Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala

91. zenbakia Data 2005-05-17 10345 orria

7 UDAL ADMINISTRAZIOA

BERGARAKO UDALA
Hiri antolamenduko arauen aldaketaren aurrerapena, Ubera auzoari dagokiona (A-49). Jende aurreko erakusketa.

BERGARAKO UDALA

Iragarkia

Alkate-Lehendakariak 2005eko apirilaren 28an emandako Dekretuan erabaki zuen Ubera auzoko (U-49) eremua aldatzeko, Bergarako Planeamenduko Arau Subsidiarioen aldaketa-aurrerakinean egindako azterlanak jendaurrean jartzea, iradokizunak eta –hala balegokio– planeamendurako beste aukera batzuk aurkeztu ahal izateko. Jendaurreko epe hori hogeita hamar egunekoa da, iragarki hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik aurrera. Eta guztia, Hirigintza-Planeamenduko Erregelamenduak 125. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

Halaber, epe berdinez jendaurrean jartzen da Ekolur enpresak idatzitako ingurumenaren gaineko eraginaren baterako ebaluazio-azterketa.

Bergara, 2005eko maiatzaren 10a.—Victoriano Gallastegi Altube, Alkatea.

(1880) (4556)