Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala

91. zenbakia Data 2005-05-17 10345 orria

7 UDAL ADMINISTRAZIOA

BERGARAKO UDALA
2005eko hiri eta landa izaerako ondasun higiezinen zergaren erroldak. Onespena eta jende aurreko erakusketa. Ordainaldia.

BERGARAKO UDALA

Iragarkia

Zergadunei eta gainerako interesatuei jakinarazten zaie 2005eko maiatzaren 11ko Alkatearen Dekretuz 2005eko Hirilur eta Landalur Ondasun Higiezinen gaineko Zergen erroldak onartu direla eta erreziboak ordaintzeko borondatezko epea maiatzaren 15ean hasi eta uztailaren 1ean bukatuko dela, bi egun horiek barne.

Erroldak Udal honetako Kontuhartzailetzan erakutsiko dira iragarki hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita hilabeteko epean. Epe horretan, errolda horien aurka errekurtsoak eta alegazioak tartejarri ahal izango dira eta bat bera ere aurkeztuko ez balitz behin-betikoz onartuko dira.

Helbideratutako erreziboak banku edo aurrezki kutxen kontu korrontetik kobratuko dira zuzenean.

Helbideratu gabeko erreziboak zergadunak berak adierazitako helbide fiskalera bidaliko dira, edozein banketxe edo San Martin plazan dauden Dirubilketarako Udal bulegoetan eta ohizko orduetan, errezibo hori aurkeztu eta ordain dadin.

Zergadunak maiatzaren 31rako bere helbidean erreziboa ez badu jasotzen, Udaletxeko Kontuhartzailetzako bulegoetan eskatu beharko du.

Ordaintzeko borondatezko aldia bukatuta, ordaindu ez duten zordunei gainkargua erantsiko zaie eta premiamendu bidezko kobraketari ekingo zaio.

Bergara, 2005eko maiatzaren 11a.—Alkatea.

(1860) (4580)