Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala

112. zenbakia Data 2005-06-15 12516 orria

7 UDAL ADMINISTRAZIOA

BERGARAKO UDALA
Udal biztanleen erroldan baja jakinarazteko espedientea irekitzea Jorge Moreno de la Torreri.

BERGARAKO UDALA

Iragarkia

Saiatu arren ezin izan zaienez jakinarazi Jorge Moreno de la Torre jaunari Alkateak 2005eko apirilaren 20an emandako Dekretuaren bidez hartutako erabakia, iragarki honen bidez jakinarazten zaie, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidegoaren azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4 artikuluari jarraituz:

«Inmaculada Gantxegi Carballo andreak idatzi bat aurkeztu du. Bertan eskatzen du Jorge Moreno de la Torre jaunari San Miguel 8-3. eskubian baja ematea, aspaldidanik bertan bizi ez delako.

Hau ikusirik, Toki Entitateen Biztanlegoa eta Lurraldearen Mugaketarako Erregelamenduak (uztailaren 1eko 1690/1986 Erret Dekretuaren bitartez onartua eta abenduaren 20ko 2612/1996 Erret Dekretuaren bitartez aldatua) 72. artikuluan dionari jarraituz,

ERABAKI DUT

Lehena: Jorge Moreno de la Torre jaunari biztanleen udal erroldan baja emateko espedienteari hasiera ematea.

Bigarrena: Interesatuari 15 egunez audientzia ematea.

Hirugarrena: Ohartaraztea aurreko puntuan zehaztutako epean alegaziorik jasoko ez bagenu, Biztanle Erroldan baja emango zaiola, Erroldatze-kontuetarako Gipuzkoako Kontseiluaren txostena jaso ondoren».

Beraz, gogorarazten zaio goian aipatutako 15 eguneko epea hori iragarki hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasten dela.

Bergara, 2005eko ekainaren 6a.—Idazkaria.

(2508) (5786)