Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala

78. zenbakia Data 2005-04-27 8988 orria

4 GIPUZKOAKO LURRALDE HISTORIKOKO ADMINISTRAZIOA

GFA - GIZA ESKUBIDEAK, ENPLEGUA
2005eko giza izaerako zailtasun larriak dituzten pertsonak lan munduan sartzeko "Sarbide Plana"ren laguntzen deialdia.

GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA

GIZA ESKUBIDEETARAKO, ENPLEGURAKO
ETA GIZARTERATZEKO DEPARTAMENTUA

Gizarteratze eta Enpleguko Zuzendaritza Nagusia

Gizarte izaerako zailtasun handiak dituzten pertsonak lan munduan sartzeko Sarbide Planaren diru laguntzen deialdia 2005. urterako.

Diputatuen Kontseiluak 2005eko apirilaren 19ko bileran ondorengo akordioa hartu du:

Gizarte izaerako zailtasun handiak dituzten pertsonak lan munduan sartzeko Sarbide Planaren diru laguntzen deialdia 2005. urterako.

2004ko ekainaren 1eko 53/04 Foru Dekretuak «Sarbide Plana» arautu zuen; horren bidez ezarri ziren zer baldintza orokorren eta zer gutxieneko irizpideren arabera emango diren lana aurkitzeko gizarte izaerako zailtasun larriak dituzten pertsonak lan munduan sartzeko diru laguntzak.

Araudi hori denbora gabea izanik, aipatutako foru dekretuaren 2. artikuluak aurreikusten du urtero deialdi bat egingo dela bertan arautzen diren laguntzak emateko, eta deialdian finkatuko direla baimendutako gastua eta aurrekontu egozpena, eskaerak aurkezteko epea, proiektuak hasteko data eta laguntzen zenbatekoa. Erabaki honen xedea da deialdi hori egitea.

Hori horrela, Giza Eskubideetarako, Enplegurako eta Gizarteratzeko Departamentuko foru diputatuaren proposamenez, Diputatuen Kontseiluak eztabaidatu ondoren, honakoa,

ERABAKI DU

Lehenengo.  Onartzea gizarte izaerako zailtasun handiak dituzten pertsonak lan munduan sartzeko Sarbide Planean (2004ko ekainaren 1eko 53/04 Foru Dekretuak arautua; 2004ko ekainaren 11ko 110 zk. Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala) oinarritutako diru laguntzen deialdia 2005. urterako; deialdi hori erabaki honekin batera doa eranskin bezala.

Bigarren.  Erabaki hau behin betikoa da eta amaiera ematen dio administrazio bideari. Hortaz, erabaki honen aurka administrazioarekiko auzi errekurtsoa aurkeztu ahal izango dute interesatuek Donostiako Administrazioarekiko Auzietako epaitegietan, jakinarazpenaren biharamunetik hasita bi hilabeteko epean. Bide hori erabili aurretik, berraztertzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete partikularrek Diputatuen Kontseiluari, aipatutako egunetik hasita hilabeteko epean. Dena dela, egokitzat hartutako beste edozein aurkez daiteke.

Denek jakin dezaten argitaratzen dena.

Donostia, 2005eko apirilaren 21a.—Juan Elustondo Alustiza, Departamentuko idazkari teknikoa.

(1337) (3857)

ERANSKINA

Gizarte izaerako zailtasun handiak dituzten pertsonak lan munduan sartzeko Sarbide Planaren diru laguntzen deialdia 2005. urterako.

Lehenengoa.  Aurrekontua, egitasmoa eta kontu-saila.

2004ko ekainaren 1eko 53/04 Foru Dekretuaren bitartez emango diren diru laguntzak Giza Eskubideetarako, Enplegurako eta Gizarteratzeko Departamentuko «Gizarteratzea eta Enplegua» aurrekontu programatik hartutako funtsen bidez finantzatuko dira. 1.0820.200.470.00.02.2005 kontu-sailaren kargura 315.531,00 euroko gastua baimentzen da; kopuru hori handitu edo txikitu egin dezake aldaketaren zenbatekoaren arabera horretarako eskumena duen organoak.

Bigarrena.Eskabideen aurkezpena.

Plan honetarako eskaerak aurkezteko epea 2005eko irailaren 18an bukatuko da.

Hirugarrena.Proiektuak hasteko data.

2004ko ekainaren 1eko 53/04 Foru Dekretuak xedatutako laguntzak jasotzen dituzten proiektuek 2004ko irailaren 18tik aurrera hasiak izan behar dute; edonola ere, proiektu horiek, zati batean edo osotasunean, 2005. urtean gauzatu beharko dira.

Laugarrena.Ebazpena.

2004ko ekainaren 1eko 53/04 Foru Dekretuaren 10.2 artikuluan ezarritakoaren kalterik gabe, 2005eko ekitaldirako prozeduraren ebazpena eman eta jakinarazteko epea gehienez ere hiru hilabetekoa izango da, eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunetik kontatuta.

Bosgarrena.Laguntzen zenbatekoa.

5.1.  Dirulaguntzen portzentaia azkenik zenbatekoa izango den finkatzeko, 2004ko ekainaren 1eko 53/04 Foru Dekretuaren 6. artikuluan aipatutako irizpideei jarraituko zaie, baina, dena den, honako portzentaia eta kopuruei eutsiko zaie:

a)  Enpresa proiektuen bideragarritasun planetan: Azterlanaren %100, gehienez ere 3.100 euroko zenbatekoarekin proiektu bakoitzeko.

b)  Enpresa proiektuetarako eta horiek aurrera eramateko gastuetarako zuzeneko laguntzetan: Sortutako lanpostu egonkor bakoitzeko 6.100 eurokoa izan daiteke diru laguntza, gehienez.

c)  Proiektuen babes eta segimenduan: Babes eta segimendu lanaren %100, gehienez ere 3.100 euroko zenbatekoarekin proiektu bakoitzeko.

5.2.  Proiektu berari ezingo zaizkio eman 30.000 euro baino gehiago, aipatutako kontzeptu guztiak kontuan hartuta.