Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala

115. zenbakia Data 2005-06-20 12830 orria

7 UDAL ADMINISTRAZIOA

BERGARAKO UDALA
Arrisku egoeran dauden edo egon daitezken gazteen edo adingabeen kaleko hezitzaile zerbitzua kontratatzeko lehiaketa deialdia.

BERGARAKO UDALA

Bergarako Udalerrian arriskuan dauden edo egon daitezkeen gazte eta adingabeen kale hezitzaileen zerbitzua kontratatzeko deialdi publikoa.

1.Entitate adjudikatzailea.

a)Erakundea: Bergarako Udala.

b)Espedientea tramitatzen ari den bulegoa: Gizarte Zerbitzuak.

2.Kontratuaren xedea.

a)Kontratuaren deskribapena: Bergarako Udalerrian arriskuan dauden edo egon daitezkeen gazte eta adingabeen kale hezitzaileen zerbitzua.

b)Exekuzio-lekua: Bergara.

c)Epea: Kontratuak hasiera batean urtebeteko iraupena izango du kontratua sinatzen denetik kontatzen hasita. Hala ere, kontratua urtez urte luzatu ahal izango da hiru urtera arte, baldin eta kontratua amaitu baino bi hilabete lehenago Kontratazio hartzaileak hala eskatuko balu eta aldez aurretik Udalak hala erabakiko balu.

3.Adjudikazioaren tramitazioa, prozedura eta modua.

a)Tramitazioa: Arrunta.

b)Prozedura: Irekia.

c)Modua: Lehiaketa.

4.Lizitazio oinarria.

Lizitazio oinarria 55.890,00 eurokoa da urteko (BEZa eta gainontzeko kontzeptuak barne).

5.Bermeak.

a)Behin-behinekoa: 1.100,00 euro.

b)Behin-betikoa: Adjudikazio prezioaren %4a.

6.Dokumentazioa eta informazioa lortzea.

a)Entitatea: Bergarako Udala (Dokumentazioa Idazkaritzan, informazioa Gizarte Zerbitzuetan).

b)Helbidea: San Martin Agirre plaza 1.

c)Udalerria eta Postakodea: Bergara - 20570

d)Telefonoa: 943.779.165.

e)Telefaxa: 943.779.163.

f)Dokumentazioa eta informazioa eskuratzeko azken eguna: Proposamenak aurkezteko azken egunera artekoa.

7.Kontratistaren baldintza bereziak.

Klausula Administratibo Partikularren Pleguan ezarritakoaren arabera baloratuko dira proposamenak; hau da, lizitatzaileak ingurune irekiko hezitzaileen eskuartze zerbitzuan frogatutako aparteko eskarmentua, proiektua eta adjudikazioaren zenbatekoa.

8.Eskaintzak edo parte hartzeko eskaerak aurkeztea.

a)Aurkezteko epea: Iragarki hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, 15 egun naturalekoa. Proposamenak Bergarako Udaleko Erregistroan aurkeztuko dira, astelehenetik ostiralera, goizeko 9etatik 13etara bitartean.

b)Eskaintzarekin aurkeztu beharreko dokumentazioa: Baldintzen Pleguan dago zehaztuta.

c)Aurkezteko lekua:

1.Entitatea: Bergarako Udala (Udal Erregistroa).

2.Helbidea: San Martin Agirre plaza 1.

3.Udalerria eta postakodea: Bergara - 20570.

d)Lizitatzaileak egindako proposamenari eutsi beharreko epea: Proposamenak irekitzen direnetik kontatzen hasita, hiru hilabete.

9.Eskaintzak irekitzea.

a)Entitatea: Bergarako Udala.

b)Helbidea: San Martin Agirre plaza 1.

c)Udalerria: Bergara.

d)Eguna: Eskaintzak aurkezteko epea amaitu eta hurrengo lanegunean.

e)Ordua: Eguerdiko 12:30etan.

10.Bestelako informazioa.

Ikus Baldintzen Plegua. Plegu hori Alkateak 2005eko ekainaren 7an emandako dekretu baten bitartez onartu du.

Bergara, 2005eko ekainaren 7a.—Victoriano Gallastegi Altube, Alkatea.

(2545) (5922)