guztietako ateak, barrera eta pertsianak automatizatzeko eragileak, maniobra-koadroak, irrati bidezko kontrol-sistemak eta osagarriak diseinatu, ekoitzi eta komerzializatu.

Jarduera-tokia: San Juan auzoa (S-10).

Goian aipatutako jarduera legeztatzeko proiektu teknikoa aurkeztu denez, horren berri ematen da eta jardueraren ondorioz nolabaiteko eragina izan dezaketenei jakinarazten zaie hamabost (15) asteguneko epea dagoela jarduera horren inguruan egoki iritzitako oharrak egiteko.

Epe hori ediktu hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasiko da kontatzen, eta horrela, otsailaren 27ko 3/98 Legearen –Euskal Herriko Ingurugiroa Babesteko Lege Orokorraren– 58. artikuluak agintzen duena beteko da.

Bergara, 2005eko ekainaren 14a.—Alkatea.

(2687) (6057)