Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala

101. zenbakia Data 2005-05-31 11463 orria

9 IRAGARKIAK

IRUNVI
Irungo San Miguel Anaka eremuko hirigintza erregimena zehazteko aholkularitzako lanen lehiaketa deialdia.

IRUNVI

Irungo Etxebizitzako Elkarte Publikoa

Irungo San Miguel Anaka esparruaren Hirigintza Erregimena Zehazteko behar diren Laguntza Teknikoko lanen kontrataziorako lehiaketa deialdia.

1.Entitate esleitzailea.

a)Erakundea: «Irungo Etxebizitzarako Elkarte Publikoa/ Sociedad Pública de Vivienda de Irun, S.A.U.».

b)Espediente zenbakia: 05 SMAT 0001.

2.-Kontratuaren gaia.

Deskribapena: Irungo San Miguel Anaka esparruaren hirigintza erregimena zehazteko behar diren Azterlanak eta Hirigintza Planak egitea: San Miguel Anaka esparruaren antolamenduko aurretiazko azterlanak; Plan Orokorraren Aldaketa; Barne Erreformarako Plan Berezia.

a)Lotekako banaketa eta kopurua: Lote bakarra.

b)Gauzatzeko lekua: Irun.

c)Gauzatzeko epea edo eginda emateko dataren muga: Antolamenduaren aurretiazko azterlanak: 4 hilabete. Hiri Antolamenduaren Plan Orokorraren Aldaketa eta Barne Erreformarako Plan Berezia: Horiei dagokienez etorkizunean ezartzen den epemuga.

3.Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a)Izapidea: Arrunta.

b)Prozedura: Irekia.

c)Era: Lehiaketa.

4. Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua.

Antolamenduaren aurretiazko azterlana: 45.000 euro, BEZ barne. Plan Orokorraren Aldaketa puntuala: Hirigintza erregimen orokorrera mugatuta: 12.000 euro, BEZ barne/ kalifikazio xehatuaren erregimena barne dela: 105.000 euro, BEZ barne.

Barne Erreformarako Plan Berezia: 105.000 euro, BEZ barne.

5.  Bermeak.

Behin-behinekoa: 1.000 euro.

Behin betikoa: Esleipenaren zenbatekoaren %4.

6.  Nola lortu dokumentazioa eta informazioa.

IRUNVI, Eliza kalea - 6. 20302 Irun.

Telefonoa: 943.634.243.

Fax: 943.635.058.

email: irunvi@irun.org / www.irun.org/irunvi

7.  Kontratistaren berariazko baldintzak.

Baldintza Pleguan eskatzen direnak.

8.Eskaintzen aurkezpena.

a)Aurkezteko data-muga: 2005eko uztailaren 5a.

b)Aurkeztu beharreko dokumentazioa: Baldintza Pleguan eskatzen dena.

c)Non aurkeztu: IRUNVI, Eliza kalea - 6. 20302 Irun.

d)Azken ordua: 13,30.

9.Eskaintzak irekitzea.

a)Entitatea: Irungo Udaletxea, San Juan Harria plaza, 1. 20304 Irun.

b)Noiz: 2005eko uztailaren 12an.

c)Ordua: Hamabiak.

10.Iragarpen gastuak.

Honen kargura: «Irungo Etxebizitzarako Elkarte Publikoa/ Sociedad Pública de Vivienda de Irun, S.A.»

Irun, 2005eko maiatzaren 24a.—Juan José Jaunarena, Irungo Etxebizitzarako Elkarte Publikoa-Sociedad Pública de Vivienda de Irun, S.A.U.ren Gerentea.

(2302) (5202)