Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala

82. zenbakia Data 2005-05-04 9377 orria

4 GIPUZKOAKO LURRALDE HISTORIKOKO ADMINISTRAZIOA

GFA - DIPUTATU NAGUSIA
Apirilaren 19ko 24/2005 FORU DEKRETUA, Gipuzkoako turismo jarduera sustatzeko egitarauaren oinarriak onesteari buruzkoa.

GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA

2005eko apirilaren 19ko 24/2005 FORU DEKRETUA, Gipuzkoako turismo jarduera sustatzeko programaren oinarri arautzaileak onartzen dituena.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntzarako eta Jakintzaren Gizarterako Departamentuak, Eusko Jaurlaritzak ezarritako politikekin bat etorriz, eta lurralde historikoko agente publiko eta pribatuekin batera, Gipuzkoako turismo jarduera areagotu nahi du, aberastasuna eta lana sortzen dituen sektore ekonomiko nagusia delako.

Azken urteotan Gipuzkoan sartu diren turistei eta pasa dituzten gauei buruzko zenbakiek erakusten dute jarraituki hobetuz joan dela jarduera eta datu horiek izango duten bilakaera itxaropentsua izango dela; hala ere, beharrezkoa ikusten da zenbait jarduera ardatz bultzatzea sektorearen oraina eta etorkizuna sendotzeko.

Helburu horiek eskaintzaren lehiakortasuna dibertsifikatuz eta hobetuz bultzatzeko, egun ditugun baliabideak hedatu eta zabaltzen jarraitu nahi dugu, turismoko produktu berriak sortu eta merkaturatzen, xede «markak» sustatzen, eta, baita halaber, turismoa aurrera ateratzen lan egingo duten toki eta eskualdeetako egitura publikoak sendotzen.

Ostatuetako egonaldiak eta ondasun eta zerbitzuen kontsumoa ekartzen dituzten profesionalen edo negozio jendearen ekitaldiak antolatzen dituzten ekimen pribatuak laguntzen jarraitu dugu, jarduera horiek turismoa zabaldu egiten baitute, izan ere turismo mota hori, kontsumo maila handikoa denez eta ez dionez urtaroei begiratzen, oso interesgarria da sektorerako. Ezaugarri paregabe horiek dira, hain zuzen, lehiakortasun gogorra bultzatzen dutenak, ferien merkatua, kongresuak eta pizgarri bidaiak harrapatzeko, bai estatukoak bai atzerrikoak.

Era berean, proiektuen finantzaketan parte hartuz, turismo alorrean indartzen ari diren udalerrietan inbertsioak bultzatu nahi dira ahalik eta gehien laburtzeko interesa izan dezaketen baliabideak balioztatu eta produktu turistiko berri bihurtzeko epeak. Halaber, proiekzio turistikoa duten udaletako ekitaldi publiko berezien babesa arautzen da.

Hortaz beharrezkoa dugu Gipuzkoako lurraldearen irudia sustatzea, aisiari eta kalitateko negozioari lotutako jarduerak garatzeko plataforma gisa; beraz, jarduerak baloratzerakoan kontuan hartuko da, besteak beste, hedabideetan isla izan, erreferentziazko mandatariak eta iritzi liderrak sentsibilizatu eta elkartasunak eta trukeak ezartzeko gaitasuna, horiek denek Gipuzkoaren irudiaren proiekzio positiboa badakarte.

Lurraldearen irudia da gure indar ekonomikoa garatzeko dugun aktibo ukiezin garrantzitsuenetako bat, baina, hori horrela bada ere kudeatzen eta nahi dugun norabidera eramaten zaila den aktiboa da. Horregatik ahalegin koordinatua egin behar dugu erakunde publiko nahiz pribatuetatik lehiakortasun handiko merkatu batean gure eskaintza sartzeko, eskainitako produktu eta zerbitzuen kalitateak, berrikuntzak, berezitasunak eta benetakotasunak ezarriko dutelarik aldea; lurraldeak ere lehian ari baitira, eta beren egitekoa da identifikatu eta besteengandik bereiztuko dituen irudia sortzen laguntzea.

Helburu horiek bultzatzeko aurtengo ekitaldiko aurrekontuetan xedatu dira 2004ko maiatzaren 4ko 39/2004 Foru Dekretuak, Gipuzkoako turismo jarduera sustatzeko programaren oinarri arautzaileak onartzen dituenak, (2004-05-17 Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala, 91 zk.)jada aurreikusi zituen laguntza lerroak, eta beste berri batzuk erantsi dira, sustapenari nahiz izaera publikoko zenbait baliabide balioztatzeko inbertsioen dinamizazioari begira.

Horiek horrela, Berrikuntzarako eta Jakintzaren Gizarterako Departamentuko foru diputatuak proposatuta eta Diputatuen Kontseiluak egun bereko bileran eztabaidatu eta onartu ondoren,

XEDATZEN DUT

1. artikulua.Helburua.

Foru dekretu honen helburua Gipuzkoako turismo jarduera sustatzeko laguntzen programa arautzea da, produktu eta zerbitzuak merkaturatzeko, interes turistikoko profesionalen eta negozio jendearen ekitaldiak antolatu eta zabaltzeko, eta toki eta/edo eskualde mailako turismo baliabideak dinamizatzeko ekintzei babesa eta diru laguntzak emanez.

2. artikulua.Deialdia.

2.1.Gipuzkoako turismo jarduera sustatzeko programari dagozkion dirulaguntzak urtero emango dira deialdi irekiaren bidez eta bertan zehaztuko dira zein aurrekontu den eta programarako zenbateko gastua baimentzen den.

2.2.Oinarri arautzaile hauetako I. eranskinean zehazten da 2005 ekitaldiko deialdi irekia.

3. artikulua.Onuradunak.

3.1.Oinarri hauetan araututako laguntzen OinaOinarri hauetan araututako laguntzen onuradun izan daitezke, programa honen xedeak betetzeko jarduketa egokiak bultzatzen badituzte:

a)Turismo produktuak merkaturatu eta/edo sustatzea jarduera nagusi duten enpresa pribatuak.

b)Interes turistikoko ekitaldiak antolatzen dituzten enpresa pribatuak.

c)Enpresa pribatuak, oro har.

d)Irabazi asmorik gabeko elkarte, fundazio eta enpresa pribatuak.

e)Udalak eta/edo haien menpeko diren turismoaren erakunde sustatzaileak.

f)Eskualdeko edo eskualdeaz gaindiko turismoa kudeatzen duten mankomunitate edo agentzia publikoak, elkarteak eta haien batasunak.

3.2.Enpresa onuradunak Gipuzkoako lurralde historikoan egon behar dute kokatuta eta diru laguntzak emateko araudiak xedatutakoaren arabera, diru laguntza eman eta ordaintzeko unean egiaztatu beharko dute zerga eta Gizarte Segurantzako betebeharretan egunean daudela. Horretarako, eskaera aurkeztearekin batera baimena ematen zaio Berrikuntzarako eta Jakintzaren Gizarterako Departamentuari, beharrezkoa izanez gero, egoki iritzitako egiaztapenak egin ditzan.

3.3.  Oinarri hauetan araututako laguntzetatik kanpo gelditzen dira Foru Dekretuaren 4. artikuluan zehaztutako xede berberetarako Gipuzkoako Foru Aldundiarekin lankidetza hitzarmenak sinatuta eta indarrean dituzten erakundeak.

4. artikulua.  Diruz lagundu daitezkeen jarduerak.

Diruz lagundu daitezkeenak izango dira ondorengo ataletakoren bateko ekintzetan egindako lan eta kanpoko zerbitzuengatiko gastuak:

1.  Interes turistikoa duten produktuak merkaturatzeko jarduerak.

Horren barruan sartzen dira Gipuzkoan bertan eskainitako interes turistikoko produktuen sustapena Gipuzkoatik kanpo. Produktu horiek nahitaez interneteko erosketa zentral baten bidez eskaini behar dira, zentrala propioa edo hitzartutakoa izan daiteke.

Atal honetako onuradun izan daitezke 3.1. artikuluko a), b)eta d)puntuetan adierazitako erakundeak.

2.Merkataritza azoka, ekitaldi eta erakusketen antolaketa.

Turismo eta/edo hedabide mailan interesa duten merkataritza ekitaldiak antolatu eta zabaltzeko beharrezkoak diren jarduerak sartzen dira.

Atal honetako onuradun izan daitezke 3.1. artikuluko a), b) eta d) puntuetan adierazitako erakundeak.

3.Profesionalen eta negozio jendearen kongresuak, enpresen batzarrak eta topaketak erakartzea eta/edo animatzea.

Diruz lagundu daitezkeenak izango dira ondorengo xedea duten gastuak:

3.1.  Hautagaiak aurkeztea.

3.2.  Ekitaldiarekin batera animazio programak antolatzea, parte hartzaileentzat nahiz laguntzaileentzat.

Programatutako jarduerei dagozkien gastuak sartzen dira, hala nola, ikustaldi turistikoak Gipuzkoan zehar, ikuskizunen kontratazioa, gala ekitaldiak edo antzekoak.

Jardueraren barruan ostalaritza gastuak sartuz gero, gehieneko muga beste kontzeptuengatiko gastuen batura izango da.

Inondik ere ez dira diruz lagundu daitezkeen gastuak izango, igarotako gau, joan-etorriko bidaia, edo ekitaldiaren beraren ohiko otorduei dagozkienak.

Ekitaldiaren programan dagokion babesa edo lankidetza adierazi beharko da.

Atal honetako onuradun izan daitezke 3.1 artikuluko a), b), c) eta d) puntuetan adierazitako erakundeak.

4.Gipuzkoako turismo alorrean azterlan, ikerketa, eta prestakuntza eta sentsibilizazio jarduerak egitea.

Atal honetako onuradun izan daitezke 3.1 artikuluko d) eta f) puntuetan adierazitako erakundeak.

5.Eskualde mailako turismo helmugak eta/edo baliabideak sustatzea.

Atal honetako onuradun izan daitezke 3.1. artikuluko f) puntuan adierazitako erakundeak.

6.Eskualdeaz gaindiko turismo helmugak eta/edo baliabideak sustatzea.

Atal honetako onuradun izan daitezke 3.1. artikuluko e) eta f) puntuetan adierazitako erakundeak.

7.Turismo produktu berrien eskaintza ateratzeko gastuak.

Produktu berri bat merkaturatzen deneko lehen 12 hilabeteetako sustapen gastuak sartzen dira. Jarduera plan bat ezarri beharko da eta eskualdeko turismoa sustatzeko estrategia orokorrarekin koordinatu beharko da.

Atal honetako onuradun izan daitezke 3.1. artikuluko e) eta f) puntuetan adierazitako erakundeak.

8.Kanpo proiekzio turistikoa duten ekitaldiak antolatu edo babestea.

Interes turistiko handia eta kanpo proiekzioa duten ekitaldi publiko bereziak antolatu edo babesteko gastuak sartzen dira.

Ekitaldi hori eskualdeko eskaintza orokorrean sartu beharko da.

Atal honetako onuradun izan daitezke 3.1. artikuluko e) eta f) puntuetan adierazitako erakundeak.

9.Baliabideetako inbertsioak.

Produktu turistiko berria sortuko duen baliabidea balioztatzeko beharrezkoak diren elementu iraunkorrak jartzeko inbertsioak sartzen dira. Ondare eraikinak erosi edo birgaitze eta zaharberritze lanak egiteko gastuak ez dira sartzen.

Produktu berria ateratzeko aurreikusitako epea gehienez ere 24 hilabetekoa izango da deialdia ixten denetik aurrera.

Atal honetako onuradun izan daitezke 3.1. artikuluko e) eta f) puntuetan adierazitako erakundeak.

Laguntza programa honetan diruz lagundutako jarduera guztiek interneten jarrita eta eskuragarri egon behar dute.

5. artikulua.Laguntza motak.

5.1.Foru dekretu honetan aurreikusitako laguntzak foru dekretuaren 4. artikuluan jasotako ekintzak gauzatzearen ondoriozko gastu eta inbertsio zurituak finantzatzeko erabiliko diren diru laguntza itzulezinak izango dira.

5.2.Programa horretako helburuak lortzeko egingo diren proiektuak gauzatzeko eta eragingarritasun eta egokitasun irizpideek horrela justifikatzen badute, Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntzarako eta Jakintzaren Gizarterako Departamentuak foru dekretu honetako 3.1. artikuluko d), e) eta f) taldeetako onuradunekin izenpetu ditzake lankidetza hitzarmenak.

6. artikulua.Proiektuak baloratzeko irizpideak.

Dekretu honen barruan, «Interes Turistikoa» duten edo ez erabakitzeko eta diru laguntza esleitzeko, ondoko irizpide hauen arabera baloratuko dira eskaerak, horien arteko ponderazioa ondoko hau izango delarik:

a)1. taldeko ekintzak, foru dekretu honetako 4. artikuluan azaltzen direnak.

—Aurrekontua (>30.000 €): 30 puntu.

—Jarduketa eremua: 30 puntu.

(nazioartekoa, estatukoa, autonomikoa).

—Berrikuntza eta berezitasun faktoreak: 20 puntu.

—Hedabideetako eragina: 10 puntu.

—Eskatzailearen esperientzia / ibilbidea: 10 puntu.

b)2. taldeko ekintzak, foru dekretu honetako 4. artikuluan azaltzen direnak.

—Aurrekontua (>300.000 €): 20 puntu.

—Berrikuntza eta berezitasuna: 20 puntu.

—Hedabideetako eragina: 10 puntu.

—Gipuzkoazkanpoko erakusketariak/bisitariak: 20 puntu.

—Turismo aldietatik kanpokoak: 10 puntu.

—Kokapena: 10 puntu.

—Eskatzailearen esperientzia/ibilbidea: 10 puntu.

c)3. taldeko ekintzak, foru dekretu honetako 4. artikuluan azaltzen direnak.

—Aurrekontua (>30.000 €): 20 puntu.

—Jarduketa eremua: 10 puntu.
(nazioartekoa, estatukoa, autonomikoa).

—Berrikuntza eta berezitasun faktoreak:10 puntu.

—Hedabideetako eragina: 10 puntu.

—Aurreikusitako partaide kopurua: 20 puntu.

—Turismo aldietatik kanpokoak: 10 puntu.

—Kokapena: 10 puntu.

—Eskatzailearen esperientzia eta ibilbidea: 10 puntu.

d)4. taldeko ekintzak, foru dekretu honetako 4. artikuluan azaltzen direnak.

—Aurrekontua (>30.000 €): 40 puntu.

—Berrikuntza eta berezitasun faktoreak: 25 puntu.

—Hedabideetako eragina: 15 puntu.

—Eskatzailearen esperientzia/ibilbidea: 20 puntu.

e)5. taldeko ekintzak, foru dekretu honetako 4. artikuluan azaltzen direnak.

—Eusko Jaurlaritzaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren turismoa sustatzeko helburuekiko konbergentzia: 100 puntu.

f)6. taldeko ekintzak, foru dekretu honetako 4. artikuluan azaltzen direnak.

—Eusko Jaurlaritzaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren turismoa sustatzeko helburuekiko konbergentzia: 100 puntu.

g)7. taldeko ekintzak, foru dekretu honetako 4. artikuluan azaltzen direnak:

—Aurrekontua (>30.000 €): 30 puntu.

—Berrikuntza eta berezitasuna: 20 puntu.

—Hedabideetako eragina: 10 puntu.

—Aurreikusitako bisitariak: 15 puntu.

—Kokapena: 15 puntu.

—Finantza inplikazioa: 10 puntu.

h)8. taldeko ekintzak, foru dekretu honetako 4. artikuluan azaltzen direnak.

—Aurrekontua (>30.000 €): 20 puntu.

—Jarduketa eremua: 15 puntu.
(Nazioartekoa, estatukoa, autonomikoa).

—Berrikuntza eta berezitasuna: 15 puntu.

—Hedabideetako eragina: 10 puntu.

—Aurreikusitako bisitariak: 10 puntu.

—Turismo aldietatik kanpokoak: 10 puntu.

—Kokapena: 20 puntu.

i)9. taldeko ekintzak, foru dekretu honetako 4. artikuluan azaltzen direnak.

—Aurrekontua(>300.000 €): 30 puntu.

—Berrikuntza eta berezitasuna: 30 puntu.

—Kokapena: 25 puntu.

—Finantza inplikazioa: 15 puntu.

7. artikulua.  Balorazio Batzordea.

7.1.  Aurkeztutako eskaerak aztertu eta baloratzeko ondorengo kideek osatuko duten Balorazio Batzordea eratuko da:

—Informazio eta Komunikazio Teknologia Berrien Sustapen Zerbitzuko burua.

—Ekonomia Sustapen eta Turismo Ataleko burua.

—Departamentuko idazkari teknikoa.

7.2.  Balorazio batzordeak ebazpen proposamena helaraziko die foru dekretu honetan aurreikusitakoaren arabera eskaerak ebazteko eskumena duten organoei.

8. artikulua.Jardunbidea erabakitzeko organo eskudunak.

8.1.  Berrikuntzarako eta Jakintzaren Gizarterako Departamentuaren ardura da laguntza programa hau aurrera eramatea, gauzatzea eta betetzea.

8.2.  Organo hauek dira, Berrikuntzarako eta Jakintzaren Gizarterako Departamentuaren barnean, laguntza programa hau aurrera eramateko, gauzatzeko eta betetzeko eskumena dutenak:

—Informazio Gizartearen eta Sistemen Zuzendari Nagusia.

—Berrikuntzarako eta Jakintzaren Gizarterako Departamentuko diputatua.

9. artikulua.  Ebazteko epea.

Eskaerak aurkezteko epea amaitzen denetik, luze jota, hiru hilabeteko epean ez bada berariazko ebazpenik eman eskaera ezetsi egin dela ulertuko da.

10. artikulua.Aurkeztu beharreko dokumentazioa.

10.1.Eskaerak, batez ere, internetez aurkeztu behar dira eta ondoren adierazten diren helbideetan eskatzen den dokumentazioa erantsi beharko da:

Euskaraz: www.gipuzkoa.net/turgip-e

Gaztelaniaz: www.gipuzkoa.net/turgip-c

10.2.Aurreko paragrafoan ezarritakoa horrela bada ere, 1992ko azaroaren 26ko 30/92 Legeak, Herri Administrazioen Araubide Juridikoarenak eta Administrazio Prozedura Erkidearenak, 38.4 artikuluan aurreikusten dituen moduetako edozeinetan ere aurkez daitezke eskaerak.

10.3.Aurkeztutako proiektuak zuzen baloratzeko eta horien ebazpena emateko behar duen informazio guztia eska dezake Berrikuntzarako eta Jakintzaren Gizarterako Departamentuak; 10 eguneko epean informazio hori ematen ez badu, eskatzaileak eskaera bertan behera utzi duela joko da, eta besterik gabe artxibatuko da, 1992ko azaroaren 26ko 30/92 Legeak, Herri Administrazio Guztien Zuzenbide Arauen eta Administrazio Jardunbide Erkidearenak, 71. artikuluan aurreikusi bezala.

11. artikulua.Beste laguntzekiko bateratasuna.

11.1  Foru dekretu honetan dauden laguntzek 2001eko urtarrilaren 12ko Batzordearen 69/2001 EB erregelamenduan (ikus 2001eko urtarrilaren 13ko Europako Batasuneko Egunkari Ofiziala), Minimis laguntzak EB Tratatuko 87 eta 88. artikuluen aplikazioari buruzkoan, xedatutakoa beteko dute. Europako Batasunak ezarritakoaren arabera, emandako Minimis laguntzek guztira ez dute 100.00 euro baino gehiago izan behar hiru urteko aldian. Muga hori diru laguntza berari edo lortu nahi den helburuari begiratu gabe ezarriko da.

11.2.Foru dekretu honetan aurreikusitako laguntzak jasotzen dituzten entitateen gastu proiektuek ezingo dituzte bestelako laguntzak jaso, foru dekretu honen bidez emandakoei erantsita europar erkidegoko arautegietan aurreikusitako laguntzen metaketari buruzko mugak gainditzen badituzte.

12. artikulua.Proiektuak egiaztatzea.

Diruz lagundutako proiektuak urteroko deialdian adierazitako epean egiaztatu behar dira, eta handik aurrera, emandako diru laguntzaren aurrekontu izendapena kontabilitatetik kendu ahal izango da.

13. artikulua.  Diru laguntzak ordaintzea.

13.1.Oro har, diru laguntzak proiektua amaitutakoan ordainduko dira, beti ere deskargu tekniko eta ekonomikoaren bidez eta fakturak aurkeztuz behar bezala zuritu ondoren.

13.2.Nahikoa arrazoi dagoen kasuetan diru laguntza osoa eman ahal izango da proiektu edo jarduketa gauzatu aurretik. Ordainketa aurreratua eskatuz gero, proiektuaren hasiera behar bezala egiaztatu behar da, eta Foru Aldundiaren iritziz nahikoa izango den bankuaren edo finantza entitatearen abala aurkeztu, aurreratutako diru laguntzaren zenbatekoari eta aurrerakina ematen denetik proiektua bukatu bitarteko berandutza interesei dagokiena. Berandutze interesa izango da 1990eko abenduaren 26ko 17/90 Foru Arauak, Gipuzkoako Finantza eta Aurrekontu Erregimenari buruzkoak, 19. artikuluan aurreikusitakoa.

13.3.Abala kitatzeko, lagundu den proiektuaren amaiera egiaztatu behar da. Horretarako, zurigarri egokiak, proiektuaren kopia eta zerga gaietako eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak bete izana erakusten duten ziurtagiri eguneratuak bidali behar dira Berrikuntzarako eta Jakintzaren Gizarterako Departamentura.

14. artikulua.  Kontrola.

14.1.Diru laguntza jasotzen duten entitate edo pertsona onuradunek kontabilitateko erregistroak eraman behar dituzte, emandako diru laguntzen ondorioz egin dituzten inbertsio edo gastuen kontu sailak, eta diru laguntza bera ere, bereiztuz identifikatzeko moduan. Era berean, behartuta daude eskatzen zaizkien agiriak esandako epean erakustera eta diru laguntza eman zaion jarduketa zuzen gauzatuko dela bermatzeko egiaztapenak egiteko erraztasunak ematera.

14.2.Erakunde edo pertsona onuradunek organo emaileak egin ditzaketen egiaztapen ekintzak eta, era berean, kontrol organo eskudunek egin ditzaketen egiaztapen eta finantza kontroleko lanak onartu behar dituzte, aurreko zeregin horietan eskatuko zaien informazio oro emanez.

14.3.Foru dekretu honetan eta gainerako araudi aplikagarrietan ezarritako edozein betebehar ez badute betetzen entitate onuradunek, diru laguntza jasotzeko eskubidea galdu dutela eta jasotako dirua itzuli beharra deklaratuko da, zuzenbide publikoko diru sarrera gisa hartuta; gainera, legezko erantzukizunak ere eskatuko zaizkie.

14.4.Eskaera egiten duten entitateak behartuta daude Berrikuntzarako eta Jakintzaren Gizarterako Departamentuari proiektu horri buruz egindako bestelako eskaeraren edo jasotako diru laguntzaren berri ematera.

15. artikulua.Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesa.

Programa honen laguntzarekin finantzatutako proiektuetan argi eta garbi nabarmenduta agertu behar du Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntzarako eta Jakintzaren Gizarterako Departamentuaren babesa dutela. Lagundutako jarduerak edo ekitaldiak zabaltzeko sor daitezkeen web orrietan www.gipuzkoaturismo.net atarirako lotura sartu behar da.

16. artikulua.Hizkuntza ofizialen erabilera.

Hizkuntza ofizialen erabilerari dagokionez, kontuan hartuko da 2004ko martxoaren 8ko 21/04 Foru Dekretuak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren jarduera esparruan hizkuntza ofizialen erabilera arautzen duenak, 8.2 artikuluan xedatutakoa: «Foru Aldundiaren diru laguntzaren bat jasotzen duten elkarte eta entitateek, pertsona fisikoek nahiz entitate juridikoek, diruz lagundutako beren jardunaren bitartez sortutako agerpen publiko orotan euskara erabili beharko dute».

17. artikulua.Araubidea.

Foru dekretu honetan aurreikusten ez den guztian diru laguntzei buruzko legedian xedatutakoa beteko da.

XEDAPEN INDARGABETZAILEA

Berariaz indargabetuta geratzen da 2004ko maiatzaren 4ko 39/2004 Foru Dekretua, Gipuzkoako turismo jarduera sustatzeko programaren oinarri arautzaileak onartzen dituena.

AMAIERAKO XEDAPENAK

Lehena.Dekretuaren garapena.

Eskumena ematen zaio Berrikuntzarako eta Jakintzaren Gizarterako Departamentuko foru diputatuari foru dekretu hau interpretatu eta zuzen ezartzeko beharrezkoak diren xedapenak emateko.

Bigarrena.Indarrean sartzea.

Foru dekretu hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunean sartuko da indarrean.

DIPUTATU NAGUSIA,
Joxe Joan Gonzalez de Txabarri Miranda.

BERRIKUNTZARAKO ETA JAKINTZAREN GIZARTERAKO
D
EPARTAMENTUKO
F
ORU DIPUTATUA,
Joaquín Villa Martínez.

(4392) (4025)

I. ERANSKINA

GIPUZKOAKO TURISMO JARDUERA SUSTATZEKO PROGRAMAREN 2005EKO
LAGUNTZEN DEIALDIA.

1. artikulua.Aurrekontua.

Gipuzkoako turismo jarduera sustatzeko programaren oinarri arautzaileak onartzen dituen foru dekretu honen bitartez emango diren diru laguntzak Berrikuntzarako eta Jakintzaren Gizarterako Departamentuaren aurrekontuko sail hauetatik ordainduko dira:

1.0220.210.461 01.00.2005 kontu sailetik, 160.000 euro.

1.0220.210.461 02.00.2005 kontu sailetik, 240.000 euro.

1.0220.210.470 00.01.2005 kontu sailetik, 140.000 euro.

1.0220.210.481.00.01.2005 kontu sailetik, 100.000 euro.

1.0220.210.761.02.00.2005 kontu sailetik, 230.000 euro.

5.0220.210.461 01.00.2006 kontu sailetik, 70.000 euro.

5.0220.210.470.00.01.2006 kontu sailetik, 130.000 euro.

5.0220.210.481.00.01.2006 kontu sailetik, 65.000 euro.

5.0220.210.761.02.00.2006 kontu sailetik, 110.000 euro.

2. artikulua.Proiektuen hasierako data.

2.1.Proiektuak 2005eko urtarrilaren 1etik aurrera hasi behar dira.

2.2.  Inbertsio proiektuak deialdia egiten den urteko irailaren 30a baino lehen hasi behar dira.

3. artikulua.Eskaerak aurkeztea.

Eskaerak aurkezteko azken eguna 2005eko ekainaren 15a da.

4. artikulua.Proiektuak egiaztatzeko epea.

Proiektuak egiaztatzeko epearen azken eguna 2006ko martxoaren 31 izango da.

5. artikulua.Diru laguntzen zenbatekoa.

5.1.Proiektu bakoitzari ezarriko zaizkion gehieneko diru laguntza zenbatekoak 4. artikuluan zehaztutako jarduera motaren arabera finkatzen dira eta honakoak izango dira:

a)4. artikuluko 1. paragrafoan zehaztutako ekintzak:

Diruz lagundu daitekeen kostuaren %35 arte, gehienez ere 10.250 euro proiektuko eta 20.000 euro erakunde onuradunak paragrafo horretan aurkeztutako proiektu guztiengatik.

b)4. artikuluko 2. paragrafoan zehaztutako ekintzak:

Diruz lagundu daitekeen kostuaren %20 arte, gehienez ere 61.500 euro proiektuko eta 120.000 euro erakunde onuradunak paragrafo horretan aurkeztutako proiektu guztiengatik.

c)4. artikuluko 3. paragrafoan sartzen diren ekintzak:

Diruz lagundu daitekeen kostuaren %35 arte, gehienez ere 10.250 euro proiektuko eta 20.000 euro erakunde onuradunak paragrafo horretan aurkeztutako proiektu guztiengatik.

d)4. artikuluko 3. paragrafoan sartzen diren ekintzak:

3. artikuluko d) atalean adierazitako onuradunen kasuan, diruz lagundu daitekeen kostuaren %75 arte, proiektu eta onuradun bakoitzeko 15.000 euro gehienez.

3. artikuluko f) atalean adierazitako onuradunen kasuan, diruz lagundu daitekeen kostuaren %35 arte, proiektu eta onuradun bakoitzeko 10.250 euro gehienez.

e)4. artikuluko 5. paragrafoan sartzen diren ekintzak:

Diruz lagundu daitekeen kostuaren %50 arte, atal honetako onuradun bakoitzeko 15.000 euro gehienez.

f)4. artikuluko 6. paragrafoan sartzen diren ekintzak:

Diruz lagundu daitekeen kostuaren %66,66 arte, atal honetako onuradun bakoitzeko 15.000 euro gehienez.

g)4. artikuluko 7. paragrafoan sartzen diren ekintzak:

Diruz lagundu daitekeen kostuaren %50 arte, atal honetako onuradun bakoitzeko 15.000 euro gehienez.

h)4. artikuluko 8. paragrafoan sartzen diren ekintzak:

Onuraduna ekitaldiaren antolatzailea bada, diruz lagundu daitezkeen gastuen gaineko kostu garbiaren %50 arte, eta gehienez ere 10.250 euro.

Onuraduna ekitaldiaren babeslea bada, egin duen ekarpenaren baliokidea, eta gehienez ere 10.250 euro.

i)4. artikuluko 9. paragrafoan sartzen diren ekintzak:

Erakunde sustatzaileak finantzatutakoaren %50 arte, urtean gehienez ere 120.000 euro proiektu eta erakundeko, eta guztira 240.000 euro hiru ekitaldi jarraituko gehieneko epean.

5.2.Foru dekretuko 6. artikulua ezarriz 50 puntu baino gutxiago ateratzen duten proiektuek ez dute diru laguntza jasotzeko eskubiderik izango.

5.3.Proiektu horiek finantzatzeko aurrekontuan dauden baliabideak ez balira nahiko egindako eskaeren zenbateko eta portzentajeei erantzuteko, Foru Dekretuko 6. artikuluan lortutako puntuazioaren arabera behin betiko diru laguntza aztertu daiteke, aurreko muga hori 70 puntura igo, hainbanaketako formula ezarri, edo aukera guztien konbinaketa egin daiteke.